Portal of Scientific Journals of UEU
Not a member yet
    1968 research outputs found

    Trikitixaren hautemate-bideak euskal herri-kulturan errotze-prozesuan (1889-1937): iruditeria kolektiboaren azterketa historikoa

    No full text
    The new Basque nationalism between the 19th and 20th centuries, driven by the need to define the elements it considered its own, attempted to name the trikitixa, which had recently arrived in the Basque Country, as foreign and non-Basque. Through the content analysis of 16 biographical books, the article examines the image formed around the trikitixa during that process of rooting. It aims to understand how the musical instrument was perceived and to demonstrate that, although it came from outside, it became fully integrated into Basque popular culture.XIX-XX mende bitarteko euskal abertzaletasun berria, propio hartzen zituen elementuak definitzeko beharrak bultzatuta, Euskal Herrira heldu berri zen trikitixa kanpotar eta ez-euskaldun bezala izendatzen ahalegindu zen. 16 liburu biografikoen eduki-analisia dela medio, artikuluak errotze-prozesu hartan trikitixaren inguruan eratutako irudia aztertzen du, ikusteko musika-tresna zelan hauteman zen, eta frogatzeko, kanpotik etorri bazen ere, erabat integratu zela euskal herrikulturan

    Konposatu per- eta polifluoratuen (PFAS) mailen azterketa edateko uretan: Metodoen balidazioa eta aplikazioa benetako kasu baten

    No full text
    Per- and polyfluorinated compounds are currently in the spotlight. They were synthetized in the 1940s, and by their peculiar properties (non-adhesion or thermal stability) they have been widely used in both industry and household appliances. This intensive and continuous use has caused PFAS to flow into drinking water and become part of the diet of living beings. Chronic exposure to PFAS, even at non-lethal levels, can lead to health problems such as cancer and neurodevelopmental issues. According to this, combining liquid chromatography and high-resolution mass spectrometry, the presence of PFAS has been studied in two regions of Gipuzkoa with high industrial activity (Urola and Goierri) where water samples from three different basins have been taken from several towns.Konposatu per- eta polifluoroalkilikoak gaur egun jomugan dauden konposatuak dira. 1940ko hamarkadan sortu ziren eta haien ezaugarriak direla eta (ez-itsaskortasuna edota egonkortasun termikoa) oso erabiliak izaten dira industrian zein etxeko tresnetan. Erabilera intentsibo eta etengabe horrek eragin du PFASak edateko uretara isurtzea eta izaki bizidunen dietaren parte izatea. PFASekiko esposizio kronikoak, nahiz eta maila ez-hilgarrietan izan, zenbait osasun arazo ekar ditzake, hala nola, minbizia eta neurogarapen arazoak. Hau horrela, kromatografia likidoa eta bereizmen altuko masa espektrometria konbinatuz, PFASen presentzia aztertu da industria-aktibitate handia duten Gipuzkoako bi eskualdeetan (Urola eta Goierri), non hiru arro ezberdinetako uren laginak hartu diren zenbait herrietati

    Disruptore endokrinoen determinazioa likido folikularrean

    No full text
    Despite significant progress in genomic research, knowledge about the exposome remains limited. The exposome refers to all exposures an individual experiences throughout life, including numerous non-genetic environmental factors, such as the presence of chemical compounds. Among them, endocrine disruptors, which are commonly found, are outstanding, and there is an extensive list of reproductive disorders in women associated with them. In this study, in collaboration with the INMUJERES project, clinical cases were analyzed after validating an analytical method for detecting several endocrine disruptors in follicular fluid. Liquid chromatography-mass spectrometry was employed for the identification and quantification of these compounds. The results underscore the urgent need to understand the impact and risks of these emerging compounds.Genomikaren ikerketa sendoa bada ere, esposomari buruzko ezjakintasuna oraindik izugarria da. Esposoma banako batek bizitzan zehar izandako esposizio guztien multzoa da, eta ingurumeneko faktore ez-genetiko anitz biltzen ditu, esaterako, konposatu kimikoen presentzia. Horien artean, nonahi aurkitzen diren disruptore endokrinoak nabarmentzen dira, eta horiekin erlazionatutako emakumeen ugalketa-gaitzen zerrenda oparoa da. Lan honetan, INMUJERES proiektuarekin elkarlanean, likido folikularrean zenbait disruptore endokrino modu sentikorrean determinatzeko prozedura analitikoa berretsi ondoren, kasu klinikoak aztertu dira. Konposatuen identifikazio eta kuantifikaziorako likido kromatografia-masa espektrometria erabili da. Emaitzek konposatu emergente horien eragina eta arriskuak ezagutzeko premia azpimarratu dute

    Bihurdura-bibrazioak tren-ibilgailuen ardatzen gako

    No full text
    The oscillation of the two wheels on an axle of a rail vehicle in opposite directions is called torsional vibration. To ensure the integrity of the axle, it is essential to identify and control this oscillation, making experimental testing for the homologation of torsional vibrations on the axle indispensable. However, the physical phenomenon is complex and not fully identified in the literature. Therefore, the critical extreme condition with the highest torsional moment is not known, making it impossible to predict the axle's design and the strategy for homologation tests in advance. Consequently, a methodology has been developed to predict the torsional moment during the design phase, which can optimize the design of axle-wheel systems and reduce homologation tests.Tren-ibilgailu bateko ardatzaren bi gurpilak kontrako norantzan oszilatzeari, bihurdura-bibrazioa deritzo. Ardatzaren integritatea bermatzeko oszilazio hau identifikatuta eta kontrolatuta izatea funtsezkoa da, non ardatzaren bihurdura-bibrazioen homologazioan saiakuntza esperimentalak burutzea ezinbestekoa den. Hala ere, fenomeno-fisikoa konplexua da eta xehetasun guztiak ez dira erabat ulertzen. Beraz, bihurdura-momentu altueneko mutur-egoera kritikoa zein den ez da ezagutzen, eta ondorioz, ardatzaren diseinua, zein homologazio-saiakuntzen estrategia aurrez jakitea ezinezkoa da. Honela, diseinu-fasean erabilgarria den bihurdura-momentua aurreikusteko metodologia bat garatu da, ardatz-gurpil sistemen diseinua optimizatu eta homologazio saiakuntzak murriztea ahalbidetu dezakeena

    Gizarte-balioen rola ongizaterako lehiakortasunari buruzko bisio partekatu baten eraketan. Euskadiren kasua

    No full text
    This dissertation explores the ways in which social values influence the construction of a shared vision in the field of competitiveness for wellbeing, using the case study Euskadi 2040, a regional visioning exercise in the Basque Country. Employing action research for territorial development methodology, a conceptual and analytical framework is developed, by integrating theoretical knowledge (which bridges social values and futures domain literature strands) and key experiential learnings from the case study. The framework is tested and elaborated further via mixed methods, utilising European Values Study data alongside qualitative analysis of the process.Doktoretza tesi honek gizarte-balioek ongizaterako lehiakortasunaren esparruan bisio partekatu baten eraikuntzan nola eragiten duten aztertzen du, Euskadi 2040 kasua erabiliz. Lurralde-garapenerako ikerketa-ekintzako metodologia erabiliz, esparru kontzeptual eta analitiko bat garatzen da, ezagutza teorikoa (gizarte-balioen eta etorkizunen inguruko literaturen arteko zubiak eraikitzen) eta kasuaren bitartez jasotako ikasketa gakoak integratuz. Esparru kontzeptuala metodo mistoen bidez kontrastatzen da, Europako Balioen Inkestaren datuak eta prozesuaren analisi kualitatiboa erabiliz

    Tentsio-menpeko potasio kanalen papera entzumen-galeran eta Alzheimer gaixotasunarekiko duten korrelazioa

    No full text
    Hypoacusia is associated with different cognitive impairments and dementia, including Alzheimer's disease. In the hearing signal transmission process, voltage-gated potassium channels (KV) are essential. Alterations in these channels can therefore affect in sound discrimination and cause hearing loss. In addition, alterations in the expression and function of KV channels in Alzheimer's patients have been investigated. This study has observed an increase in the expression of KV3.1 and KV3.3 channels in the hearing cortex and inferior colicles of 18-month Alzheimer's mice compared to the control group. It has also been seen that this expression only occurs in neurons. Future understanding of KV channel pathophysiology in neurodegenerative diseases could be key to developing potential treatments.Hipoakusia narriadura kognitibo eta dementzia mota ezberdinekin, Alzheimer gaitza barne, lotzen da. Entzumen-seinalearen transmisioan tentsio-menpeko potasio-kanalak (KV) funtsezkoak dira. Kanal horien alterazioek soinuen diskriminazioan eta entzumen-galeran eragina izan dezakete. Gainera, ikertu da KV kanalen adierazpenean eta funtzioan alterazioak daudela Alzheimerdun pazienteetan. Ikerlan honetan, Alzheimerdun 18 hilabeteko saguen entzumen-kortexean eta beheko kolikuluetan KV3.1 eta KV3.3 kanalen adierazpenaren handipena behatu da, kontrol taldearekin alderatuta. Halaber, gehiegizko adierazpen hori neuronetan soilik gertatzen dela ikusi da. Etorkizunean, KV-ek neuroendekapenezko gaixotasunetan duten patofisiologia ezagutzea balizko tratamenduak bilatzeko gakoa izan daiteke

    Boladun torlojuen zinematikaren birdefinizioa

    No full text
    The orbital and angular speeds of the balls are fundamental kinematic variables for predicting the dynamic performance of ball screws, including power losses, vibration analysis, ball passing frequency, and wear phenomena. However, the theoretical formulation employed in the literature to calculate these variables does not account for the effect of transversal velocity component introduced by the helix angle. The present work introduces a new formulation that fully incorporates this effect, demonstrating substantial differences between the two approaches, especially at high helix angles. Additionally, a novel experimental methodology is presented to measure the orbital speed by calculating the ratio between the orbital rotation of the ball and the angular displacement of the screw. The experimental results show strong agreement with the predictions of the proposed formulation, offering more accurate results than existing models in the literature.Bolen orbita-abiadura eta biraketa-abiadura funtsezko aldagai zinematikoak dira boladun torlojuen portaera dinamikoa aurreikusteko. Besteak beste, potentzia-galeren, bibrazioen analisiaren, bolen pasatze-maiztasunaren eta higadura-fenomenoen azterketan. Hala ere, literaturan aldagai horiek kalkulatzeko erabiltzen den formulazio teorikoak ez du helize-angeluak eragindako abiadura transbertsalaren efektua kontuan hartzen. Lan honetan formulazio berri bat aurkezten da, efektu hori erabat barneratzen duena, eta bi ikuspegi horien arteko alde esanguratsuak erakusten ditu, bereziki helize-angelu handietan. Horrez gain, metodologia esperimental berri bat aurkezten da orbita-abiadura neurtzeko, bolaren orbita-biraketaren eta torlojuaren desplazamendu angeluarraren arteko erlazioa kalkulatuz. Esperimentu bidez lortutako emaitzek bat-egite sendoa erakusten dute proposatutako formulazioaren aurreikuspenekin

    Migrazioaren auzia euskal antzerkian: Bidasoa mintzatuko balitz eta Miñan antzezlanak

    No full text
    In the current context of migratory crises, the migrants are defined by the impossibility of representing themselves, as they are a voiceless subject. The humanitarian consequences of this crisis are also part of the daily life of the Basque Country, which accumulates especially on the border between two states. This reality has been echoed in contemporary Basque theater: in 2024 the plays Miñan by the Artedrama platform and Bidasoa mintzatuko balitz by the Axut! collective were premiered. In this article we will analyse the protagonism of the first-person narrative voice in these plays, precisely because of the need to highlight the lives of immigrants and their subjective experiences.Egungo migrazio-krisien testuinguruan, migratzailea bere burua ordezkatzeko ezintasunagatik definitzen da, ahotsik gabeko subjektua baita. Krisi honen ondorio humanitarioak Euskal Herriko egunerokotasunaren parte ere dira, batez ere bi estaturen arteko mugan pilatzen direnak. Euskal antzerki garaikidean errealitate honek bere oihartzuna izan du: 2024an Artedrama plataformaren Miñan eta Axut! kolektiboaren Bidasoa mintzatuko balitz obrak estreinatu dira. Artikulu honetan antzezlan horietan ahots narratiboak lehenengo pertsonan duen protagonismoa aztertuko dugu, hain zuzen ere, etorkinen bizitzak eta haien esperientzia subjektiboak azpimarratzearen beharrak bultzatuta

    Loaren kalitatea eta ingurumen-zaratarekin duen harremana Euskal Herriko hiriburuetan

    Full text link
    Europan, ingurumen-zarataren esposizio luzeak 12.000 heriotza goiztiar eta 48.000 kardiopatia iskemiko kasu berri eragiten ditu. Ingurumen-zaratak giza jarduerek sortutako kanpoko soinu nahigabe edo kaltegarriak esan nahi ditu, hala nola, garraiobideak, errepide-trafikoa, trenbidea, aire-trafikoa eta industria-jarduera. Gutxi gorabehera, milioi bat bizitza-urte osasuntsu galtzen dira urtero loaren etendura eta bihotzeko gaixotasun iskemikoak direla eta. Ikerketa esperimentalek loa, edo haren faltak, zehazki, sistema askoren disfuntzioarekin lotu dute. Hala ere, jende askok pairatzen du lo-kalitate txarra barneko eta kanpoko faktoreen ondorioz; ingurumen-zarata horien artean nagusi. Ikerketaren hipotesia hurrengoa da: gaueko ingurumen-zaratak loaren kalitatean eragiten du. Ikerketaren helburu orokorra ingurumen-zarataren esposizioaren eta Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) hiriburuetako biztanleen loaren kalitatean duen eraginaren arteko erlazioa aztertzea da. Helburu espezifikoa, berriz, EAEko hiru hiriburuetako helduen loaren kalitatea eta ingurumen-zarata deskribatzea da sexuaren, adin tartearen, lan motaren, ikasketen eta gizarte-mailaren arabera. 2023ko EAEko Osasun Inkestako informazioa erabiliz, hiru probintzietako hiriburuetako helduak hartzen dituen zeharkako azterketa erabili da. Loaren kalitatea neurtzeko SATED galdetegia erabili da eta lo egiten duten ordu kopurua ere jaso da. Ingurumen-zarataren kalkulua partaide bakoitzarentzat estimatzeko, 50 dB-tik 80 dB artera erabiltzen diren isofonoen mapa erabili da eta mapa honen bitartez, bizitokitik gertuen dagoen isofonoaren balioa esleitu zaio. Esposizio-aldagaia (ingurumen-zarata) eta efektu-aldagaia (loaren kalitatea) aldagai soziodemografikoengatik deskribatu dira eta eredu anizkoitzak erabili dira bien arteko erlazioa aztertzeko. Ikerketaren arabera, 1.155 parte-hartzaile guztien batez besteko lo-orduak lanegunetan 7,09 dira, eta asteburuetan 7,49 ordu. Parte-hartzaileen lo egiteko batez besteko nota 18,62 da (5-25 eskalan) SATED galdetegian. Lo-kalitatearen batez bestekoak desberdinak dira kokapena, adina, ikasketak, lan mota eta posizioarekin alderatzean, eta ingurumen-zarataren batez bestekoak desberdinak dira kokapena eta posizioarekin alderatzean. Beraz, loaren kalitatearekin erlazionatu daitezkeen aldagaiak identifikatu ondoren, erregresio lineal anitzeko eredua eraiki zen. Hala ere, ez dugu erlazio argirik topatu loaren kalitatearen eta ingurumen-zarataren artean. Arrazoi bat zarataren estimazioa guztiz zehatza ez izatea izan liteke. Izan ere, isofonoen bidez hurbilketa bat egin da, baina ez etxe berean egindako kalkuluen arabera. Gainera, kanpoko zarata bakarrik hartzen da kontuan (trafikoa, trena eta hegazkinei lotuta) eta ez jendeak sortzen duena, ezta etxe barruan sortzen dena. Bestalde, zeharkako azterketa bat da eta, beraz, pertsona bakoitza bertan bizi izan den iraupena ezezaguna da. Izan ere, zarata-mapa hauek estatikoak dira, eta ez daude denboraren zeharreko balio gehiago, beraz, informazio-alborapena egon daiteke. Halaber, ezin da jakin zarata etxeetara modu berean iristen denik ala ez, zarataren aurkako neurri bereziak hartu izan daitezkeelako, hala nola leiho bikoitzak, material sendoagoak, soinua murrizteko gortinak, etab. Ez hori bakarrik, lo egiteko emaitzen neurriak norberak ematen ditu, beraz ez dira modu objektiboan neurtu, eta norberaren pertzepzioa agian ez doa bat errealitatearekin. Ikusi denez, loaren kalitateak ez du sexuaren arabera eragiten, ezta ikasketen arabera; ikerketa ezberdinetan frogatu arren. Kokalekuak, ordea, parte-hartzaileen loan eragiten du, baita adinak eta lan-posizioak. Donostiako biztanleek lo kalitate hobea eta giro-zarata txikiagoa dutela adierazten dute. Gasteiz da hurrengoa eta azkenik Bilbo. Dena den, Bilbok kalitaterik okerrena eta ingurumen-zarata ozenena duen arren, loaren eta ingurumen-zarataren arteko erlaziorik aurkitu ez denez, estres-faktore gehiago egon liteke hori azaltzeko. ≥65 urtetik gorakoek dute batez besteko lo-ordu baxuena, eta 25-44 urte bitartekoek altuena. Honen arrazoia osasun-arazoen eta faktore fisiologikoen prebalentzia areagotzea izan liteke. Zuzendariek eta unibertsitateko profesionalek, tarteko lana eta eskulanak dituzten pertsonek baino lo-kalitate hobeagoa dute. Jarduera arinak eta moderatuak loaren kalitatean eragin positiboa dute, baina ariketa fisiko indartsuak negatiboa eragiten du, ikerketen arabera. Ondorioz, EZ da erlaziorik aurkitu gaueko ingurumen-zarata mailaren eta loaren kalitatearen artean, baina loaren eta kokapena, adina eta posizioa bezalako aldagaien arteko erlazioa aurkitu da. Etorkizunean ikerketa gehiago egiteko beharra dago, bai ingurumen-zaratari dagokionez bai loaren kalitateari dagokionez eta noski bien arteko loturari dagokionez.   Erreferentzia bibliografikoak Nelson KL, Davis JE, Corbett CF. Sleep quality: An evolutionary concept analysis. Nurs Forum [Internet]. 2022;57(1):144–51. Available in: http://dx.doi.org/10.1111/nuf.12659 Wallas A, Eriksson C, Gruzieva O, Lind T, Pyko A, Sjöström M, et al. Road traffic noise and determinants of saliva cortisol levels among adolescents. Int J Hyg Environ Health [Internet]. 2018. Available in: https://pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/29233481/ Basner M, Babisch W, Davis A, Brink M, Clark C, Janssen S, et al. Auditory and non-auditory effects of noise on health. Lancet [Internet]. 2014 Available in: http://dx.doi.org/10.1016/s0140-6736(13)61613-x Health risks caused by environmental noise in Europe [Internet]. European Environment Agency. 2020. Available in: https://www.eea.europa.eu/publications/health-risks-caused-by-environmental Environmental noise in Europe — 2020 [Internet]. European Environment Agency. 2020. Available in: https://www.eea.europa.eu/publications/environmental-noise-in-europe Urban and built environments [Internet]. Who.int. Disponible en: https://www.who.int/europe/news-room/fact-sheets/item/urban-and-built-environments Juárez-Medel CA, Toledo-Ortiz R, González-Rojas J, Romero-Casillas Y, Reyna-Álvarez MA, de la Rosa-Cruz SA, et al. Análisis mixto de la encuesta de satisfacción del curso de Atención Primaria de Salud del Instituto de Salud para el Bienestar. Rev Med InstMexSeguroSoc [Internet]. 2023 Available in: https://www.euskadi.eus/introducion-escav23/web01-a3osa23/es/ Bereziartua A, Cabrera-León A, Subiza-Pérez M, García-Baquero G, Delís Gomez S, Ballester F, et al. Urban environment and health: a cross-sectional multiregional project based on population health surveys in Spain (DAS-EP project) – study protocol. BMJ Open [Internet]. 2024. Available in: https://Pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/38553060/ Hygiene GS. Chronophysiology & Sleep Hygiene Training [Internet]. Ttuhsc.edu. Available in: https://elpaso.ttuhsc.edu/som/facultyaffairs/wellness-program/educational-sessions/_documents/Sleep_Hygiene_Handout.pdf Ganesan S, Magee M, Stone JE, Mulhall MD, Collins A, Howard ME, et al. The impact of shift work on sleep, alertness and performance in healthcare workers. Sci Rep [Internet]. 2019;9 (1). Available in: https://pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/30874565/ Domingo-Salvany A, Bacigalupe A, Carrasco JM, Espelt A, Ferrando J, Borrell C. Propuestas de clase social neoweberiana y neomarxista a partir de la Clasificación Nacional de Ocupaciones 2011. GacSanit [Internet]. 2013;27(3):263–72. Available in: http://dx.doi.org/10.1016/j.gaceta.2012.12.009 Grandner MA, Williams NJ, Knutson KL, Roberts D, Jean-Louis G. Sleep disparity, race/ethnicity, and socioeconomic position. Sleep Med [Internet]. 2016;18:7–18. Available in: https://pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/26431755/ Bono TJ, Hill PL. Sleep quantity and variability during the first semester at university: implications for well-being and academic performance. Psychol Health Med [Internet].2022;27(4):931–6. Available in: http://dx.doi.org/10.1080/13548506.2021.1971724 Martins AJ, Vasconcelos SP, Skene DJ, Lowden A, de Castro Moreno CR. Effects of physical activity at work and life-style on sleep in workers from an Amazonian Extractivist Reserve. Sleep Sci [Internet]. 2016;9(4):289–94. Available in: http://dx.doi.org/10.1016/j.slsci.2016.10.00

    Gastrektomia bertikala obesitatearen tratamendu gisa. Epe luzerako emaitzak eta faktore prediktiboen azterketa

    Full text link
    Sarrera Obesitatea XXI. mendeko osasun arazo nagusietako bat da, haren prebalentzia etengabe areagotzen ari baita. Morbi-mortalitate handiko hainbat patologiarekin erlazionatuta dago, urtero 2,8 milioi heriotza eragiten dituela estimatuz. Gaur egun, tratamendu eraginkorrena kirurgia bariatrikoa da, eta gastrektomia bertikala da teknikarik erabiliena. Ikerketaren helburua kirurgia ondorengo epe luzeko pisu-galera eta komorbilitateen hobekuntza aztertzea da; baita prozesuan eragina izan dezaketen faktore biopsikosozialak ebaluatzea ere.   Metodologia Atzera begirako ikerketa analitikoa egin da, 2011-2020 bitartean Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean egindako gastrektomia bertikalak aztertuz. Emaitzak bost urtera ebaluatu dira. Azterturiko aldagaien artean ezaugarri demografikoak, galdutako gorputz-masaren indizearen ehunekoa (%GMI) eta ezaugarri psikosozialak daude. Kirurgiaren porrotarekin erlazionaturiko faktoreak identifikatzeko, erregresio logistiko multibariante modelo bat sortu da, eta estatistikoki esanguratsuak diren aldagaiekin nomograma bat garatu da. Emaitzak Guztira 324 paziente aztertu dira, horietatik %74,2 emakumeak izanik. Gehiengoa ezkonduta zegoen (%64,1), eta ikasketa-maila ertain-altua zuen (%73). Emakumeek ikasketa-maila baxuagoa, errenta txikiagoa, antsietate-depresio egoera eta elikadura-ohituretan pikatzeko joera handiagoa erakutsi dute (p<0,05). Gizonek, aldiz, tabako eta alkohol kontsumo handiagoa adierazi dute (denak p<0,05). Sindrome metabolikoaren prebalentzia ere handiagoa izan da gizonengan. Bost urtetara, galdutako batez besteko gehiegizko GMI %62,3 izan da. Komorbilitateei dagokienez, sindrome metabolikoaren (%32,7 vs %7,24), diabetearen (%31,6 vs %10,9), hipertentsio arterialaren (%38,2 vs %18) eta lo-apnea obstruktibo sindromearen (%67,9 vs %8) prebalentzien hobekuntza esanguratsua ikusi da (p<0,05). Aldiz, dislipemiaren hobekuntza ez da estatistikoki esanguratsua izan (%25,2 vs. %10,9; p=0,08). Emaitza hauetan eragina duten faktoreak aztertzerako unean, ikusi da kirurgiaren porrotarekin erlazionatutako faktoreak hauek izan direla: sindrome metabolikoa, egoera zibila, errenta-maila baxua eta zaurgarritasun-maila handia (p<0,05). 4. Ondorioak Gastrektomia bertikala obesitatearen tratamendu eraginkorra da bost urtera, bai pisu galerari dagokionez, baita komorbilitateen hobekuntzari dagokionez ere. Hala ere, faktore biopsikosozialek emaitzetan eragin nabarmena dute. Ezkonduek, maila sozioekonomiko baxukoek, sindrome metabolikoa dutenek eta zaurgarritasun gradu nabarmena duten emakumeek kirurgia-hutsegite arrisku handiagoa dute. Horrek azpimarratzen du ikuspegi integralaren eta jarraipen pertsonalizatuaren garrantzia

    1,022

    full texts

    1,968

    metadata records
    Updated in last 30 days.
    Portal of Scientific Journals of UEU
    Access Repository Dashboard
    Do you manage Open Research Online? Become a CORE Member to access insider analytics, issue reports and manage access to outputs from your repository in the CORE Repository Dashboard! 👇