Portal of Scientific Journals of UEU
Not a member yet
1968 research outputs found
Sort by
Eguzkia-Lurra-Ilargia sistema: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek eklipseen ulermenean dituzten zailtasunak
This study aims to analyse the mental model of secondary school students on the topic of Sun-Earth-Moon system, focusing on Moon phases and eclipses. That for, an open-ended questionnaire was designed and implemented with 265 secondary school students of Gipuzkoa (CAPV) whose an swers were analysed with phenomenography. The identified difficulties were similar to the ones obtained in the studies found in the literature review.Ikerketa honen helburua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen Eguzkia-Lurra-Ilargia sistemaren modelo mentala zein den jakitea da, bereziki Ilargiaren faseen eta eklipseen inguruko zailtasunak. Horretarako, galdera irekiz osatutako galdetegi bat diseinatu da eta Gipuzkoako (EAE) zentroetan inplementatu da. Guztira 265 ikaslek parte hartu dute, zeintzuen erantzunak fenomenografia bidez aztertu diren. Emaitza horiek berrikuspen bibliografiko batean lortutakoekin alderatzen dira, eta antzekoak direla ondorioztatzen da
Errealitate birtualaren adopzioa. Nola laguntzen du praktika klinikoan?
Technological growth is transforming various sectors, including the healthcare sector. The arrival of new technologies such as virtual reality is innovating hospital work processes. Despite being a recent addition to this field, literature is already showing the potential of this technology to immerse users in a completely digital environment. However, for this technology to be consolidated as an effective tool for healthcare staff, it is essential to establish an implementation plan that integrates the multidisciplinary collaboration of various actors and a clearly defined workflow.Aurrerapen teknologikoa hainbat sektore eraldatzen ari da, hauen artean osasun-sektorea. Errealitate birtuala bezalako teknologia berrien inplementazioak ospitaleko lan-prozesua berritzen ari da. Nahiz eta sektore honetan duela gutxi txertatutako teknologia izan, literaturak erakusten du tresna honen potentziala erabiltzeileak erreala dirudien ingurune digitaletan murgiltzeko. Hala ere, teknologia hau osasun-sektorean tresna eraginkorra izateko, funtsezkoa da profesionalen lankidetza multidiziplinarra eta ondo zehaztutako lan-fluxua integratzen duen gauzatze-plan bat ezartze
UBE3A ubikitina ligasaren funtzioa indargabetzen duten deubikitinasak identifikatzea eta inhibitzea Angelman sindromea tratatzeko estrategia terapeutiko gisa
Angelman Syndrome (AS) is a rare disease that develops when the UBE3A gene is not expressed in the brain or the protein it encodes for is defective. UBE3A E3 is a ubiquitin ligase, that is, it is responsible for attaching to its targets a small protein called ubiquitin. As AS is currently a disease that has no cure, our main objective is to develop a new treatment. In order to do so, we will identify and inhibit deubiquitinase(s) (DUBs) which have an opposite function to UBE3A. To find those DUBs, we propose the following two approaches: (i) identifying the proteins that interact with UBE3A in the fly brain, and (ii) the identification of UBE3A substrates in the brain of an AS mouse model. Once candidate DUB(s) are identified, they will be inhibited in AS mice models to assess their impact on AS symptomatology.Angelman Sindromea (AS) gaixotasun bakana da, UBE3A genea garunean adierazten ez denean edo kodetzen duen proteina akastuna denean garatzen dena. UBE3A E3 ubikitina ligasa bat da, alegia, bere ituei ubikitina deitzen den proteina txiki bat itsasteaz arduratzen da. AS gaur egun sendabiderik ez duen gaixotasuna denez, tratamendu berri bat lortzea da gure helburu nagusia. Horretarako, UBE3Aren kontrako funtzioa du(t)en deubikuitinasa(k) (DUBak) identifikatu eta inhibituko ditugu. DUB horiek identifikatzeko bi hurbilketa proposatzen ditugu: (i) eulien garunean UBE3Arekin elkarrekiten duten proteinak identifikatzea, eta (ii) AS sagu ereduen burmuinean UBE3Aren substratuak identifikatzea. Behin DUBa(k) identifikatuta, inhibituko dira, ASren sintomak leheneratu diren egiaztatzeko
Bizkarrezur-muina birsortzeko mikroingurune moldagarria
Traumatic spinal cord injury is a neurological condition with a significant socioeconomic impact that affects the quality of life of affected individuals in social, occupational, and psychological aspects. Unfortunately, there is currently no effective recovery strategy for the injury. However, they still face challenges such as high costs and low survival rates after transplantation. In this study, we propose the design of a dynamically adaptive gelatin-based hydrogel for spinal cord injury treatment. Different gelatin-based hydrogels with programmed degradation will be synthesized and characterized. Finally, the proposed hydrogels’ properties will be validated.Bizkarrezur-muineko lesio traumatikoa eragin sozioekonomiko handia duen egoera neurologikoa da, eta kalte egiten dio eragindako pertsonen bizitza sozialaren, lanaren eta psikologikoaren kalitateari. Tamalez, gaur egun ez dago lesioa behin betiko sendatzeko estrategia eraginkorrik. Lan honetan, bizkarrezur-muineko lesiorako dinamikoki egokitzekoa den gelatinaz egindako hidrogel bat diseinatzea proposatu da. Bertan, degradazio programatua duten gelatinaz osatutako hidrogel ezberdinak sintetizatu eta karakterizatuko dira. Ondoren, proposatutako hidrogelen propietateak balidatuko dir
Linboko zelula amen eta melanozitoen ko-kultiboaren optimizazioa: hazkuntza medioek melanozito epidermikoen hazkundean eta funtzionaltasunean duten eragina
Limbal epithelial stem cells (LESC), which are located in the sclerocorneal limbus (the transition zone between cornea and sclera), precisely in a specialized environment called the limbal niche, are constantly renewing the corneal epithelium. The limbal niche also contains melanocytes, which play a key role in maintaining the state of dedifferentiation and the functionality of said stem cells. When LESCs become dysfunctional, the cornea undergoes conjunctivalization, resulting in decreased transparency and loss of vision. Although autologous LESC transplantation is the most effective treatment, the scarcity of LESCs requires their ex vivo expansion, highlighting the need to seek optimal conditions for this.
Co-seeding with melanocytes has been recently investigated as a promising approach to maintaining the survival, stemness and functionality of LESCs by mimicking their natural niche. Using as the main axis the investigation of morphology, growth, viability, migration, melanin synthesis and expression of melanocyte markers, we analyzed melanocytes in different culture media. The findings indicated that the commonly used media for LESCs is not adequate to culture melanocytes. In contrast, the modified experimental media enhanced viability and migratory capacity while maintaining the typical melanocyte morphology.
Cholera toxin was replaced with isoproterenol to develop growth media free of xenogenic compounds - chemical substances derived from other species- in order to avoid compounds that may pose risks to cell therapy. Furthermore, studies have shown the importance of specific growth factors and signal molecules such as α-MSH and endothelin-1 for melanocyte survival. Optimization of LESC and melanocyte growth conditions is essential to improve LESC expansion and transplantation therapies.Linboko epitelioko zelula amak (LEZA), linbo esklerokornealean (kornea eta esklerotikaren arteko trantsizio gunea) kokatzen direnak, linboko nitxo deritzon ingurune espezializatu batean hain zuzen ere, etengabe ari dira korneako epitelioa berritzen. Linboko nitxoan melanozitoak ere badaude, eta funtsezko zeregina dute aipaturiko zelula amen desdiferentziazio egoera eta funtzionalitatea mantentzeko orduan. LEZAk disfuntzionalak bihurtzen direnean, korneak konjuntibalizazioa jasaten du, eta horrek gardentasuna murriztea eta ikusmena galtzea eragiten du. Transplante autologoa tratamendurik eraginkorrena bada ere, LEZAn eskasiak euren ex vivo hedapena eskatzen du, horretarako baldintza optimoak bilatzearen beharrizana nabarmenduz.LEZAn biziraupena eta pluripotentzia mantentzeko ikuspegi itxaropentsu bezala ikertu da melanozitoekin batera ereitea, zeintzuek funtsezko zeregina duten LEZAn diferentziazio-eza, biziraupena eta funtzionalitatea mantentzerako orduan, linboko nitxo naturala imitatuz. Morfologia, hazkuntza, bideragarritasuna, migrazioa, melaninaren sintesia eta melanozitoen markatzaileen adierazpena ikertzea ardatz nagusi gisa erabiliz, melanozitoak kultibo medio desberdinetan aztertu genituen. Aurkikuntzek adierazi zuten LEZAk ereiteko erabili ohi diren hazkuntza medioek melanozitoen bideragarritasuna eta funtzioak murrizten zituztela. Aitzitik, eraldatutako medio esperimentalek bideragarritasuna eta migrazio gaitasuna emendatzen zuten, melanozitoen morfologia tipikoa mantenduz.Beste espezietatik eratorritako konposatu kimikorik, konposatu xenogeniko izenekoak, gabeko hazkuntza medioak garatzeko isoproterenolarekin ordezkatu zen toxina kolerikoa, terapia zelularrerako arriskuak ekar ditzaketen konposatuak saihestuz. Gainera, buruturiko azterketek agerian uzten dute hazkuntza-faktore espezifikoek eta seinale-molekulek (α-MSH eta endotelina-1, adibidez) melanozitoen biziraupenerako duten garrantzia. LEZA eta melanozitoen hazkuntza-baldintzak optimizatzea funtsezkoa da LEZAn hedapena eta transplante-terapiak hobetzeko
Nanoplastikoek muskuiluetan eragin ditzaketen kalteak: berezko aldakortasuna eta toxikotasuna bereiztearen erronka
The evidence of the harmful effects of microplastics (MPs, ≤ 1 mm) on marine organisms has greatly increased in the last years, but information regarding the impact of nanoplastics (NPs, ≤ 1 μm) is still insufficient. Given the widespread occurrence of polystyrene (PS) MPs and NPs in the marine environment, it is important to determine their potential adverse effects. Mussels are widely used sentinel organisms, among other reasons, because they can internalize particulate pollutants, such as, MPs and NPs, due to their filter-feeding ability. This work aimed to elucidate the differential toxicity of three sizes of PS NPs (50, 200 and 1000 nm) in foodborne exposed mussels’tissues, immune system and at whole organism level.Mikroplastikoek (MP, ≤ 1 mm) itsas organismoetan eragin ditzaketen kalteen inguruko informazioa nabarmenki handitu da azken urteotan, baina nanoplastikoei buruzkoa (NP, ≤ 1 μm) askoz urriagoa da. Itsas ingurunean poliestirenozko (PS) MP eta NPak oso hedatuta daudenez, garrantzitsua da eragin ditzaketen kalteak zehazki ezagutzea. Muskuiluak, maiz erabiltzen dira organismo behale moduan, besteak beste, iragazleak direnez, MP eta NP moduko kutsatzaileak barneratu ditzazketelako. Lan honen helburua da dietara gehitutako PSzko 3 tamaina ezberdindun NPek (50, 200 eta 1000 nm) muskuiluetan eragin ditzaketen kalteak aztertzea: bai beraien sistema immunean, ehunetan eta organismo mailan
Tokiko ospitale bateko COVID-19 pazienteen datu-multzoaren Triajea
The COVID-19 pandemic has increased the pressure on developing clinical decision-making systems based on predictive algorithms, potentially helping to reduce the unmanageable strain on healthcare systems. In an attempt to address this challenging health situation, we attempted to provide a contribution to this endeavour with an in-depth study of a real-life dataset of covid-19 patients from a local hospital. In this paper, we approach the problem as triage prediction problem, formulated as multi-class classification problem, with special care on the age normalization of physiological variables. We report experimental results obtained on a data sample covering COVID-19 patients assisted in a local hospital. To do this, we tried to emulate the triage decisions of the physicians recorded in a dataset containing the measurements of physiological variables and the triage decision. We obtained results that provide encouragement for a real-life application development of the data balancing and classification in the prediction of the triage that the medical doctors will assign the critical patients.COVID-19aren pandemiak algoritmo prediktiboetan oinarritutako erabaki-sistemak garatzeko presioa areagotu du, osasun-sistemen karga kudeaezina arintzeko helburuarekin. Osasun-egoera erronkatsu honii aurre egiteko, ikerketa honetan tokiko ospitale bateko COVID-19 pazienteen datu-multzo erreal baten azterketa sakona burutu dugu. Artikuluak triajea iragarpen-arazo gisa planteatzen du, klase anitzeko sailkapen baten bidez formulatua, aldagai fisiologikoen adinarekiko normalizazioa bereziki aztertuz. Lortutako emaitza esperimentalak aurkezten ditugu, tokiko ospitale batean onartutako COVID-19ko pazienteen datuetan oinarrituta. Emaitzek aplikazio praktikoetarako aukera itxaropentsuak eskaintzen dituzte, datuen oreka eta sailkapena hobetuz, medikuek paziente kritikoei esleituko dieten triaje-iragarpena optimizatzeko
____________
OSASUNALDIAOsasun-zientzien gradu-amaierako lanen 4. JardunaldiaMedikuntza, Erizaintza, Farmazia, Odontologia, Fisioterapia, Psikologia
OSAGAIZ aldizkariak osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 4. jardunaldia antolatu du aurten. Horretan lankide izan ditu UEU eta EHUko Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetza eta Medikuntza eta Erizaintza, Farmazia eta Psikologia Fakultateak. Osasunaldiaren helburua gradu-amaierako lanei ikusgarritasun handiagoa ematea da.Jardunaldia 2025eko apirilaren 10ean egin zen, aurrez aurre, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Leioako Egoitzan, Donostiako Medikuntzako eta erizaintzako Irakasgunean, eta Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolan. Eta online.Jardunaldi honetara aurkeztu ahal izan ziren azken bi-hiru ikasturteetan osasun-zientzietako ikasketen bukaeran aurkeztu diren gradu-amaierako lanak: medikuntza, erizaintza, farmazia, odontologia, fisioterapia eta psikologia arloetakoak. Gainera, aurtengo edizioan irakasleek ere parte hartu dute, haien ikerketa-lerro eta proiektuetan eskaintzen dituzten gradu-amaierako lanen aukerak aurkeztuz, ikasleen eta irakasleen arteko harremana eta lankidetza sustatzeko.Orain, OSAGAIZ aldizkariaren ale berezi honetan aurki ditzakezue aurkeztutako lan horien laburpenak
Eraldaketa soziala Euskal Herriko Unibertsitateko Pedagogiako Graduan. Ikasleen iritzia
The aim of this paper is to analyse the opinion of the students of the Degree in Pedagogy at the University of the Basque Country (EHU) about the presence of «social transformation» in the degree. The results indicate that students consider that the importance of social transformation in the degree is not enough, and that it is only superficially worked on; furthermore, as the grade progresses, the presence of this topic loses weight. There is no critical reflection on the roles and functions of pedagogues, no political analysis is made, the contents are not related to the specific problems of society, critical and radical approaches are little worked on, and the keys of critical pedagogies are not applied… The values that would be necessary for transformation are not worked on, and as the degree progresses, the values that predominate in society, individualism and competitiveness, prevail.Lan honek Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Pedagogiako Graduko ikasleen iritzia jaso du «eraldaketa sozialak» graduan duen presentziari buruz. Emaitzek adierazten dutena da ikasleen iritziz eraldaketa soziala gutxi lantzen dela Pedagogiako Graduan, eta lantzen denean, azaletik bakarrik lantzen dela; bigarren emaitza da, gradua aurrera doan heinean, eraldaketaren lanketak pisua galtzen duela. Graduko lehenengo bi urteetan eraldaketa sozialaren beharra aipatzen den arren, ezer gutxi egiten da eraldaketa horrek zer forma izan dezakeen eztabaidatzeko. Pedagogoen rol eta funtzioei buruz ere ez da hausnartzen kritikoki. Horretaz gain, graduan ez da analisi politikorik egiten, ez da gizarteko arazo zehatzekin loturarik egiten, ikuspegi kritiko eta erradikalak gutxi lantzen dira eta pedagogia kritikoetako klabeak ere gutxiegi aplikatzen dira: hausnarketa kritikoa, sormena, eztabaidak, ikasleen parte-hartzea eta jarrera aktiboa, irakasleak aldaketarako erreferente izatea, ikuspegi kolektiboa indartzea… Ez dira lantzen eraldaketarako beharrezkoak liratekeen balioak, eta graduak aurrera egin ahala, gizartean nagusi diren balioak nagusitzen dira, indibidualismoa eta lehiakortasuna