Portal of Scientific Journals of UEU
Not a member yet
1968 research outputs found
Sort by
Zertarako iragana aztertu? Emakumeen historiak berreskuratzen Nafarroan (1936-1948)
This text is based on a study of the stories of women murdered in Navarre between 1936-1948. First, with the data obtained a year after the presentation of the work, a study has been carried out on the repression suffered by these women, presenting new data. Secondly, the process is explained by an analysis of the sources used and the quantification of the sources. Lastly, it examines what the process of making memory for authors has meant, pointing to future directions.ikerketa bat du abiapuntu. Lehenik, lana aurkeztu eta urtebete beranduago lortutako datuekin azterketa bat egin da emakume horiek jasan zituzten errepresioen inguruan, datu berriak aurkeztuz. Bigarrenik, egindako prozesua azaltzen da erabilitako iturrien inguruko analisi bat eginez eta iturriak zenbatuz. Azkenik, egileendako memoria egitearen prozesuak zer suposatu duen aztertzen da, etorkizuneko norabideak seinalatuz
Plentziako itsadarraren osasunaren inguruan zer berri? Kutsatzaile emergente organikoen azterketa
Climate change and pollution are major threats to human health and the environment, making the One Health approach essential. The HOBE project, promoted by the Plentzia Marine Station (PiEUPV/ EHU) and BC3, investigates the impacts of climate change and pollution on coastal pathogens and biodiversity. This study analysed the distribution and occurrence of contaminants of emerging concern in the Plentzia estuary using advanced analytical techniques. After a year-long sampling campaign, a clear correlation was observed between wastewater treatment plant effluents and estuarine waters, regardless of depth or salinity. Additionally, seasonal variations were detected. These findings highlight the need for continuous monitoring and advanced analytical methods to understand the impact of these contaminants on coastal ecosystems.Klima-aldaketa eta kutsadura giza osasunari eta ingurumenari eragiten dioten mehatxu nagusietakoak dira, eta horrek Osasun Bakarraren (One Health delakoa) ikuspegia beharrezkoa egiten du. HOBE proiektuak, Plentziako Itsas Estazioak (PiE-UPV/EHU) eta BC3k sustatua, kostaldeko patogenoetan eta biodibertsitatean klima-aldaketak eta kutsadurak dituzten ondorioak aztertzen ditu. Lan honetan, Plentziako itsasadarrean kutsatzaile emergente organikoen banaketa eta agerpena aztertu dira, teknika analitiko aurreratuak erabiliz. Urtebeteko laginketa-kanpainaren ondoren, araztegiko efluenteen eta itsasadarreko uren artean korrelazio argia antzeman da, sakonera edo gazitasuna edozein izanda ere. Gainera, urtaroen araberako aldaketak ere hauteman dira. Aurkikuntzek erakusten dute etengabeko monitorizazioa eta analisi-metodo aurreratuak ezinbestekoak direla kostaldeko ekosistemetan kutsatzaile hauen eraginak ulertzeko
Bularreko minbizi diagnostikoaren ostean, aukera kirurgikoen aurrean erabakiak hartzeko prozesuaren deskribapena
The main objective of this study is to describe the decision-making process regarding surgical treatments for breast cancer. To achieve this, data were collected from 135 women across the three provinces of the Basque Autonomous Community. The primary variable of analysis was the decisionmaking process, assessed using the validated Shared Decision Making (SDM-Q-9) and iSHARE questionnaires. Additionally, an ad-hoc question was included to consider participants' selfperception. Socioeconomic characteristics of the participants were also recorded. The results indicate a low self-perception of decision quality and suggest that the evaluation of the decision-making process varies depending on the type of surgery. The findings highlight the need for further research into the involvement of key actors in the decision-making process of women facing breast cancer surgery.Bularreko minbiziaren tratamendu kirurgikoen aurrean erabakitze prozesua deskribatzea da lan honen helburu nagusia. Horretarako, euskal autonomia erkidegoko hiru lurraldeetako emakumeen datuak jaso ziren, guztira 135. Azterketaren aldagai nagusia erabakitze prozesua izanda, Shared Decision Making (SDM-Q-9) eta i-SHARE baliozkotutako galdetegiak erabili ziren. Horietaz gain, euren autopertzepzioa kontuan izateko, eta partehartzaileen ezaugarri sozioekonomikoak ezagutzeko, ad-hoc galderak erabili ziren. Emaitzei dagokienez, erabakiaren kalitatearen autopertzepzio baxua erakutsi dute datuek, eta kirurgia motaren arabera prozesua ezberdin baloratzen dela ere. Bularreko minbizi diagnostikoa jasotzen duten emakumeen, eta kirurgia egitea erabakitzen den horretan, hartutako erabakietan eragile ezberdinek duten inplikazioa oraindik gehiago aztertzea beharrezkoa da
Opuntia stricta var. dillenii estraktuek obesitatearen kontra dituzten efektuak 3T3-L1 aurre adipozito eta adipozito helduetan
Opuntia stricta var. dillenii is a fruit-bearing species within the Cactaceae family that produces a fruit commonly referred to as prickly pear, which is rich in bioactive compounds such as betalains and phenolic compounds. These compounds could play a crucial role in promoting health and could have a modulatory effect in the management of obesity. In the present study it was demonstrated Opuntia stricta var. dillenii extracts from tissues (whole fruit, peel, and pulp) can increase adipogenesis in 3T3-L1 pre-adipocytes and effectively prevent triglyceride accumulation in 3T3-L1 mature adipocytes mainly by reducing de novo lipogenesis, alongside an increase in triglyceride mobilisation. The identification of novel regulators of adipogenesis that promote hyperplasia, aligning with the lipid-lowering effect in mature adipocytes, may lead to effective therapies for obesity-induced metabolic disorders.Opuntia stricta var. dillenii, Cactaceae familiako landare loreduna da, eta indipiku izenez ezagutzen diren fruituak ematen ditu. Fruitu horiek konposatu bioaktiboetan abertasak dira, betalaina eta konposatu fenolikoetan batik bat. Konposatu horiek efektu onuragarria eragin dezakete osasunean, adibidez eragin modulatzailea izan lezakete obesitatean. Ikerketa honetan frogatu da Opuntia stricta var. dilleniiren fruitu-ehunen estraktu desberdinek (fruta osoa, azala eta pulpa) adipogenesia areagotu dezaketela 3T3-L1 aurre adipozitoetan eta triglizeridoen metaketa murriztu dezaketela 3T3-L1 adipozito helduetan. Estraktu hauek terapia eraginkorrak izan daitezke obesitateak eragindako nahasmendu metabolikoen tratamendurako
Gazte euskaldunen hizkuntza praktikak eta ideologiak bariazioan Gasteizko campusean: hizkuntza sozializazioaren eraginaren azterketa
In this paper I present the results of a study on the language socialization of Basque-speaking students on the Araba/Álava campus. Students from different sociolinguistic profiles have been selected in order to determine whether language socialisation between them has resulted in changes in two aspects closely related to the use of Basque: language practices and language ideologies. Positive changes in those two aspects that reinforce the use of Basque have been noted, but some hindering attitudes have also been identified.Artikulu honetan Arabako campuseko ikasle euskaldunen hizkuntza sozializazioari buruzko ikerketa baten emaitzak aurkeztuko ditut. Profil soziolinguistiko desberdinak dituzten ikasleak bildu eta haien arteko sozializazioaren bidez euskararen erabilerarekin lotura handia duten bi alderditan aldaketarik gertatu ote den aztertu nahi izan da. Bi alderdiok hizkuntza praktikak eta hizkuntza ideologiak izan dira. Euskararen erabileraren aldeko aldaketa positiboak hauteman dira, baina zenbait jarrera oztopagarri ere identifikatu dira
Greba Feminista Orokorra: zaintza sistema publiko komunitario bateranzko bideak urratzen
This research focuses on the General Feminist Strike called on November 30, 2023. Specifically, it examines the demands outlined in the dossier prepared in 2022 to organize the strike. At that time, the feminist movement put forward three main demands: the collectivization of care work, the dignification and professionalization of care work, and, finally, the creation of an emancipatory care model. These three demands shape specific imaginaries of care, sometimes broader and sometimes more restrictive. Through this research, we aim to identify the potentials and limitations of each imaginary, as they may either facilitate or hinder the materialization of these demands.Ikerketa honetan 2023ko azaroaren 30ean deitutako Greba Feminista Orokorraz arituko gara. Zehazki, 2022an Greba Orokor Feminista antolatzen hasteko dosierrean jasotzen diren aldarrikapenetan zentratuko gara. Hiru aldarrikapen nagusi egin zituen mugimendu feministak orduko hartan, zaintza lanak kolektibizatzea, zaintza lanak duindu eta profesionalizatzea, eta azkenik, zaintza eredu emantzipatzailea osatzea. Hiru aldarrikapen horietan zaintzaren iruditegi konkretuak eraikitzen dira, batzuetan zabalagoak eta besteetan estuagoak. Ikerketa honen bidez arditu nahi dugu zein diren irudikapen bakoitzak dituen potentzialtasun eta gabeziak, horietatik abiatuta aldarrikapen horien lurreratzeak erraztu edo zaildu ditzakeelakoan
Neurona-sareetan onarritutako sintesi-ahots pertsonalizatuen hobekuntzen garapena eta ebaluazioa
With the growth of Artificial Intelligence neural network based speech synthesis models that improve the results of previous have been created. The personalization of speech synthesis is a solution to the high number of resources needed to train speech synthesis that offers a new approach to getting synthetic voices. In this paper, we present the evaluation and improvements of the personalization of a state of the art Text-to-Speech (TTS) model.Adimen artifizialaren garapenarekin batera, neurona-sareetan oinarritutako ahots-sintesi modelo berriak garatu dira, aurreko sintesi teknologiekin lortzen diren emaitzak hobetuz. Sintesi-ahotsen pertsonalizazioa sintesi-ahotsa entrenatzeko beharrezkoak diren baliabide kopurua oso altuari aurre egiteko erabiltzen da, sintesi-ahotsak lortzeko prozesu errazagoa eskainiz. Artikulu honetan artearen egoeraren Text-to-Speech (TTS) modelo baten pertsonalizazioen ebaluazioa zein modeloa hobetzeko proposamenak aurkezten dira eta hobekuntzak egiteko jarraitutako metodologia azaltzen da
Haur eta nerabeen osasun mentala eta psikofarmakoen kontsumoaren genero-desberdintasunak
Introduction.There is increasing evidence that child and adolescent mental health has deteriorated in recent years, and the consumption of psychotropic drugs has increased. Moreover, it is known that the diagnosed mental health problems, and the psychotropic drugs used for their treatment are not the same in boys and girls. This study aimedto analyze gender inequalities in thediagnosis of mental health problems and the consumption of psychotropic drugsof children and adolescents in the clinical setting.
Methods.We used clinical data from the Spanish National Health System of 2022, and the prevalence of the main mental health problems diagnosed in children and adolescents aged 0-18 years and the consumption of prescribed psychotropic drugs in children have been calculated. Gender inequalities in psychotropic drug consumption have been analyzed through a regression with robust Poisson variances.
Results.There are gender inequalities in the diagnostics of mental health problems and psychotropic drug consumption in children and adolescents: behavior problems, Attention-deficit/hyperactivity disorder (ADHD) and consumption of psychostimulants and antipsychotics occur mainly in childhood and boys, and anxiety and mood disorders, and anxiolytic and antidepressant consumption is higher in adolescence and in girls. The greatest gender inequalities have been seen in antidepressant and psychostimulant consumption.
Conclusions.Gender and age have a great influence on the diagnosis of mental health problems and the consumption of psychotropic drugs in Spain. It is critical to work on gender perspective in addressing children’s and adolescents’ mental health in clinical practice, taking other social determinants of health into account.Sarrera.Geroz eta ebidentzia gehiago dago haur eta gazteen osasun mentalak okertzera egin duela azken urteetan, eta horrekin batera, hazi egin dela psikofarmakoen kontsumoa. Gainera, jakina da diagnostikatzen diren osasun mentaleko arazoak eta haiek tratatzeko erabiltzen diren psikofarmakoak ez direla berdinak nesketan eta mutiletan. Ikerketa honek arlo klinikoan haur eta nerabeen osasun mentalaren diagnostikoa eta psikofarmakoen kontsumoaren genero-desberdintasunak aztertzea du helburu.
Material eta metodoak.Espainiako Osasun Sistema Nazionaleko 2022. urteko erregistro klinikoetatik abiatuta, 0 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeetan diagnostikatutako osasun mentaleko arazo nagusien eta preskribatutako psikofarmakoen kontsumoaren prebalentziak kalkulatu dira nesketan eta mutiletan, eta kontsumoaren genero-desberdintasunak aztertu dira Poisson-en bariantza sendodun erregresioaren bidez.
Emaitzak.Genero-patroi argiak daude osasun mentalaren diagnostikoan eta psikofarmakoen kontsumoan: portaera-arazoak,arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua, eta psikoestimulatzaile eta antipsikotikoen kontsumoak gehienbat haurtzaroan eta mutiletan egiten dira, eta antsietate- eta depresio-asalduak eta antsiolitiko eta antidepresiboen kontsumoa handiagoakdira nesketan eta nerabezaroan. Genero-desberdintasun handienak antidepresibo eta psikoestimulatzaileen kontsumoan antzeman dira.
Ondorioak.Generoak eta adinak eragin handia dute osasun mentaleko arazoen diagnostikoetan eta psikofarmakoen kontsumoan. Beharrezkoa da praktika klinikoan haur eta nerabeen ondoezen aurrean genero-ikuspegia lantzea, osasunaren beste gizarte-determinatzaileak kontuan hartuz
Kanpoko Drainatze Bentrikularraren ondoriozko konplikazio moduan agertzen diren bentrikulitisak
Sarrera
Bentrikulitisa garun-bentrikuluen infekzioa da eta Kanpoko Drainatze Bentrikularra (KDB) ezartzearen konplikazio gisa ager daiteke. KDB hainbat patologia neurologikoren ezinbesteko tratamendua da. KDBen maneiuan eta bentrikulitisen prebentzioan, diagnostikoan eta tratamenduan aurrerakuntza nabariak egon diren arren, oraindik nahiko gatazkatsuak diren aztergaiak dira.
Helburua
KDBen ondoriozko bentrikulitisaren jatorria eta arrisku-faktoreak zehaztea eta hauen prebentzioa, diagnostikoa eta ondorengo tratamendu egokia definitzea.
Metodologia
Bi zati ditu ikerketak: bilaketa bibliografikoa eta datu-basearen azterketa. Bigarren zatian atzerantz begirako ikerketa deskribatzaile bat egin da 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra Donostiako Unibertsitate Ospitaleko ZIUan KDB bat ezarrita izan duten pazienteak barneratzen dituena. Bentrikulitisen intzidentzia, eragile mikrobiologikoa eta arrisku-faktoreak (KDB ezarrita izandako egunak, aurretiko antiagregazio edo antikoagulazio egoera eta hilkortasuna) aztertu dira.
Emaitzak
Aztertutako 34 kasuetatik, guztiek izan dute KDB ezarria eta %20,6k bentrikulitisa garatu dute. KDB ezartzearen arrazoiak odoljario-subaraknoideoak (%58,8), parenkima-barneko edo bentrikulu-barneko odoljarioak (%35,4) eta drainatze bentrikulu-peritonealaren konplikazioak (%5,8) izan dira. Pazienteek batez beste 11,5 egunez izan dute KDB ezarria, %58,88k zazpi egun baina gehiagoz. Bentrikulitis kasuen %62,5an eragilea Staphylococcus epidermidis izan da. Ez da heriotza kasurik erregistratu.
Ondorioak
Donostiako Unibertsitate Ospitalean KDBaren ezarpenaren ondorioz garatzen diren bentrikulitisaren ehunekoa literaturan deskribatzen dena baina altuagoa da (%20,6 eta %8 literaturan). KDB zazpi egunez baino gehiagoz ezarrita izatea (p=0,013) eta pazienteak ospitalizatu aurretik antiagregatuta edo antikoagulatuta egotea (p=0,039) arrisku-faktoretzat deskribatu dira. Etorkizunean gaiaren inguruko ikerketa gehiago egiteko beharra ikusten da
Erakunde Sanitario Integratuen (ESIen) araberako desberdintasunak Gurutzetako Ospitalean tronbektomia mekanikoa egindako pazienteen artean: Bizkaitar guztiok aukera berdinak al ditugu iktus iskemikoaren tratamenduari dagokionez?
Sarrera eta helburuak
Iktus iskemikoa modu akutuan ematen den garuneko zirkulazioaren etena da1. Espainia mailan prebalentzia altua duen gaitza da eta gainera ezgaitasunaren lehen kausa ere bada2. Jakina da tratamendu goiztiarrak pronostikoa hobetzen duela, horregatik sortu zen Iktus Kodea: tratamendu goiztiarra bermatzeko jarduketa-plana. Tratamendu horrek fibrinolisia eta tronbektomia mekanikoa barne hartzen ditu.
Europar gidek gomendatzen dute pazientearengandik ordubete baino gutxiagora dagoen ospitaleren bat badago zeinetan tronbektomia mekanikoa egiten duten, pazientea zuzenean bertara bideratzea. Hala ere, gaur egungo iktus-planaren arabera, Bizkaian ez da horrela egiten3. Barrualde-Galdakao ESIko pazienteak lehenengo Galdakaoko ospitalera bideratzen dira eta ondoren, behar izatekotan, Gurutzetara. Hau horrela ematen da Galdakaon ez dagoelako tronbektomia mekanikoa egiteko aukerarik. Hortaz, lekualdatzeak kontuan hartuta Barrualde-Galdakao ESIko eta Gurutzeta ESIko pazienteen pronostikoen artean desberdintasunik dagoen ikertu da lan honetan.
Material eta metodoak
Atzera begirako behaketa bidez, 2023. urtean Gurutzetako Ospitalean tronbektomia mekanikoa jaso zuten pazienteen egoera ikertu da: aurretiko egoera, errekuperazioa eta ondorengo pronostikoa (mRS eta NIHSS eskalen arabera). Laginaren azterketarako Google Driven kalkulu orriak duen pakete estatistikoa eta SPSSv23 programak erabili dira.
Material eta metodoak
Guztira 185 paziente ikertu dira, 64 Galdakaotik artatuak eta 121 Gurutzetakoak. Denborei dagokienez, Galdakaotik lekualdatuak diren pazienteetan ez da tratamendua jasotzeko denboran atzerapenik ikusi. Aldiz, ikusi da Galdakaoko pazienteek fibrinolisi tratamendu gehiago jasotzen dutela. Gainera, fibrinolisi-erabilera horrek alta momentuko NIHSS zifra baxuagoekin lotura duela adierazi du. Honek esan nahi du Galdakaoko pazienteen egoera alta momentuan hobea dela. Gainera, alta momentuan mRS puntuazio baxuagoa dute. Hortaz gain, ondorengo hiru hilabeteetan ezgaitasun-maila txikiagoa ere adierazi dute Galdakaoko pazienteek (p= 0.048).
Eztabaida
Emaitzetan deigarria da birkanalizazioa lortu arteko denboretan desberdintasunik ez egotea Galdakaoko pazienteek Gurutzetakoek egiten duen ibilbideaz gain beste lekualdaketa bat izanda. Hortaz, Gurutzetako ospitale-barneko iktus-kodea errebisatu beharko litzateke hobekuntza-eremuak bilatzeko. Gainera, genero perspektiba erdigunean jarriz, interesgarria litzateke ikertzea emakumezkoek esnatze-iktus gehiago izateak arrazoi konkreturik duen. Ildo berean, ikusi da gizonek ezker hemisferioko iktusak eta emakumeek eskuin hemisferiokoak dituztela. Honek isla izan dezake pazienteen pronostikoan.
Azkenik, pazienteen pronostikoari begira, Galdakaoko pazienteek lekualdatzeak sortutako denbora atzerapenengatik pentsa liteke pazientearen pronostikoa okerragoa izango dela. Itxura guztien kontra, emaitzetan ikusi da Galdakaoko pazienteek ez dutela denboretan atzerapenik izan. Are gehiago, alta momentuan NIHSS eta mRS emaitza hobeak lortu dituzte.
Erreferentzia bibliografikoak
Montero AF, Montero F, Meléndez H, Hernández S, Castellanos P, Mundial D. Día Mundial del Ictus [Internet]. Gob.es. [kontsulta, 23/10/2023]. Eskuragarri:
https://www.sanidad.gob.es/biblioPublic/publicaciones/recursos_propios/resp/revista_cdrom/VOL96/EDITORIALES/RS96C_202210084.pdf
Informe Anual del Sistema Nacional de Salud 2020-2021 [Internet]. Gob.es. [kontsulta, 23/10/2023]. Eskuragarri:
https://www.sanidad.gob.es/estadEstudios/estadisticas/sisInfSanSNS/tablasEstadisticas/InfAnualSNS2020_21/INFORME_ANUAL_2020_21.pdf
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila. Euskadin Iktusa duten Pazienteei Arreta emateko Plana [Internet]. Eusko Jaurlaritzaren Inprenta eta Erreprografia Zerbitzua; 2024. [kontsulta, 30/5/2024]. Eskuragarri:
https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_planictus/eu_def/Euskadin_Iktusa_duten_pazienteei_arreta_eman-3-.pdf