Portal of Scientific Journals of UEU
Not a member yet
1968 research outputs found
Sort by
Elektrolito solido hibrido berriak: sare metal-organiko eta likido ionikoen konbinazioa litio eta sodio baterientzat
Lithium-ion batteries (LIBs) are the most used batteries. Although its benefits, the search for a cleaner and cheaper alternative has been rising, and that’s where sodium-ion batteries (SIBs) come into place. However, both types face safety issues. To improve safety, among new battery approaches, there’s been the use of solid electrolytes (SE), which help ions move between electrodes while ensuring stability. A major challenge is finding an electrolyte with good ion flow and durability. This work focuses on developing a SE made of MOF (Metal-Organic Framework) and ionic liquid (IL), both for sodium and lithium. The MOF’s structure helps control ion movement and the IL improves conductivity. These materials enhance safety, stability and performance, making LIBs and SIBs more efficient and reliable.Litio ioizko bateriak (lithium ion battery, LIB) gehien erabiltzen diren bateriak dira. Haien onurak ugariak izan arren, alternatiba garbiago eta merkeago baten bilatzea areagotu da, eta hor nabarmentzen dira sodio ioizko bateriak (sodium ion battery, SIB). Hala ere, biek segurtasun-arazoak dituzte. Segurtasuna hobetzeko, bateria berrien artean elektrolito solidoen (solid electrolyte, SE) erabilera aztertzen ari da, ioiei elektrodoen artean mugitzen laguntzen dietenak eta, aldi berean, egonkortasuna bermatzen dutenak. Erronka nagusietako bat ioi-fluxu ona eta iraunkorra ahalbidetuko duen elektrolito bat aurkitzea da. Lan honetan, SE baten garapena da helburua, MOF (sare metal-organikoa) eta likido ionikoz (ionic liquid, IL) egina, bai sodiorako bai litiorako. MOFaren egiturak ioien mugimendua kontrolatzen laguntzen du eta ILak eroankortasuna hobetzen du. Material hauek segurtasuna, egonkortasuna eta errendimendua hobetzen dituzte, LIB eta SIB eraginkorragoak eta fidagarriagoak bihurtuz
Burmuineko oximetria-seinalearen wavelet analisia bihotz-biriketako berpizte-masajearen sakaden maiztasuna kalkulatzeko
The high-temporal-resolution cerebral oximetry signal obtained through near-infrared spectroscopy reflects fluctuations due to chest compressions (CCs) administered during cardiopulmonary resuscitation. The aim of this study was to develop a method to detect the frequency of CCs based on processing the cerebral oximetry signal of patients in out-of-hospital cardiorespiratory arrest (OHCA). The study database consisted of 284 segments extracted from 30 OHCA patients. The segments included thoracic impedance and oximetry signals. The results obtained demonstrate the robustness and accuracy of the method that could be integrated into monitoring systems.Infragorri hurbileko espektroskopiaren bidez erregistratutako bereizmen altuko oximetria-seinaleak fluktuazioak islatzen ditu bihotz-biriketako berpiztearen (BBBaren) bularreko sakadekin (BSekin). Lan honen helburua BSen frekuentzia detektatzeko metodo bat garatzea izan zen, bihotz-biriketako geldialdiko pazienteen oximetria-seinalea prozesatuta. Laneko datu-basea 284 segmentuk osatu zuten, ospitalez kanpoko bihotz biriketako geldialdia (OKBBG) jasan zuten 30 pazientetatik ateratakoak. Segmentu bakoitza bularraldeko inpedantzia eta burmuineko oximetria seinaleez eraturik zegoen. Lortutako emaitzak metodoa sendoa eta zehatza dela erakusten dute, baita monitorizazio sistemetan integratzea posible izan daitekeela ere
zeptOS: segurtasunera bideratutako sistema eragile txertatua RISC-V sistemetarako
The use of small and specialized systems has increased in the last decades, leading to the control of most of the devices in our every day life. As most of those devices can be controlled through the internet the devices get exposed to a lot of attackers, leading to concerns in the privacy and security communities. Additionally, a lot of these devices use proprietary hardware IP and SDKs, leading to less control and customizability in the hands of the developers. This paper describes the development of a software stack designed to provide a great development platform for embedded applications employing the open RISC-V ecosystem and a custom lightweight operating system.Sistema txiki eta espezializatuen erabilerak gorakada egin du, egunerokotasunean erabiltzen ditugun tresna asko kontrolatzera iritsi arte. Gailu horietako asko internet bidez kontrolatzeko aukera dago eta honen ondorio bezala gailu horietako asko hainbat erasotzaileren ikusgai bihurtu dira pribatutasun eta segurtasun munduan kezkak sortuz. Gainera, gailu horietako askok hardware IP eta SDK propietarioak erabiltzen dituzte, garatzaileek duten kontrola eta pertsonalizazio aukerak asko mugatuz. Artikulu honen bitartez sistema txertatuetarako erabili daitekeen plataforma ireki eta aldagarri bat deskribatzen da RISC-V arkitekturaren ekosistema irekiaz eta sistema eragile txiki eta arin batez baliatuz
Elebidunen afasia simulatzeko eredu konputazionalaren oinarriak
The brain is fragile. A stroke or traumatic brain injury can lead to long-lasting damage in any cognitive domain, such as language for example. Besides, more than half of the world’s population is bilingual. However, language impairments in bilingual populations have seldom been studied, in part due to the inherent heterogeneity present in the clinical and linguistic characteristics of bilingual patients. Computational models can be used to create homogeneous samples of simulated bilingual patients, which can lead to a better understanding of both healthy and impaired language processing. In this study, we present the expansion of an English speech processing model (EARSHOT) to a bilingual Basque-Spanish speech processing model. Additionally, the lesioning method used to simulate aphasia is described.Garuna hauskorra da. Iktus edo garuneko erasanek desoreka iraunkorrak eragin ditzakete edozein maila kognitiboan, hizkuntzan esaterako. Bestalde, munduko biztanleriaren erdia baino gehiago elebiduna da. Hala ere, elebidunen hizkuntza-desorekak gutxitan aztertu dira, neurri batean paziente elebidunen ezaugarri kliniko eta linguistikoetan berezko den heterogeneotasunagatik. Eredu konputazionalak paziente elebidun simulatuen lagin homogeneoak sortzeko erabil daitezke, eta horrek hizkuntzaren prozesamendu osasuntsua zein kaltetua hobeto ulertzea ekar dezake. Ikerketa honetan, ingelesa prozesatzeko EARSHOT hizketa-ereduaren hedapena aurkezten da, euskara-gaztelania prozesatzeko eredu elebidun batera. Bestalde, afasia hizkuntza-desoreka simulatzeko ereduak duen kaltetze-metodoa ere deskribatuko da
INFAC, botika berrien, i-botika fitxen eta sendagaiak zentzuz erabiltzeko gomendioen azken hilabeteak: (2024ko urtarriletik abendura)
INFAC buletina hilean behin argitaratzen da, eta haren helburua osasun-arloko profesionalen farmakoterapiaren alorreko ezagutza eguneratzea da.
Aztertuko den Medikamentu Berria izeneko fitxaren helburua merkaturatzen diren medikamentu berriei buruz informazio objektiboa, ebaluatua, independentea eta zehatza eskaintzea da.
i-botika: Osasun sailak eta Osakidetzak hiritarrei zuzenduta botikei buruzko informazio objektiboa, fidagarria, independentea eta konparatiboa ematen dute bere web orrialdean.
Sendagaiak sentzuz erabiltzea: gomendioak osasun-profesionalentzat sendagaien erabilera hobetzeko.
INFAC buletinak, botika berrien ebaluazioak, i-botika fitxak eta sendagaiak zentzuz erabiltzeko gomendioak egiten dituzten batzordeetako partaideak Osasun Saileko, Osakidetzako eta Euskal Herriko Unibertsitateko osasun-arloko diziplina anitzeko profesionalak dira
Bihotz-gutxiegitasuna tratatzeko teknika kirurgiko berritzaileak
Bihotz gutxiegitasuna (BG) bihotzaren egiturazko alterazioek edo alterazio funtzionalek eta, hauen kontrako konpentsazio mekanismoek eragindako odola ponpatzeko gaitasunaren asaldura da. BGk pazienteen bizi-kalitatean duen eragina aintzat hartuta, gaur egungo erronka mediko nagusietako bat BG tratamenduaren hobekuntzan ardaztea da. Errebisio bibliografiko honetan BG tratazeko teknika kirurgiko berritzaileak aztertu dira, hauen deskribapena, funtzionamendua, erabilera klinikoa, emaitzak, arriskuak eta hautaketa-irizpideak modu argi eta konparatuan azalduta.
Horretarako, azken hamarkadako bibliografia zientifikoa bildu eta aztertu da, PubMed, UpToDate eta ScienceDirect bezalako iturrietan oinarrituta.
Bihotz-Birsinkronizazio terapiaren eta Desfibrilatzaile Automatiko Ezargarriaren eraginkortasuna eta erabilera nabarmendu dira, baita mitral balbaren kirurgia edo bentrikulu morfologiaren errestauraziorako kirurgiak duten erabilera ere. Horrez gain, asistentzia gailuak eta bihotz- transplantea azken faseetako tratamendu gisa aztertu dira, hautaketa-irizpide zorrotzak eta baliabideak medio. Halaber, euspen mekanikoko gailu berriak ere jaso dira, nahiz eta oraindik ikerketa fasean egon.
Etorkizunari begira, BGren tratamenduan erabili daitezkeen kirurgia berritzaileek aukera handiak eskaintzen dituzte osasun zerbitzuen efizientzia hobetzeko eta paziente hauen bizi-kalitatean hobekuntza lortzeko. Berrikuntza teknologikoen garapenak gero eta indibidualagoa den kirurgia eskainiko du, erantzun klinikoa optimizatuz. Berrikuntza hauek bultzatzeko, beharrezkoa da ikerketan sakonki aritzea eta pazienteen hautaketa-irizpideak ezartzea. Etorkizun hurbilean BG pairatzen duten pazienteentzat itxaropenezko bidea izango dira errebisio bibliografiko honetan jorratzen diren teknika kirurgiko berritzaileen ikerketa.
Gako-hitzak: bihotz-gutxiegitasuna, tratamendu kirurgikoa, konpentsazio mekanismoak, bentrikulu birmoldaketa, asistentzia-gailuak, transplante
Nolakoak dira Farmaziako GrALak gure zuzendaritzapean?
Euskarak joera dauka pluraleko pertsona-izenordainak erabiltzeko singularrekoen ordez, batez ere NOREN kasuan. Konturatuko zineten artikuluaren tituluan “gure” izenordaina erabili dudala. Izan ere, euskararen joera berbera aplikatzen saiatzen gara gure GrALetan, eta diziplina ezberdinetako irakasleen arteko zuzendaritza bultzatzen dugu. Era berean, euskarak garrantzi berezia dauka gure GrALetan. 3 mailatan definituko nuke euskararen garrantzi hori:
Hizkuntzaren kalitatea. Garrantzi berezia ematen diogu idatzitako testuaren euskara mailari eta GrALaren defentsarako ahozko euskara mailari. Horretarako GrALa gurekin egitea erabaki duen ikaslearen euskara maila aztertzen dugu, eta GrALaren ekoizpen prozesuak irauten dituen 6 hilabeteetan ikaslearen mailaren araberako plangintza egiten dugu.
Euskarazko terminologia teknikoaren garapena. GrALetan arlo konkretu bateko terminologia espezifikoa lantzen dugu euskaraz. Hori dela eta, terminologian adituak diren Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saileko irakasleekin ko-zuzentzen ditugu GrALak. GrALetan terminologia espezifikoaren glosategi eleaniztun deskriptiboak egiten ditugu.
Euskarak osasun arretaren kalitatean duen garrantzia ikertzen dugu. Aukera dagoenean, hau da, GrALean osasun arretarekin erlazionatutako gairen bat lantzen denean, erabiltzaile edo paziente euskaldunetan euskarazko osasun arretak kalitatean duen garrantzia lantzen da. Ikuspegi teorikoa txertatzen da eta aukera dagoenean eskuhartzeren bat ere diseinatzen da.
Gaitegiari dagokionez gure GrALetan hiru lan-ildo nagusi jorratzen ditugu:
Farmazia jasangarria. Bereziki sendagaiek ingurumenean duten eraginari buruzko lanak zuzentzen ditugu. Uste dugu osasun profesionalok ez diogula behar besteko garrantzia ematen farmako kutsaduraren arazoari, nahiz eta profesionalok garen, azken buruan, medikamenduak preskribatu, eman eta jartzen ditugunak. Ildo honen bitartez, One Health ikuspegitik farmazia jasangarria sustatu eta profesionalon artean kontzientzia pizten ahalegintzen gara.
Farmazia teknologiaren eta biofarmaziaren ikuspegitik bioterapiarako askotariko estrategiak lantzen dituzten GrALak ere zuzentzen ditugu (terapia genikoa, terapia zelularra eta ehunen ingeniaritza). Bioterapien arloan espezifikoki, farmakoen askapenerako garraiatzaileak lantzen dira eta ehunen ingeniaritzatik gaixotasunen diagnostikorako, tratamendurako eta ikerketarako aldamioak edo egiturak aztertzen dira.
Arreta farmazeutikoa eta farmazia asistentziala. Bi elementu horiek funtsezkoak izan behar dute osasun sistemen kudeaketa egokirako. Izan ere, zerbitzu profesional farmazeutikoek, osasun-zaintzako zerbitzuek eta farmazia komunitarioak asistentzia-eredu publikoari eta sendagaiaren erabilera arrazionala sustatzen dute eta horrek, onura sozial klinikoak, ekonomikoak eta humanistikoak dakartza. Hori dela eta, gaiok lantzen ditugu gure GrALetan.
Horretaz guztiaz gain, zabalik egoten gara ikasleek egin ditzaketen bestelako proposamenei eta garrantzi handia ematen diogu 6 hilabeteko prozesuan ikasleen eta irakasleen arteko konfiantzazko harreman profesional osasuntsua sortzeari
Mendigatxaren grafemaren azterketa: ezkutuko hautua
The 36 letters sent by Mariano Mendigatxa to Azkue have aroused interest in the field of Basque philology, but modern editions have erased the <ss> digraph that Mendigatxa used to represent the prepalatal in Basque. In this project, we have decided to delve deeper into the use of that grapheme, and, thanks to this, we will demonstrate that <ss> was not an isolated graphic choice of Mendigatxa. This work also defends the loyal edition of the original text. We have also pointed out the challenges that have made the analysis difficult and which are due to the nature of the historical corpus of the Basque language.Mariano Mendigatxak Azkueri bidalitako 36 gutunek Euskal Filologiaren arloan interesa piztu dute, baina argitaratu diren edizio modernoek kallesak1 euskarazko igurzkari sabai-aurrekoa irudikatzeko zerabilen digrafoa desagerrarazi dute. Guk, egitasmo honetan, estrategia grafiko horren erabileran sakontzea erabaki dugu, eta, horri esker, erakutsiko dugu ez zela Mendigatxaren hautu beregaina izan. Lan honek, halaber, agerian utziko du jatorrizko testuari zor zaion begirune leiala. Azterketa oztopatu dituzten erronkak ere adierazi dira, euskararen corpus historikoaren izaerari zor zaizkionak
Aptameroak Mieloma Anizkoitzaren aurkako RNA-n oinarritutako terapien garapenerako
Multiple Myeloma (MM), the cancer affecting bone-marrow plasma cells, remains largely incurable. Recently, long non-coding RNAs (lncRNAs) have been proposed as therapeutic targets for MM treatment. However, classical protein targeted therapeutic approaches such as small molecules or antibodies are not useful for their modulation, therefore, this project proposes the development of RNAbased therapies for their targeting. With that aim, we have identified RNA aptamers able to recognize and internalize specifically into MM cells, and we will conjugate them to therapeutic oligonucleotides able to silence RNA molecules involved in MM development. As the treatment will only affect MM cells, we expect to increase specificity while reducing off-target effects.Mieloma Anizkoitza hezur-muineko zelula plasmatikoen minbizia da, hein handi batean oraindik sendagaitz dirauena. Berriki, RNA ez-kodetzaileak (lncRNA) gaixotasun honen tratamendurako itu terapeutiko bezala proposatu dira. Hala ere, molekula hauek isilarazteko proteinen aurka erabilitako molekula txiki edo antigorputzak erabilgarriak ez direnez, proiektu honetan RNA-n oinarritutako terapia berrien garapena proposatzen dugu. Honetarako, minbizi zeluletan espezifikoki barneratzeko gai diren RNA aptameroak identifikatu ditugu, eta hauek mielomaren garapenean eragina duten RNA-k isilaraz ditzaketen oligonukleotido terapeutikoekin elkartuko ditugu. Tratamenduak mieloma zelulei bakarrik eragingo dienez, espezifikotasuna handitu eta albo-kalteak murriztea espero dugu
Nazio(nalismo)a eta generoaren arteko hartu-emanak. Euskal Herriko kasua
This research aims to explore the interactions between Basque nationalism and gender, emphasizing the importance of integrating a gender perspective into the study of nations and nationalism. Designed as a doctoral thesis, this study will examine how nationalist women in the Basque Country perceive the nation as subjects, focusing on how they understand and experience the nation, as well as the discourses they construct. Additionally, it will investigate women’s participation and roles within the basque nationalist movement, alongside the influence of feminist movements on these dynamics. Centering women’s narratives, this research seeks to address a gap in understanding the relationship between nationalism and gender, both in academia and in broader society.Ikerketa honek euskal nazionalismoaren eta generoaren arteko elkarreraginak aztertzea du helburu, eta, horrela, nazio eta nazionalismoaren ikerketetan genero ikuspegia integratzearen garrantzia azpimarratzea. Doktoretza tesiaren forma izango duen ikerketa honetan, Euskal Herrian emakume abertzaleek subjektu gisa nazioaz duten ikuspegia aztertuko da, bereziki, nazioa nola ulertzen eta bizi duten, eta zein diskurtso eraikitzen dituzten. Halaber, euskal mugimendu nazionalistaren baitan emakumeen parte-hartzea eta rolak ere aztertuko dira, baita feminismoek horietan duten eragina ere. Azterketa honek, emakumeen narratibetatik, nazionalismoaren eta generoaren arteko harremana ulertzeko hutsunea bete nahi du, akademia zein gizarte mailan