Portal of Scientific Journals of UEU
Not a member yet
1968 research outputs found
Sort by
Giza baliabideen zuzendaritza eta lan-antolaketako praktikak berrikuntzaren eragile
Innovation has attracted the attention of companies and other organizations over the last few years. For this reason, the sources to improve capacity for innovation as well as innovation results have been studied in several areas, addressing sources of diverse nature. Among others, the importance given to the technology have been remarkable, but, as the research moves ahead, more and more significant attention has been paid to other sources. Individual, human resources are amongst them. Much research has been done about innovative behavior of employees and, in general, about their management. In this work, we look into the impact of human resource management and work organization on innovation results, and for this purpose, we’ve done a literature review. In this way, we place the human, the individual, in the heart of innovation, as a key for organizations to manage it in their strategy.Berrikuntzak enpresa eta beste erakundeen arreta erakarri du azkeneko urteetan. Hori dela-eta, berrikuntzarako ahalmena eta emaitzak hobetzeko iturriak hainbat esparrutan landu dira, izaera ezberdineko iturriak aipatu direlarik. Besteak beste, teknologiari eman zaion garrantzia nabarmena izan da, baina geroz eta esanguratsuagoa da ikerketa garatzen joan den eran beste iturri batzuek ere jaso duten arreta. Horien artean pertsonak daude. Ugari dira pertsonen portaeraren inguruan, eta, oro har, horien zuzendaritzaren inguruan egindako ikerketen ekarpenak. Lan honetan, giza baliabideen zuzendaritzak eta lana antolatzeko erak berrikuntzaemaitzetan izan dezakeen eragina aztertzen dugu, eta horretarako, literaturaren berrikuspena egin dugu. Era honetan, pertsona, gizabanakoa, berrikuntzaren muinean kokatzen dugu, erakundeek bere estrategian kudeatu beharreko gako gisa
Saioa Olmo Alonsoren tesiaren laburpena
Tesiaren izenburua: Transartea. Arte-praktika kolaboratzaileak, teknologia erlazionalak eta performatibitate sozial
Proteina Ugariko Dietak: Lagunak ala Etsaiak? Artikuluen Berrikusketa.
The belief that, either in high intake or in general, protein consumption causes kidney damage is widely extended. It is known that protein intake limitation helps reducing diabetic and non-diabetic CKD, and their associated consequences. On the other hand, protein helps in sport performance and building muscle mass, and some clinical trials have shown what protein intake causes at functional and biochemical parameters in healthy sportsmen and women. There are two opposite arguments about protein intake: some say it causes kidney damage, others say that there is no negative impact. Putting them together, one could tell that protein intake in a kidney that is already malfunctioning may lead to its destruction, while there is no risk of harm in those that are healthy. Defenders of the first argument support that there is a need to be careful with protein quantity, and that it should be reduced; those who support free protein consumption, even high protein intake, argue that it apparently doesn’t bring kidney damage. In this review considerable data and sources were gathered, such as clinical trials in animals and humans (healthy, pre-illness stage and ill ones), in order to clarify if those statements are reasonable or not, and to put new hypothesis and possible answers on the table. Oso hedatua dago proteinek, kopuruhanditan hartuta zein bestela ere, giltzurrunen kaltea ekartzen dutela. Jakina da proteinaren ekarpenaren murrizketak giltzurrun-gutxiegitasun diabetikoa zein ez-diabetikoaren aurrera egitea atzeratzen dituela, baita hauek bere baitan dakartzaten ondorioak ere. Beste alde batetik, proteinek kirol-errendimendua hobetzen eta muskulu-masa sortzen laguntzen dute, eta hainbat saiakuntza klinikotan agertu dira, proteinek kirolari osasuntsuetan eragiten dituzten aldaketak parametro funtzionaletan eta biokimikoetan. Orain arte, bi argudio kontrajarri daude proteinen kontsumoaren gainean: batzuek giltzurrunak kaltetzen dituztela, besteek eragin negatiborik ez dutela. Biak bateratuz gero, esan daiteke jada gaixo dagoen giltzurrunean proteinen kontsumo handiak kaltearen aurrera egitea sustatzen duela, pertsona osasuntsuetan ordea, inolako kalterik sortzen ez duelarik. Lehenaren babesleek proteina-kontsumoarekin kontuz ibiltzeko, eta beronen murrizpenaren aldeko jarrera dute; bigarrenek ordea kontsumo librea bultzatzen dute, baita altua ere, helburuak lortzeko bidean kalterik ez omen du sortzen eta. Baieztapen hauek zentzuzkoak diren ala ez argitzeko hainbat datu eta iturri bildu dira berrikuspen honetan, animalia zein gizakietan (osasuntsu daudenak, gaixo egoteko arriskuan daudenak, zein gaixorik daudenak) buruturiko saiakuntzak, gaiaren inguruan hipotesi berriak eta erantzun posibleak mahaiaren gainean jartzeko
Erditze ondorengo gernu-inkontinentzia ekidin edo tratatzeko zoru pelbikoko muskulaturaren entrenamenduaren eraginkortasuna: berrikuspen sistematikoa
Urinary incontinence is defined as any involuntary leakage of urine. Women suffer more from urinary incontinence than men. Stress urinary incontinence is the more related to pregnancy. Pelvic floor muscle training (PFMT) or “Kegel” exercises are the most common technique used for the improvement of pelvic floor function. However, there is conflicting scientific evidence regarding its effectiveness for the treatment of urinary incontinence. Therefore, this study aimed to analyze the effectiveness of PFMT or “Kegel” exercises for preventing and treating urinary incontinence. To achieve this aim a systematic review was performed on the Pubmed and PEDro databases. Nine articles were found. Methodological quality was assessed using the PEDro scale. In the analyzed studies women in the intervention group performed PFMT. In most studies the duration of the intervention was of eight weeks and the evaluation of the pelvic floor was performed before and after the training. In general, women received one supervised training session and they also practiced exercises on their own. Type of contraction, series and repetition number was heterogeneous among studies. Due to the use of adherence strategies less than 10% of women left the treatment in most of the studies. Results showed that after PFMT the urinary incontinence in the intervention groups decreased significantly. Also, the strength and resistance of pelvic floor muscles was significantly improved. Therefore, PFMT is effective for preventing and treating urinary incontinence, and to strengthen the pelvic floor musculature. However, it was not possible to determine the best training protocol.Gernu-inkontinentzia nahi gabeko edozein gernu-ihesek sortutako gaitza da. Batez ere emakumeek pairatzen dute eta zoru pelbikoko muskulaturaren disfuntzioaren ondorioz sortzen da, eragile nagusia erditze baginala izanik. Hiru inkontinentzia mota ezberdintzen dira, baina haurdunaldiarekin erlaziorik handiena duena esfortzuak eragindako gernu-inkontinentzia da. Gernu-inkontinentzia tratatzeko hainbat teknika sortu dira. Teknika horien artean ikertuena “Kegel” ariketak diren arren, desadostasuna dago teknika horren eraginkortasunaren inguruan. Hori dela eta, berrikuspen sistematiko honen xedea erditze ondorengo zoru pelbikoko muskulaturaren entrenamenduak, “Kegel” ariketak alegia, gernu-inkontinentzia ekidin edo tratatzeko duen eraginkortasuna aztertzea izan da. Hori lortzeko Pubmed eta PEDro datu-baseetan bilaketa sistematikoa egin zen barneratze- eta kanporatze-irizpideak kontuan izanda. PEDro eskalaren bitartez ikerketen kalitate metodologikoa balioztatu zen. Oro har, berrikuspenean 9 entsegu kliniko aztertu ziren. Ikerlan guztietan emakumeek zoru pelbikoko muskulaturaren entrenamendua egin zuten interbentzio-taldean, gehienetan zortzi astez, eta ebaluazioa interbentzioaren aurretik eta amaitu ondoren egin zitzaien. Orokorrean, fisioterapeutak gainbegiratutako eskola jasotzeaz gain, emakumeek etxean egin zituzten ariketak ia egunero. Hala ere, uzkurketen mota, serie eta errepikapenei dagokienez, protokoloak desberdinak izan ziren ikerketetan. Ikerlan gehienetan emakumeen % 10ek baino gutxiagok utzi zuten bertan behera tratamendua, erabilitako atxikidura-estrategiei esker. Halaber, errehabilitazioaren ostean, interbentzio-taldeetan gernu-inkontinentzia adierazgarriki gutxitu zen; gainera, emakume batzuen zoru pelbikoko muskulaturaren indar-, erresistentzia- eta uzkurketa-ahalmena ere adierazgarriki hobetu zen. Ondorioz, esan dezakegu zoru pelbikoko muskulaturaren entrenamendua eraginkorra dela gernu-inkontinentzia ekidin edo tratatzeko eta, era berean, bertako muskulatura indartzeko. Hala ere, ezin izan da entrenamenduaren protokolorik egokiena zein den zehaztu
Tuberkulosiaren intzidentzia eta desparekotasun soziala Gipuzkoan, 2010-2017 denboraldian
It has been described that social factors alter the incidence and evolution of several illnesses, not only globally, but also in the Basque Country. The main goal of this research work was to analyse whether socioeconomic situation is associated with tuberculosis, which has been historically linked to poverty. To this end, data from Gipuzkoa was used, taking into consideration 2010-2017 period of time. A secondary objective was to describe the evolution of tuberculosis in Gipuzkoa, from year 2003 to 2017. In order to analyse socioeconomic status, each case was assigned to a level of deprivation using an ecological method, considering their census information when the diagnostic was made. Incidence was calculated using census data from 2011, discerning between section, age and sex. Basque Country’s population data from the same year was used to obtain standardised rates. In those cases with pulmonary tuberculosis, diagnostic delay and adherence to treatment were studied for different levels of deprivation. Statistical analyses were performed by SPSS program. An association between tuberculosis incidence and ecologically assigned socioeconomic situation has been observed, since a greater risk of suffering from tuberculosis has been detected in people with the higher level of deprivation when comparing with that of the lower one, being differences statistically significant in men (standardized incidence ratio: 2.15, confidence interval: 1.51-3.07). Nevertheless, differences among socioeconomic status have been reduced in the last 15 years. Regarding health care, no association between diagnostic delay and socioeconomic situation has been described. However, adherence to treatment is more difficult to fulfill in more deprived populations.Gauza jakina da gizarte-faktore desberdinek zenbait gaixotasunen intzidentzia eta eboluzioa baldintzatzen dutela, mundu-mailan zein EAEn. Lan honen helburu nagusia Gipuzkoan 2010-2017 denboraldian maila sozioekonomikoaren eta betidanik pobreziarekin erlazionatutako gaitz baten arteko lotura aztertzea izan da; alegia, gabezia-mailaren eta tuberkulosiaren arteko harremana ikertzea. Bigarren helburua 2003-2017 urteetan zehar gaixotasun horren eboluzioa deskribatzea izan da. Maila sozioekonomikoa analizatzeko, paziente bakoitzari modu ekologikoan esleitutako gabezia-indizea erabili da, diagnostiko aldian bizi ziren errolda-sekzioko informazioaz baliatuta. Intzidentzien kalkulurako, 2011ko erroldatik lortu da biztanle kopurua, sekzio bakoitzeko eta adinaren zein sexuaren arabera, eta urte bereko EAEko populazioa erabilita estandarizazioa egin da. Biriketako lokalizazioa zuten kasuetan, maila sozioekonomikoa diagnostikoaren atzerapenarekin eta tratamendua betetzearekin elkarturik ote dagoen ere ikertu da. Horretarako hainbat analisi estatistiko erabili dira, SPSS programaz baliatuz. Lortutako emaitzei so eginez, Gipuzkoan tuberkulosiaren intzidentzia ekologikoki esleitutako gabezia-mailarekin elkarturik dagoela ondoriozta daiteke. Izan ere, maila sozioekonomiko baxuenean kokatzen diren pertsonek maila altuenean daudenek baino tuberkulosia izateko arrisku handiagoa dutela ikusi da; arriskuaren igoera estatistikoki esangarria izanik gizonetan (tasa estandarizatuaren arrazoia: 2,15, konfiantza-tartea: 1,51-3,07). Hala ere, azken 15 urteetan maila sozioekonomikoen arteko desberdintasunak murriztu direla ikus daiteke. Osasun-arretari dagokionez, ez da maila sozioekonomikoaren eta diagnostikoaren atzerapenaren arteko erlaziorik aurkitu; bai, ordea, tratamendua betetzearekin, gabezia-maila baxuetan tratamendua betetzeko probabilitatea txikiagoa izanik
Medikamentuen informazioa: INFAC, botika berrien eta i-botika fitxen azken hilabeteak
INFAC buletina hilean behin argitaratzen da, eta haren helburua osasun-arloko profesionalen farmakoterapiaren alorreko ezagutza eguneratzea da.«Aztertuko den Medikamentu Berria» izeneko fitxaren helburua merkaturatzen diren medikamentu berriei buruz informazio objektiboa, ebaluatua, independentea eta zehatza eskaintzea da.i-botika: Osasun sailak eta Osakidetzak hiritarrei zuzenduta botikei buruzko informazio objektiboa, fidagarria, independentea eta konparatiboa ematen dute bere web orrialdean.INFAC buletinak, botika berrien ebaluazioak eta i-botika egiten dituzten batzordeetako partaideak Osasun Saileko, Osakidetzako eta Euskal Herriko Unibertsitateko osasun-arloko diziplina anitzeko profesionalak dira
Lehen Hezkuntzan Interneten erabilera arduratsua lantzeko formazio-ekintza
Currently, Internet and the need for online presence are part of life. Digital competence therefore is becoming increasingly important and that is why developing strategies to ensure the safe use of the network is the main challenge of digital society. For this reason, ICT policies, programs and laws have been defined over the last decades to incorporate technology in education. However, the Basque Country´s Basic Education curriculum doesn´t aim some capacities that DIGCOMP framework establishes about security. To offset this disadvantage, the work includes the design and evaluation of a formative action for responsible use of the Internet in Primary Education 4th, 5th and 6th grades. The results have been positive and have proved the need to work on digital education in a participatory way.Egun, Internet eta online egotearen beharra bizitzaren parte dira. Ondorioz, gaitasun digitala gero eta garrantzitsuagoa da eta sarearen erabilera segurua bermatzen duten estrategiak garatzea gizarte digitalaren erronka nagusia. Horregatik, azken hamarkadetan teknologia hezkuntza-esparruan txertatzeko zenbait IKT-politika, programa eta lege definitu dira. Hala ere, oraindik, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculumetik kanpo daude DIGCOMP markoak segurtasun-arloan ezartzen dituen gaitasunen bat edo beste. Gabezia hori konpentsatu nahian, lanak jasotzen du Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleekin Interneten erabilera arduratsua lantzeko formazio-ekintzaren diseinua eta balorazioa. Emaitzak positiboak izan dira eta azpimarratzen dute funtsezkoa dela hezkuntza-eremuan Interneten erabilera seguruari buruz hausnartzea, txikitatik eta modu aktiboan
Ainhoa Moiuaren tesiaren laburpena
Tesiaren izenburua: Espainiar zeinu-hizkuntza eta estu-generoak: interpretagaien eta gorren ekoizpenen azterketa eta zenbait erronka didaktikarak