Portal of Scientific Journals of UEU
Not a member yet
1968 research outputs found
Sort by
Santiago belarraren elkarrekintzak medikamentuekin
Hypericum perforatum or St. John's wort is a plant that is indicated as a treatment for mild and moderate depression, which is commercialized as a medication and dietary supplement. Its high efficacy has been demonstrated, however, it presents a great deal of interactions with some medicines. Its accessibility is a potential risk that must be considered. For this reason, this article includes the scientific evidence of the interactions that must be taken into account. It is a possible adverse event that people should know, since the social perception that plant origin products are always safe or safer is incorrect. In control and education the role of doctors, nurses and especially chemists is essential. Hypericum perforatum edo Santiago belarra depresio arin eta moderatua tratatzeko egokietsita dagoen landarea da, medikamentu eta elikagai osagarri moduan komertzializatuta dagoena. Eraginkortasun handia erakutsi du, alta, elkarrekintza ugari aurkezten ditu sendagai batzuekin batera hartzean. Eskuragarritasun erraza duenez, kontuan hartu beharreko arriskua da. Hori dela-eta, artikulu honek kontuan eduki beharreko elkarrekintzen ebidentzia zientifikoa biltzen du. Herritarrek ezagutu behar duten jazoera posible bat da, landare-jatorriko produktuak beti seguruak edo seguruagoak diren pertzepzio okerra baitute anitzek. Kontrol eta heziketan medikuen, erizainen eta batez ere farmazialarien eginkizuna funtsezkoa da
Alboko esklerosi amiotrofikoa
Amyotrophic lateral sclerosis (ALS) is an idiopathic, fatal neurodegenerative disease of the human motor system, causing muscle weakness, which can lead to paralysis. Patients can present difficulties in oral communication, swallowing, motor autonomy and breathing. However, sensitivity, sphincter control and eye muscles’ activity are preserved. It’s an incurable disease, and there is only one drug in the market that can extend longevity: riluzole. The life expectancy is short, causing death within 4-5 years in most patients. Alboko esklerosi amiotrofikoa (AEA) izeneko gaitza gaixotasun neurodegeneratiboen barruan kokatzen da eta garuneko zein bizkar-muineko motoneuronen galera progresiboa eta selektiboa dira bere ezaugarri nagusiak. Horren ondorio zuzena da giharren ahultasuna, paralisia eragiteraino irits daitekeena, gorputz-atal batetik bestera igaroz. Ahozko komunikazioan, irenstean, mugitzeko autonomian eta arnasketan izan dezake eragina. Bestalde, sentsibilitatea, esfinterren kontrola eta begietako muskulaturaren aktibitatea ez dira galtzen. Gaitz sendaezina da, eta egun, gaitzaren bilakaera atzeratzen duen farmako bakarra dago merkatuan: erriluzola. Bizi-itxaropen laburra du, diagnostikoaren unetik 4-5 urtera hiltzen baitira gaixo gehienak
“Hizkuntzen kudeaketa osasun-arretan: euskara komunikazio klinikoan” aditu-titulua
To go further into the question of language and healthcare, we must first place healthcare work in context by properly assessing the current paradigms on which it rests. Guaranteeing healthcare in Basque involves a profound change and an appropriate, solid and effective implementation process. The normalisation of care, and therefore the normalisation of the use of Basque in the health system as a way of achieving this, is no small challenge.Hizkuntza eta osasun-arretaren gaia jorratzeko, lehenik eta behin osasun-jarduera bere testuinguruan kokatu behar da, horretarako gaur egun ardatz dituen paradigmak ondo aztertuz. Osasun-arreta euskaraz bermatzeak aldaketa sakona eskatzen du nahitaez, taxuzko ezarpen-prozesu sendo eta eraginkorra. Arretaren normalizazioa eta xede horrekin osasun-sisteman euskararen erabilera normalizatzea ez da nolanahiko erronka
Itzalitako kalabazen berpiztea: arimen gau, halloween eta gau beltzaren haur-ospakizunen ikerketa etnografiakoa
Liburu aipatuaren izenburua: Itzalitako kalabazen berpiztea: arimen gau, halloween eta gau beltzaren haur-ospakizunen ikerketa etnografiakoa
Liburuaren egilea(k): Josu Ozaita Azpiroz eta Jaime Altuna Ramire
Emakume bertsolariak ezagutzen
The history of bertsolaris is a paradigm of empowerment. The negation or oblivion of the bertsolaris, in the first place. The double marginalization of improvisers in their beginnings: for being women and for singing in a popular culture, in second place. And finally, the direct relationship that has been established systematically between the improvisation and men has characterized the history of Bertsolaris women. This study in order to propose the reading of the history of bertsolaris as a process of empowerment (Malhotra, 2015), surveyed 200 bertsolaris and conducted five focus group with 20 bertsolaris. In this way, it concludes that the current improvisers sing because previously others sang. And from their beginning, the improvisers have fought, resisted and negotiated the power, developing internal and group consciousness, which derives in a process of empowerment from the last two decades.Emakume bertsolarien historia ahalduntze-paradigma baten historia bilakatu da (autorea et al., 2016). Ahalduntze-paradigma horrek hainbat ezaugarri ditu. Lehena, bertsolari emakumeen ukazioa edo ahanztura da; ikertzaile gutxi dira emakume bertsolariak aipatzen dituztenak. Bigarren ezaugarria, emakume bertsolariak bi bider isilduak izan dira hastapenetan: emakumeak izateagatik eta pobreen kulturaz kanturako baliatzeagatik (Ugalde, 2018). Hirugarrenik, Carmen Larrañagak (1995, 2000) kritikatu izan du orain arte bertsolaritza inprobisazioarekin, plazarekin eta gizonekin lotu izan dela, gauzak asko sinplifikatuz aniztasunaren kaltean. Emakume bertsolarien historia irakurtzeko, bestalde, ahalduntze-prozesua (Malhotra, 2002) paradigmatzat hartu dugu. Oinarritze teoriko horietatik abiatuta, marko enpirikoan, egungo 200 emakume bertsolari itaundu ditugu euren profila ezagutze aldera. Horrez gain, 25 bertsolari eta bertsoetan adituak direnekin emakume bertsolarien historiaz aritu gara eztabaida-taldeen eta errelatoen bidez. Ondorio nagusi bezala aurrera dezakegu antzinako emakume bertsolariek kantatu zutelako existitzen direla gaur egungo emakume bertsolariak. Eta ordutik honantz nahiz eta bertso-eskolen sorrerak emakume bertsolarien historia ikusgarri bihurtu, emakume bertsolariek botere-gatazkan erresistitzen eta negoziatzen jardun dutela gaur arte eta dihardutela gaur egun. Horren ondorioz, barne- eta talde-boterea landu dute, barne-kontzientzia urteen joanean garatuz eta azken hamarkadetan kontzientzia kolektiboa sortuz
Kortikoideek hilkortasuna jaisten dute sepsia duten gaixoetan
Septiko dauden gaixoei kortikoideak emateak hilkortasuna gutxitzen du hurrengo hilabetean zehar (RR 0,90; KT 0,82-0,98), hipergluzemia (RR 1,19; KT 1,08-1,30) eta hipernatremia (RR 1,57; KT 1,24-1,99) izatearen truke. hipernatremia (RR 1.57; KT 1.24-1.99) izatearen truke