1,722,735 research outputs found
Indar entrenamenduaren eragina Parkinson gaixotasunean
[EU] Ariketa fisikoan oinarritutako programa ezberdinak Parkinson Gaixotasuna (PG) duten pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko gai direla zehaztu dute ikerketa ezberdinek. Indar entrenamendua (IE) azken urteetan gero eta gehiago ikertzen ari den tratamendua bada ere, oraindik ez dago garbi ariketa fisiko mota honek eragiten dituen onurak zeintzuk diren. Hori dela eta, errebisio honen helburua indar entrenamenduak Parkinson gaixoen ahalmen funtzionalean, martxa abiaduran, orekan, erorketetan, egoera kognitiboan eta oro har, bizi-kalitatean duen eragina aztertzea izango da. Era berean, IE beste ariketa fisiko motekin alderatuko da.
Bilaketa bibliografikoa PubMed datu basean burutu zen 2022ko abendutik 2023ko otsailaren 20a bitartean, ausazko zein ez-ausazko entsegu klinikoak bilatu zirelarik. Hurrengoak izan ziren entseguen ezaugarriak: gizakiekin eginiko ikerketak izatea, azken hamar urteetan argitaratuak, ingeleraz edo espainolez argitaratuak, aztertutako gaixoen lagina Hoehn eta Yahr I-IV estadioetan kokatzea eta indar entrenamendu indibidualizatu eta progresiboa burutzea. Ikerketen kalitate metodologikoa PEDro eskala bidez sailkatu zen.
Errebisio bibliografikoan 15 ikerketa barneratu ziren, guztira, 887 pertsonako lagina ikertu zelarik. Ikerketa hauetan deskribatutako emaitzen arabera, ahalmen aerobikoan eta erorketen prebentzioan onura esanguratsuak deskribatu baziren ere, aztertutako gainontzeko aldagaietan emaitza kontrajarriak lortu ziren ikerketa guztietan. Hala ere, beste interbentzioekin alderatuz, soilik Mindfulness Yoga burutzen zuen gaixoen talde batek lortu zituen IE taldeak baino emaitza nabarmenki hobeak. Aipatzekoa da bestalde, atxikidura maila oso onak lortzen dituen interbentzioa dela indar entrenamendua.
Ikerketa honek muga ezberdinak aurkitu ditu, hala nola, interbentzio protokoloen estandarizazio falta, interbentzioaren eragina epe laburrean soilik aztertzen zela, aldagaiak aztertzeko test edo eskala ezberdin asko erabili zirela eta entseguak kulturalki oso ezberdinak diren herrialdeetan burutu zirela. Interbentzio mota hau gehiago ikertu behar bada ere, Parkinson gaixoentzako nahiko segurua den entrenamendu mota bat da eta beste ariketa fisiko mota batzuekin konbinatu ahalko litzateke efektu onuragarrien sinergia bat lortzeko helburuarekin
Indar entrenamenduaren metodologia distantzia erdiko korrikalarietan: errebisio sistematikoa
41 p. – Bibliogr.: p. 36-39[EUS] Kirolarien errendimendua hobetzeko tresna eraginkor gisa, indar-entrenamendua distantzia erdiko korrikalarien entrenamenduetan barne hartzen da. Entrenamendu mota honek sujetuen gaitasun fisiko zein fisiologiko askotan izan dezake eragina, eta lan honen helburua distantzia ertaineko korrikalarietan indar-entrenamendu mota ezberdinek, esaterako, karga altuakoak, esplosiboa, pliometrikoa eta zirkuitu bidezkoak, dituzten eragin fisiko eta fisiologikoak aztertzea izan da. Horretarako, 4 datu base desberdinetan bilaketa estrategiko berdina burutu da, 667 artikulu berreskuratuz eta beste 2 artikulu eskuz hautatuz. Erabiliko diren artikuluak hautatzeko, honako inklusio irizpideak erabili dira: a) Distantzia erdiko probetan (800-3000m) parte-hartzen duten korrikalariak, b) Korrikalari trebatuak (>45km/astean, >5 entrenamendu egun/astean edo VO2max >55ml/kg/min), c) Interbentzioak 6 aste baino gehiago irautea, d) Aldizkari zientifikoetan argitaratutako ikerketak (peer-reviewed journals). Hauek aplikatu ondoren, 9 izan dira berreskuratutako artikuluak, batzuk saiakuntza esperimentalak eta beste batzuk berrikuspen sistematikoak eta meta-analisiak izanik. Jasotako emaitzetan erabilitako indar-entrenamenduen programazioa desberdina izan da, baina informazio baliotsua ateratzeko balio izan du. Guzti honekin egiaztatu da indar-entrenamendua, bereziki, esplosiboa eta era berena, honen, karga altuko eta pliometriaren arteko konbinazioak hobekuntza esanguratsuak eman ditzakela, batik bat, faktore fisikoetan eta ondoren, fisiologikoetan. Bukatzeko, honekin esan daiteke indar-entrenamendua garatzea estrategia egokia izan daitekeela korrikalarien errendimendua hobetzeko, baina kontuan hartu behar direla kirolariaren zein denboraldiaren beharrak. Etorkizunean emaitza sendoagoak lortzeko eta aplikazio praktikoagoak zehazteko, prozedura estandarizatuak egitea proposatu daiteke, bai mota desberdineko indar-entrenamenduak modu isolatuan aztertzeko edo hauen alderaketa egiteko.
Lanaren hizkuntza: Eusker
Indar entrenamenduaren eragina Parkinson gaixotasunean
[EU] Ariketa fisikoan oinarritutako programa ezberdinak Parkinson Gaixotasuna (PG) duten pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko gai direla zehaztu dute ikerketa ezberdinek. Indar entrenamendua (IE) azken urteetan gero eta gehiago ikertzen ari den tratamendua bada ere, oraindik ez dago garbi ariketa fisiko mota honek eragiten dituen onurak zeintzuk diren. Hori dela eta, errebisio honen helburua indar entrenamenduak Parkinson gaixoen ahalmen funtzionalean, martxa abiaduran, orekan, erorketetan, egoera kognitiboan eta oro har, bizi-kalitatean duen eragina aztertzea izango da. Era berean, IE beste ariketa fisiko motekin alderatuko da.
Bilaketa bibliografikoa PubMed datu basean burutu zen 2022ko abendutik 2023ko otsailaren 20a bitartean, ausazko zein ez-ausazko entsegu klinikoak bilatu zirelarik. Hurrengoak izan ziren entseguen ezaugarriak: gizakiekin eginiko ikerketak izatea, azken hamar urteetan argitaratuak, ingeleraz edo espainolez argitaratuak, aztertutako gaixoen lagina Hoehn eta Yahr I-IV estadioetan kokatzea eta indar entrenamendu indibidualizatu eta progresiboa burutzea. Ikerketen kalitate metodologikoa PEDro eskala bidez sailkatu zen.
Errebisio bibliografikoan 15 ikerketa barneratu ziren, guztira, 887 pertsonako lagina ikertu zelarik. Ikerketa hauetan deskribatutako emaitzen arabera, ahalmen aerobikoan eta erorketen prebentzioan onura esanguratsuak deskribatu baziren ere, aztertutako gainontzeko aldagaietan emaitza kontrajarriak lortu ziren ikerketa guztietan. Hala ere, beste interbentzioekin alderatuz, soilik Mindfulness Yoga burutzen zuen gaixoen talde batek lortu zituen IE taldeak baino emaitza nabarmenki hobeak. Aipatzekoa da bestalde, atxikidura maila oso onak lortzen dituen interbentzioa dela indar entrenamendua.
Ikerketa honek muga ezberdinak aurkitu ditu, hala nola, interbentzio protokoloen estandarizazio falta, interbentzioaren eragina epe laburrean soilik aztertzen zela, aldagaiak aztertzeko test edo eskala ezberdin asko erabili zirela eta entseguak kulturalki oso ezberdinak diren herrialdeetan burutu zirela. Interbentzio mota hau gehiago ikertu behar bada ere, Parkinson gaixoentzako nahiko segurua den entrenamendu mota bat da eta beste ariketa fisiko mota batzuekin konbinatu ahalko litzateke efektu onuragarrien sinergia bat lortzeko helburuarekin
Mendiko erresistentziako lasterketan indar entrenamenduak duen eragina
Lan honetan, mendiko erresistentziako lasterketan indar entrenamenduak eraginik duen ala ez frogatu nahi izan da. Horretarako, errebisio sistematiko bat egin da, gaur egun arte dauden artikuluen emaitzak konparatuz
Drs. HM. Djumransjah Indar, M.Ed: yang terakhir dan pertama
Djumransjah Indar adalah Dekan terakhir dari IAIN Malang dan Ketua pertama STAIN Malang, tahun 199
Drs. HM. Djumransjah Indar, M.Ed: yang terakhir dan pertama
Djumransjah Indar adalah Dekan terakhir dari IAIN Malang dan Ketua pertama STAIN Malang, tahun 199
Indar entrenamenduak klimaterioan duen eragina menopausiari lotutako sintoma eta osasun arazoen arriskuetan
Sarrera. Klimaterioan, emakumeak, etapa emankorretik ugalketa-ahalmenik gabeko etapara igarotzen dira eta bizi-kalitatea nabarmen aldatzen duten sintomak pairatzen dituzte batez ere menopausia aldian. Menopausia batez beste 50-51 urterekin agertzen da eta honek ekar ditzakeen sintoma zein osasun arazoak tratatzeko estrategia ohikoenak tratamendu ez-farmakologikoak dira.
Helburua. Lan honen helburu orokorra klimaterioan indar entrenamendua egiteak, menopausiari lotutako sintoma eta osasun arazoen arriskuetan dituen eraginak aztertzea da.
Metodologia. Ezarritako helburua garatzeko, bilaketa bibliografikoa egin da, dagokion PIO egitura aplikatuz datu-base bakoitzean, (Pubmed, BVS eta Dialnet). Informazio gehiago lortu ahal izateko, hainbat web-orri kontsultatu dira.
Emaitzak. Indar ariketak emaitza esanguratsuak lortu izan ditu emakumeen egoera fisikoan eta gorputz osaeran. Hainbat ikerketek ikusi zuten menopausian dauden emakumeen indar ahalmena, gantzik gabeko masa eta masa muskularraren lodiera nabarmen handitzen zutela indar ariketek. Horrez gain, menopausiako sintomak arindu eta osasun arazoen arriskuak murriztu ditzakeela argitaratu izan da.
Eztabaida. Autore guztiek aipatzen dute erresistentzia entrenamendua eraginkorra dela emakumeen sintomak arindu eta osasun arazoen arriskuak prebenitzeko. Hala ere, sarkopenia eta osteoporosia erlazionatzerakoan kontraesanak aurkitu dira autoreen artean, baina bat datoz indar entrenamendua garrantzitsua dela hezur-masari zein muskulu-funtzioari eusteko. Menopausia adina eta hezur-haustura arriskua izateko emaitzen inguruan autore guztiak ez daude ados. Azkenik, autore gehienek indar entrenamendua eraginkorra izateko, maiztasun eta intentsitate egoki batekin egin behar dela aipatzen dute.
Ondorioak. Frogatu da erresistentzia-entrenamendua bereziki eraginkorra dela menopausiaren sintoma eta osasun arazo gehienei aurre egiteko. Ebidentzia altua dago erresistentzia entrenamenduak ondorio positiboak dituela gorputz-masan, muskulu-masan, indar ahalmenean, gaitasun funtzionalean eta hezur-masan. Gainera, erortzeko eta hezurrak hausteko arriskua murrizten du, eta ongizate fisiko zein mentala sustatzen ditu. Ikusi da, motibazioa eta autodiziplina funtsezkoak direla erresistentzia-entrenamenduari atxikitzeko. Horretarako, erizainok egiten dugun osasun hezkuntza egin eta entrenamendu-programa bat izatea beharrezkoa da, bai eta beste osasun profesional batzuekin batera lan egitea ere, diziplina anitzeko talde moduan.
Hitz gakoak. Klimaterioa, bizi-kalitatea, menopausia, indar entrenamendua, sarkopenia, osteoporosia
Wujud Pilihan Kode Dalam Komunikasi Politik Khofifah Indar Parawansa di Media Sosial Instagram: Tinjauan Sosiolinguistik
Skripsi yang berjudul “Wujud Pilihan Kode dalam Komunikasi Politik
Khofifah Indar Parawansa di Media Sosial Instagram: Tinjauan
Sosiolinguistik” mendeskripsikan pilihan kode tutur yang digunakan
Khofifah Indar Parawansa di media sosial instagram, kemudian
membuatnya dalam bentuk bagan pola pilihan kode. Metode yang
digunakan dalam mengumpulkan data adalah metode simak dengan teknik
dasar yaitu teknik sadap. Kemudian diteruskan dengan teknik lanjutan
yaitu teknik simak bebas libat cakap dan teknik catat. Metode analisis data
adalah menggunakan metode padan, kontekstual, serta teknik baca
markah. Berdasarkan temuan dalam penelitian ini, wujud pilihan kode
dalam komunikasi politik Khofifah Indar Parawansa di media sosial
instagram adalah penggunaan satu kode dan campur kode. Pilihan kode
tutur yang digunakan Khofifah Indar Parawansa memiliki pola
berdasarkan hubungan partisipan dan situasi yang melingkupi. Saat
suasana formal Khofifah Indar Parawansa lebih sering menggunakan
tunggal kode Indonesia dan campur kode Jawa. Namun saat suasana
informal Khofifah lebih sering menggunakan campur kode dari kode-kode
bahasa yang ia pahami, yaitu Jawa, Madura, Indonesia, Inggris, Arab,
Korea
Kontrol profesionalaren polarizazioa. Eredu ekonomiko garaikideko lan-indar amateurra arkitektura-produkzio katean
Artículo científico para la revista de arquitectura Aldiri Arkitektura eta abar. Laburpena : Gaur egungo modelo ekonomikoan gero eta arruntagoa da lan indar amateurra produktu naiz zerbitzuen produkzio kateetan txertatzea. Ondorengo artikuluak kontrol profesionalaren polarizazioa proposatzen du, lan indar amateurra arkitektura produkzio kateetan lan indar amateurra txertatzeko. Gako-hitzak: Kontrola, produkzio katea, ekonomia elkarbanatua, open building Abstract : In the current economic model, it is increasingly common for the amateur labor force to be implemented in the production chains of both products and services. This article deals with how this could happen through the polarization of professional control over architectural production chains. Keywords: Control, production chain, shared economy, open buildin
Gending Ransangan Gendang Beleq Mas Indar Sari dalam Tradisi Begawe Nyongkolan di Desa Rembitan Lombok Tengah
Gendang Beleq Mas Indar Sari merupakan grup kesenian yang ada di Dusun Sade Desa Rembitan Lombok Tengah, yang masih eksis di kalangan masyarakat Desa Rembitan dan sering digunakan dalam tradisi begawe nyongkolan. Gending Ransangan yang dimainkan oleh Gendang Beleq Mas Indar Sari, memiliki beberapa perbedaan yang sangat menonjol, di antaranya adalah menggunakan variasi tempo (cepat, lambat) dan alunan nada pada yang terdengar menimbulkan perasaan sedih, yang tidak biasanya terdapat dalam gending ransangan Gendang Beleq pada umumnya. Penelitian ini menggunakan metode deskriptif kualitatif dengan menggunakan pendekatan etnomusikologis. Gendang Beleq Mas Indar Sari terdiri dari berbagai macam aspek dan gending yang dimainkan dalam tradisi begawe nyongkolan di Desa Rembitan adalah gending ransangan yang di dalamnya terdapat nuansa kesedihan.
Kata Kunci: Gending Ransangan, Gendang Beleq Mas Indar Sari, Begawe Nyongkolan
- …
