Portal of Scientific Journals of UEU
Not a member yet
    1968 research outputs found

    Gradu Amaierako Lanak Giza Anatomian: aldakortasun anatomikoaren dokumentazioa eta aplikazio klinikoa

    Full text link
    Medikuntza Graduko Giza Anatomia III irakasgaiko irakasleok, Basurtu eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaletako espezialista klinikoekin elkarlanean, eskaintzen ditugun gradu-amaierako lanak (GrAL) zertan oinarritzen diren azaldu dugu Osasunaldiaren aurtengo edizioan. Izan ere, gradu-amaierako lan hauek, duela pare bat urte abiatu genuen lankidetza-proiektu batetik eratorritakoak dira. GrAL hauetan askotariko kirurgiak burutzeko orduan funtsezkoak izan daitezkeen atal anatomikoak identifikatzea da helburu nagusia, alegia, kirurgia edo interbentzio bat planifikatzeko orduan kontuan hartu beharreko atal anatomiko garrantzitsuenak aztertzea. Nahiz eta anatomiaren arloan ikerketa eta lan ugari egin diren urte luzez, oraindik ere ezagutza mugatua dugu pertsonen arteko aldakortasunari dagokionez. Giza-gorputzaren egitura nagusiak ezagunak diren arren, eguneroko praktika klinikoak eta disekzioak erakusten dute anatomia ez dela beti “liburukoa”: egitura askotan aldaketa nabarmenak aurki daitezke, eta horiek eragin zuzena izan dezakete interbentzio medikoetan. Hori dela eta, lan hauen balioa ez datza soilik anatomia “berriro” deskribatzean, baizik eta giza aldakortasun horren dokumentazio zehatza egitean. Are gehiago, jakintasun orokorra handitzeaz gain, lan hauek betetzen duten beste helburu garrantzitsu bat euskarazko testu-bildumak osatzea litzateke, hots, gai teknikoak jorratzea helburu duen euskarazko bilduma edo corpusa osatzea. Lan hauek aurrera eramateko, Giza Anatomia III-ko irakasgaian eskaintzen diren mintegietan oinarritzen gara. Mintegi horietan, anatomia irakasteko eta ikasteko erabiltzen ditugun gorputzetan, kirurgiaren ikuspegitik interesgarriak diren atal anatomikoak aztertzen ditugu. Ikasleek, lehenik eta behin, interbentzio bakoitzean parte hartzen duten egitura anatomikoak identifikatu eta deskribatzen dituzte, eta, ondoren, espezialista klinikoek deskribatutako pausu horiek praktikan jartzen dituzte, kliniko espezialisten laguntzaz. Mintegietan zehar, ikasleek erakutsitako interesak eta motibazioak erakutsi ziguten anatomiaren eta kirurgiaren arteko loturak ikuspuntu praktiko eta kliniko batetik aztertzea baliagarria eta erakargarria zela haientzat. GrAL modura sakontasun handiagoz landu zitezkeen lan-ildoak proposatzea otu zitzaigun. Horrela sortu zen ideia: ikasleei aukera ematea interbentzio zehatz baten inguruko anatomia eta inguruko egituren aldakortasuna aztertzeko, ikuspegi kliniko eta anatomikotik. Aldaki anatomikoak maiz agertzen dira bereziki odol-hodietan. Aldaketa hauek, kasu askotan, interbentzioaren planifikazioan eta gauzatzean eragina izan dezakete. Izan ere, benetako interbentzio kirurgikoak prestatzeko orduan ohikoa da aurretiazko azterketa anatomikoa egitea, bereziki odol- hodien kokapena eta ibilbidea kontuan hartuta, kirurgiaren garapenean eman beharreko pausoak egoki planifikatzeko. Hori dela eta, gure gorputzetan disekzio bidez atzemandako aldaki anatomikoak ez dira kasu isolatuak, baizik eta praktika klinikoan maiz aurkitzen diren egoerak, eta, ondorioz, "ohiko erronkatzat" jo daitezke. Aldakortasun horien garrantzia ikusita, hainbat egilek liburuetako kapituluetan nahiz artikulu zientifikoetan jaso izan dituzte deskribapen horiek. Hala ere, ohikoa den bezala, euskarazko ekoizpen zientifikoa arlo honetan ere oso urria da, eta hutsune hori betetzea da gure lanaren beste ekarpen nagusietako bat. Horrela, lan hauetan tratamendu kirurgiko batean determinanteak diren atal anatomikoen aldaeren deskribapen oso bat ematen saiatzen gara. Horretarako,  hainbat iturritatik jasotako informazioa erabiltzen dugu:  alde batetik, unibertsitateko emaileen gorputzen  disekzio anatomikoetan identifikatutako egiturak eta bestetik,  benetako interbentzioetan klinikoek jasotako argazki eta OTA ordenagailu tomografia axialak.  Irudi-material horien konbinazioak aukera ematen digu aldakortasun anatomikoa modu integratuan aztertzeko eta dokumentatzeko. Honela, gure xedea, batetik, ezagutza kliniko eta anatomikoaren arteko lotura indartzea da, eta bestetik, jakintza horren euskarazko transmisioa sustatzea

    Euskaraz argitaratzeko edo ez argitaratzeko arrazoiak: Gizarte Zientzietako ikertzaileen kasua

    No full text
    The desire of researchers to reach the widest possible audience has made English the lingua franca of the academic world. At the same time, minority languages have a limited presence in prestigious international journals. In this context, this study aims to understand what motivates Basque social science researchers to publish—or not publish—their articles in Basque. The study conducted a lexical analysis of the opinions of 131 researchers using the Reinert method. The results show that researchers choose dominant languages to gain greater recognition and impact in their professional careers. However, aware of the importance of promoting knowledge in Basque, many also publish their work in this language. Militancy and the nature of the research topics are also key factors in this decision. The findings suggest that strengthening the role of minority languages in disseminating knowledge is essential.Lan akademikoak ahalik eta irakurle gehienengana iristeko ikertzaileen grinak ingelesa esparru akademikoko lingua franca bihurtzea ekarri du. Era berean, hizkuntza gutxituek presentzia txikia daukate nazioarteko aldizkari ospetsuetan. Testuinguru horretan, azterlan honen helburua da jakitea zerk bultzatzen dituen Gizarte Zientzien arloko euskal ikertzaileak beren artikuluak euskaraz argitaratzera edo ez argitaratzera. Azterketan, arloko 131 ikertzaileren iritzien azterketa lexikoa egin da Reinert metodoaren bidez. Emaitzek erakusten dutenez, ikertzaileek hizkuntza nagusiak aukeratzen dituzte beren ibilbide profesionalean errekonozimendu eta inpaktu handiagoa lortzeko. Aitzitik, ezagutza euskaraz ere zabaltzeak duen garrantziaren jakitun, askok euskaraz argitaratzen dituzte beren lanak. Militantzia eta ikertutako gaien izaera ere funtsezkoak dira erabaki horretan. Emaitzen arabera, beharrezkoa da hizkuntza gutxituek ezagutzaren hedapenean daukaten pisua indartzea

    Gorputz Hezkuntzaren eragina hezkuntza-premia bereziak dituzten Haur Hezkuntzako umeengan: berrikuspen sistematikoa

    No full text
    The aim of this article is to examine the effects of physical education (PE) on preschool children with special educational needs through a systematic review. The main results reveal: (i) Regarding motor competence, PE may have a positive effect on children with Down syndrome, developmental delays, motor development, and autism spectrum disorder, but more research is needed in children with hearing impairment; (ii) regarding physical activity, PE allows us to improve the level of physical activity in children with Down syndrome and developmental delays; (iii) regarding cognitive and social skills, although PE has shown an effect, more research is needed to know the effect of PE on cognitive and social skills in children with special needs. Therefore, GH has a direct impact on children with special needs.Artikulu honen helburua da Gorputz Hezkuntzak (GH) hezkuntza-premia bereziak dituzten eskolaurreko haurrengan dituen ondorioak aztertzea da errebisio sistematiko baten bitartez. Emaitza nagusiek honako hau nabarmendu dute: (i) Mugitzeko gaitasunari dagokionez, GHk eragin positiboa izan dezake Down-en sindromea, garapenean atzerapenak, garapen motorraren eta espektro autistaren nahasmenduak dituzten haurrengan, baina ikerketa gehiago behar da entzumen-desgaitasuna duten haurrengan; (ii) Jarduera fisikoari dagokionez, GHk aukera ematen digu Down-en sindromea eta garapen-atzerapena dituzten haurren jarduera fisikoaren maila hobetzeko; (iii) Gaitasun kognitiboari eta sozialari dagokienez, GHk eragina erakutsi badu ere, ikerketa gehiago behar da hezkuntza-premia bereziak dituzten haurren trebetasun kognitibo eta sozialetan GHk duen eragina ezagutzeko. Beraz, GHk eragin zuzena du hezkuntza-premia bereziak dituzten haurrengan

    Betebeharra ala eskubidea? Memoria-legeen aldeko eta kontrako argudioei buruzko azterketa kriminologikoa

    No full text
    In recent years, memory has become an object of social debate and controversy. What to do with the past and how victims recognize and repair have been decisions that have divided society, especially when they have brought with them legal and political responses. Based on these divisions and tensions, this text aims to claim that memory has a central place in the reporting of memory diseases. To do this, in the framework of the Law of Historical and Democratic Memory of the Basque Country of 2023, will be presented the different possibilities of interpretation of memory as a moral duty, totalitarian resource to break coexistence and consensus or as a civil right. Based on the discrepancies and arguments of three these attitudes, it can be affirmed that memory offers resources in the care of victims, citizen participation and not to forget what happened and happens with the greatest injustices.Azken urteotan, memoria gizarte-eztabaidaren objektu bihurtu da. Iraganarekin zer egin eta zein biktimari aitortza eta erreparazioa eman galderek gizartea zatitu dute, bereziki gai hauen testuinguruan erantzun juridiko-politikoak eman direnean. Banaketa eta tentsio hauetatik abiatuta, testu honek memoriak gaitzen salaketan leku zentrala duela aldarrikatzeko helburua dauka. Horretarako, 2023ko Euskadiko Memoria Historikoaren eta Demokratikoaren Legea gidalerro harturik, memoria betebehar moral moduan, bizikidetza eta adostasuna hausteko errekurtso totalitario gisa edo eskubide zibil moduan interpretatzen duten aukerak aurkeztuko dira. Hiru jarrera horien desadostasun eta argudioetan oinarriturik, berrets daiteke memoriak biktimekiko arretan, herritarren parte-hartzean eta bidegabekeria handienekin gertatu zenaz eta gertatzen denaz ez ahazteko baliabideak eskaintzen dituela

    Asier Gonzalez Artetxeren tesiaren laburpena

    No full text
    Title of the thesis: Training effects on young footballers' sociomotor actionTesiaren izenburua: Entrenamenduaren efektuak futbolari gazteen akzio soziomotorrea

    Eugenola lehengai gisa polimero biooinarrituen sintesian

    No full text
    The petrochemical industry has been traditionally, the major source of monomers for the production of different polymers, such as polyesters, polyamides or polyurethanes. However, the limited nature of fossil reserves, rising prices, environmental problems and the poor biodegradability of traditional synthetic polymers have accelerated the development of polymeric materials from renewable sources. Natural monomers with aromatic groups, such as eugenol, have been the great interest because of the incomparable thermal and mechanical properties they provide to the materials obtained. In fact, the various functional groups of eugenol allow for simple chemical modifications. So, in this study a series of polyamides based on eugenol have been successfully synthesized. The products obtained have been characterized by a number of techniques, including Nuclear Magnetic Resonance (NMR), Differential Scanning Calorimetry (DSC), and Thermogravimetric Analysis (TGA).Tradizionalki, industria petrokimikoa monomeroen iturri nagusia izan da polimero desberdinen ekoizpenerako, hala nola, poliesterrak, poliamidak edota poliuretanoak. Hala ere, erreserba fosilen izaera mugatuak, prezioen igoerak, ingurumen arazoak eta ohiko polimero sintetikoen biodegradagarritasun eskasak azkartu egin dute iturri berriztagarrietatik sortutako material polimerikoen garapena. Talde aromatikoak dituzten monomero naturalek, hala nola, eugenolak, arreta berezia jasan dute lortutako materialei ematen dizkieten propietate termiko eta mekaniko paregabeengatik. Izan ere, eugenolak dituen talde funtzional ezberdinen ondorioz eraldaketa kimiko errazak ahalbidetzen ditu. Beraz, ikerketa honetan eugenolean oinarritutako poliamidak arrakastaz sintetizatu dira. Lortutako produktuak hainbat teknikaren bidez karakterizatu dira, besteak beste, Erresonantzia Magnetiko Nuklearra (EMN), Ekorketazko Kalorimetria Diferentziala (EKD) eta Analisi Termograbimetrikoa (ATG) erabili

    Emozioen historia: etorkinen esperientziak ulertzeko tresna baliagarria. Migrazioak Espainiatik Euskal Herrira (1960-2000)

    No full text
    This article aims to argue that the study of emotions is a valid way to understand Spanish migrations in the Basque Country between the 1960s and 2000. Based on the example of three emotions: melancholy, shame and utopian illusion, the construction of the migrant subject in that period will be analysed. Oral interviews and analysis from the perspective of the history of emotions will be used as tools for the analysis.Artikulu honetan 1960ko hamarkadatik 2000. urtera arteko Euskal Herrian izandako migrazio espainiarra ulertzeko emozioen azterketa baliagarria dela defendatzen da. Melankolia, lotsa eta ilusio utopikoa bezalako hiru emozioetatik abiatuta, aldi horretarako subjektu migratzailearen eraikuntza aztertuko da. Ahozko elkarrizketak eta emozioen analisi historikoa azterketa tresnak izango dira

    Ahozko Handia: murgiltze ereduko ikasleen estrategia elebidunak eta gaitasun soziolinguistikoa indartzeko aukera

    No full text
    This contribution will analyze the experimentation of a Didactic Sequence (DS) to prepare the bilingual Basque-French Grand Oral (GO) assessment with students from the only basque immersive high school in Bayonne (Northern Basque Country). The oral assessment is performed in front of a two-member jury: one of the them is an expert in Basque literature whereas the other one does not speak Basque. In order to respond to this complex communicative situation, students need specific bilingual and sociolinguistic skills, that have been treated in the DS. After the experimentation, we have witnessed an increase in students’ bilingual strategies and their sociolinguistic awareness. Consequently, we will argue that DS can foster immersion students’ bilingual and sociolinguistic skills.  Lan honetan Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleekin Ahozko Handia (AH) proba elebiduna lantzeko Sekuentzia Didaktiko (SD) baten esperimentazioa aztertuko da. Proba hori bi kidez osatutako epaimahai baten aitzinean gauzatzen da: epaimahaikide bat euskal gaietan aditua da eta bestea ez da euskalduna. Gure lanean ikasleek egoera komunikatibo horri erantzuteko behar dituzten gaitasun elebidun eta soziolinguistikoak lantzeko SD elebidun bat diseinatu eta esperimentatu dugu eta ondoko analisian ikusi dugu ikasleen ekoizpenetan estrategia elebidunak garatuagoak direla eta egoeraren irakurketa osatuagoa dela. Ondorioz, argudiatuko dugu SDak baliagarri direla murgiltze ereduko ikasleek AHn eta egunerokoan beharko dituzten gaitasun elebidun eta soziolinguistikoak lantzeko

    Barazki-eskabetxeetan berrikuntza kombucha-ozpinen bidez

    No full text
    In recent years, fermented foods have become an important gastronomic trend. In this context, the main objective of this research was to develop vegetable pickles using acidity obtained by the ancient fermentation method of kombucha. Maca and ginger, as raspberries and rooibos infusions were used for the production of kombucha vinegars which were employed as brine to produce carrot pickles. In this process the firmness of the carrots was reduced and the pH of the brines increased slightly. Carrot pickles acquired a complex flavor and the natural notes of the infusions. Based on the results obtained, kombucha vinegar emerges as an alternative to produce innovative vegetable pickles.Azken urteotan, jaki hartzituak joera gastronomiko garrantzitsua bilakatu dira. Testuinguru honetan, lan honen helburua kombucha-ozpina barazki-eskabetxe berritzaileak egiteko alternatiba gisa aztertzea izan da. Bai maka eta jengibre, zein mugurdi eta rooibos infusioekin kombucha-ozpinak egitea lortu zen, azenario barazki-eskabetxeetan likido estalgarri gisa erabili zirenak. Prozesu horretan azenarioen irmotasuna murriztu eta likido estalgarrien pH-a arinki igo zen. Azenario barazki-eskabetxeak zapore konplexua eta infusioen berezko ukituak bereganatu zituzten. Lortutako emaitzen bidez, kombuchaozpina barazki-eskabetxe berritzaileak egiteko alternatiba gisa balioztatu zen

    Omega-3 gantz-azidoen eragin neurobabeslea nerabezaroan aldizkako gehiegizko alkohol-kontsumoaren ostean: eikosanoide-endokannabinoide seinaleztapen gurutzatuaren garrantzia

    No full text
    Adolescence is a critical period of development, and the brain is highly sensitive to excessive alcohol consumption, such as binge drinking. In alcohol-induced long-term damage, the microglial response and the production of proinflammatory eicosanoids play a key role, with 2-arachidonoylglycerol (2-AG) potentially serving as a major source of proinflammatory eicosanoids. In a mouse model, we examined the effects of alcohol consumption on microglial structure and the expression of monoacylglycerol lipase (MAGL) and cyclooxygenase-2 (COX-2) enzymes involved in eicosanoid synthesis. We also evaluated the ability of omega-3 fatty acids to mitigate these changes. Our results highlight the potential of omega-3 fatty acids in reducing the harmful effects of alcohol consumption.Nerabezaroa garapenaren aldi kritikoa da, eta garuna oso sentikorra da botiloi gisako neurriz kanpoko alkohol-kontsumoarekiko. Alkoholak eragindako kalte iraunkorretan, mikrogliaren erantzuna eta eikosanoide proinflamatorioen ekoizpena funtsezkoak dira, eta 2-arakidonilglizerol (2-AG) endokannabinoideak eikosanoide proinflamatorioen iturri gisa garrantzi handia izan dezake. Sagu-eredu batean, alkoholak mikrogliaren egituran eta eikosanoide sintesian parte hartzen duten monoazilglizerol lipasa (MAGL) eta zikooxigenasa-2 (COX-2) entzimen espresioan duen eragina aztertu dugu, bai eta omega-3 gantz-azidoek aldaketa horiek arintzeko duten gaitasuna ere. Gure emaitzek omega-3 gantzazidoek alkoholaren ondorio kaltegarriak murrizteko duten potentziala nabarmentzen dut

    1,022

    full texts

    1,968

    metadata records
    Updated in last 30 days.
    Portal of Scientific Journals of UEU
    Access Repository Dashboard
    Do you manage Open Research Online? Become a CORE Member to access insider analytics, issue reports and manage access to outputs from your repository in the CORE Repository Dashboard! 👇