Portal of Scientific Journals of UEU
Not a member yet
1968 research outputs found
Sort by
3D inprimaketa geriatria arloko aho-bidezko dosifikazioa forma solidoetarako (inprimatuak)
3D inprimaketa azken urteetan interes handiko gaia izan da farmazia arloan. Izan ere, botikak handizka ekoiztu ordez, zehaztasunez, banaka eta modu pertsonalizatuan produzitzea ahalbidetzen du. Honek hainbat onura dakartza; esaterako, jasangarritasunaren ikuspegitik medikamentuen produkzioan sortzen diren hondakinen gutxitzea edota bizilekua dela-eta medikamentuen horniketa faltaren arazoari konponbidea ematea. Horrez gain, zahartzaroan agertzen diren arazoengatik aho-bidez hartzen diren medikamentuen atxikidura zailtzen du: alde batetik, gehiengoak paziente polimedikatuak izaten direlako eta bestalde, irensteko zailtasunak dituztelako eta dosi pertsonalizatuak behar dituztelako. Beraz, arazo hori zuzentzea garrantzi handikoa da. Aho-bidezko dosifikazio forma solidoen 3D inprimaketa bidez ekoiztea nahiko erraza da, eta estrategia horrek medikamentu geriatrikoen pertsonalizazioa ahalbidetu dezake bai dosiari (pertsonalizazioa) eta baita tratamenduaren atxikidurari dagokionez ere (polipildorak eratuz). Horregatik guztiagatik, 3D inprimaketa eta aho-bidezko dosifikazio forma solidoetan oinarritutako medikamentu geriatrikoen ekoizpenari buruzko ikerketen azterketa egiten da GrAL honetan
Minbiziaren diagnostikoa jaso duten nerabe eta heldu gazteen ezau-garri eta beharrak
AYA (Adolescents and Young Adults) akronimoak nerabe eta heldu gazteei erreferentzia egiten die eta, onkologian, 15 eta 39 urte bitartean minbiziaren diagnostikoa jaso duten pazienteetara mugatzen da. AYA taldeko pazienteak haur gaixoekin edo zaharragoekin elkartzen dira, talde hauen artean dauden ezberdintasunak —minbiziaren ezaugarri molekularrei edota kimioterapia metabolizatzeko moduari dagozkienak, besteak beste— kontuan hartu gabe. Hori dela eta, kasu batzuetan ez dago argi AYA taldeko minbiziak tratatzerako garaian jarraitu beharreko eskema egokiena haurrei dagokiena edo helduena den. Era berean, ez dira haien bizitzako etapari dagozkion behar psikosozial espezifikoak kontuan hartzen eta honek pazienteen bizi-kalitatean eragina dauka.
Lan honen helburuak ondokoak izan dira:
AYA taldearen arreta onkologikoari lotutako ezaugarri espezifikoak aztertzea.
Aipatutako behar psikosozial bereziak (nortasun-galera, gizarte-isolamendua, antsietate emozionala eta mentala, sexu-harremanak izateko eta elkartzeko zailtasunak, eskola edo lan-aukerak galtzea…) asetzeko asmoz pazienteei zuzendutako informazio txostena prestatzea.
Populazio-talde honetan ohikoenak diren minbiziak neoplasia hematologikoak direla kontuan hartuta, Donostiako Ospitalean 2013 eta 2018 urte bitartean linfoma edo leuzemia izan zuten 15 eta 39 urte bitarteko pazienteek osaturiko kohorte baten deskribapena egitea.
Ikerketa lan honen abiapuntua AYA taldeko paziente onkologikoen inguruko bilaketa bibliografikoa egitea izan da. Horretaz gain, sei urteko multzo baten atzera begirako obserbazio-ikerketa egin da.
Horren emaitzei dagokienez, Donostiako Ospitalean linfoma edo leuzemiadun AYA pazienteen biziraupen globala oso altua da eta minbizi hematologiko ohikoenak Hodgkinen linfoma (%35), leuzemia mieloblastiko akutua (%15), B zelula handiko linfoma hedatsua (%14) eta leuzemia linfoblastiko akutua (%12) dira. Psikoonkologia eta gizarte-zerbitzuetara jotzen duten pazienteen kopurua oso baxua da (%15 eta %3, hurrenez hurren).
Hori guztia kontuan hartuta, beharrezkoa da nerabe eta heldu gazteen ezaugarri biopsikosozialak aitzat hartzea horiek jasotzen duten arreta klinikoa osoa izan dadin. Era berean, argi geratu da historia kliniko zehatzen garrantzia eta ikerketa eta entsegu kliniko gehiagoren beharra. Azkenik, helburu horiek lortzeko bidean, minbizidun nerabe eta heldu gazteentzako gidaliburua sortu da. Horren helburua informazioa erraztea eta hainbat gai jorratzeko abiapuntua izatea litzateke
Ariketa fisikoa etxez etxeko arreta jasotzen duten nagusietan
Sarrera
Gaur egungo aldaketa nabarmenetako bat populazio orokorraren bizi itxaropenaren luzatzea da, ondoriotzat adindunen populazioa nabarmenki areagotuz. Zahartzaroak maiz hauskortasun egoerara eta zaurgarritasunera eramaten du adinduna. Hauskortasuna funtzionaltasun galera batekin loturik egoten da, mendekotasunera bideratuz eta egunerokotasuneko jardueretarako laguntza behar izanik; esaterako, etxez etxeko laguntza zerbitzuaren beharra izanik. Etxez etxeko laguntza jasotzen duten pertsonen funtzionaltasunaren galerari aurre egiteko osagai anitzeko ariketa fisikoa egokia izan daiteke1. Hori ikusirik, lan honetan osagai aniztun ariketa fisikoko esku hartze bat aztertu genuen Bilboko etxez etxeko arreta zerbitzua jasotzen zuten pertsona nagusien artean.
Helburua
Osagai anitzeko ariketa fisikoko programa, taldekako aurrez aurreko saioak eta etxean burututako saio indibidualak barneratzen dituena, ea egingarria eta eragingarria zen ikustea, etxez etxeko arreta jasotzen zuten pertsonengan.
Metodologia
Kontrol zein interbentzio taldea zituen ikerketa bat izan zen. Bilbon etxez etxeko arreta2 jasotzen zuten 63-93 urte arteko 44 pertsonekin burutu zen. Programak lau hilabete iraun zuen, astean saio bakarra 6-7 lagun inguruko taldetan gauzatua eta bi saio indibidual etxean Vivifrail programarekin3. Osagai aniztun ariketak burutu ziren, bere barne hartuz indarra, oreka eta malgutasuna. Intentsitatea 1 RMaren %50-70ean landu zen. Aztertutako aldagaiak Short Physical Performance Battery (SPPB)4, Handgrip5, Fried hauskortasun indizea6, Montreal Cognitive Assessment (MoCA)7, Goldberg antsietate eta depresio eskala8 eta saioen atxikimendu maila izan ziren. Aldagai nagusien analisi estatistikoa ANCOVArekin burutu zen.
Emaitzak
Lagina 44 pertsonek osatu zuten. Bertaratzea aurrez aurreko saioetan %83koa izan zen, aldiz, etxeko saio indibidualen atxikimendua %64 izan zen. Dosi aldaketa eta gertaera kaltegarri arin gutxi egon ziren. Desberdintasun estatistiko esanguratsuak aurkitu ziren (p<0,05) Short Physical Performance Battery4 eta Fried hauskortasun indizean6 interbentzio taldearen alde. Interbentzio taldean hauskortasunaren prebalentzia murriztu zen. Beste parametroetan ez zen desberdintasun adierazgarririk egon.
5. Ondorioak
Osagai aniztun ariketa fisiko programa egingarria izateaz gain eragingarria dela ikusi zen, egoera fisikoa hobetzeko zein hauskortasuna murrizteko, etxez etxeko arreta jasotzen duten pertsona nagusietan.
Bibliografia
Daniels R, van Rossum E, de Witte L, Kempen GI, van den Heuvel W. Interventions to prevent disability in frail community-dwelling elderly: a systematic review. BMC Health Serv Res [Internet]. 2008 [Kontsulta, 2025/03/31];8:278. Erabilgarri: https://pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/19115992/
Bilboko Udaleko Webgunea [Internet]. Bilbo: 2024 [Kontsulta, 2025/03/14]. Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ). Eskuragarri:
https://www.bilbao.eus/cs/Satellite?c=BIO_Servicio_FA&cid=3007503760&pagename=Bilbaonet%2FBIO_Servicio_FA%2FBIO_Servicio&language=eu
com [Internet]. Exercise for elderly adults [Kontsulta, 2025/03/14]. Eskuragarri: https://vivifrail.com/es/inicio/
Guralnik JM, Ferrucci L, Pieper CF, Leveille SG, Markides KS, Ostir GV eta lank. Lower extremity function and subsequent disability: consistency across studies, predictive models, and value of gait speed alone compared with the short physical performance battery. J Gerontol A Biol Sci Med Sci [Internet]. 2000 [Kontsulta, 2025/03/14];55(4):M221-31. Eskuragarri:
https://pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/10811152/
Leong DP, Teo KK, Rangarajan S, Lopez-Jaramillo P, Avezum A Jr, Orlandini A eta lank. Prospective Urban Rural Epidemiology (PURE) Study investigators. Prognostic value of grip strength: findings from the Prospective Urban Rural Epidemiology (PURE) study. Lancet [Internet]. 2015 [Kontsulta, 2025/03/14]; 386(9990):266-73. Eskuragarri: https://pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/25982160/
Fried LP, Tangen CM, Walston J, Newman AB, Hirsch C, Gottdiener J eta lank. Cardiovascular Health Study Collaborative Research Group. Frailty in older adults: evidence for a phenotype. J Gerontol A Biol Sci Med Sci[Internet]. 2001 [Kontsulta, 2025/03/14]; 56(3):M146-56. Eskuragarri:
https://pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/11253156/
Gallego-Lozano M, Hernández-Ferrándiz M, Turró-Garriga O, Pericot-Nierga I, López-Pousa S, eta Vilalta-Franch J. Validación del Montreal CognitiveAssessment (MoCA): test de cribado para el deterioro cognitivo leve. Alzheimer: realidades e investigación en demencia [Internet]. 2009 [Kontsulta, 2025/03/14]; 43:4-11. Eskuragarri: https://www.researchgate.net/publication/228740373_Validacion_del_Montreal_Cognitive_Assessment_MoCA_Test_de_cribado_para_el_deterioro_cognitivo_leve_Datos_preliminares
Goldberg D, Bridges K, Duncan-Jones P, Grayson D. Detecting anxiety and depression in general medical settings. BMJ [Internet]. 1988 [Kontsulta, 2025/03/14]; 297(6653):897-9. Eskuragarri: https://pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/3140969/
Euskal Autonomia Erkidegorako Estatus Politiko Berria: alderdi politiko eta gazte-erakunde abertzaleen ikuspegiak eta proposamenak
In the context of the last elections to the Basque Parliament, held on 21 April 2024, the need for a New Political Status for the Basque Autonomous Community has gained relevance in the discourses of the nationalist political parties. For this reason, in this research work we have analysed the opinions, objectives and proposals of the nationalist parties (EH Bildu and the Basque Nationalist Party) and of the nationalist youth organisations or movements (Ernai and Euzko Gaztedi-EGI) on the New Political Status for the BAC. To do so, we interviewed a representative of each nationalist party and of each youth organisation or movement. Thus, we have been able to conclude that they share some points on the path towards the New Political Status, but also that they have some discrepancies, for example on the willingness to compromise, understanding of territory, etc.Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeen testuinguruan (2024ko apirilaren 21ean egindakoak), Euskal Autonomia Erkidegorako (EAE) Estatus Politiko Berri baten beharrak garrantzia hartu du alderdi politiko abertzaleen diskurtsoetan. Hori dela-eta, ikerketa-lan honetan euskal alderdi abertzaleek (EH Bildu eta Eusko Alderdi Jeltzalea) eta gazte-antolakunde edo -mugimendu abertzaleek (Ernai eta Euzko Gaztedi-EGI) EAErako Estatus Politiko Berriaren inguruan dituzten iritziak, helburuak eta proposamenak ikertu ditugu. Horretarako, alderdi abertzale bakoitzaren eta gazte-antolakunde edo -mugimendu bakoitzaren ordezkari bana elkarrizketatu dugu. Horrela, Estatus Politiko Berrirako bidean zenbait puntu partekatzen dituztela ondorioztatu ahal izan dugu, baina baita desadostasun batzuk dituztela ere, adibidez, akordiorako borondateari, lurraldearen ulermenari eta abarri buruz
Kachau! Manipulazio mediatikoa, gorroto diskurtsoa eta gizarte kritika Pixaren zineman: Cars 2 [John Lasseter eta Brad Lewis, 2011] kasua
Represented through a table lamp, Pixar Animation Studios has become a popular and economic reference in the animation cinema of the 21st century. Based on the methodology of semiotic analysis, the following research work has two main objectives: firstly, it is intended to carry out research oriented to popularization through films and themes known to the general public. To achieve this, and as a second objective, the allegorical character offered by Pixar films, which are tangible to the average film viewer, will be analyzed. In this way, the media manipulation, hate speech and critique that the films pose around the society in which we live will be investigated. To carry out this idea, it has been decided to analyze Cars 2 by filmmaker Jhon Lasseter, one of the most important members of the studio.Idazmahaiko lanpara baten bitartez irudikatuta, Pixar Animation Studios XXI. mendeko animaziozko zinemaren erreferente popular eta ekonomiko bihurtu da. Semiotika metodologiatzat baliatuz, ikerketalan honek bi helburu nagusi planteatzen ditu: hasteko eta behin, irakurle eta ikusle ororentzat ezagunak diren filma eta gaiak landuko dituen ikerketa bat egin nahi da. Hori lortzeko, eta bigarren helburutzat, ohiko zinema-ikuslearentzat ukigarriak diren Pixarren filmek plazaratzen duten izaera alegorikoa kontuan izan eta bizi garen gizartearen inguruan irudikatzen diren manipulazio mediatikoa, gorroto-diskurtsoa eta gizarte-kritika aztertuko dira. Ideia hau aurrera eramateko estudioko buru garrantzitsuenetako bat izan zen John Lasseter zinemagileak 2011n zuzendutako Cars 2 filma aukeratu da
Astiro bizi eta zahar hil: Ramonda myconi landarearen hostoen fisiologiaren garapen-aldaketak
The resurrection plant Ramonda myconi, endemic to the Iberian Peninsula, has an extraordinary ability to survive desiccation and freezing. Despite its long lifespan, the specific duration of life of R. myconi leaves and their mechanisms to withstand desiccation multiple times throughout their life are uncertain. This study has shown that R. myconi maintains a low assimilation rate during the year, and as the leaves get older, the ability to cope with stress increases. As a result, senescent leaves are more tolerant to environmental stresses. Overall, the long lifespan of the leaves and the physiological differences in leaf age allow the plant to successfully grow in a hostile environment while being able to cope with both desiccation and freezing conditions.Ramonda myconi (L.) Iberiar Penintsulako landare endemikoa da, erabateko ihartzetik zein izoztetik bizirik irauteko ahalmen aparta duena. Haren bizitza luzea izan arren, R. myconi-ren hostoen bizitzaren iraupen espezifikoa eta haren bizitzan zehar askotan jasan behar izaten dituen ihartzeei aurre egiteko mekanismoak ezezagunak dira. Ikerketa honetan, frogatu da R. myconi-k asimilazio-tasa txikia duela urtean zehar, eta hostoak zahartu ahala, estresei aurre egiteko gaitasuna handitu egiten dela. Ondorioz, hosto zaharrak toleranteagoak dira inguruneko estresarekiko. Oro har, hostoen bizitza luzeari eta adin desberdinak dituzten hostoetan dauden desberdintasun fisiologikoei esker, landarea arrakastaz hazten da ingurune oldarkorretan, eta gai da ihartzeari eta izozteari aurre egiteko
Itzultzea errepikatzea al da? Euskarazko testuliburu eta unibertsitate-eskuliburuen entestualizazioan diharduen agente-sarea
I started the collection of the data of my PhD by making a translation catalogue of school and university textbooks translated into Basque. As soon as I started analyzing the catalogue, I saw that in the creation of this type of text genres there is a constellation of agents who carry out complex communicative acts typically associated with information societies of late modernity. The aim of this article is to show how translating these sorts of texts can be considered a type of entextualization, a concept borrowed from discourse analysis.Bidean dugun tesian, datu-bilketa itzulpen-katalogo bat eginez hasi genuen, eta bertan euskaratutako testuliburu eta unibertsitate-eskuliburuen inbentario mugatu bat egin genuen. Katalogoaren analisian testu-genero horiei erreparatu bezain laster, ordea, haien sorkuntzan agente-sare zabal batek diharduela ikusi dugu, zeinak modernitate berantiarreko informazioaren gizarteetan ohikoak diren komunikazioekintza konplexuak osatzen dituen. Artikulu honetan, komunikazio-ekintza horien berri eman nahi dugu; horretarako, testu-mota horiek itzultzeko ekintzak diskurtsoaren analisitik nola azaldu daitezkeen proposatuko dugu, entestualizazio kontzeptua aplikatuta
miR-33a- eta miR-27b-ren inplikazioa estatinen efektu diabetogenikoan
Cardiovascular diseases (CVD), a wide range of heart and blood vessels affections, are the leading cause of death worlwide. Lipid deposits in the arteries are one of the main factors in the developtment and complications of CVDs. Statins are the gold standard treatment when dealing with atheromatous plaque, but evidence has shown that they can end up causing type two diabetes mellitus (T2DM). To elucidate this diabetogenic mechanism, 3T3-L1 adipocytes were treated with different statines, in orden the address changes in glucose homeostasis and insulin resistante related gene expressions and microRNAs. miR-33a and miR-27b overexpression leads to a decrease in the expression of these genes, favoring T2DM development.Gaixotasun kardiobaskularrak (CVD) mundu mailan pertsona gehien hiltzen duten patologien multzoa da. Arterietan ematen den lipido metaketa, hots, ateroma plaka, honen kausa nagusitarikoa da. Erreferentziako tratamendua estatinak dira, eta ateroma plakaren kontrolean eraginkorrak izan arren, bigaren motako diabetes mellitus (T2DM) gaixotasuna garatzeko arriskua handitzen dutela ikusi da. Ikerketa honetan, 3T3-L1 adipozitoak estatinekin tratatu dira, gene eta mikroRNA desberdinen adierazpena eta efektu diabetogenikoak aztertzeko. miR-33a eta miR-27b mikroRNA-en igoerak intsulinarekiko erresistentzian eta glukosaren homeostasian inplikaturiko geneen adierazpenaren beherakada eragiten du, T2DM garapena faboratzen duena
Kaspasa-8 eta Biden aktibazioa AMPAk oligodendrozitoetan bideraturiko apoptosi-mekanismoetan
Glutamate-induced excitotoxicity leads to oligodendrocyte death and contributes to the progression of demyelinating diseases, such as multiple sclerosis. In this study, we investigated the role of the apoptotic elements caspase-8 and its downstream target Bid in AMPA receptor mediated excitotoxicity in rat cortical oligodendrocytes. Our results demonstrate that AMPA receptor activation triggers caspase-8 activation, leading to Bid truncation and oligodendrocyte death. These findings identify Bid as a promising target to develop strategies to prevent oligodendrocyte loss in demyelinating disorders.Glutamatoak eragindako eszitotoxikotasunak oligodendrozitoen heriotza eragiten du, eta esklerosi anizkoitza bezalako gaixotasun desmielinizatzaileen garapenean laguntzen du. Ikerketa honetan, arratoien garun-azaleko oligodendrozitoetan, AMPA hartzaileen bidez bideratutako eszitotoxikotasunean kaspasa-8k eta haren itu den Bid elementu apoptotikoak jokatzen duten papera aztertu dugu. Gure emaitzek erakusten dute AMPA hartzaileen aktibazioak kaspasa-8ren aktibazioa eragiten duela, eta horrek, aldi berean, Biden trunkazioa eta ondorengo oligodendrozito-heriotza dakarrela. Aurkikuntza hauek adierazten dute Bid itu baliogarria izan daitekeela gaixotasun desmielinizatzaileetan gertatzen den oligodendrozito-galerari aurre egiteko
Lehen Hezkuntzako irakaslegaien gaitasun didaktikoak HTBn oinarritutako esku-hartzeen diseinuan
In the multilingual education system of the Autonomous Community of the Basque Country, where two official languages (Basque and Spanish) coexist and a foreign language (mainly English), it is essential to design effective curricula and teaching interventions in order to optimize language teaching. This is precisely the aim of Integrated Language Treatment: to design coordinated curricula across languages. In this paper we have focused on teacher training and analyzed the global projects designed by 114 students of Primary Education degree in order to find out the degree of development of both linguistic and didactic competences required by plurilingual education in the Basque Country.Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistema eleaniztunean bi hizkuntza ofizial (euskara eta gaztelania) eta atzerriko hizkuntza bat (ingelesa, gehienbat) izanik, ezinbestekoa zaigu curriculum eta esku-hartze didaktiko eraginkorragoak diseinatzea hizkuntzen irakaskuntza optimizatzeko. Horixe da, hain zuzen ere, Hizkuntzen Trataera Bateratuak lortu nahi duena: hizkuntzen arteko curriculum koordinatuak diseinatzea. Lan honetan ikuspegi bateratu horri jarraiki, irakaslegaien prestakuntzan jarri nahi da arreta, eta Lehen Hezkuntzako Graduko 114 ikaslek diseinatutako proiektu globalak aztertu dira ezagutzeko ea zenbateraino garatu dituzten EAEko hezkuntza eleaniztunak eskatzen dituen hizkuntza gaitasunak eta gaitasun didaktikoak