Portal of Scientific Journals of UEU
Not a member yet
1968 research outputs found
Sort by
3D inprimaketa eta elektrohiratze bidez ekoitzitako kitina/gelatina/PVA aldamioak
Chitin/gelatin/polyvinyl alcohol scaffolds were prepared by combining 3D printing and electrospinning techniques, resulting in structures with hierarchical porosity. Fruit fly pupae were investigated as an alternative source for chitin production. The extracted chitin showed high purity, and was combined with pig gelatin to obtain 3D printable ink (3DP ink). Gelatin with PVA was used as an electrospinable ink (ES ink) to fabricate nanofibre meshes. The use of different polymers conferred unique properties to the scaffolds, such as mucoadhesive properties and biocompatibility.3D inprimaketa eta elektrohiratze teknikak konbinatuz kitina/gelatina/alkohol polibinilikozko aldamioak sortu ziren, honela hierarkikoki porotsuak ziren egiturak sortuz. Fruta-euliaren pupak, kitina erauzteko aukerazko iturri gisa aztertu ziren. Erauzitako kitinak purutasun handia erakutsi zuen, honela txerri gelatinarekin konbinatuz 3D bidez inprima zitekeen tinta lortzeko (3DP tinta). Beste alde batetik, elektrohiratu zitekeen PVA eta gelatinaz sortutako tinta formulatu zen (ES tinta), nanozuntz sarea sortzeko. Polimero hauen elkarketak propietate interesgarriak eman zizkion sortutako egiturari, hala nola, muku-itsaskortasuna eta biobateragarritasuna
Lizeoan Ahozko Handia lantzeko sekuentzia didaktiko eleaniztun baten esperimentazioa
This article is focusing on the experimentation of a multilingual approach to learning oral discourse in Basque and French, following the principles of integrated language teaching. The study will be held in a Basque language immersion high school, as part of the preparation for the bilingual “Grand Oral” assessment activity. Our project foresees the creation of school activities following a multilingual and integrated perspective. These activities will be sequenced switching languages, in an attempt to identify the didactic tools likely to optimize the acquisition of oral skills. The aim is to show that this didactic sequence can foster the development of multilingual oral explanatory skills, while reinforcing the creation of a discursive community in the minority language.Artikulu honetan euskarazko eta frantsesezko ahozko diskurtsoa lantzeko sekuentzia didaktiko eleaniztun bat esperimentatzeko proiektua aurkeztuko dugu, hizkuntzen trataera bateratuari jarraiki diseinatu dena. Ikerketa hau Ipar Euskal Herrian gaur egun euskarazko murgiltze eredua jarraitzen duen lizeo bakarrean eginen da, “Ahozko Handia” Baxoko azterketaren prestakuntzaren baitan. Proiektu honetan hizkuntzen irakaskuntza bateratuari jarraiki diseinatutako ariketak sortuko dira, sekuentzia didaktiko baten baitan antolatuak eta hizkuntzak modu kontrolatu batean txandakatuko dituztenak. Helburua ahozko gaitasun eleaniztunak garatzen laguntzen duten tresna didaktikoak identifikatzea da, bai eta hizkuntza gutxituaren komunitate diskurtsiboa indartzeko bideak identifikatzea ere
Easy-to-Read Language: baliabide linguistikoen eta testuen egokitzapena eta tresna automatikoen garapena
Access to information, knowledge and culture is a right of all citizens. However, written text does not always match our ability to understand what we read. Easy to Read Language (E2R) aims to overcome these comprehension barriers, thus promoting equal opportunities. E2R contains a set of rules that may vary by language, and may also include examples, visual and/or auditory aids not found in the source text. Unfortunately, there are not many language resources or adaptation tools available for E2R. This thesis aims to evaluate existing resources for automatic E2R adaptation and to create new resources and adaptation tools. It will focus on three European languages: German, Spanish and Basque.Informazioa, ezagutza eta kultura eskuratzea herritar guztien eskubidea da. Hala ere, idatzizko testua ez da beti bat egiten irakurtzen duguna ulertzeko dugun gaitasunarekin. Easy-to-Read Language (E2R) ulermen oztopo horiek gainditzea du helburu, beraz, aukera berdintasuna sustatuz. E2R hizkuntzaren arabera alda daitezkeen arau-multzo bat dauka, eta sorburu-testuan ez dauden adibideak, ikusmen eta/edo entzumen-laguntzak ere izan ditzake. Zoritxarrez, ez dago hizkuntza-baliabide askorik, ezta egokitzapen-tresnarik ere erabilgarri E2R-erako. Tesi honek E2R egokitzapen automatikorako dauden baliabideak ebaluatu eta baliabide eta egokitzapen tresna berriak sortzea du helburu. Europako hiru hizkuntzatan zentratuko da: alemana, gaztelania eta euskara
Nafarroako Aratxea izendapenean gizendutako animalien ongizatea: Elikadura konbentzionala vs Azpiproduktu begetalak
In this study, the welfare of Pininear young bulls, reared under the PGI Ternera de Navarra, was evaluated in a commercial fattening farm. The main objective was to analyze the effect of feeding on animal welfare, comparing two diets, one based on fodder and straw (control) and the other based on vegetable by-products. Within the farm, 4 groups of calves were evaluated, 6 animals per group (two fed on a control diet and two based on by-products). In general, it can be concluded that the welfare was adequate in all feed lots, regardless of the type of feed, which opens the door to the possibility of using vegetable by-products in animal rationing.Ikerketa honetan, Nafarroako Aratxea izendapenean (BIG, Babestutako Izendapen Geografikoa) ekoiztutako Piriniar arrazako txekorren ongizatea ebaluatu zen gizendegi komertzial batean. Helburu nagusia elikadurak ongizatean izan dezaken eragina aztertzea izan zen, bi elikadura mota alderatuz, bata pentsu eta lastoan oinarritutakoa (kontrola) eta bestea azpiproduktu begetaletan oinarritutakoa. Ustiategiaren barruan, 4 txekor talde ebaluatu ziren, 6 animalia bakoitzeko (bi kontrol dietarekin eta bi azpiproduktuetan oinarritutako dietarekin). Oro har, ondoriozta daiteke ongizatea egokia izan zela talde guztietan, pentsu mota edozein dela ere, eta horrek atea irekitzen dio azpiproduktu begetalak animalien elikaduran erabiltzeko aukerari
Mikroplastikoen karakterizazio kimikoa eta morfologikoa: Sopelako Atxabiribil hondartzako kasua
The presence of microplastics is increasing in all the world's oceans and can accumulate in biota, marine waters, sediments and coasts. The magnitude of this problem, which is becoming a global issue, is yet to be investigated on the Basque coast. Taking the beach of Atxabiribil in Sopelana as an example and in order to start making progress in this issue, microplastics have been collected by hand and further characterized morphologically and chemically. We measured the shape, colour and chemical structure of the collected items and the relationships among were investigated. Most of the microplastics were white pellets of polyethylene.Mikroplastikoen presentzia handitzen ari da munduko ozeano guztietan eta biotan, itsasoko uretan, sedimentuetan eta kostaldeetan meta daitezke. Mundu mailako arazo bihurtzen ari den auzi honek euskal kostaldean duen egoera ikertzeke dago oraindik. Sopelako Atxabiribil hondartza abiapuntutzat hartuta eta auzi honetan hastapeneko urratsak emateko, hondartza horretan dauden mikroplastikoak hartu eta morfologikoki eta kimikoki karakterizatu dira. Aztertutako ezaugarriak forma, kolorea eta egitura kimikoa izan dira eta beraien arteko erlazioak zeintzuk diren ikertu da. Bildutako mikroplastiko gehienak bolatxo formadun polietilenozko ale zuriak dira
Mikroesfera-kontzentrazioaren analisia gibeleko erradioenbolizazioan computational fluid dynamics simulazioak erabiliz
Liver cancer was the third leading cause of cancer-related deaths in 2020. In the last years, radioembolization, an intraarterial transcatheter treatment, has been studied using computational fluid dynamics. In this work, the authors study the influence of the injection velocity on the microsphere concentration in blood. Three simulations were run and results showed that the shape of the curve of the temporal microsphere concentration in blood is independent of the injection velocity, but the amplitude of the curve depends of the injection velocity. This may allow us to be closer to designing patient-specific treatments.Gibeleko minbizia minbizi-moten artean hirugarren hilgarriena izan zen 2020an. Azken urteotan, erradioenbolizazioa, gibeleko arterian kokatutako kateter baten bidez mikroesfera erradioaktiboak injektatuz gauzatzen den tratamendua, ordenagailu bidezko odol-fluxuaren simulazioen bidez aztertu da. Ikerketa-lan honetan, orain arte ikertu gabe zegoen gai bat aztertzen zen: injekzio-abiaduraren eragina odoleko mikroesfera-kontzentrazioan. Hiru simulazio egin ziren eta emaitzek erakutsi zuten mikroesfera-kontzentrazioaren kurban, denboran zehar, injekzio-abiadurak ez duela eragin handirik, baina bai kurba horren anplitudean. Honi esker, gertuago egon gaitezke tratamendua paziente bakoitzaren beharretara egokitzeko bidean
Silizezko nanopartikulen egituraren analisia espektroskopia infragorriaren bidez
The investigation of glassy nanomaterials is one of the main axes of amorphous material research. For the characterization of the optical properties and molecular structure of these materials, infrared reflectance measurements are useful. These analyses, however, are qualitative in character. Tetrahedral molecular structures known as Q3 and Q4 play an important role in the silica amorphous network, as they determine the topology of the network, which influences the properties of the material. Therefore, the purpose of this study is to offer a quantitative technique based on reflectance experiments for estimating the population of Q4 and Q3 structures in silica nanoparticles. To ensure their validity, the results were compared to those acquired by nuclear magnetic resonance spectroscopy.
Keywords: infrared spectroscopy, sol-gel silica, nanoglasses, nuclear magnetic resonanceMaterial amorfoen arloan nanomaterial beirakaren inguruko ikerketak ardatz nagusietako bat osatzen du. Material horien propietate optikoak eta egitura molekularra aztertzeko, erabilgarria suertatzen da erreflektantzia infragorriko neurketak burutzea, izaera kualitatiboa izan ohi dutenak. Silizearen sare amorfoan rol garrantzitsua jokatzen dute Q3 eta Q4 izeneko egitura molekular tetraedrikoek, sarearen konektibitatea zehazten dute-eta, materialaren propietateetan eragiten duena. Hori dela eta, lan honetan erreflektantzia espektroskopian oinarritutako silize nanopartikulen Q3 eta Q4 egituren populazioa kalkulatzeko metodo kuantitatiboa aurkeztuko da. Emaitzak erresonantzia magnetiko nuklear esperimentuan lorturikoekin parekatuko dira horien baliozkotasuna egiaztatzeko
Jarraitutasunak eta hausturak: 1891. eta 1918. urte arteko pentsamendu sozialista alemaniarrari eta errusiarrari gainbegirada kritikoa
European socialist tradition met turbulent attempts of strategical redefinition in the last decades of the 19th Century and the first of the 20th. The spreading of this movement, however, took place full of ideological clashes, so it ended up gathering varied positions. The most prominent continuities and breakdowns between the movement leaders were in fact caused by the different views on the political power and the behaviour towards the State.Europako tradizio sozialistak definizio eta sakontze saiakera gorabeheratsuak ezagutu zituen XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen lehen bi hamarkadetan. Mugimendu horren hedatzea talka ideologikoz beterikoa izan zen eta askotariko proposamenak bildu izan zituen. Botere politikoaren ulerkeraren inguruan eta estatuarekiko jarreraren inguruan egituratu dira buruzagi politikoen arteko jarraitutasun eta hausturarik nabarmenenak
Kolesterol-kanporaketaren estimulazioa ateroma ereduan, rHDLen administrazio sekuentzialarekin
Atherosclerosis develops as a result of the accumulation of cholesterol in the subendothelial space of the arteries, which can cause serious cardiovascular diseases. For the treatment of atherosclerosis, the design of several nanoparticles (rHDL) that mimic natural HDLs has been carried out for the purpose of removing excess cholesterol in ateroma plaques. In addition to cholesterol uptake, rHDLs can transport small molecules such as microRNAs, or their inhibitors, antagomiRNAs. In this study, the sequential administration of rHDL was implemented in an atheroma model. In a first administration, an antagomiRNA was transported by rHDLs to increase the expression of ABCA1 cholesterol transporter, and in a second administration, rHDLs were added to remove cholesterol from the cells.Aterosklerosia arterien gune azpi-endotelialean gertatzen den kolesterol metaketaren ondorioz garatzen da, gaixotasun kardiobaskular larriak eragin ditzakeelarik. Aterosklerosiaren tratamendurako, HDL naturalak (dentsitate handiko lipoproteinak) imitatzen duten hainbat nanopartikulen diseinua burutu izan da (rHDL), ateroma plakako soberazko kolesterola iraizteko helburuarekin. rHDLek kolesterola jasotzeaz gain mikroRNAk edo antagomiRNAk (mikroRNA inhibitzaileak) bezalako molekulak garraiatu ditzakete. Ikerketa honetan, rHDL administrazio sekuentziala ateroma eredu batean ezarri zen. Lehen administrazioan, ABCA1 kolesterol garraiatzailearen adierazpena emendatzeko antagomiRNA bat garraiatu zen rHDL bidez eta bigarrenean, rHDLak soberazko kolesterola jasotzeko gehitu ziren
Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntzaren Museoko urtekarien balioa Hezkuntzaren Historiarako lehen mailako iturri gisa
Most institutions write memoirs, yearbooks, minutes, and so on to give an account of the work carried out, and this is no different in the case of educational institutions, which have produced memoirs of several kinds since the end of the 19th century: inspection memoirs, memoirs of competitive examinations and so on. Although rarely used to date, there are many authors who, convinced of their value as a documentary source, have begun to use them as a primary source in different research projects in the field of the History of Education. Within this production of memoirs of several kinds, we find the yearbooks. This contribution aims to highlight the value of them as a primary source.Erakunde askok memoriak, urtekariak, aktak etab. idazten dituzte egindako lanen berri emateko. Ez da desberdina hezkuntza-erakundeen kasuan, XIX. mendearen amaieraz geroztik hainbat motatako memoriak egin baitituzte: ikuskaritzakoak, oposizio-aldikoak, praktiketakoak… Duela gutxi arte gutxietsiak izan badira ere, gero eta egile gehiago dira, iturri gisa duten balioaz ohartuta, Hezkuntzaren Historia arloko hainbat ikerketatan iturri nagusi gisa erabiltzen hasi direnak. Mota askotariko memorien ekoizpen horren baitan, urtekariak topa ditzakegu. Azken hauek lehen mailako iturri gisa duten balioa nabarmendu nahi da dagokigun ekarpenean