Portal of Scientific Journals of UEU
Not a member yet
1968 research outputs found
Sort by
Enara Larrain Mariñoren tesiaren laburpena
Tesiaren izenburua: Bullying LGTB-fobikoa Euskal Herriko nerabeetan: prebalentzia, aldagai psikologikoekiko lotura eta eragina osasun mentalea
Rockaren bilakaera nazioarteko testuinguru ekonomikoan
At the beginning of the 1950 decade a new musical genre emerged in the United States which quickly became a worldwide phenomenon: rock and roll. Its transformation into protest-movement which extended over the planet was posible because a lot of artists and groups were influenced by the evolution of the great international events that took place during the Third Industrial Revolution. Precisely, international economic relations have been an influential element for the conversion of rock into a planetary phenomenon, which has served as an expression of social discontent against major international economic events.1950eko hamarkadaren hasieran musika-genero berri bat sortu zen Estatu Batuetan, munduan berehala zabaldu zen fenomeno bihurtua: rock-and-rolla. Protesta-mugimendu bilakatu zen, eta planeta osoan hedatu zuten artistek eta taldeek, Hirugarren Industria Iraultzan nazioartean izandako gertaera handien bilakabidearen eraginpean. Hain zuzen ere, nazioarteko harreman ekonomikoek eragin handia izan dute rocka fenomeno planetario bilakatzera eraman duen bide horretan, eta funtsean ekonomian sorburua duten nazioarteko gertaera nabarmenen aurrean salaketarako eta gizartearen nahigabea adierazteko bozgorailu bihurtu da aldi berean
iRAKER: UPV/EHUko irakasleen gaitasun akademikoa garatzeko programa. Lehen deialdiaren inpaktuaren balorazioa
The aim of this qualitative research is to investigate the impact of iRAKER, a program intended to develop the academic abilities of UPV/EHU teachers, in the teaching, managing and investigating abilities of those who have taken part on it. In order to do that, a case study was carried out, as we wanted to deeply research the case of the teachers who have taken part in the first call organised by iRAKER. In that case study, conversations were used in order to collect data. The data collected in those conversations has been completed by triangulation, by means of hermeneutic analysis of questionnaires and documents. In this way, it has been possible to know the motivations of the teachers, the acquired competencies and the changes that have taken place in them. Finally, as a conclusion, it could be said that this program has impacted on management and investigation abilities of those teachers who took part on it. But mostly, it impacted on their teaching abilities.Ikerketa kualitatibo honetan iRAKERek, UPV/EHUko irakasleen gaitasun akademikoa garatzeko programak, bertan parte hartutako irakasleen irakaskuntza-, ikerkuntza- eta kudeaketa-gaitasunean izan duen inpaktua aztertu da. iRAKERen lehen deialdian parte hartutako irakasleen esperientzia sakonean ezagutu nahi zela kontuan izanik, kasu-azterketa bat gauzatu da. Horretarako, datuak biltzeko estrategia nagusia sakoneko elkarrizketa izan da, bertatik eratorritako datuak galdetegietatik eta dokumentuen analisi hermeneutikotik eskuratutakoekin triangelatu badira ere. Horrela, irakasleen motibazioak, eskuratu dituzten gaitasunak eta horiengan izandako eraldaketak ezagutu ahal izan dira. Ondoriotzat esan liteke programa honek bertan parte hartutako irakasleen ikerkuntza- eta kudeaketa-gaitasunean eragina izan duela, baina batez ere haien irakaskuntza-gaitasunean
«Geroztik, gudan gera»: gerra luzea Francoren diktaduraren prozesu eratzaile gisa (1936-1948)
The understanding of the process initiated after the coup d’état of July 1936 as a «Civil War» responds to a convention resulting from some narrative molds. Against this, several historiographical works cast doubt on the traditional narrative frameworks about the war. Such as, among others, the one that defends that Spanish Civil War should be understood as part of a «European Civil War», the other one that shows the existence of an «irregular civil war» in the decade of 1940’s and also those that show the existence of unified strong logics between war and repression. The historical process developed between 1936 and 1948 must be characterized as a long war, bearing in mind that the war was the propitious framework for a continuous repression with tints of politicide. Finally, this article also will propose the understanding of war / repression as a «technology», taking into account different devices typical of this political process.1936ko uztailean militarren estatu-kolpetik aurrera hasi zena «Gerra Zibila» gisa ulertzea molde narratibo batzuen ondorioz indarrean dagoen konbentzioa da. Horren aurrean, hainbat ikusmolde historiografikok gerra kontatzeko marko tradizionalak zalantzan jartzen dituzte, besteak beste, Espainiakoa «Europako Gerra Zibila»ren parte gisa ulertzen dutenak, 1940ko hamarkadako borrokaldiak «gerra zibil irregular» bezala ikusten dituztenak, baita gerra eta errepresioaren logika bateratuak azpimarratzen dituztenak ere. 1936tik 1948rako prozesu historikoa gerra luze gisa ezaugarritu behar da, gerrak errepresiorako —politizidiorako— markorik aproposena ezarri zuela azalduz. Azkenik, gerra/errepresioa bera ere «teknologia» gisa ikustea proposatuko da, prozesu politiko horren dispositiboak berrikusteko eta azalpen historiko baten parte izateko
Gernu-erretentzioan maskuria zundatzean deskonpresio azkarrak ez dauka pixkanakako deskonpresioak baino konplikazio-arrisku gehiagorik
When an acute urinary retention happens, making a catheterization and a fast decompression is a safe, fast and comfortable method. About complications, there aren`t statistically significant differences between fast and gradual decompression.Gernu-erretentzio akutuan maskuria zundatzea eta deskonpresioa azkar egitea metodo segurua, azkarra eta erosoa da. Konplikazioei dagokienez, deskonpresio azkarraren eta pixkanakakoaren artean ez dago estatistikaren aldetik esanguratsua den desberdintasunik
Haurdunaldi eta edoskitzaroari lotutako bular patologiaren berrikuspena
The aim of this review is to discuss both the clinical and the radiological appearance, as well as the best therapeutic options, regarding the commonest breast-pathology related to pregnancy and lactation.Important hormonal changes happen during pregnancy and lactation. These variations will cause physiological changes on different body organs, including the breast tissue, where not only physiologic changes but also pathology can occur. Breast-pathology related to pregnancy and breastfeeding is benign in most cases and needs no further study, galactocele, infectious mastitis, fibroadenoma, and lactation-related adenoma being some of the commonest diagnoses. It is mandatory for any radiologist to be familiar with these terms, since despite their benign nature some of them need to exclude malignancy during the diagnostic process.Most of the cases are diagnosed in symptomatic patients, new-onset breast lump being the most frequent symptom. Breast ultrasound is the imaging modality of choice during these periods, while the other imaging techniques will be used on a second-time basis only when information provided by the ultrasound examination is insufficient.Pregnancy-associated breast-cancer is the most frequent malignancy during pregnancy and breastfeeding. Despite not being as frequent as the previously mentioned benign pathology, its early diagnosis is essential in order to let the oncologic committee ensure the earliest and best medical attention for the patient.Lan honen helburua da haurdunaldi eta edoskitzaroan zehar ager daitezkeen bular-patologien aurkezpen kliniko-erradiologiko ohikoena eta paziente horien maneiu egokiena aztertzea.Haurdunaldi eta edoskitzaroan zehar, gorputzeko maila askotan aldaketa fisiologikoak eragingo dituzten gorabehera hormonal nabariak gertatuko dira. Hormona-estimulu horien eraginpean diren ehunen artean bularra aurkitzen da, aldaketa fisiologikoez gain batzuetan patologia ere jasango duena. Garai horietan aurkitzen den bular-patologia gehiena onbera izango da, eta diagnostiko ohikoenen artean galaktozelea, mastitis infekziosoa, fibroadenoma eta edoskitzaroko adenoma ditugu. Horiek ezagutzea ezinbestekoa da edozein erradiologorentzat, patologia gaiztoarekin ez nahastu eta pazienteen maneiu kliniko egokia bermatzeko.Diagnostikoa duten kasu gehienak sintomak agertzen dituzten emakumeetan aurkitzen dira, eta agerpen berriko lesio ukigarria da kontsulta-arrazoi nagusia. Bular-ekografia da paziente horien miaketan erabilitako aukerako teknika diagnostikoa; gainerako teknikak, berriz, soilik beharren arabera eta aurkikuntza ekografikoak osatzeko erabiliko dira.Haurdunaldi eta edoskitzaroari loturiko bular-minbizia, patologia onbera baino askoz bakanagoa bada ere, gaur-gaurkoz minbizirik ohikoena da eta haren diagnostiko azkarra ezinbestekoa da, tumore-batzorde baten bitartez pazienteari ahalik eta atentzio azkarren eta osatuena bermatzeko
BAKARDADEAK. Covid-19aren sintomez haragoko sufrimendua
Covid-19 is a cruel companion. In addition to its symptoms and health effects, it has another effect, severe and incurable: loneliness. The patient's loneliness and the loneliness of the family, because they can't be close to the patient. Many people have passed on alone. We have also suffered that loneliness, but we were able to heal the wounds.Bidelagun ankerra da Covid-19a. Pazienteei eragiten dizkien sintomez eta osasun-ondorioez gainera, badu beste ondorio bat, gogorra eta sendaezina: bakardadea. Gaixoaren bakardadea eta familiarena, gaixoarengana hurbiltzerik ez duelako. Asko dira bakarrik joandakoak. Gu ere zauritu gaitu bakardade horrek, baina zauriak ixteko aukera izan dugu
Medikamentuen informazioa: INFAC, botika berrien eta i-botika fitxen azken hilabeteak (2020ko urtarriletik azarora)
INFAC buletina hilean behin argitaratzen da, eta haren helburua osasun-arloko profesionalen farmakoterapiaren alorreko ezagutza eguneratzea da. «Aztertuko den medikamentu berria» izeneko fitxaren helburua merkaturatzen diren medikamentu berriei buruzko informazio objektiboa, ebaluatua, independentea eta zehatza eskaintzea da.i-botika: Osasun Sailak eta Osakidetzak hiritarrei zuzenduta botikei buruzko informazio objektiboa, fidagarria, independentea eta konparatiboa ematen dute beren web orrialdean.INFAC buletinak, botika berrien ebaluazioak eta i-botika egiten dituzten batzordeetako partaideak Osasun Saileko, Osakidetzako eta Euskal Herriko Unibertsitateko osasun-arloko diziplina anitzeko profesionalak dira
Nutrizioaren garrantzia alboko esklerosi amiotrofikoan: arreta nutrizionala
Amyotrophic lateral sclerosis (ALS) is a neurodegenerative disease of the human motor system that causes progressive loss of brain and spinal cord motoneurons.Suffering from ALS has a direct negative effect on the patient's nutritional status. Malnutrition is widespread in patients with ALS. Malnutrition affects muscular strength and immunity, leading to the progression of disease and death. Several clinical trials have shown that malnutrition is an independent predictive factor. Therefore, it is important to have an early and periodic nutritional assessment to adapt patient’s diet.Alboko esklerosi amiotrofikoa (AEA) garuneko zein bizkarmuineko motoneuronen galera progresiboa sortzen duen gaixotasun neurodegeneratiboa da.AEA izateak zuzenean eta era negatiboan eragiten dio gaixoaren nutrizio-egoerari. Desnutrizioa oso ohikoa den sintoma da AEA duten gaixoengan eta muskuluen eta immunitatearen ahuldura dakar, eritasuna areagotuz eta biziraupena gutxituz. Desnutrizioa faktore prediktibo independentea dela frogatu da hainbat ikerketatan. Hori dela-eta, oso garrantzitsua da balorazio nutrizional goiztiarra eta aldizkakoa egitea AEA duten gaixoetan, elikadura gaixoaren egoera klinikora egokitzeko une oro
Taxus baccata intoxikazioa
Taxus baccata munduko zuhaitz toxikoenetako bat da. Taxanoak eta alkaloide toxikoak dauzka: taxina da arriskutsuena. Landare ohikoa da gurean eta erabat arriskutsua izan daiteke; haatik, hagin-intoxikazioa nahiko bakana da. Kasuak nahita edo ezbeharrez gerta daitezke. Hortaz, gertaera susmagarrien orientazio eta diagnostiko azkarra egitea garrantzitsua da, arin artatzeko.Kasu baten berri izan genuen. Gizonezko batek hagin-hosto ugari irentsi zuen suizidatzeko asmoz eta sintomarik gabe ospitaleratu zuten. Arnas alkalosia, konorte-galera eta takikardia bentrikularra jasan zituen ondoren. Urgentziaz tratatu zuten eta astebetean guztiz suspertu zen.Ez dago intoxikazio hau orienta dezakeen alterazio analitiko espezifikorik. Laborategi klinikoetan ez da taxinaren konposatuen analisia egiten. Behin betiko diagnostikoa 3,5-dimetoxifenola (taxinaren metabolitoa) neurtuz konfirmatu zen, gas-kromatografia eta masa-espektrometria bidez. Laginak Toxikologia Institutuan analizatu ziren