Portal of Scientific Journals of UEU
Not a member yet
    1968 research outputs found

    Euskal Telebista, Golkoko gerran

    Full text link

    Hezikidetza O.H.O.ko testuliburuetan

    Full text link
    Honako artikulu honetan, eskolak eskainitako materialaren azterketa azaldu nahi genuke, testuliburuena alegia, hauek ez bait dituzte soilik edukiak erakusten baizik eta kultur eredu zehatz batzuren transmititzaileak dira, ereduon barnerapena ematen delarik. Hasiera- eta erdi-zikloko esperientzi arloko eta irakurketako testuak izan ziren azterketarako aukeratu genituenak, honako ondorio honetara iritsiz: bai presentzia, protagonismo, egiteko eta lanbide bai eta agertzen diren jolasetan ere, nabarmenki mantentzen dela sexuen arteko desberdinketa, gizonezkoen aldekoa noski

    Industria kulturalaren garapena

    No full text
    Kultura eta komunikazioa saio eta eztabaida askoren gaia izan dira, baina gutxitan ekonomiaren ikuspegitik abiatuta. Egungo gizarte kapitalistetan, ordea, kultura eta komunikazioak, produkzioak-prozesuak ere badiren heinean, garrantzi eta pisu ekonomiko hazkorra ari dira hartzen, hedatzen ari den sektore dinamiko baten irudia eskainiz.Halaber, eta barneratu duen merkantilizazio- eta industrializazio-prozesua dela eta, zaila egiten da kultura eta komunikazioko praktika sozialen garapena eta eboluzioa ulertzea beraien artikulazioa ekonomi egitura industrialetan haintzat hartu gabe.Errealitate honek derrigorrezkoa egiten du ekonomiaren arreta kultur prozesuen garapenean, baina beti ere horien izaera berezitua, beraien eragin politiko-soziala, ahaztu gabe.Â

    Haurraren adimenaren eboluzioa

    No full text
    Haurraren adimenak etapa desberdinak igarotzen ditu heldutasunera iritsi aurretik. Haur jaioberriak ez ditu Ni-a eta Ni-a ez dena bereizten, baina gerora asimilazio selektiboa egiten hasiko da, sentipen eta inplultsuei nagusituz.Haurrak, ibiliz eta gauzak erabiliz, gorputz-espazioa eta objektuen espazioa eratzen du. Geroago, garun-azaleko areak heldu ahala, mugimendua errepresentazio bihurtzen du. Hizkuntza izango da errepresentazioaren adierazpiderik egokiena.Hiru adimen-mota garatzen dira bat bestearen atzetik. Lehenik, adimen konkretua, zeinu eta sinboloz operatu bai baina kontzeptu mugatu eta errepresentazio zurrunetan agortzen dena. Ondoren, adimen abstraktua garatzen da, analisian aurrerapenak egiten ditu haurrak, objektuak alderatzen ikasiz.Azkenik, adimen kontzeptuala garatzen da. Espazio eta denboraren dimentsio bikoitzean zeinu eta sinboloz operatzen ikazten du gaztetxoak, sistema silogistikoa eta konbinatorioa menperatuz. Â

    Frantziako iraultza: modernitate eta tradizionalismoaren artean

    No full text
    Frantziako Iraultzak, Aro Garaikidea, hots, modernitatea, zabaltzen duen gertakizunak ilustrazioan du oinarria, tradizioarekin haustura nabarmena suposatzen duelarik. Guzti honen ondorioz, XIX. mendea hiru ardatz berriren inguruan antolatuko da: burgeseria, erromantizismoa eta nazionalismoa. Espainiako kasuan, burgeseriaren ahuleziak bilakabide hau oztopatu zuen.Esukal Herrian berdin gertatzeaz gain, Modernitateak jaso zuen erasorik nabarmenena eta konstzientena euskal abertzaletasunarena izan zen. Sabino Aranaren nazio kontzeptuak, nazioa beti izan da eta bere horretan irauten du, modernitatearen funtsa, mugimendua aldaketa ukatzen du, Peru Abarkaren hildotik jarraituz. Hain zuzen, XIX. mendean hedatzen joango den euskal mundu zaharraren kontzientziak, euskal sena baserria eta tradizioaren inguruan txertatuz, gizarte aldakor, moderno baten zirkuluetatik urrun mantenduz

    Konstituzioaren kontzeptua, sorrera eta bilakaera

    No full text
    Konstituzioa estatuak gauzatzeko eta berauen baitan sortzen diren arazo eta gatazkak bideratzeko dagoen tresnarik garrantzitsuena da, beste lege guztiak haren azpian daudelarik. Bi edukin nagusitu ditu, herritarren eskubideak batetik eta erakundeen konposaketa, ahalbideak eta iharduera bestetik.Gaur ulertzen dugun konstituzioa, hots, testu idatzia, aldatzeko zailtasunekin eta botere guztiak mugatzen dituena, estatu liberalarekin sortzen bada ere, beraren aztarnak luzeak dira. Hain zuzen egileak artikulu honetan haren bilakaera historian zehar aztertzen du, hasi Grezia klasiko eta Erromatik eta gaur egun arte iritsiz. Arreta bereziaz jorratzen dira lehen konstituzioak, hau da, britainiarra, amerikarra eta 1791.eko frantziarra eta XIX. eta XX. mendeetako europarrak.Halaber, bilakabidearen aro desberdin nagusiak deskribatzen dira, hots, monarkia konstituzionala, monarkia parlamentarioa, Sobiet Batasunako konstituzio iraultzailea, konstituzio demokratikoak,... Bigarren Mundu-Gerra ostean sortuko diren konstituzio demokratiko-liberal eta sozialistek hartuko duten indarra azpimarratzen da. Amaitzeko, konstituzio-ereduen etorkizuna azaltzen da.Â

    Egia eta egiantzekotasuna. Prentsa Euskadin

    No full text

    Ezezko nominalizazioak bizkaieraz

    No full text
    Artikulu honen bidez, Bizkaian ezezko nominalizazioetan \"ez\" adberbioa ager dakigukeen kokagunea ezagutarazi gura da. Kokagune horren arabera jokabide nagusi bi agertzen zaizkigu; batean, \"ez\" aditz-izenaren aurrean agertzen da, berau ekialdeko joera nagusia izanda, eta bestean, ostera, aditz-izena urratuz, aditz-partizipioaren ostean agertzen da, berau mendebaldeko joera nagusia izanda. Beste kasu askotan jazotzen den legez, hemen ere Gernikako itsasadarretik hasita Bizkaia goitik behera erdibitzen duen isoglosa berriro agertzen zaigu

    1,022

    full texts

    1,968

    metadata records
    Updated in last 30 days.
    Portal of Scientific Journals of UEU
    Access Repository Dashboard
    Do you manage Open Research Online? Become a CORE Member to access insider analytics, issue reports and manage access to outputs from your repository in the CORE Repository Dashboard! 👇