Portal of Scientific Journals of UEU
Not a member yet
    1968 research outputs found

    .

    Get PDF

    Endometriosia eta ezaugarri antropometriko eta menstrualak: oinarri genetiko komunaren bila

    Get PDF
    Endometriosis, of unknown cause, is one of the most prevalent gynecological diseases, characterized by the presence of functionally active endometrial tissue outside the womb. It has been associated with many phenotypes, such as anthropometric and menstrual traits. However, whether these traits and endometriosis share common genetic roots is still undetermined. To investigate this, we performed a two-sample mendelian randomization (2SMR) analysis, using public data from GWAS studies. Our results showed a genetic link between low weight and shorts menstrual cycles and endometriosis. Furthermore, it seems that this relationship could be causal.Endometriosia kausa ezezaguneko gaixotasun ginekologiko ohikoenetariko bat da, funtzionalki aktiboa den endometrio-ehuna umetoki-barrunbetik kanpo haztean agertzen dena. Fenotipo ugarirekin erlazionatu da, hala nola neurri antropometrikoekin eta ezaugarri menstrualekin. Hala ere, ez da oraindik ezagutzen azken horiek eta endometriosiak oinarri genetiko bera partekatzen duten. Genetika komun hori aztertzeko, bi lagineko ausazkotze mendeldarraren (2SMR) analisia egin genuen, GWAS ikerketetako datu publikoak erabiliz. Gure emaitzen arabera, pisu baxuak eta hilekoaren ziklo laburrek endometriosiarekin harreman genetikoa dute. Are gehiago, badirudi erlazio hori kausala izan litekeela. * IKERGAZTE 2021eko lan saritu

    Itzultzaile automatikoak osasun-arretan: azterketa bibliografikoa

    Get PDF
    Background: We mean to assess the existing evidence of automatic translators. The Basque Health Organisation (Osakidetza) is developing such a tool.Methods: We searched 2 databases for studies evaluating the use of automatic translators in healthcare systems: Pubmed and Clinical Key. 9 articles were considered suitable for the review, 8 studies and an expert opinion. The main outcome measures were shown as surveys on doctors, patients and professional translators, with a study that reported its outcomes as number of translation errors (adjusted by lexical density) and another one as the BLEU and PER score assigned to the translation items.Results: No app should replace a professional translator, regardless their positive results. Apps are limited for an effective clinical activity. None establish a clinical situation based only in the evaluated apps, keeping their suitability and applicability for when no other tool is available.Discussion: The quality of the evidence of these articles was low. No clinical trial was carried out, and only 3 studies are not in vitro. Conclusions should be cautiously accepted, and apps only used as supplementary tools. Automatic translation cannot be included among culturally competent or safe standards, but as a last option.Conclusion: Automatic translators have not shown efficiency, accuracy and suitability enough to be implemented on their own in healthcare. Language parity is the gold standard regarding language barriers rather than human translators. Research ethics demand alternatives that only aim to equal or improve it.Aurrekariak: Gure asmoa itzultzaile automatikoen erabilerari buruz existitzen den ebidentzia ebaluatzea da. Osakidetza (Euskal Osasun Zerbitzua) euskal hiztunak diren pazienteei osasun-arreta elebiduna eskaintzeko horrelako tresna bat garatzen ari da.Metodoak: Osasun-sistemetan itzultzaile automatikoen erabilerak ebaluatzen dituzten ikerketak bilatu ditugu 2 datu-basetan: Pubmed eta ClinicalKey. Bederatzigarren artikulu jo ziren egokitzat azterketarako, 8 ikerketa eta aditu-iritzi bat hain zuzen ere. Emaitzen neurketak doktore, paziente eta itzultzaile profesionalei egindako inkesta gisa azaltzen dira, ikerketa batek bere emaitzak itzulpen-akats (dentsitate lexikoak doituak) eran eta beste batek itzulpen-itemei esleitutako BLEU eta PER emaitzetan.Emaitzak: Ezein aplikaziok ez luke itzultzaile profesional bat ordezkatu behar, emaitza positiboak lortu arren. Aplikazio hauek jardun kliniko eraginkor baterako mugak dituzte. Ez da aplikazio hauetan soilik oinarrituriko egoera kliniko bat ezartzen, eta beren egokitasuna eta erabilgarritasuna beste inongo tresnarik ez dagoen aldietara mugatzen dute.Eztabaida:Artikulu hauen ebidentziaren kalitatea baxua da. Ez dago saio klinikorik, eta denak dira in vitro, 3 ikerketa salbu. Baieztapen eta ondorio denak zuhurtziaz onartu behar dira, eta tresna gehigarri gisa soilik erabili. Itzulpen automatikoa ez daiteke gaitasun edota segurtasun kulturalaren estandarretan barnebildu, azken aukera gisa baino.Ondorioak:Itzultzaile automatikoek ez dute osasun-arretan beren kontura ezartzeko eraginkortasun, zehaztasun edo egokitasunik erakutsi. Hizkuntza-mugak direla eta, egungo goldstandard-ahizkuntza-parekotasuna da itzulpena baino. Ikerketaren etikak soilik baimentzen du hau hobetu edota berdintzeko asmoa duten alternatibak bilatzea.

    Daniels eta Worthingham-en muskulu-probak. Eskuzko miaketarako eta funtzionamendua balioesteko teknikak

    Get PDF
    This article is a presentation of the book Daniels and Worthingham's muscle testing. Techniques of manual examination and performance testing, where the contents of the book are described.Artikulu hau Daniels eta Worthingham-en muskulu-probak. Eskuzko miaketarako eta funtzionamendua balioesteko teknikak liburuaren aurkezpen bat da eta bertan liburuaren edukiak deskribatzen dira

    Barrabiletako zelula germinalen minbizia eta konbertasak

    Get PDF
    Testicular germ cell cancer is the most common malignancy amongst young men. It is widely considered a “curable” form of cancer and, although its prevalence is not too high, it has been increasing since the 1970s. The main therapeutic approaches used to treat these tumors, which have not changed in the last 50 years, limit considerably the long-term quality of life of the survivors due to their side effects (increased risk of cardiovascular disease and other cancer types, decreased fertility, etc.). It is important to continue to research this condition in hopes of bettering that quality of life. Proprotein convertases are the proteases in charge of the maturation of a lot of (pro)proteins. They have multiple functions, so changes in their expression have been related to multiple pathologic states such as cancer or inflammation. A considerable number of their substrates play a part in the biogenesis and development of cancer, and convertase inhibition has been observed to slow the development of some tumors. Considering all this, it may be interesting to study the potential relevance of this protein family in the testes in order to use them as biomarkers or therapeutic targets in the future.Barrabiletako zelula germinalen minbizia tumorerik ohikoena da gizonezko gazteen artean. Sendagarria da kasu gehienetan eta ez dauka oso prebalentzia alturik, azken urteetan gora egin badu ere. Barrabiletako tumore germinalak deritze, hozi-zeluletatik sortzen baitira. Tumore horiek tratatzeko erabiltzen diren  estrategia terapeutikoak azkeneko 50 urteetan aldatu ez izanak gaixoen bizi-kalitatea murriztua uzten du, epe luzerako albo-ondorio larriak baititu (gaixotasun kardiobaskularrak eta bestelako tumoreak garatzeko arrisku altuagoa, ugalketa-ahalmen gutxitua, etab). Hori dela eta, ezinbestekoa da ikerketa gehiago egitea bizirik dirauten gazteen bizi-kalitatea bermatzeko. Proproteina konbertasak (pro)proteina inaktiboen heltze-prozesuaren arduradunak diren proteasak dira. Hainbat funtzio dituzte, eta, beraz, haien adierazpenaren aldaketak hainbat egoera patologikorekin erlazionatu dira, hala nola minbiziarekin edo hanturarekin. Haien substratu askok erlazio zuzena dute garapen tumoralarekin eta egiaztatu da haien inhibizioak tumoreen agerpena moteltzen duela. Hori guztia kontuan hartuta, interesgarria litzateke aztertzea barrabiletako minbizian konbertasen esangura, haren diagnosirako zein terapeutikarako, biomarkatzaile edota itu terapeutiko gisa

    Berriro ere XVII. mendeko krisiaren inguruan: hurbilketa historiografiko bat

    No full text
    Although the idea of the seventeenth century crisis has suffered a intense review during the last decades, for many years it has been the source of numerous historical researches. This idea was created within the debate of the transition from feudalism to capitalism carried out by the british marxist historiography of the Second World War postwar period. Since the late 1950s, a growing attention was paid to the revolts of the middle of the century and some traditional thoughts and tales about the crisis were eventually abandoned. The main goal of the article is to draw a landscape of the already named crisis notion’s background and its respectiv bibliographical trajectory. On the other hand, the article seeks to understand the practical application of the notion in nowadays researches.XVII. mendeko krisiak azken hamarkadetan berrikusketa sakona jasan duen arren, urte askoan ikerketa ugariren iturburu izan zen. Ideia hau, Bigarren Mundu Gerra osteko Britainia Handiko historiografia marxistaren baitan izan zen sortua, feudalismoaren eta kapitalismoaren arteko trantsizioaren inguruko eztabaidaren testuinguruan. 1950eko hamarkadaren amaieratik, gero eta arreta handiagoa jarri zitzaien XVII. mendearen erdialdeko matxinadei, eta krisiari buruzko pentsamendu eta kontakizun tradizional batzuk bertan behera utzi ziren. Artikuluak aipaturiko «krisi» nozioaren sorrera eta bilakaera historiografikoa jorratzea du helburu lehenik. Bestetik, irakurketa bibliografiko horren ildoan, gaur egunean «krisi» izendapenak izan dezakeen erabileraren inguruko ikerketa gauzatu da

    Oier Araolaza Arrietaren tesiaren laburpena

    No full text
    Tesiaren izenburua: Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntza

    Konbertasen rola tumorearen garapenean eta metastasian

    Get PDF
    Convertases are serine proteases responsible for the maturation of inactive proproteins. To date, there are eight types of converters described PC1, PC2, Furine, PC4, PC5, PACE4, PC7, SKI-1 and PCSK9. The functions they perform are very diverse and, to a large extent, indispensable. Therefore, any alteration in their expression affects homeostasis and leads to pathologies. The involvement of PCSK9 in hypercholesterolemia and the involvement of Furine in 2019-NCoV infection should be noted. One of the pathologies in which the involvement of convertases has been most studied is the development of tumours. Their involvement in the maturation of adhesion molecules, metalloproteases and proinflammatory molecules, all of which are involved in tumour development, has been described. On the other hand, it has been observed that, when certain convertases are inhibited, the formation of tumours is slowed down, which shows their involvement in this process. Likewise, convertases are present in the tumour microenvironment, specifically in Liver sinusoidal endothelial cells (LSEC). Recently, the variation in the expression of PACE4 and PCSK9 convertases in this cell type when it comes into contact with media derived from metastatic colon tumour cells has been described. This observation opens the door to study the involvement of convertases in the hepatic metastasis process and suggests that these proteins could be a new therapeutic target.Konbertasak proproteina inaktiboak heltzeaz arduratzen diren serin proteasak dira. Orain arte, zortzi konbertasa mota deskribatu dira: PC1, PC2, furina, PC4, PC5, PACE4, PC7, SKI-1 eta PCSK9. Haien funtzioak askotarikoak dira eta, neurri handi batean, ezinbestekoak. Horregatik, haren espresioan emandako edozein aldaketak homeostasian eragiten du eta patologiak sortzen ditu. Azpimarratzekoa da, bai PCSK9 proteasak hiperkolesterolemian baifurinak 2019-NCoV infekzioan duten garrantzia. Konbertasen inplikazioa batez ere garapen tumoralean aztertu da. Atxikitze-molekulen, metaloproteasen eta molekula proinflamatorioen heltzean duten parte-hartzea deskribatu da, horiek guztiak garapen tumoralean inplikatuta baitaude. Bestalde, zenbait konbertasaren inhibizioarekin tumoreen sorrera moteltzea lortzen dela frogatu da, prozesu horretan duen garrantzia egiaztatzen duelarik. Halaber, konbertasak mikroingurune tumoralean agertzen dira, zehazki Liver sinusoidal endotelial cells (LSEC) direlakoetan. Duela gutxi, mota zelular horretako PACE4 eta PCSK9 konbertasen espresioaren aldaketa deskribatu da, koloneko tumore-zelula metastasikoetatik eratorritako bitartekoekin kontaktuan jartzen denean. Behaketa horrek aukera ematen du konbertasek gibeleko prozesu metastasikoan duten inplikazioa aztertzeko eta proteina horiek diana terapeutiko berri bat izan daitezkeela pentsatzeko

    Editoriala

    Get PDF
    COVID-19aren pandemiaren egoera txertaketarekin hobetuko zelako esperantzarekin bukatzen nuen aurreko aleko editoriala. Aurrerapauso handiak eman dira euskaldunen txertaketan, baina hau idazten ari naizen egunean oraindik birusaren intzidentzia altuarekin jarraitzen dugu eta ez da arazoa kontrolatzea lortu. Zer esanik ez herrialde txiroetan daukaten egoera kezkagarriari buruz, txertoak bertara ere azkar irits daitezen ahalegin askoz handiagoa egin beharko genuke, ez da ahaztu behar pandemia baten aurka ari garela eta mundu mailan eragin behar dugula.2012an sortu zen GiTEP, Gipuzkoan biriketako tronboenbolismo larriaren tratamenduan inplikatutako espezialista anitzen arteko taldea. OSAGAIZ aldizkariaren ale honetan argitaratu dituzte 2012 eta 2016 urteen artean zainketa intentsiboen unitatean ospitaleratutako 124 kasu larrien ezaugarri klinikoak eta eboluzio klinikoari buruzko datuak. Gehien erabili ziren tratamenduak antikoagulazioa, birperfusiorako kateter bidez gidatutako teknika farmakoinbasiboa eta rtPA bidezko fibrinolisi sistemikoa izan ziren. Espezialista askoren arteko elkarlan antolatuari esker hilkortasun txikia lortu zen. Horrelako jarduera kliniko integratuen garrantziagatik erabaki dugu aldizkariaren zenbaki honen azaleko irudiak biriketako tronboenbolismoarekin osatzea.Psikofarmakoen artean sailkatzen diren antsiolitikoak eta hipnotikoak erabiltzen dira antsietatearen eta loezinaren tratamendurako. Zenbaki honetan argitaratu dugun artikulu batean generoaren araberako farmako hauen kontsumoa ikertu da. EAEn kontsumitutako antsiolitiko-ontzien % 73 eta hipnotikoen % 66 emakumezkoek kontsumitu zituzten. Beste herrialdeetan bezala emakumezkoek probabilitate handiagoa dute psikofarmako hauek kontsumitzeko. Gehien saldutako farmakoa lorazepama izan zen.Artikulu batean Donostia Unibertsitate Ospitaleko Larrialdi Zerbitzura bertaratu zen botulismo-kasu bat deskribatzen da. Ondorengo ikerketari esker jakin zen guztira 14 izan zirela elikagai susmagarria kontsumitu zutenak, 5 familia-taldetan banatuta eta 14 pertsona horietatik 9k sintomak aurkeztu zituzten. Botulismoa Clostridium botulinum bakterioak sortzen duen neurotoxinak eragindako gaixotasuna da, arnas muskuluen paralisia eragitera irits daitekeena. Kutsatze gehienak kontserbako elikagaiak etxean prestatzean gertatzen dira, eta oso garrantzitsua izaten da diagnostikoa azkar susmatzea eta elikagai horiek apartatzea.Bularreko minbiziaren intzidentzia goraka doan modu berean ari da hazten  tratamenduen ondorioz ager daitekeen linfedemarena ere. Ale honetara dakarkigun artikulu batean hainbat datu-basetan bilaketa baten bidez ikertu da ea erizaintza-zainketek emakume horien bizi-kalitatea hobetu dezaketen. Egileak dioenez, erizain-interbentzioek paziente horien egoera hobetzen lagundu dezakete identifikazio goiztiarrarekin, osasun-heziketarekin, profesionalen koordinazioarekin, autozainketaren promozioarekin eta konpresio-arropen erabilera bultzatzearekin.Konbertasek funtzio asko dituzte, baina batez ere tumoreen garapenean duten inplikazioa aztertu da eta deskribatu da atxikitze-molekulen, metaloproteasen eta molekula proinflamatorioen heltzean duten parte-hartzea. Artikulu batean irakur daiteke koloneko minbiziaren kasuan konbertasek gibeleko prozesu metastasikoan duten inplikazioa eta nola proteina horiek diana terapeutiko berri bat izan daitezkeen.Metanol-intoxikazioen kasuen hazkuntza atzeman da azkenaldian eta ale honetan argitaratu dugun artikulu batean lau kasuren deskribapena egiten da. Itsutasuna eta alterazio neurologiko garrantzitsuak sor ditzakeenez, diagnostiko goiztiarra beharrezkoa da tratamendu eraginkorra badagoelako. Egileek lan egiten duten ospitalean ez dago metanola neurtzeko teknikarik, baina kasuen azterketa egin ondoren ikusi dute diagnostikoa ia ziurra izango dela susmo klinikoa handia denean, azidosi metabolikoa atzematen denean eta horrekin batera anion gap eta osmol gap altuak direnean.Beste artikulu interesgarri batean itzultzaile automatikoek osasun-arreta elebiduna eskaintzeko aukeretan izan dezaketen ekarpena aztertu da datu-baseetan jasotako ebidentzian oinarrituta. Egileek diotenez, aztertu diren artikuluen ebidentziaren kalitatea txikia da, sistema horiek jardun kliniko eraginkor baterako mugak dituzte eta oraingoz beren egokitasuna eta erabilgarritasuna beste inongo tresnarik ez dagoen aldietara mugatu behar da.“Dosi txikitan” atalean QT luzearen sindromearen berrikuspen labur bat irakur daiteke. Bihotzeko bentrikuluen zelulen birpolarizazio-fasearen luzatzea eragiten du eta, ondorioz, sinkopea eta fibrilazio bentrikularrak eragindako bat-bateko heriotza izateko arriskua handitzen du. Bertan irakur dezakegunez, azken urteetan arazo hau eragin dezaketen zenbait mutazio genetiko deskribatu dira eta sintomak agertu aurretik atzeman daitezke.Atal berean ikus dezakegu nola euskarara itzuli den Daniels eta Worthingham-en muskulu-probak. Eskuzko miaketarako eta funtzionamendua balioesteko teknikak fisioterapiako liburu garrantzitsua. Ongi etorria izan dadila osasun-zientzietan euskaraz argitaratuta eskura ditugun liburuen multzora.Farmazialarien txokoari dagokionez, lehenengo artikuluan irakur daiteke nola pazientearen behar kliniko konkretu baten aurrean osasun-sistema publikoko farmazia-prestazioaren barruan ez dagoen sendagairen baten beharra dagoenean zer aukera dauden sendagai hori lortzeko. Bestaldetik, oraingo alean ere INFACetik jaso dugu azkeneko hilabeteetan aztertu dituzten sendagaien informazio laburtua.Itzulpenen atalean SRY negatiboko 46,XX sexu-garapenaren testikuluetako nahasmendua eta maskulinizazio osoa dituen kasu arraro baten aurkezpena egiten da. Nahasmenduaren kausa zehaztea ez da oraindik lortu.Kritikoki aztertutako testuei dagokienez, lau lan jaso ditugu, askotarikoak, bakoitzak gustukoenak dituenak irakur ditzan: koltxizina eta gaixotasun kardiobaskularra; tozilizumab erabilgarria izan daiteke zelula erraldoien arteritisa tratatzeko kortikoideekin batera; astean behineko intsulina egunean behineko intsulina bezain erabilgarria izan daiteke bigarren motako diabetesean, eta, bukatzeko, odoleko serumeko IgG4a eraginkortasun apaleko markagailua da IgG4arekin erlazionatutako gaixotasunak diagnostikatzeko garaian.Azkenik Lan Sarituak deituriko atal berri bati hasiera eman diogu ale honetan. Osasun-zientziekin lotutako eta euskaraz idatzitako lanentzako zenbait sari banatzen dira gure inguruan eta OSAGAIZ aldizkaria plataforma egokia izan daiteke lan horiek ikusgarriago eta eskuragarriago egon daitezen. Oraingoan Gipuzkoako Sendagileen Elkargoaren Fundazioak antolatzen duen Jose Begiristain Doktorea Saria irabazi zuen 2019-2020 ikasturteko gradu-amaierako lana argitaratu dugu. Lan honen izenburua honakoa izan zen: Petrosektomia subtotala kolesteatomaren tratamendurako: 2008-2018 arteko ikerketa erretrospektiboa Donostia Unibertsitate Ospitalean.Bukatzeko OSAGAIZ aldizkariko erredakzio-batzordeko kidea den eta osasun-arazoekin dabilen Joserra Arriandiagari eta sendiari helarazi nahi dizkiegu batzordekide guztion animoak eta besarkadak.  

    BOL:5, ZK:1 (2021)

    No full text

    1,022

    full texts

    1,968

    metadata records
    Updated in last 30 days.
    Portal of Scientific Journals of UEU
    Access Repository Dashboard
    Do you manage Open Research Online? Become a CORE Member to access insider analytics, issue reports and manage access to outputs from your repository in the CORE Repository Dashboard! 👇