Portal of Scientific Journals of UEU
Not a member yet
1968 research outputs found
Sort by
Medikamentuen informazioa: INFAC, botika berrien eta i-botika fitxen azken hilabeteak
INFAC buletina hilean behin argitaratzen da, eta haren helburua osasun-arloko profesionalen farmakoterapiaren alorreko ezagutza eguneratzea da.«Aztertuko den Medikamentu Berria» izeneko fitxaren helburua merkaturatzen diren medikamentu berriei buruz informazio objektiboa, ebaluatua, independentea eta zehatza eskaintzea da.i-botika: Osasun Sailak eta Osakidetzak herritarrei zuzenduta botikei buruzko informazio objektiboa, fidagarria, independentea eta konparatiboa ematen dute bere web orrialdean. INFAC buletinak, botika berrien ebaluazioak eta i-botika egiten dituzten batzordeetako partaideak Osasun Saileko, Osakidetzako eta Euskal Herriko Unibertsitateko osasun-arloko diziplina anitzeko profesionalak dira
Terapia antidepresiboaren azken pausoak: oraina eta geroa
Depression is among the most common psychiatric diseases in today’s society, and its incidence is steadily increasing. Many theories have attempted to explain depression’s origin and etiology, the most relevant being the monoaminergic, the neurotrophic, and the neuroinflammatory hypothesis of depression, but various aspects of its neurobiology are still unknown. This review discusses their origin, evidence and features, along with a few other theories’. In the past, antidepressant drug discovery happened by chance, and the study of effective substances at improving symptoms contributed greatly to the knowledge of the neurobiology of depression.Classical antidepressants constitute the base of the pharmacological treatment of depression: monoaminoxidase inhibitors, tricyclic antidepressants and monoamine reuptake inhibitors. Newer drugs, like trazodone and mirtazapine, possess a more complex pharmacodynamic profile. With the aim to avoid their usual adverse effects, and to improve their effectiveness, alternative mechanisms have been explored. This research has resulted in the discovery of substances such as agomelatine, tianeptine and vortioxetine, but their use and efficacy are not very widespread. Nonetheless, ketamine has recently revolutionised the research of antidepressants, since it has proven to be a fast-acting, potent antidepressant, even in resistant cases, in addition to being safe and well-tolerated. Lastly, psychedelic substances have been known to improve symptoms of a variety of psychiatric diseases, including depression. Specifically, psilocybin has shown great prospects as an antidepressant in a number of studies. Despite its undeniable beneficial effects on depressed patients, its antidepressant mechanisms are not entirely clear, and research in the field is currently trending.Depresioa gaixotasun psikiatriko ohikoenen artean dago, eta haren intzidentziaren gorakada etengabea da. Depresioaren jatorria eta mekanismo etiologikoak azaltzen dituzten hainbat teoria garatu diren arren, gaixotasunaren oinarri neurobiologikoaren alderdi asko ezezagunak dira oraindik. Hipotesi esanguratsuenak depresioaren teoria monoaminergikoa, neurotrofikoa eta neuroinflamatorioa dira, eta horien eta beste batzuen jatorria, ebidentziak eta xehetasunak aditzera ematen dira berrikuspen honetan. Iraganean depresioa tratatzeko farmakoen aurkikuntza zorizkoa izan da, eta haien ekintza-mekanismoen ikerketak gaixotasunean ageri diren nahasmendu neurobiologikoei buruzko ezagutza eman digu. Azken hamarkadetan, aldiz, paradigma aldatu da, eta tratamendu berriak depresioaren etiopatogeniaren ituetan oinarritzen hasi dira. Patologiaren tratamendu farmakologikoaren oinarrian antidepresibo klasikoak daude. Duela hamarkada ugari aurkitu ziren, eta geroztik erabili dira: monoaminooxidasaren inhibitzaileak, antidepresibo triziklikoak eta monoaminen birxurgapenaren inhibitzaileak. Trazodona eta mirtazapina antidepresiboak, profil farmakodinamiko konplexuagokoak, urte batzuk geroago garatu ziren. Farmako talde horien eragin desiragaitz ohikoak ekiditeko eta tratamenduaren eraginkortasuna hobetzeko xedez ekintza-mekanismo alternatiboak esploratu dira, eta ikerketa horietatik sortu dira, esate baterako, agomelatina, tianeptina eta bortioxetina. Horien eraginkortasuna eta erabilera oso mugatuak dira, dena den. Ketamina, aldiz, denbora laburrean depresioaren tratamenduaren iraultza abian jarri duen substantzia izan da, sintomen hobekuntza nabarmena eta azkarra erakutsi duelako entsegu anitzetan, segurtasun eta tolerantzia egokiarekin batera. Azkenik, nabarmentzekoak dira substantzia haluzinogenoak, depresioaren eta beste gaixotasun psikiatrikoen tratamendurako erakutsi duten potentzial izugarriari esker. Depresioari dagokionez, psilozibina da psikodelikoen artean azpimarragarriena: paziente deprimituen hobekuntza azkarra eta iraunkorra eragiten badu ere, haren mekanismo antidepresiboak ezezagunak dira, eta horiek argitzeko entseguak ikerketaren gailurrean daude egun.
EfiKronik ikerkuntza programa: gaixotasun kronikoa dituzten gaixoentzat ariketa fisikoaren eraginkortasuna
Editoriala
2020. urtea COVID-19 gaixotasunak eragindako pandemia izugarriarengatik gogoratuko da. Eragin kaltegarriak luze-zabalean nozitu dira bizitzako arlo ia guztietan, osasunean, ekonomian, hezkuntzan, kulturan, giza harremanetan… Urte gehien duten pertsonen artean eta aurretik zenbait gaixotasun zituztenen artean sortu du heriotza gehien, baina adin guztietako gaixoak artatu behar izan dira lehen mailako zentroetan eta ospitaleetan. Mundu mailako erronka ikaragarria izaten ari da eta etorkizunean gure bizimoduak aldatuko dituela uste da. OSAGAIZ aldizkariaren ale honetan ere gaixotasun horrekin lotura duten lan batzuk irakurri ahal izango dituzue, baina bestelako gaiek pisu handiagoa izan dute.Haurdunaldian eta edoskitzaroan agertzen diren aldaketa hormonalek eragina dute besteak beste bularrean. Bertan ager daitezkeen aldaketa fisiologikoez gain, gehienetan onbera izaten den patologia ere gara daiteke. Medikuarengana joateko arrazoi nagusia lesio ukigarri berri baten agerpena izaten da eta bular-ekografia izango da lehen aukerako teknika diagnostikoa. Zenbaki honetan aurkituko dugu irudi ugariz lagunduta teknika horren bidez diagnostika daitezkeen ohiko lesioen berrikuspena eta teknika horren bidez minbiziaren susmoa dagoenean teknika osagarriak erabiliko dira.Gaixotasun psikiatrikoen artean depresioaren intzidentzia goraka doa. Tratamendu antidepresiboaren gaur egungo egoera eta etorkizuna aztertu dira beste artikulu batean. Azken urte hauetan etiopatogenian eragina daukaten mekanismoetan oinarritzen diren tratamenduen bilaketak bultzada jaso du. Monoaminooxidasaren inhibitzaileak, antidepresibo triziklikoak eta monoaminen birxurgapenaren inhibitzaileak bezalako antidepresibo klasikoak oraindik ere asko erabiltzen badira ere, ikerketa berrien ondoren ketaminak aldaketa esanguratsua ekarri du sintomen hobekuntzan segurtasun egoki batekin. Bestalde entseguak egiten ari dira psilozibina substantzia psikodelikoarekin lor daitezkeen hobekuntzak baieztatzeko.Gizakion batez besteko biziraupena handitzen doan bezala, galera kognitiboa duten eta menpekotasunagatik egoitza ezberdinetan instituzionalizatzen diren pertsonen kopurua goraka doa. Argitaratzen dugun artikulu batean literatura medikoaren berrikuspen sistematiko bat egin ondoren ondorioztatu dute ariketa fisikoak efektu onuragarriak dituela adindu horien funtzio kognitiboan eta funtzio fisikoan, nahiz eta emaitzak aldakorrak diren funtzio kognitiboaren galera-mailaren arabera.Iktusa jasan duten pertsonek funtzioen galera iraunkorra edo iragankorra izan dezakete eta askotan errehabilitazio-prozesu bat beharrezkoa izango dute. Artikulu batean paziente horien erizaintza-diagnostiko ohikoenen azterketa egin da hain garrantzitsua izango den erizainaren lana bideratzen laguntzeko.Hagina edo taxus baccata zuhaitza ohikoa da gure artean eta orokorrean jendeak badaki toxikoa dela. Zenbaki honetan deskribatzen da suizidiorako asmoarekin haginaren hostoak irentsi zituen gizonezko baten kasua. Tratamendu azkar bati esker aurrera egin ahal izan zuen. Diagnostikoa ziurtatzeko beharrezkoa izan zen toxikologiako institutuan taxina izeneko gai pozoitsuaren metabolito bat atzematea.Dosi txikitan atalean oraingoan COVID-19 gaixotasunak erasandako gaixo baten senideak familian bizitutako aste latzak laburtu dizkigu, kontaketa dramatiko eta hunkigarri batean, zorionez gaixoak sendatzea lortu zuen arte.Farmaziari dagokion atalean bi artikulu aurkituko ditugu, alde batetik deskribatzen da zer erakundek erabakitzen duten finantzazio publikoa jasoko duten sendagaien zerrenda eta zer prezio izango duten. Beste alde batetik, azkeneko hilabeteetan argitaratu diren INFAC buletinen, medikamentu berrien fitxen eta i-botika informazio-orrien ohiko laburpena jaso da.Itzulpenen eta moldaketen atalean Euskal Herrian diagnostikatutako Canavan gaixotasunaren lehen kasua deskribatzen da, egileak nazioarteko aldizkari batean aurretik egin bezala. Mutazio batek sortzen duen haurtzaroko eritasun neureodegeneratibo sendaezin arraro bat da eta litio zitratoak tratamendurako izan dezakeen balioa ikertzen ari dira.Kritikoki aztertutako testuen atalean hiru lan argitaratu ditugu zenbaki honetan. Lehenengoan irakur dezakegunez, hesteetako malformazio arterio-benosoek eragindako hemorragia kroniko errefraktarioan eragin onuragarriak eduki ditzake talidomidak. Bigarrengoan diotenez, gernu-erretentzioan deskonpresio azkarra metodo segurua eta erosoa da. Hirugarrengoan aztertutako lanean frogatu dute COVID-19 gaixotasunean erabiltzen diren farmakoek ez dutela azkartzen PCR proba positibotik negatibora aldatzea.Aldizkarian parte hartzen dugun guztion partetik datorren urtea hobea izatea opa dizuegu, koronabirusaren aurkako txertoen erabilerak pandemiaren kontrola ahalbidetuko digun esperantzan.
Mike Leigh: filmak entseguetan sortzen dituen zinegile baten metodoaren baliagarritasuna aktoreak zuzentzen ikasteko
The filmmaker Mike Leigh developed his own film creation method based on a creative work with the actors, in order to put on the screen those believable human presences that he aimed for his films. What Leigh eventually does is to combine the writing process and the acting direction process in the rehearsals, and if this method was used in order to learn «acting direction for the screen», the student-director would be compelled to direct the actors since the very beginning and consequently, the learning would happen during the entire filmmaking process.Mike Leigh zinegileak aktoreekin egindako sormen-lanean oinarritzen den zinegintza-metodoa garatu zuen, bere filmetan giza presentzia sinesgarriak pantailaratzeko helburuarekin. Metodo horren bitartez, Leighek gidoi-sorkuntza eta aktoreen zuzendaritza uztartzen ditu entseguetan, eta metodo hori ikusentzunezko ikasketetan landuz gero «pantailarako aktoreen zuzendaritza» ikasteko helburuarekin, zuzendari-ikaslea lehenengo momentutik aktoreak zuzentzera derrigortuta egongo litzateke, eta, ondorioz, ikasketa zine-sorkuntza prozesu guztian zehar gertatuko litzateke
Asier Larrinaga Larrazabalen tesiaren laburpena
Tesiaren izenburua: Euskal telebistaren sorrera, garapena eta funtzioa euskararen normalizazioaren testuingurua
Bigarren sexua I eta II. Egiteak eta mitoak
Liburu aipatuaren izenburua: Bigarren sexua I eta II. Egiteak eta mitoak
Liburuaren egilea(k): Simone de Beauvoir (itzul. Irene Arrarats Lizeaga
Prisionizazio sekundarioa eta euskal presoen adineko gurasoen osasun mentala
The present study shows the impact of Secondary Prisonization —the effects that imprisonment of a family member has on relatives— on mental health of elderly parents of Basque prisoners incarcerated in prisons located far away from their homes. In the study, mental health was evaluated as a composition of psychopathology levels and positive mental health. Results show that these parents had higher levels of psychopathology and lower levels of Positive Mental Health than those parents with no son or daughter imprisoned. When comparing parents with sons or daughters incarcerated close versus far from home, the latter present higher levels of psychopathology, but also higher levels of Positive Mental Health. Thus, it could be concluded that Secondary Prisonization implies a suffering for elderly parents with sons or daughters incarcerated in remote jails a suffering and, in consequence, that changes in the penitentiary policy are required in order to finish this situation.Ikerketa honetan, urrun espetxeratutako euskal presoen adineko gurasoen prisionizazio sekundarioak —pertsona baten kartzelatzeak senideengan eragindako ondorio multzoa— osasun mentalean duen eragina aztertu da. Osasun mentala bi modutara neurtu da: psikopatologia-maila eta osasun mental positiboa aztertuz. Ikerketak bi helburu ditu: a) jakitea osasun mentalean alderik ote dagoen semealabak urrun kartzelatuta edo seme-alaba espetxeraturik ez duten gurasoen artean, eta b) presoen gurasoen artean, osasun mentalean alderik ote dagoen espetxerainoko distantziaren arabera. Emaitzek diote, batetik, presoen gurasoek psikopatologia altuagoa eta osasun mental positibo baxuagoa zutela, eta, bestetik, seme-alabak urrundutako gurasoek psikopatologia-maila altuagoa baina osasun mental positibo altuagoa zutela. Ondorioz, prisionizazio sekundarioak eragin kaltegarria du urrundutako euskal presoen adineko gurasoen osasun mentalean, eta kalte horrekin bukatzeko, beharrezkoa litzateke euskal presoekin erabiltzen den espetxe-politikan aldaketak egitea
Tipikotasun-, proportzionaltasun- eta erruduntasun-printzipioak Administrazio Zuzenbide Zehatzailean eta horien isla 2015eko SPAJLn
The sanctioning power of the Administration is a manifestation of the ius puniendi (punitive power) of the State. Thus, it is governed by various principles that have the purpose of offering material and procedural guarantees, but there are three of them that are the most problematic, due to their structure and content: the principles of typicality, proportionality and culpability. To all this, we must also add that Spain amended the law that included those principles in 2015, with a new law: the Law 40/2015, of 1 October, on the Legal Regime of the Public Sector. Does the new law adequately incorporate these three principles? We must, furthermore, analyze the non bis in idem principle and its situation after the judgments of the Court of Justice of the European Union (CJEU) of 2018 and 2019.Estatuaren zigortze-ahalmenaren agerpena dugu Administrazioaren zehapen-ahalmena. Hala, printzipio ugarik arautzen dute ahalmen publiko hau, berme materialak zein formalak jasotzea helburu dutenak, baina tipikotasun-, proportzionaltasun eta erruduntasun-printzipioak izango zaizkigu gatazkatsuen, horien egitura eta eduki zaila kontuan hartuta. Horri gehitu behar diogu, halaber, printzipio horiek arautzen dituen legea aldatu egin zuela Espainiak 2015. urtean 40/2015 Legearekin, urriaren 1ekoarekin, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenarekin. Horrez gain, non bis in idem printzipioa ere aztertzea beharrezkoa zaigu, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren (EBJA) azken epaien ondorengo egoera, batik bat