Portal of Scientific Journals of UEU
Not a member yet
1968 research outputs found
Sort by
COVID-19ak Osasun Mentalean izan duen eragina: Osasun mentala eta COVID-19a
1. SarreraGaixotasuna gizateriaren historiaren partea da. Gizakiaren historian, gaixotasun kutsakorrek bereprotagonismoa izan dute, kasu batzuetan pandemiak sortuz. Adibideak ditugu: izurriak, gripea, hiesa,kolera. Pandemia horiek, bere eragina izan zuten bai pertsonengan bai gizartearen antolamenduan.Historiaren garapenean eragin erabakigarriak izan dituzte.Gaur egun berriz, koronabirusa pairatzen ari gara, eta eragina izaten ari da biztanleriaren orekaemozionalean: ongizatean eta bizi kalitatean, estresean, antsietatean eta depresio mailarenhazkundean.Baina krisi soziala ere ekarri du; beraz, herritarren osasun mentalean ekar ditzakeen ondorioei adiegon behar gara.Oinarrizko beste kontzeptu bat kontuan hartzekoa hau da: «ez dago osasunik, osasun mentalikgabe». Horregatik, oso garrantzitsua da arreta proposamenetan alde sozialak eta ekonomikoakkontuan hartzea, pertsonaren alderdi biologikoak eta psikologikoak ahaztu gabe. Era berean,prebentzioaren eta osasun sustapenaren garrantzia azpimarratuko da, artatze sanitarioa ahaztugabe. Beraz, sistema publiko indartsu bat behar dugu, asistentzia sistema eraginkor bat lortzeko, etaeremu guztien ekarpena bermatuz; hau da, ongizate sistema, hezkuntza, etxebizitza, enplegua etazaintza herritarren behar orokorrei erantzuteko helburuarekin.Desberdintasun material eta psikosozialak era egokian kudeatzeak, eragin babeslea du herritarguztien osasun mentalean, eta batez ere pertsona zaurgarriengan.Inork ez zuen espero, mundu mailako halako osasun krisirik, eta munduko herrialdeak ez zeudenprestatuta koronabirusak eragindako gaixotasun-pandemia bati era eraginkorrean erantzuteko.Horregatik, pandemiaren kudeaketan izandako hutsuneak aztertzeko unea da, pandemiari edoaurreikusi daitezkeen olatu berriei aurre egiteko garaian, eraginkorragoak izateko
Aurkibidea
EditorialaJose Ramon Furundarena .................................................. ....................................... 5Jatorrizko artikuluak- Ariketa fisikoaren eta kirolariaren dietaren eragina farmakoen portaera farmakozinetikoan Alberto Vegas Rodriguez ......................................................................................... 7- Gorputzez kanpoko zirkulaziodun bihotz-kirugiaren aurrean erizain perfusionistak eskaintzen dituen zainketak Irene Soliño Pedrera ................................................................................................ 8- Generoaren araberako obesitatearen estigmatizazioa: berrikuspen sistematikoa Miren Santos Erice................................................................................................. 10- 9-10 urteko haurretan heriotza modu naturalean integratzeko osasun hezkuntza proiektua Itsaso Aizpurua ...................................................................................................... 11- Erizainaren esku-hartzeak haurren elikaduran, helduaroko osteoporosia prebenitzeko Maialen Artola Aguirresarobe ............................................................................... 12- L1 adhesio-molekula: glioma gaiztoen etorkizuneko itu terapeutikoa Garazi Ocerin Amondarain .................................................................................... 14- Artean oinarritutako terapiak eta buru-nahasteak: berrikuspen sistematikoa Paule Bilbao Ajuriaguerra ...................................................................................... 15- Balioan oinarritutako medikuntza: nola hobetu pazientearen esperientzia iktus unitatean Idoia Azkona Ramos .............................................................................................. 16- Obesitatearen estigma osasun profesionalengan: berrikuspen sistematikoa Tamara Evelin Gomez Castellon ............................................................................ 17- Kirol erizaintza espeleologia talde batekin elkarlanean: osasun-hezkuntza programa eta botikinaren diseinua Iara Andueza Arin .................................................................................................. 19- Gehiegizko pisuaren ala obesitatearen historia elikadura nahaste murriztaileetan Oihana Aguirreurreta Galarraga ............................................................................ 21- Genero desberdintasunak iktus iskemiko akutuaren arretan. Zerbait aurreratu al dugu? Nagore del Molino Urquijo .................................................................................... 23- Esku hiperhidrosiaren tratamenduan nerbio sinpatikoa maila desberdinetan moztearen arteko alderaketa Maddi Ibarguren Elosegui ..................................................................................... 2
Emilio Lopez Adan. Euskal iraultza libretarioaren pentsalari
Liburu aipatuaren izenburua: Emilio Lopez Adan. Euskal iraultza libretarioaren pentsalari
Liburuaren egilea(k)
Portaera berritzailearen koxka ETE-etan: berrikuntza-taldeak
Innovation in Small eta Medium Enterprises (SMEs) is crucial for the survival of them in times of economic crisis in a complex and globalized market. The main objective of this study is to investigate in them the influence of factors that facilitate and hinder innovative behavior through the analysis of innovation teams and their environment over time. Through a mixed methodological approach with a multilevel perspective, we examine if innovative and participative culture, transformational leadership and planning increase innovative behaviors in SMEs. The sample consisted of 14 teams belonging to 8 different organizations corresponding to both the public and private sectors, with activities typical of the service and production sectors.Our results showed that the perception of an innovative culture and participation in decision-making is positively related to innovative behavior, that this is key to enhancing the innovative behavior of workers. Transformational leadership only enhances innovative behavior in a group context through a planning of actions in the team’s star-up phase. There is an interference between managers and workers regarding innovation meaning, which may solve through innovation teams.Merkatu globalizatu batean gertatutako krisi ekonomikoen aurrean, enpresa txiki eta ertainen (ETE) berrikuntza funtsezkoa da haien biziraupenerako. Ikerketa honen helburu nagusia da ETE-etan jokabide berritzailea errazten eta zailtzen duten faktoreen eragina ikertzea, berrikuntza-taldeak eta haien ingurunea aztertuz. Hurbilketa metodologiko misto baten bidez, maila anitzeko eta luzetarako ikuspegiarekin, kultura berritzaile eta parte-hartzaileek, lidergo eraldatzaileek eta plangintzek jokabide berritzaileak sustatzen ote zituzten aztertu zen. Lagina, zerbitzuen eta ekoizpenaren sektoreetako jarduerak dituzten sektore publikoko zein pribatuko 8 erakundetako 14 taldek osatu zuten. Gure emaitzek iradokitzen dute kultura berritzailea funtsezkoa dela langileen jokabide berritzailea sustatzeko, betiere erabakietan parte hartzen badute. Lidergo eraldatzaileak hasierako faseko jardueren plangintzaren bidez sustatuko du soilik talde-testuinguruko jokabide berritzailea. Berrikuntza-ikuskera desberdina da zuzendarientzat eta langileentzat, baina berrikuntza-taldeen bidez konpon daiteke
Erlezaintzako jardueraren ingurumen-utilitateek eta utilitate sozioekonomiko eta soziokulturalek duten garrantzia
Few companies offer such a wide range of goods and services as honey bees and beekeeping, products that are mostly intangible and therefore complex to value. This diversity and its contribution to the generation of positive externalities bring together environmental, economic and social interests that make beekeeping an indispensable part of the bioeconomy. However, despite its uniqueness, it often goes unnoticed or is not sufficiently recognized. In a context of diversification of opportunities and the appearance of new actors in the sector, the objective of this paper is to identify and analyze the set of utilities —goods and services— generated by the honey bee-beekeeper binomial, as well as to analyze the existing relationships between them. Finally, future lines of research will be proposed.Enpresa gutxik eskaintzen dituzte erleek eta erlezaintzak eskaintzen dituzten beste ondasun eta zerbitzu desberdin; produktu horiek gehienak ukiezinak dira, eta, beraz, balioztatzeko konplexuak. Aniztasun horrek eta kanpo-efektu positiboak sortzen laguntzeak ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-interesak bateratzen dituzte eta erlezaintza-jarduera bioekonomiaren ezinbesteko zati bihurtzen dute. Hala ere, bere berezitasuna gorabehera, askotan oharkabean pasatzen da edo ez da behar bezala ezagutzen. Aukerak dibertsifikatu eta sektorean eragile berriak agertzen diren testuinguruan, lan honen helburua da erleen eta erlezainen arteko binomioan oinarrituta sortzen diren utilitateen multzoa —ondasun eta zerbitzuak— miatzea eta identifikatzea, baita haien arteko harremanak aztertzea ere. Amaitzeko, etorkizuneko ikerketa-ildoak proposatuko dira
Alexander Artzelus Muxikaren tesiaren laburpena
Tesiaren izenburua: Garaziko euskararen hizkuntza-aldakortasun
Ariketa fisikoa eta depresioa komunitatean bizi diren hirugarren adineko adinduetan: berrikuspen sistematikoa
In recent years, life expectancy has increased. With aging, changes in the capabilities of the elderly are observed. For example, changes in mental and functional areas and decreased physical activity can develop depressive syndrome. As for treatment, there are pharmacological and non-pharmacological treatments. Among the latter, there is physical exercise; however, the effective dose to obtain improvements in depression is not specified. The objective of this systematic review was to examine in clinical trials the impact of physical activity on depression in community-dwelling older people. A secondary objective was to specify the variables of physical activity. To achieve this, a systematic search was performed in Pubmed and Dialnet databases, taking into account different criteria. The methodological quality was assessed using PEDro scale. After carrying out the search process, 7 investigations were included in the review, and generally, multicomponent activities were performed 3 times per week, despite the fact that the duration of the intervention was different. With this, on depression the intervention groups in 5 studies significantly improved, but no significant results were achieved in others. Thus, depending on the results obtained, physical exercise has beneficial effects on depression in the community-dwelling elderly, although different results can be found depending on the level of depression. However, the necessary dose for effective physical activity has not been determined, and future researches should consider the age, sex and level of depression of the patients in order to have more homogeneous groups, as well as to improve the results.Azken urteetan bizi-itxaropena handituz joan da. Zahartzaroarekin batera aldaketak ikusten dira adinduen gaitasunetan. Adibidez, arlo mental eta funtzionaleko aldaketek eta jarduera fisikoaren gutxipenak depresio-sindromea gara dezakete. Tratamenduei dagokienez, farmakologikoak eta ezfarmakologikoak daude. Azkenekoen artean ariketa fisikoa dago; halere, ariketa fisikoa eraginkorra izateko eta depresioan hobekuntzak lortzeko dosi eraginkorrena zein den ez dago zehaztuta. Horrela, berrikuspen sistematiko honen helburu nagusia izan da aztertzea entsegu kliniko desberdinetan zer eragin duen ariketa fisikoak depresioa duten eta komunitatean bizi diren adinduetan. Azpihelburutzat, ariketa fisikoaren maiztasuna, iraupena eta ariketa mota zehaztea hartu da. Hori lortzeko, Pubmed eta Dialnet datu-baseetan, entsegu klinikoen bilaketa sistematikoa egin da barneratze- zein kanporatze-irizpideak aintzakotzat hartuta. PEDro eskalaren bitartez, barneratutako artikuluen kalitate metodologikoa balioztatu da. Bilaketa-prozesua egin ondoren, berrikuspenean 7 ikerketa barneratu dira. Artikulu guztietan osagai anitzeko ariketa astean hiru aldiz egin zutela aipatu beharra dago, nahiz eta interbentzioaren iraupena desberdina izan. Hori kontuan hartuz, maila depresiboari dagokionez, 5 ikerlanetako interbentzio-taldeek esanguratsuki hobetu zuten, besteetan, aldiz, ez zen emaitza adierazgarririk aurkitu. Horrela, lortutako emaitzen arabera, adindu komunitarioen depresio-mailan ariketa fisikoak eragin onuragarriak edota positiboak ditu, depresiomailaren arabera emaitza desberdinak aurkitu arren. Berriz, ariketa fisikoa eraginkorra izateko erabili beharreko dosia oraindik zehazteke dago, eta hurrengo ikerketetarako kontuan hartu beharko lirateke pazienteen adina, sexua eta depresio-maila, talde homogeneoagoak izateko, eta era berean emaitzak zehatzago aztertzeko
Osasunaldiaren 2. jardunaldiaren editoriala
Euskal Herriko fakultateetan urtetik urtera gero eta gradu-amaierako lan gehiago euskaraz egiten direla kontutan hartuz OSAGAIZ aldizkariak 2021ean beste pauso bat ematea erabaki zuen eta “OSASUNALDIA” antolatu zuen, Osasun-Zientzien gradu-amaierako lanen 1. Jardunaldia. Aurten bigarren OSASUNALDIA antolatu dugu eta oraingoan ere modu telematikoan ospatu dugu. Beste behin lankide izan ditu UPV-EHUko Euskararen Errektoreordetza, Medikuntza eta Erizaintza, Psikologia eta Farmazia Fakultateak. Baita Gipuzkoako Sendagileen Elkargoa eta aurten lehen aldiz Bizkaiako Foru Aldundia.Jardunaldia 2022ko ekainaren 14an egin zen. Helburua gradu-amaierako lanei ikusgarritasun handiagoa ematea izan zen. Jardunaldi honetara aurkeztu ziren azken ikasturtean aurkeztutako 13 gradu-amaierako lan. Osasun-arlo ezberdinetatik jasotako lanak izan ziren, medikuntzakoak, erizaintzakoak, farmaziakoak eta psikologiakoak. Aurtengo laburpenak bildu eta OSAGAIZ aldizkariaren ale berezi bat argitaratu dugu zuen interesekoa izango delakoan.