Portal of Scientific Journals of UEU
Not a member yet
1968 research outputs found
Sort by
Euskal Herriko espazio transfeministetako hizkuntza ideologiak: Hiztun mamarratxoaren erradiografia bat
This article invites you to look at transfeminist spaces. This work is an ethnography of transfeminist spaces, but it is not a complete ethnography; indeed, it analyses only the linguistic ideologies and speakers in transfeminist spaces. Following the suspicion that in transfeminist spaces there is a new profile of speaker, this study tries to make a small analysis of the queer speaker (Hiztun mamarratxoa). By trying to make visible the practices and elements through which this speaker profile is created.Espazio transfeministei begiratzeko gonbita egiten du honako artikulu honek. Espazio transfeministetako etnografia bat da lan hau; baina ez etnografia oso bat. Hau da, espazio transfeministetako hizkuntza ideologiei eta bertako hiztunei begiratzen die. Espazio transfeministetan hiztun profil berri baten sorrera bat dagoenaren susmoari jarraiki, euskal “hiztun mamarratxoaren” erradiografia bat egiten saiatzen da ikerlan hau. Zein praktika eta elementuren bidez sortzen den hiztun profil hori mahaigaineratuz.
GLow – Flower Ingurunean Oinarritutako Esamesa bidezko Ikasketa Estrategia Simulatua
Fully decentralized learning algorithms are still in an early stage of development. Creating modular Gossip Learning strategies is not trivial due to convergence challenges intrinsic in systems of decentralized nature. Our contribution provides a novel means to simulate custom Gossip Learning systems by leveraging the state-of-the-art Flower Framework. Specifically, we introduce GLow, which will allow researchers to train and assess scalability and convergence of devices, across custom network topologies, before making a physical deployment. The Flower Framework is selected for being a simulation featured library with a very active community on Federated Learning research. However, Flower exclusively includes vanilla Federated Learning strategies and, thus, is not originally designed to perform simulations without a centralized authority. GLow is presented to fill this gap and make simulation of Gossip Learning systems possible. Results achieved by GLow in the MNIST and CIFAR10 datasets, show accuracies over 0.98 and 0.75 respectively.Ikasketa-algoritmo deszentralizatuen garapena hasierako fasean dago. Esamesa bidezko ikasketa estrategia modularrak sortzea ez da erraza, izaera deszentralizatuko sistemen konbergentzia-erronkak direla eta. Gure ekarpenak aukera berritzailea eskaintzen du norberak pertsonalizatutako esamesa bidezko ikasketa sistemak Flower ingurunea erabiliz simulatzeko. GLow, ikertzaileei agenteen eskalagarritasuna eta konbergentzia aztertzeko aukera emango dien tresna da. Sare-topologia pertsonalizatu ezberdinak erabiltzea ahalbidetuz, hedatze fisiko bat egin aurretik. Flower ingurunea aukeratu da, ikasketa federatuaren ikerketa komunitatean onarpen handia duelako eta simulaziora orientatuta dagoelako. Hala ere, Flower-ek soilik ikasketa federatu estrategia estandarrak biltzen ditu, eta, beraz, ez dago jatorriz agintaritza zentralizaturik gabeko simulazioak egiteko diseinatuta. GLow-ek hutsune hori betetzen du, Esamesa bidezko ikasketa sistemak simulatzea posible eginez. MNIST eta CIFAR10 datu-multzoetan GLow-ek lortutako emaitzek, 0,98 eta 0,75-ko zehaztasuna erakutsi dute hurrenez hurren
Autismoaren Espektro Nahasmendua (AEN) duten haur elebidunen hizkuntza gaitasunak
It is estimated that over half of the world's population speaks multiple languages. Despite the growing number of bilingual children diagnosed with autism, we still do not know the impact of bilingualism on their language development, so much so that the abandonment of one of the child's languages is often recommended. This project will study the effect of bilingualism on the language development of autistic children by exploiting the context of the Basque Country, which presents a continuum of bilingualsituations and where the vitality of the Basque language is recognised. Tests targeting various linguistic and non-linguistic domains will be given to three groups of bilingual children in their two languages (Basque and Spanish/French): with autism, with a language disorder and without a disorder (aged 6 to 12). The results from the bilingual children will be cross-referenced with information on their early language development, language exposure and language use obtained via a parental questionnaire.Munduan, haurren erdia baino gehiago elebiduna da (Grosjean, 2010). Horrez gain, autismoa diagnostikatu zaien haur elebidunen kopurua geroz eta handiagoa da (Gilhuber eta al., 2023). Alta, elebitasunak hizkuntzaren garapenean duen eragina ez da oraindik ongi ulertzen, haurraren hizkuntzetako bat alde batera uztea aholkatzeko punturaino (Fernandez y Garcia eta al., 2012; Kremer-Sadlik, 2005). Proiektu honek elebitasunak haur autisten hizkuntza garapenean duen eragina aztertuko du, Euskal Herriko testuingurua erabiliz, non euskararen bizitasuna eta elebitasun egoera anitza den. Hizkuntza eta kognizio estralinguistikoa aztertzen dituen probak bi hizkuntzetan (euskara eta gaztelania/frantsesa) haur elebidunez osaturiko hiru talderi pasaraziko zaizkie: autismoaren espektro nahasmendua (AEN) dutenak, hizkuntza garapen nahasmendua (HGN) dutenak eta nahasmendurik gabekoak (6 eta 12 urte bitartekoak). Emaitzak, gurasoek betetako haurraren hizkuntza esperientziari buruzko galdetegi batekin gurutzatuko dira
Fluxu-zitometria bidez sagu-laginak immunofenotipatzeko lan-fluxuaren diseinua
Recent studies, along with the described E2f2-/- mice phenotype, suggest that E2F transcription factors play a key role in the regulation of the immune response. Nevertheless, the immune mechanism responsible for the phenotype of E2f2-/- mice remains elusive. Immunophenotyping by flow cytometry allows for the identification of cells implicated in pathological processes and therapeutic responses. However, no standardized workflow is designed to immunophenotype mice-derived samples. In the present work, we developed a strategy for characterizing immune cell populations from different mouse organs and tissues to establish a reliable approach for their analysis. The designed strategy allows for the study of the immune response in E2f2-/- mice in different experimental conditions.Azken urteetako emaitzek eta deskribatutako E2f2-/- saguen fenotipoak iradokitzen dute E2F transkripzio-faktoreek immunitate-erantzunaren erregulazioan dihardutela. Alabaina, ez da identifikatu E2f2-/- saguen fenotipoaren erantzule den mekanismo immunologikoa. Fluxu-zitometria bidezko immunofenotipatzeak ahalbidetzen du prozesu patologikoetan eta erantzun terapeutikoetan parte hartzen duten zelulak identifikatzea. Hala ere, ez dago sagu-laginak immunofenotipatzeko estandarizatutako metodorik. Lan honetan diseinatu dugu saguetatik erauzitako hainbat organo zein ehunen immunitatezelulen populazioak karakterizatzeko estrategia. Diseinatutako estrategia horrek ahalbidetzen du hainbat egoera esperimentaletan E2f2-/- saguetan gertatzen den immunitate-erantzuna aztertzea
Neuroeboluzio Informazioaren Ustiapena: Iragana Aztertu Etorkizun Eraginkor Baterako
Neuroevolutionary algorithms, using evolutionary techniques to optimize neural network structures, are computationally costly but widely applied due to their strong performance. Typically, the best-found structure is the only outcome of the algorithm, while valuable residual information from the search is overlooked. This paper proposes a method to extract and leverage this information to build a metamodel that enhances future neural architecture searches. By analyzing optimal generative adversarial network structures, a Bayesian network-based meta-model is proposed, which can improve search initialization, and overcome local optima in structural optimization.Neuroeboluzio algoritmoak, neurona sareen egiturak optimizatzeko teknika ebolutiboak erabiltzen dituzten bilaketa automatikoak, prozedura konputazionalki garestiak dira. Hala ere, lortzen diren arkitekturen errendimendu bikainak direla eta, metodo horiek oso erabiliak dira. Neuroeboluzio-prozesuen azken emaitzatzat hartzen dena aurkitutako egiturarik onena izan ohi da, sortzen den gainerako informazio guztia baztertuz. Bilaketa horietan informazio erresidual ugari ekoizten da, eta horrek balio handiko ezagutza eskaini dezake. Lan honetan, informazio hori neuroeboluzio-prozesuetatik erauzteko eta meta-eredu bat eraikitzeko hurbilketa bat proposatzen da, etorkizuneko neurona sare bilaketetan eragin positiboa izan dezakeena. Eredu sortzaile baten neuroeboluzioan aurkitutako egiturarik onenak aztertuz, sare Bayesiar batean oinarritutako meta-eredu bat proposatzen da. Eredu honek neurona sare sendoak arinago aurkitzeko, etorkizuneko arkitektura optimizazio prozedurak hasieratzeko, edo edozein motatako egituren optimizazio prozesuei laguntzeko erabil daiteke
LINAC7 Proiektuko Plasma Seinaleen Azterketa Azpilaginketan Oinarritutako Neurketa Sistemaren bitartez
This paper presents the design, implementation, and characterization of a subsampling-based measurement system capable of simultaneously measuring high-frequency signals up to 18 GHz. The system is applied to analyze the plasma signals of an ion source, focusing on the reflection coefficient and the spectral analysis of the reflected signals. The results show significant changes in the interaction between the plasma and the electromagnetic wave inside the ion source, depending on the radio frequency signal’s frequency and power, as well as the gas flow rate. These changes are reflected in abrupt jumps in the reflection coefficient, which correlate with the plasma’s luminosity and physical state.Lan honetan, azpilaginketan oinarritutako 18 GHz-rainoko goi-maiztasuneko seinaleak aldi berean neurtzeko gai den neurketa-sistema baten diseinua, inplementazioa eta karakterizazioa aurkezten dira. Sistema ioi-iturri batean dauden plasma-seinaleak aztertzeko erabili da, islapen-koefizientean eta islatutako seinaleen espektro-analisian zentratuz. Emaitzek aldaketa nabarmenak erakusten dituzte plasmaren eta ioi-iturriaren barruko uhin elektromagnetikoaren arteko elkarrekintzan, irrati maiztasuneko seinalearen maiztasunaren eta potentziaren arabera, baita gas-emariaren arabera ere. Aldaketa horiek islapen koefizientean bat-bateko jauzietan islatzen dira, plasmaren argitasun eta egoera fisikoarekin korrelazioan daudenak
Suizidio-zantzuen bilaketa eta deskribapena sare sozialetako testuetan
Social networks allow their users to share their concerns and emotions, including those related to mental illness. The aim of this work has been to determine which linguistic features are shown by people with potential suicidal ideation in social networks. For this purpose, we have used a dataset with Twitter messages, and we have analysed them morphosyntactically by means of automatic systems. We have also made several lexical analyses using intelligent systems. We concluded that people with potential suicidal ideation shape their linguistic features in order to express more precisely their inner perceptions and concerns.Sare sozialak norbere esperientziak adierazteko tresna garrantzitsu bihurtu dira. Esperientzia negatiboak kontatzeko ihesbide ere badira, baita ere gaitz mentalak dituzten pertsonentzat. Lan honek, hain zuzen, sare sozialetan suizidio-zantzuak erakusten dituzten pertsonak ditu jomuga, euren testuetan ezaugarri linguistiko bereizgarriak bilatzen aritu baikara, halako kasuen atzemate automatikoa errazte aldera. Hartarako, euren mezuak oinarritzat hartu eta sistema automatikoen bidez azterketa morfosintaktikoa eta sentimenduen analisia egin dugu. Lexikoa kuantitatiboki alderatu dugu ertz ugaritatik, tartean sistema adimendunak erabiliz. Suizidio-zantzuak adierazten dituzten pertsonek idazterakoan ezaugarri morfosintaktiko bereizgarriak dituztela berresteaz gain, erabiltzaile horiek sentimendu positibo zein negatiboak gai pertsonaletara bideratzeko joera nabarmena dutela ondorioztatu dugu
Nukleosidoen bidezko tratamenduak ondesteko minbizi zelulen egonkortasun genomikoa berreskuratzen du baina ez du migratzeko gaitasuna ekiditen
Genome instability is a hallmark of cancer. In fact, the loss of genome integrity grants cancer cells with several advantages that facilitate tumor progression and the ability to develop metastasis. In this work, we show that in colorectal cancer cells the absence of E2F1 and E2F2 transcription factors induces genomic instability. Importantly, the loss of E2F1/2 activity increases cell migration capacity and prometastatic traits. To test whether these two phenotypes were related in our model, we exogenously supplied cells with nucleosides to rescue genomic instability. However, increased migration capacity induced by E2F1/2 loss was not affected by nucleoside treatment. Therefore, the loss of E2F activity promotes genome instability and migration capacity through independent mechanisms.galtzeak hainbat hautespen abantaila ematen dizkie minbizi zelulei, tumoreen progresioa eta metastasia errazten dutenak. Lan honetan, E2F1 eta E2F2 transkripzio-faktoreen gabeziak, ondesteko minbizi zeluletan ezegonkortasun genomikoa eragiten duela erakutsi dugu. Gainera, E2F1/2ren gabeziak zelulen migratzeko gaitasuna emendatzen duela frogatu dugu. Gure ereduan bi fenotipo hauek mekanistikoki erlazionatuta zeuden aztertzeko, nukleosidoen bidezko tratamendua erabili genuen, ezegonkortasun genomikoa erreskatatu zuela frogatuz. Aldiz, ez zuen eraginik izan E2F1/2k erregulatutako migrazio gaitasunean. Beraz, E2F1/2ren galerak eragiten dituen ezegonkortasun genomikoa eta migratzeko gaitasuna modu independentean erregulatzen direla proposatzen dugu
Editoriala
OSAGAIZ aldizkariaren aurtengo lehen alea osatu dugu eta zuen interesekoa izatea espero dugu.
Lehen artikulua melanomaren tratamenduari buruzkoa da. Barrualde-Galdakao ESIko eguneko ospitalean 2017tik 2023ra bitartean pembrolizumab farmakoarekin tratatutako melanoma metastasikoa duten 32 pazienteren berrikuspen erretrospektibo baten emaitzak jaso dituzte eta ondoren KEYNOTE-006 saiakuntza klinikoan lortutako emaitzekin konparatu dituzte. Pazienteen % 15,6k erantzunosoa izan zuten eta % 28,1ek erantzun partziala, biziraupen-tasa 12 hilabetera % 71,9koa izan zen eta progresiorik gabeko biziraupena 6 hilabetera % 68,8koa. Lortutako emaitzak saiakuntza klinikoan argitaratu ziren emaitzekin konparagarriak izan ziren. Immunoterapia-tratamendu honen emaitzei esker kimioterapia ordeztea lortu da.
Bigarren artikulu interesgarri batean, farmazialarien eta familia-medikuen arteko elkarlan baten emaitzak jaso dira. Hasieran proiektu pilotua egin zen Donostialdeko ESIn eta ondoren beste ESI batzuetara zabaldu zen. Komunitateko farmazialariek medikazio-akatsak edo beste arazo administratibo batzuk atzematen zituztenean, osasun-zentroko administrariekin telefonoz jartzen ziren harremanetan premiazko arazoak zirenean eta posta elektronikoz premiazkoak ez zirenean. Atzemandako 1.179 arazoen % 90 baino gehiago 24 ordu baino lehenago konpondu ziren. Posta elektronikoa izan zen gehien erabili zen komunikazio-sistema. Emaitza bikain horiek kontuan hartuta antzeko erreminta bat inplementatzen hasiko dira ondoren modu orokorrean erabili ahal izateko.
Ale honetako beste artikulu batean kalamuaren abusuzko kontsumoak ahoan izan ditzakeen albo-ondorioei buruzko azterketa bibliografiko bat bildu da. Ondorio horien artean xerostomiak eta arazo periodontalek erlazio zuzena agertu zuten. Kontsumitzaileek arrisku gehiago agertu zuten ahoko ehun bigunen lesioak, mihi-alboko biofilmaren aldaketak, txantxar-lesioak eta ahoko minbizia izateko. Odontologoek prebentzioa bultzatu beharko lukete eta pertsona horien kalamu-kontsumoan eragiten saiatu.
Beste arlo bateko ikerketa bat jaso da beste artikulu batean. Estatuko Osasun Sistema Nazionaleko erregistro klinikoetako datuetan oinarrituta eta genero-ikuspegi batetik jaso dira 0 eta 18 urte artean haur eta nerabeetan diagnostikatutako osasun mentaleko arazoak eta preskribatutako psikofarmakoak. Mutiletan eta gehienbat haurtzaroan arazo hauek jaso dira: portaera-arazoak, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua eta psikoestimulatzaile eta antipsikotikoen erabilera. Nesketan eta nerabezaroan, berriz,gehiagotan atzeman dira antsietate- eta depresio-arazoak, eta antsiolitikoen eta antidepresiboen kontsumoa. Beraz, haur eta nerabeen osasun mentala barne hartzen duen praktika klinikoan genero-ikuspegia ere landu behar da.
Farmazialarien txokoan terapia genikoari buruzko berrikuspen labur bat jaso dugu. Tratamendu horren helburuak izan daitezke geneen mutazioak zuzentzea, gene akastunak isilaraztea edo falta diren geneak ordeztea. Hasiera batean alterazio monogeniko hereditarioentzat erabili zen, batez ere gaixotasun hematologikoetan eta sortzetiko immunoeskasietan, baina gaur egun hartutako zenbait gaixotasunetan ere ikertzen ari dira, hala nola zenbait minbizitan, gaixotasun neurodegeneratiboetan eta hartutako immunoeskasiaren sindromean. Lerro germinaleko terapia genikoari dagokionez, gainbegiratze etiko zorrotzarekin egin beharrekoa da. Terapia genikoak oraindik ere zailtasun ugari dituen arren, etorkizun handia izan dezake.
INFACetik ere jaso dugu azken hilabeteetan argitaratu dituzten artikuluen laburpen-bilduma.
“Dosi txikitan” atalean bi artikulu labur jaso ditugu. Lehenengoan azken urteetan erizaintzan izan diren aldaketak jasotzen dira. Hainbat datu-iturri erabiliz zenbait gai aztertu dituzte: erizainen ikerketa-lanen ekoizpena, enplegagarritasun-tasak, lan-baldintzak eta erizain kopuruen banaketa arreta-maila ezberdinetan.
Atal bereko bigarren artikuluan 2024. urtean argitaratu zen Euskadiko haurren aho-hortzetako osasunaren bosgarren azterketa epidemiologikoaren alderdi batzuk jaso dira. Azterketa horren helburuak izan ziren euskal ikasleen ahoko eta hortzetako osasun-egoera jakitea, aurreko azterketen emaitzekin konparatzea, Haurren Hortzak Zaintzeko Programak eta uraren fluorazioak izan duten eragina ikustea eta aldagai sozioekonomikoek ahoko osasunean duten eragina ezagutzea.
Heste lodiko minbizia tratatzeko metodo kirurgikoen berrikuspen bibliografikoa
Kolon minbizia gaur egungo osasun-publikoaren erronka nagusietakoa da, bereziki mendebaldeko herrialdeetan. Espainian, esaterako, urtean 40.000 kasu berri diagnostikatzen dira eta gaixotasun honen ondorioz hiltzen direnen tasa %39koa da. Azken hamarkadan, bizimoduaren eta dietaren aldaketek intzidentzia areagotu dute, baita garapen-bidean dauden herrialdeetan ere. Testuinguru epidemiologiko honetan, lan bibliografiko honek kolon minbiziaren tratamendu kirurgikoaren bi alderdi nagusi aztertzen ditu: anatomia baskularraren garrantzia eta teknika kirurgikoen arteko konparaketa.
Kolonaren anatomia baskularrak ezaugarri bereziak ditu atal bakoitzean. Eskuineko kolona Goiko Arteria Mesenterikoaren (GAM) ileon-kolonetako eta eskuineko kolon arteriek odoleztatzen dute, non Henleren enborraren identifikazio zehatzak odoljarioak prebenitzen dituen. Zeharkako kolonean, Erdiko Kolon Arteriak (ErdKA) eta Drummond arteria marjinalek ematen dute odoleztapena, baina %25eko aldakortasun anatomikoek (arteriarik eza kasuan) planifikazio kirurgikoa zailtzen dute. Ezkerreko kolonaren kasuan, Beheko Arteria Mesenterikoaren (BAM) adarrek irrigatzen dute, eta haien ligadura zehatza ezinbestekoa da linfadenektomia eraginkorra lortzeko.
Tratamendu kirurgikoari dagokionez, bi aukera nagusi daude gaur egun. Laparoskopiak epe laburreko abantailak eskaintzen ditu, hala nola odol-galera txikiagoa eta errekuperazio azkarragoa, baina tumore handi edo konplexuetan zailtasun teknikoa izan daiteke. Bestalde, kirurgia irekia, ikusmen eta manipulazio-erraztasun handiagoak eskaintzen dituena, tumore aurreratuetan erabiltzen da nagusiki.
Ikerketa honetan metodologia anitza erabili da. Lehenik eta behin, bilaketa bibliografiko sistematiko sakona burutu da PubMed datu-basean, kolon minbiziaren tratamendu kirurgikoari buruzko azken 10 urteko ebidentzia zientifikoa berrikusteko. Bigarrenik, Euskal Herriko Unibertsitateko Anatomia Saileko hildakoen disekzioak erabili dira anatomia baskularra zehaztasunez aztertzeko, odol-hodien kokapena eta aldakortasun anatomikoak praktikan ikusteko. Hirugarrenik, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko irudi diagnostikoak (TAC) erabili dira, tumorearen kokapena eta hedapena ebaluatzeko, baita kirurgia-plangintzan laguntzeko ere.
Azkenik, laparoskopia-prozeduren irudi intraoperatorioak aztertu dira teknika kirurgikoak praktikan ikusteko eta ebakuntza-teknika desberdinen alderaketa egiteko.
Ondorio gisa, lan honek bi puntu nagusi nabarmentzen ditu. Alde batetik, odol-hodien anatomia sakonki ezagutzeak eta teknika egokiak erabiltzeak (jatorriko ligadura baskularra, esaterako) konplikazioak murrizten ditu. Bestetik, kirurgia-modalitatearen aukeraketa kasu bakoitzaren ezaugarrien eta kirurgialariaren esperientziaren arabera egin behar da. Azken finean, ikerketa honek kolon minbiziaren aurrean estrategia terapeutiko integral baten garrantzia azpimarratzen du, non anatomiaren ezagutza sakonak eta teknika kirurgiko egokiek emaitzak hobetzen dituzten