Portal of Scientific Journals of UEU
Not a member yet
1968 research outputs found
Sort by
Berdin artatzen al ditugu pazienteak emakumezko ala gizonezko izan?
Both epidemiological and qualitative research indicate that a patient can be differently treated depending on gender. This bibliographical revision aims to provide an approach of the gender bias in health professionals. Worldwide collected data suggest that gender bias affects the therapeutic effort of health professionals, and this changes, in turn, the clinical care and treatment processes, affecting the morbi-mortality rates. In order to reduce the gender bias in health care, interventions should include sex specific clinical guides, gender awareness education of health professionals and inclusion of gender-related curricula in health studies.Ikerketa epidemiologiko zein kualitatiboek adierazten dutenez, paziente bat ezberdin artatua suerta daiteke emakumezko ala gizonezko izan. Berrikuspen bibliografiko honetan, fenomeno horren atzean egon daitekeen osasun-profesionalen genero-isuri psikologikoaren nondik norakoak aztertu dira. Hainbat lurraldetako ikerketa ezberdinen emaitzak kontuan hartuz, genero-isuriak osasun-profesionalen esfortzu terapeutikoan eragin dezake, eta horrek, halaber, pazientea artatzeko, tratatzeko eta bideratzeko prozesua alda dezake, morbi-mortalitatean eraginez. Osasungintzan ageri den genero-isuria murrizteko lerro estrategiko gisara, baliabide hauek gomendatzen dira: sexu-ezberdintasun biologikoak errespetatzen dituzten gida kliniko estandarizatuak, osasun-profesionalen genero-kontzientzia eta aurreiritzien lanketa, eta genero-gaiak osasun-ikasketetan jorratzea
Galder Sierra Zapirainen tesiaren laburpena
Tesiaren izenburua: Euskal protestaldia eta demokratizazioa. Diskurtsoak eta ekintza kolektiboa "Lizarra-Garaziko" kasuan (1995-2000
Biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa eta bi edo hiru printzipio aktibo dituzten inhalagailuen eragina
Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kroniko (BGBK) moderatu edo larria dutenen artean tratamendu inhalatu hirukoitza bikoitza baino eraginkorragoa da, pixka bat bada ere; okertze-uneek behera egiten dute, ondorio kaltegarririk ugaritu gabe. Hilkortasunean ez dute ezberdintasunik lortu
Medikamentuen informazioa: INFAC, botika berrien eta i-botika fitxen azken hilabeteak (2018ko abendutik 2019ko apirilera)
INFAC buletina hilean behin argitaratzen da, eta haren helburua osasun-arloko profesionalen farmakoterapiaren alorreko ezagutza eguneratzea da. «Aztertuko den Medikamentu Berria» izeneko fitxaren helburua merkaturatzen diren medikamentu berriei buruz informazio objektiboa, ebaluatua, independentea eta zehatza eskaintzea da. i-botika: Osasun Sailak eta Osakidetzak herritarrei zuzenduta botikei buruzko informazio objektiboa, fidagarria, independentea eta konparatiboa ematen dute beren web orrialdean. INFAC buletinak, botika berrien ebaluazioak eta i-botika egiten dituzten batzordeetako partaideak Osasun Saileko, Osakidetzako eta Euskal Herriko Unibertsitateko osasun-arloko diziplina anitzeko profesionalak dira. Hauek dira azken hilabeteetan argitaraturiko aleak:INFAC buletinahttp://www.osakidetza.euskadi.eus/informazioa/infac-buletina/r85-pkcevi04/eu/
Hautsi da anphora: Sare-aktorearen Teoriara hurbilpena
During the last decades an innovative paradigm has arisen in the field of worldwide social sciences: the Actor-Network Theory. It is having a big impact in social sciences, as it gives us new epistemologic, ontologic and metodologic bases for researching. Therefore, this article has the aim of bringing this new theory to the Basque sociology. According to this, the article will attempt to define the Actor-Network Theory and to approach its main concepts using terms such as traslation, agencement or black box. Moreover, the precedents of this theory will be presented. Considering that Tarde, Garfinkel, Serres and Deleuze have had an interesting influence on it, their main contributions will be highlighted and the evolution of their ideas will be explained. Besides, some examples related to urban, health or economic sociology will be used to show the application of this theory in research. Lastly, the article wants to present the main critics towards this method, as well as to invite the Basque sociology to immerse itself in these new theory.Europa eta mundu-mailako gizarte-zientzietan paradigma erabat berritzailea azaldu da azken hamarkada hauetan, Actor-Network Theory izendapena jasoz. Oihartzun zabala izaten ari denez, oinarri epistemologiko, ontologiko eta metodologiko berriak eskaintzen baitizkigu, euskal soziologiara ekartzeko saiakera egin gurada. Sare-aktorearen Teoria gisa definiturik, darabiltzan kontzeptuetara hurbiltzea proposatzen da jarraian, besteak beste, tresna-kutxa, itzulpen, muntaketa edo kutxa beltza terminoak erabiliz. Haren jaiotzaren aurretik izandako eraginak ekarri dira Tarde, Garfinkel, Serres eta Deleuze-ren ekarpen nagusiak azpimarratuz eta proposaturiko ideiek izandako bilakaera azalduz. Ikerketa-eremuan zer aplikazio izan duen erakusteko, ilustrazio batzuk ere azaldu dira, hiri, osasun edo ekonomiaren soziologian burutu direnak. Bukatzeko, izan dituen kritika nagusiak aipatuko dira, euskal soziologiari paradigma berritzaile hauetan murgiltzeko gonbidapena lutzazeaz batera
Zer emozio pizten dizkigu hilerokoak?
Our study investigates the importance of the emotions in the collective construction of menstruation. That is, this paper analyzes how Basque youth emotionally understand menstruation. For this we analyzed the emotional definition that 185 young people aged 18-26 made about menstruation. To begin with, an exercise of free association was carried out and its results were analyzed through lexical analysis. Secondly, the PANAS scale of negative and positive affect was also applied. All results were worked on taking into account the sex (female/male) and the feminist ideology (feminist/non-feminist) of the participants. The results revealed that menstruation still generates a high negative emotional charge linked to feelings of disgust, shame, anger or sadness. However, also emerged a representation with a positive emotional charge linked to emotions such as pride or happiness. This positive construction that empowers women is especially linked to feminist ideology. In addition, the implications of the emotional representation of menstruation, as well as their importance in the way that this issue is faced, are considered.Ikerketa honek Euskal Herriko gazteek gizarte gisa hilerokoa emozionalki nola ulertzen duten lantzea du helburu. Hau da, hilerokoaren eraikuntza kolektiboan emozioek duten garrantzia jorratzea. Horretarako, 18-26 urte arteko 185 gazteren hilerokoaren definizio emozionala aztertu da, bai maila kualitatiboan bai eta kuantitatiboan ere. Hasteko, asoziazio askeko ariketa bat burutu da eta emaitzak analisi lexikalarekin aztertu dira. Bigarrenik, afektu positibo eta negatiboa neurtzeko PANAS eskala ere aplikatu da. Emaitza guztiak parte-hartzaileen sexuaren (emakume/gizonezko) eta ideologia feministaren (feminista/ez feminista) arabera landu dira. Emaitzek erakutsi dute oraindik estigmatizazioarekin lotutako karga emozional negatibo nabarmena sortzen duela hilerokoak gazteengan nazka, lotsa, haserre edota tristura sentimenduekin lotuta. Halere, harrotasunarekin eta bestela kokarga positibodun emozioekin lotutako eraikuntza ere aurkitu da. Hilerokoaren eraikuntza positibo hori espresuki ideologia feministari loturik dago eta emakumeak ahalduntzen ditu. Bukatzeko hilerokoa gizarte-emozio ikuspuntu honetatik lantzetik eratorritako ondorioak eta osasunaren eraikuntza positiboago baterako premisak eztabaidatu dira
Atsolorra, euskal jaiotza-erritua. Ereñotzun jasotakotestigantzak
Atsolorra is a ritual related to the birth of a new baby that was once common practic in the Basque Country, although it has now fallen into (almost total) disuse throughout the entire region. Various efforts are nevertheless underway to recover it in some towns. Atsolorra is the name given to the visit made by local women on Sunday afternoon to the farmhouse of the newborn baby’s family. The visiting party was almost always made up exclusively of women, and would usually bring a small gift to help the family. In turn, the family would show its appreciation by offering the visitors a late tea-early supper.The inhabitants of Ereñotzu, a small neighbourhood within the municipality of Hernani, have succeeded in recovering the practice of atsolorra. Consequently, a research study was conducted between 2015 and 2016 in the neighbourhood with the aim of gaining a more in-depth understanding of this custom. The present paper presents the information gathered from both documentary sources and the fieldwork carried out.In addition to atsolorra, the paper also analyses other rituals linked to the birth of a new baby, women and their socialisation, social communication and the rural world.Atsolorra garai batean Euskal Herrian egiten zen jaiotz-erritua da. Urteen poderioz atsolorra (ia) galdu egin da bazter guztietan. Egun zenbait herritan erritu hori berreskuratzeko ahaleginetan dabiltza. Atsolorra esaten zitzaion haurra jaiotako baserrira igande arratsaldean auzoko emakumeek egiten zuten bisitari. Gehienetan emakumeak besterik ez ziren joaten eta laguntza txiki bat eramaten zuten. Etxekoek esker onez afari-merienda ematen zieten bisitariei.Hernaniko Ereñotzu entitate txikian atsolorra berreskuratu dute. Horretarako, besteak beste, ikerketa-lan txiki bat egin zen 2015. eta 2016. urteetan auzoan, atsolorraren nondik norakoak hobeto ezagutzeko. Horretarako dokumentazio-lana eta landa-lana egin ziren eta bi iturri horietatik jasotako informazioarekin osatua da artikulu hau.Atsolorraz gain, jaiotzaren inguruko bestelako igarobide-errituez, emakumeez eta horien sozializazioaz, gizarte komunitarioaz eta nekaritza-munduaz ere hitz egingo dugu artikulu honetan