Portal of Scientific Journals of UEU
Not a member yet
1968 research outputs found
Sort by
Iktusa jasan duten pazienteetan ohikoak diren erizaintza-diagnostikoak
Stroke is defined as an acute disturbance of one or more brain functions, either permanent or transient, caused by a disturbance of cerebral circulation. Many of those who have suffered from this disease need help in the management of the disability and in the rehabilitation process. Nurses have a role to play in this. This paper summarizes the most common nursing diagnoses that direct nursing interventions.Iktusa garuneko zirkulazioaren asaldura batek eragindako garuneko funtzio baten edo batzuen asaldura akutua da, iraunkorra zein iragankorra. Gaixotasun hori jasan dutenetako askok laguntza behar izaten dute desgaitasunaren maneiuan eta errehabilitazio-prozesuan. Erizainak eginkizun garrantzitsua du alor horretan. Artikulu honetan erizainaren lana bideratzen duten erizaintza-diagnostiko ohikoenen berri ematen da
Koronabirus 19 gaixotasuna:tratamenduaren bilaketa
The drugs studied do not accelerate the conversion of PCR from positive to negative.Aztertutako farmakoek ez dute birusaren garbiketa denboran eraginik erakusten. Lopinavir/ritonavir, arbidol, hidroxiklrokina eta remdesivirren ez dute hobekuntza klinikorik erakusten. Favipiravirrek birusaren garbiketan hobekuntza erakusten du lopinavir/ritonavir eta arbidolekin alderatuta, baino, ez dago plazeboarekin alderatzen duen ikerketarik. Herapinak hobekuntza erakusten du klinikan Covid19 larria duten gaixoetan
Hitzaurrea
Eskutik helduta doazen bi kontzeptu direlako, auzolanak ahaldunduko gaitu eta eraikiko du osasuntsuagoa izango den bestelako gizarte berria.Osasun Sailaren 2017-2020 aldirako lerro estrategikoek jasotzen duten kontzeptua da gaixoen ahalduntzea. Batera doaz ezinbestean. Ahalduntzeak auzolana dakar eta auzolanak ahalduntzea. Ahaldunduta dagoen pertsona eta gizarte batek erraz ulertuko du auzolanak norbanakoaren osasunean duen eragina. Auzolanean dabilen pertsona edo gizartea berez eta beharrak bultzatuta ahalduntzen da.Pandemia-garai hauek, aurrez zalantza txikiren bat balego, argi eta garbi erakutsi dute auzolanaren ezinbestekotasuna. Auzolana gaixoak eta pertsona zaurgarriak zaintzeko, auzolana gaztetxoenak hezteko baina auzolana ere osasun profesionalok gure artean babestu eta zaintzeko.Beharrizana bezalaxe, auzolanaren gabezia edo eskasia ere geratu da agerian. Globalizazioan eta indibidualismoan itotako gizarte honetan pertsona askok bota dugu faltan auzolanaren epela. Bai behintzat auzolan gehiagoren goxotasuna.Auzolanarekin lotutako hainbat esperientzia topatuko dugu OEEren 30. Biltzarraren edukia jasotzen duen Osagaizen ale honetan. Kirola eta kirol programen ezarpena errazago baita auzolanean. Bullying-ari auzolanean aurre egin ezean nekez desagerraraziko dugu. Erresilentzia, nerabeena eta gainerakoena auzolanean ere errazago landuko dugu. Konektibitate birtuala baztertu gabe, auzolanak erraztuko duen konektibitate fisikoa berreskuratu behar dugu.Baina sinesten al dugu benetan auzolanean eta dakarren onuran? Praktikan jartzen al dugueguneroko zeregin pertsonal eta profesionaletan? Osasun profesionalok ere ez al ditugu herritarrak eta gizartea bera erabakiak hartzeko gai ez balira bezala tratatzen? Ezin duzu edan, kirola egin behar duzu, ospitalean ingresatu behar duzu…Noiz utzi behar dugu jarrera paternalista hau? Hezkuntzaprofesionalekin batera, osasun profesionalok badugu ardura garrantzitsua zeregin honetan. Akaso haurretatik hasi behar dugu. Dauzkaten gaitasunak onartu eta haur txikiak bezala tratatu ordez ahalduntzen hasi beharko genuke. Astirik galdu gabe, badugu garaia gurasoak eta helduak ere auzolanera bideratzen hasteko. Sintrom edo kirola preskribatzen ditugun gisa, ez al genuke auzolana ere preskribatu behar?Batzorde Zientifikoa eta Antolatzaile
Oihane Iraguen Zabalaren tesiaren laburpena
Tesiaren izenburua: Akusmatika eta kutxabelztea. Arrotzatze prozesu garaikideak soinu artea
Haritz Azurmendi Arrueren tesiaren laburpena
Tesiaren izenburua: Joxe Azurmendiren nazioa nazionalismo ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri Garaikidea
Antxoka Agirre Maioraren tesiaren laburpena
Tesiaren izenburua: Bertsolaritzaren historia: hedabideratzea, eragiletza eta proiektua (1823-2018) ahots subalternoaren bizi-indarraren testigantza ba
Canavan gaixotasuna (aspartoazilasaren gabezia): Euskal Herriko lehen kasuaren eta Europako mutazio berri baten aurkezpena
Taxus baccata is one of the most poisonous trees in the world. It contains taxanes and toxic alkaloids: the most dangerous one is the taxine. It is a fairly common plant in our environment and could be extremely dangerous; however, yew poisoning is quite rare. Cases may occur by voluntary or accidental form. Therefore, the rapid orientation and diagnosis of suspected episodes are important, in order to treat it quickly.A man was transferred to the hospital with no symptoms after autolytic attempt by abundant yew leaves ingestion. He presented respiratory alkalosis, reduced consciousness, and ventricular tachycardia. He was treated urgently and fully recovered in a week.There are no specific analytical alterations in this intoxication. Taxine compound analysis is not made in clinical laboratories. The final diagnosis was confirmed by the detection of 3,5-dimethoxyphenol (a taxine metabolite), by gas chromatography-mass spectrometry. Samples were analyzed by the Institute of Toxicology.Canavan gaixotasuna haurtzaroko eritasun neurodegeneratibo genetiko eta metaboliko arraroa da eta ikusmen-nahasmenduak, akats neurologikoak eta ondorio larriak eragin ditzake. Ez dago tratamendu sendagarririk, baina litio zitratoa ikertzen ari dira. Euskal Herrian diagnostikatu den Canavan gaixotasunaren lehen kasuaren eta Europan lehenbizikoz aurkitutako mutazio berri baten aurkezpena egin dugu
Bigarren mailako lesioen birbaskularizazioa ST segmentuaren igoera duen sindrome koronario akutuan
Percutaneous coronary intervention (PCI) of the culprit lesion is now considered the gold standard in the treatment for patients with ST-segment elevation myocardial infarction (STEMI). Multivessel coronary artery disease (MVD) is found in approximately 40-65% of patients with STEMI undergoing primary PCI. The optimal reperfusion strategy and timing of revascularization (MV-PCI, S-PCI or IRA-PCI) in hemodynamically stable patients with STEMI and multivessel disease remains uncertain. Recent studies suggest that complete revascularization is superior to culprit-only revascularization in this context. In this review, we summarize the available evidence on treatment options for patients with STEMI and MVD.ST segmentuaren igoera duen sindrome koronario akutuan (STIMIA) arteria errudunaren angioplastia (AKTP) primarioa aukerako estrategia bihurtu da. Testuinguru honetan AKTP primarioa jasaten duten pazienteen % 40-65ek arteria koronario anitzen gaixotasuna (HAG) du. Ez dago argi zer egin, pazientea hemodinamikoki egonkor egonda, arteria ez errudunekin. Entsegu kliniko berriek birbaskularizazioa osatzearen aldeko datuak agerian utzi dituzte. Berrikuspen honetan STIMIA eta HAG duten pazienteen maneiuaren inguruan dagoen ebidentzia zientifikoa laburbiltzen da.