Portal of Scientific Journals of UEU
Not a member yet
1968 research outputs found
Sort by
Editoriala
Juxtu hilabete honetan eztabaida sortu da komunikabideetan familia-medikuen urritasunak bultzatuta sortzen ari den egoeragatik eta gehiago udako hilabeteetara begira. OSAGAIZ aldizkariaren ale honetan argitaratu dugun ikerketa batean aztertu dute Gipuzkoako familia-mediku egoiliarrek izaten duten antsietate-maila. Galdetegi estandarizatuak erabiliz aurkitu dute egoiliarren erdiek antsietate-maila ertain-altuak dituztela. Sintoma fisiko eta kognitiboak guardia bitartean maiztasun handiagoarekin agertu dira eta emozionalak guardia ostean. Ikertzaileen ustez, ondoeza psikologikoa izan dezakeen arrisku-talde bat izan daiteke egoiliarrena eta ikerketa gehiagoren beharra azpimarratu dute.Beste artikulu interesgarri batean literatura medikoaren azterketa egin dute ikusteko ea ariketa fisikoa eraginkorra izan daitekeen komunitatean bizi diren zaharrengan ager daitekeen sindrome depresiboa hobetzeko. Argitaratu diren kalitatezko artikulu gehienetan eraginkortasuna frogatua geratu da, baina oraindik ez dago ondo zehaztuta ariketa fisiko hori zer ariketaz osatua izan behar den eta zer maiztasun eta iraupen izan behar duen.Ale honetako beste artikulu batean eskizofrenikoetan erabiltzen diren farmako antipsikotikoek ahoan izan ditzaketen eragin kaltegarriak aztertu dituzte. Horretarako Europa mailako farmakozaintzako datu-basean jasotako erreakzio kaltegarrien azterketa bat egin dute. Antipsikotiko tipikoen artean gehien inplikatutako farmakoa haloperidola izan zen, eta antipsikotiko atipikoen artean, berriz, klozapina. Gehien jaso ziren alboko ondorio kaltegarriak xerostomia, sialorrea eta ahoko diskinesia izan ziren, eta kontutan hartu behar da horiek txantxarrarekin, gaixotasun periodontalarekin eta higadurarekin lotura dutela.Zenbait bakterio antibiotikoekiko garatzen ari diren erresistentziak kezka-iturri izaten jarraitzen du. Karbapenemak espektro zabaleko antibiotiko betalaktamikoak dira, bakterio erresistenteek eragindako infekzioak tratatzeko azken lerroan daudenak, polimixinekin batera. Ale honetan argitaratu dugun artikulu batean inguruko herrialdeetako zenbait datu-base aztertu dituzte karbapenem antibiotikoekiko garatzen ari diren erresistentziak eta inplikaturiko faktoreak ikertzeko. Erresistentzia horiek heriotza askoren eta gastu ekonomiko handien eragileak dira. Erresistentzia-tasak handitzen dituzten jokabide okerrak detektatzen eta aurka egiteko proposamen berriak egiten saiatu dira.Pazientearen izaera elebiduna kontuan hartu behar da afasiaren azterketan eta kudeaketa klinikoan. Hizkuntza bakoitzean afasiak larritasun ezberdina izan dezake, eta logopedia-tratamendua hizkuntza bakarrean egiten baldin bada, hizkuntza ez-tratatuan eragin mugatua izan dezake. Aldizkariaren ale honetako artikulu batean, ESI Donostialdea Errehabilitazio Zerbitzuko profesionalek afasiadun hiztun elebidunekiko dituzten praktika klinikoen azterketa egin dute galdetegi baten bidez. Jasotako informazioaren arabera, azterketa eta tratamendua hizkuntza bakarrean bideratzen da. Parte hartu duten mediku gehienek uste dute afasiadun hiztun elebidunek jasotzen duten arreta klinikoa elebakarrena baino eskasagoa dela, logopedek ez dute uste hori. Ikertzaileek diotenez, ebidentzia zientifikoaren arabera hizkuntza bakarrean bideratutako afasiaren azterketa eta tratamenduak ez dauka inongo justifikaziorik. Arreta klinikoa erabiltzaileak hitz egiten dituen hizkuntza guztietan bermatu behar da, ahalik eta errekuperazio kognitibo eta funtzional altuena bermatzeko.Entzefalopatia hipoxiko-iskemikoak jaioberriengan kalte neurologikoa eragin dezake, besteak beste, zelulen heriotza masiboagatik. Ale honetan argitaratu dugun azterketa batean animaliengan ikertu dute jaiotza-inguruko asfixiaren ondoren 2-arakidonoilglizerolak nitxo neurogenikoetan dituen efektuak.Minbizia duten pazienteetan tratamenduak jartzeko dituzten abantailengatik periferikoki txertaturiko kateter zentralen erabilera (PICC) handituz joan da, baina kontutan hartu behar da zain-tronbosia agertzeko arriskua igotzen dutela. Gai honekin lotuta, Gipuzkoako Medikuen Elkargoko Fundazioak banatzen duen Begiristain saria irabazi zuen lana argitaratu dugu ale honetan. Bertan onkologia- eta hematologia-zerbitzuetako 1.024 pazienteren azterketa prospektibo baten emaitzak biltzen dira. PICCa erabili zuten paziente horienartean gehien diagnostikatu ziren minbiziak digestio-aparatukoak eta linfomak izan ziren. Pazienteen % 4,9k agertu zuten tronbosi benosoa, eta aztertu ziren arrisku-faktore posibleen artean ez zen esangura estatistikoa zuen bat bera ere agertu.Kritikoki aztertutako bi lan ekarri ditugu oraingo alera. Lehenengo lanean aipatzen da plazeboarekin konparatuta bezlotoxumabek Clostridium Difficileren errekurrentzia-arriskua gutxitzen duela. Bigarren lanean diotenez, plazeboarekin konparatuta alfa-blokeatzaileek gernubideko harriak kanporatzea errazten dute.Farmaziako atalean antibiotiko betalaktamikoekiko alergiari buruz idatzi dute artikulu batean. Antibiotiko horiek oso garrantzitsuak dira infekzio askoren tratamenduan eta pertsona batek dioenean haiekiko alergikoa dela komenigarria izaten da alergologoarekin batera aztertzea ea alergia hori benetakoa den ala ez, eta antibiotiko horien artean dauden antzekotasun kimikoak ezagutzea, behin informazio hori osatu ondoren erabaki egokienak hartu ahal izateko. Bestaldetik, ohikoa dugun eran, INFACetik jasotako azken hilabeteetako laburpena ere txertatu dugu. Jose Ramon Furundarena Salsamend
Muturreko goiztiarren profil neuropsikologikoaren luzetarako azterketa
Neurodevelopmental vulnerability of extrem preterms is described in the scientific literature, but to date no description has been made in our geographical territory. Given that children´s difficulties and needs change in each developmental stage, the aim of this work is to conduct a neuropsychological follow-up of extrem preterms. A sample of 23 children was assessed at 2 years old with the Bayley-III for psychomotor development assessment, and at 6 years old using tools to assess intelligence (WISC-V), and different cognitive domains and socioemotional symptoms. Although at 2 years old difficulties were shown in specific domains (expressive language and gross motricity), a slightly reduced IQ and difficulties in sustained attention, executive function and verbal comprehension were observed at school age. No socioemotional difficulties were found. The results show the vulnerability of extrem preterms and the need to monitor this population at least until school age. This research reveals the work to be done on the validity of neuropsychological tools in our territory.Muturreko goiztiarrek neurogarapenari dagokionez duten zaurgarritasunaren inguruan literatura zientifikoa bada ere, gaur egun arte ez da horren deskribapenik egin gure inguru geografikoan. Haurren zailtasun eta beharrak garapeneko aldi bakoitzean aldatzen direla kontuan izanik, lan honen helburua muturreko goiztiarren jarraipen neuropsikologikoa egitea da. Bi urterekin garapen psikomotorra (Bayley- III) eta 6 urterekin adimen-maila (WISC-V) eta domeinu kognitibo zein sintoma sozioemozional desberdinak aztertu dira 23 haurretan. Bi urterekin domeinu zehatz batzuetan zailtasunak aurkeztu badira ere (hitzezko ekoizpenean eta motrizitate sendoan), eskola-adinean adimen-koziente arinki murriztua eta arreta mantenduan, funtzio exekutiboan eta hitzezko ulermenean zailtasunak behatu dira. Aldiz, ez da maila sozioemozionalean zailtasunik topatu. Emaitzek aditzera ematen dute muturreko goiztiarren zaurgarritasuna eta populazio horren jarraipena skolaadineraino egiteko beharra. Era berean, gure lurraldean tresna neuropsikologikoen baliozkotasunaren inguruan egin beharreko lana agerian uzten da
Erresilientzia-prozesuak irakaslegaien prestakuntzan
When basic childhood needs are not met in the family, damage, sometimes irreversible, can be done. The school, as the primary socialising agent, the adults who are there, the teachers, of course, become essential references for children. In this way, teachers, from this function of accompaniment, play a key role in terms of attention and monitoring of these adverse child experiences. The bibliographical analysis carried out in this study has shown that the school does not guarantee this function of accompaniment and has identified several factors that hinder this fundamental function for the socio-emotional development of children. This theoretical study is complemented by a qualitative study and a case analysis. The information was collected through autobiographical narratives and group discussion. The conclusions highlight the need for resilient teachers and the importance of their role.Familian, haurren oinarrizko premiak asetzen ez direnean, itzulezina den kaltea sorrarazi ahal da. Eskola eragile sozializatzailea den heinean, bertako helduak, irakasleak alegia, haurren erreferente bilakatzen dira. Horrela, irakasleek nahitaez bidaide-paper horretatik funtsezko lana garatzen dute esperientzia gogor goiztiarren arreta eta jarraipenari dagokionez. Ikerketa-lan honetan egindako azterketa bibliografikoak erakutsi du eskolak ez duela bidaide-funtzioa bermatzen, eta haurren garapen sozioemozionalerako oinarrizkoa den zainketa- eta laguntzafuntzioa oztopatzen duten hainbat faktore identifikatzen ditu. Azterketa teorikoa metodo kualitatiboan eta kasu-azterketan oinarritutako ikerketarekin osatu da. Informazioa kontaketa autobiografikoaren eta eztabaida-taldearen bidez eskuratu da. Ondorioetan, irakaslegaien garapen pertsonala, irakasle erresilienteen beharra eta haien funtzioaren garrantzia azpimarratzen da
COVID-19ak Oinarrizko Osasun Laguntzan izan duen eragina: Osasun etxe bateko mediku baten ikuspegia
1. SarreraDuela urte eta erdi jardunaldi hauek prestatzen hasi ginen, eta gaia aukeratu behar genuenean, nireirudikotz,COVID-19a ahazturik izango genuen dagoeneko. Alabaina, bi urte luze hauetan asmatu ezdudan beste gauza bat besterik ez da izan zerrenda luze batean. Behin hori esanda, oinarrizko osasunlaguntzan (OOL) lan egiten duen mediku baten ikuspegia azalduko dut: gauza gutxi dakizkiena, etazalantza asko dituena.Denbora luze daramat Oinarrizko Osasun Laguntzan lanean, eta gustuko dut nire lana, baina krisiasko pasatu ditugu. Duela 15 urte edo gehiago, ordezkapenakmurrizten hasi zirenean eta denborazlarri hasi ginenean,gure lan-baldintzak hobetzeko asmoz hasi zirenmugimendu batzuk; hala nola,10Minutuko Plataforma:bertan, gutxieneko 10 minutuko kontsultak eskatzen ziren. Gerora,OsasunEtxeen aurrean elkarretaratzeak egiten ziren, asteazkenero. Paper zahar batzuen artean nenbilelaaurkitu dut 1995 urtean egin zen Osasun Etxeetako koordinakunde bat, zeinak komunikabideetanhainbat prentsaurreko eman zituena. Koordinatzeko beharra ikusi genuen, gure egunerokojardunaldia luzatu nahi izan zigutenean, eta, gure ustez, horrek zekarren zerbitzu kalitatearen galera.Horrez gain, esan beharra dut ere, ordezkoei kontratu txarrak egiten zitzaizkiela bagenekien arren, ezgenuen horren aurka egin.Beranduagoa pasatu ginen ordezkapen gutxi izatetik 0 izatera eta arazoakgenituen eguneroko lanaegiteko eta hasi behar izan genuen gauza batzuk bertan behera uzten, urtearen zenbait hilabetetan.Praktikak egitera etortzen ziren IKASLEEI galdetzen genienean, gutxiengo batek zion familia medikuizateko aukera ikusten zuela etorkizunean, nahiz eta gehiengoak esaten zuen ez zuela uste haingarrantzitsu eta anitza zenik gure lanbidea, harrituta geratzen dira ikusita nola ezagutzen dugunpazientea, bere familia, bere harremanak, eta ikusten dute zer eragin estua eta sakona dagoen mailaekonomiko eta kulturalaren etagaixotasunaren artean (ezaguna da gene kodeak baino gehiagoeragiten duela posta kodeak gaixotzeko eran)eta uste zuten baino eraginkorragoa etaerakargarriagoa zela gure betebeharra.Eta honekin esan nahi dudana da zer inportantzia gutxi ematen zaiola gure espezialitateariunibertsitatean, baina badut esperantza Nafarroako Unibertsitate Publikoan hasi denMedikuntzagraduan ez dela berdina izango, eta, dakidanaren arabera eta ikusten dudanaren arabera,ikasleak lehenengo kurtsoetan hasten direla praktikak egiten eta kontaktua izaten Osasun Etxekoekineta ezagutuko duten heinean maitatuko ote duten.Eta bitartean gizartea zahartuz doan heinean (baita gu ere) gero eta gaixo konplikatuagoa ikustendugu kontsultetan, botika asko hartzen duena, pluripatologikoa (acenocumarolhartzen duena,azaleko urradurak eta ultzerak izaten dituena, giltzurrun gutxiegitasuna duena edo bihotzarena)
Ikasleen begirada heriotzaren aurrean: Gizarte Hezkuntzako ikasleen ahotsak jasotzen
Different studies have shown that young college students show fear and anxiety about death. One reason for this may be that our society of the day takes death as a taboo. The main objective of this research has been for 3rd year Social Education students of the Faculty of Education of Bilbao (UPV/EHU) to collect their voices and reflections on death in order to encouranging reflection. For this purpose, narrative techniques have been used based on a paragraph from the book La Sonrisa Etrusca/The Etruscan Smile (Sampedro, 1985). The result shows that young people do not have any training on the subject, since death is not worked with naturally and in this field young people have problems in managing emotions. Therefore, it is imperative to receive pedagogical training on death. Especially for professionals who will work with people, including social educators.Zenbait ikerketak erakutsi dute unibertsitateko gazteek heriotzaren aurrean beldurra eta antsietatea erakusten dutela. Horren arrazoi bat izan daiteke gure egungo gizarteak heriotza tabu moduan hartzea. Ikerketa honen helburu nagusia izan da Bilboko Hezkuntza Fakultateko (UPV/EHU) Gizarte Hezkuntzako 3. mailako ikasleen heriotzaren inguruko ahotsak eta gogoetak jasotzea hausnarketa sustatuz. Horretarako, teknika narratiboak erabili dira La Sonrisa Etrusca (Sampedro, 1985) liburuaren paragrafo batetik abiatuta. Emaitzek erakusten dute gazteek ez dutela inolako trebakuntzarik gaiaren inguruan, heriotza ez baita naturaltasunez lantzen, alor honetan emozioak kudeatzeko arazoak dituztela. Heriotzaren inguruko formakuntza pedagogikoa jasotzea ezinbestekoa da. Bereziki pertsonekin lan egingo duten profesionalentzat, gizarte-hezitzaileak horien artean
Familia barneko sexuabusuen sekretua apurtzen: #MeTooInceste txioaren analisia Iramuteq softwarearen bidez
Historically, sexual abuse of children within the family has been hidden and silenced. To break this taboo, the beginnings of the #MeTooInceste tweet went viral on the French Twitter platform in January 2021. Therefore, the main objective of this research is to understand how incest abuse has been addressed through the debate on social media. Likewise, from 14 to 21 January 2021, 15,496 tweets were collected for lexical analysis of the discourse and analysis of lexical similarity using the Reinert method enabled by the Iramuteq software. The results have made it clear that incest affects the individual and collective level. It has also been confirmed that the #MeTooInceste movement has served to break the silence of victims and create a space for society to recognize this invisible problem.Historikoki ezkutatuak eta isilduak izan dira umeen kontrako familia barruko sexu-abusuak. Tabu hori apurtzeko hastapenak sortu dira 2021eko urtarrilean Frantziako Estatuan Twitter plataforman biral egin den #MeTooInceste txioaren bidez. Hori dela eta, ikerketa honen helburu nagusia da hedabide sozialetako eztabaidaren bidez intzestuaren abusua nola landu den ulertzea. Orobat, Iramuteq softwareak ahalbidetzen duen Reinert metodoaren bitartez diskurtsoaren analisi lexikala eta antzekotasun lexikalaren azterketa egiteko 15.496 txio batu dira 2021eko urtarrilaren 14tik 21era. Emaitzek argitzera eman dute intzestu-kasuak plazaratzeak maila indibidual eta kolektiboan duela eragina. Orobat, baieztatu da #MeTooInceste mugimendua baliagarria izan dela biktimek isiltasuna hausteko eta gizarteak arazo ikusezin hori aitortzeko espazio bat sortzeko
Hezkuntzaren Historia jakintza-arloaren ekarpena hezkuntzako profesionalen unibertsitateko prestakuntzan
This article examines two aspects of the history of education in the field of knowledge: on the one hand, the epistemology and historiography of the field of knowledge; and on the other hand, the formative value that the History of Education can have in the training of education professionals —educators, teachers and social educators—. In fact, the XIX. century stood out as an academic discipline in studies related to education. In the 20th century, however, it has become increasingly scarce in its curricula, almost disappearing. Moreover, the evolution of the study of the History of Education and the epistemological reflections that have been made on it do not seem to have reflected much in the way the subject is taught in the university. The History of Education continues to be taught according to outdated historiographical models. The aim is to ensure that encyclopedic content, rather than the amount of (data), is the key to the contribution that this subject can make to helping students build critical and self-critical thinking and education.Hezkuntzaren Historia jakintza-arloaren bi alderdi aztertzen dira artikulu honetan: batetik, jakintza-arloaren epistemologia eta historiografia, eta, bestetik, Hezkuntzaren Historiak irakasgai gisa hartuta hezkuntzako profesionalen —pedagogo, irakasle zein gizarte-hezitzaileen— prestakuntzan izan dezakeen balio formatiboa. Izan ere, XIX. mendean nabarmendu zen diziplina akademiko gisa, hezkuntzari lotutako ikasketetan. XX. mendearen joanean, ordea, gero eta presentzia urriagoa izan du ikasketa-planetan, ia desagertzeraino. Gainera, Hezkuntzaren Historiaren ikerketak izandako bilakaerak eta horren inguruan egin diren hausnarketa epistemologikoek ez dute isla handirik izan irakasgaia unibertsitatean emateko moduan. Hezkuntzaren Historia eredu historiografiko zaharkituen arabera irakasten segitzen da. Eduki entziklopedikoak bermatu nahi dira, ohartu gabe (datuen) kantitatea baino areago, ikasleen pentsamendu eta hezkuntza-begirada kritikoa eta propioa eraikitzen laguntzea dela irakasgai honek egin dezakeen ekarpenaren gakoa
Ekonomia Sozialeko erakundeen kudeaketa orekatua: adierazleen sistema berri bat Ikastolen Elkartearentzat
In the Social Economy Organizations (ESO), economic goals are nothing but an instrument or a means to achieve social goals. This should be the balance between these two objectives: the importance of economic objectives but the priority of social objectives. To manage this balance, there is a need for ESO to take its own measurements. We understand these tools to be Management Indicator Systems (MIS). In this article we will nalyze the case of a certain type of ESO, such as the cooperative experience of the Ikastolak. Based on Balanced Scorecard, our key contribution will be to propose an innovative MIS, a comprehensive and easy-to-use management tool, more consistent with institutional values: the Ikastolak Balanced Management System.Ekonomia Sozialeko erakundeetan (ESE), helburu ekonomikoak helburu sozialak lortzeko tresna edo bitarteko bat besterik ez dira. Horixe litzateke bi helburu mota horien artean dagoen oreka: helburu ekonomikoen garrantzia baina helburu sozialen lehentasuna. Oreka hori kudeatzeko, ESE-ek neurketa-tresna propioak landu behar dituzte. Gure ustez, tresna horiek kudeaketarako adierazleen sistemak dira (KAS). Lan honetan, ESE mota zehatz baten kasua aztertuko dugu, Ikastolen kooperatiba-esperientziaren kasua. Balanced Scorecard delakoan oinarrituta, KAS berritzaile bat proposatzea izango da gure ekarpen nagusia, zehazki, kudeaketarako lanabes integrala, erabilerraza eta koherenteagoa erakundeen balioekin: Ikastolen Kudeaketa Orekatuaren Sistema