1,720,976 research outputs found
J. Duvoisin On Kixote Mantxakoari ekinez. Itzulpen zirriborroa.
Artikuluan Jean Duvoisinek (1810-1891) egindako Miguel de Cervantes-en (1547-1616) Don Quijote de la Mancha (1605) lan erraldoiaren euskarazko itzulpen saioa biltzen da, sarrera eta lehenengo hiru kapituluen itzulpen saioa, hain zuzen ere. Eskuizkribuak eman dakigukeen informazioagatik, itzulpen zirriborrotzat hartu dugu, ez amaierako bertsiotzat ; horregatik, edizio lan honen helburua da itzulpen prozesua islatzea, J. Duvoisinek eskuartean izandako itzulpen aukeren berri ematea, eta ez soilik amaierako testua
Bokal sudurkariak gaurko lapurteran
Gure esker ona azaldu nahi diegu esperimentuan parte hartu duten berriemaileei eta emaitzak papereratzerakoanaholkatu eta lagundu gaituzten lankideei: Honorine Chipy, Anne Bereau-Ibarra, Louis Ithourria, Henri Duhau,Ioritz Laxague, Beñat Oyharçabal, Lourdes Oñederra eta Jasone Salaberria.International audienceErkidego elebidunetan bi hizkuntzek elkarri nola eragiten dioten ikusiz (funtsean, gure kasuan, hizkuntza nagusiak —gaztelaniak edo frantsesak— euskaran nola eragiten duen), hizkuntza hartzailearen jokamoldeak neur ditzakegu, hark baliatzen dituen bilakaerak eta baliabideak azaltzeko. Ipar Euskal Herriko hizkera batean ikusi nahi izan dugu, oraingoan, hori nola gertatzen den. Ez da lan honen helburua Iparraldeko gaur egungo euskaran frantsesezko maileguak hartzerakoan joera nagusiak zein diren aztertzea, baina bai fonologia ezaugarri jakin baten bitartez gertatzen ari den berrikuntza bat azaltzea : frantsesak bokal ahokariez gain bokal sudurkariak ere badituenez, ikusi nahi izan dugu frantsesezko hitzak mailegatzerakoan euskaraz —lapurteraz— bokal sudurkariak gordetzen diren edo, berezkoa zaion sistemaren arabera, bokal horiek ahokari bihurtzen dituen
Bokal sudurkariak gaurko lapurteran
Erkidego elebidunetan bi hizkuntzek elkarri nola eragiten dioten ikusiz (funtsean, gure kasuan, hizkuntza nagusiak —gaztelaniak edo frantsesak— euskaran nola eragiten duen), hizkuntza hartzailearen jokamoldeak neur ditzakegu, hark baliatzen dituen bilakaerak eta baliabideak azaltzeko. Ipar Euskal Herriko hizkera batean ikusi nahi izan dugu, oraingoan, hori nola gertatzen den. Ez da lan honen helburua Iparraldeko gaur egungo euskaran frantsesezko maileguak hartzerakoan joera nagusiak zein diren aztertzea, baina bai fonologia ezaugarri jakin baten bitartez gertatzen ari den berrikuntza bat azaltzea : frantsesak bokal ahokariez gain bokal sudurkariak ere badituenez, ikusi nahi izan dugu frantsesezko hitzak mailegatzerakoan euskaraz —lapurteraz— bokal sudurkariak gordetzen diren edo, berezkoa zaion sistemaren arabera, bokal horiek ahokari bihurtzen dituen
Bokal sudurkariak tentatzen [Sur les voyelles nasales du basque]
International audienceErkidego elebidunetan bi hizkuntzek elkarri nola eragiten dioten ikusiz (gure lan honetan, hizkuntza nagusiak ⎯frantsesak⎯ euskaran nola eragiten duen) hizkuntza hartzailearen jokamoldeak neur ditzakegu, hark baliatzen dituen bilakaerak eta baliabideak azaltzeko. Ipar Euskal Herriko hizkera batean ikusi nahi izan dugu, oraingoan, hori nola gertatzen den. Ez da lan honen helburua Iparraldeko gaur egungo euskaran frantsesezko maileguak hartzerakoan joera nagusiak zein diren aztertzea, baina bai fonologia ezaugarri jakin baten bitartez gertatzen ari den berrikuntza bat azaltzea: frantsesak bokal ahokariez gain bokal sudurkariak ere badituenez, ikusi nahi izan dugu frantsesezko hitzak mailegatzerakoan euskaraz ⎯lapurteraz-- bokal sudurkariak gordetzen diren, edo, berezkoa zaion sistemaren arabera, bokal horiek ahokari bihurtzen dituen
Euskararen erritmoa neurtzen
This paper offers a rhythm analysis of the Basque language. Several authors argued that Basque has characteristics of syllable-timed languages, and this work is an exercise in favor of that statement. The main contribution of the study presented here is the realization of a rhythm analysis using rhythmic correlates in Basque. Different Basque varieties have been chosen to measure their rhythm. Basque varieties considered representative of areas where there may be prosodic differences were selected, in order to see the possible inter-dialectal differences and the rhythmic characteristics of the language.Este artículo presenta un análisis rítmico de la lengua vasca. Varios autores han defendido que el euskera tiene características de las lenguas silábicas, y en este trabajo se corrobora esta afirmación. La contribución del estudio que aquí se presenta es el análisis de ritmo utilizando correlatos rítmicos. Al mismo tiempo, cabe mencionar que se han elegido diferentes hablas vascas para medir el ritmo del euskera de la forma más amplia posible. Se han seleccionado las variedades que se han considerado representativas de áreas donde puede haber diferencias prosódicas para ver las posibles diferencias interdialectales y las características rítmicas de la lengua.Hizkuntzaren erritmoari buruzko azterketa aurkezten du lan honek. Euskarak silaba-aldiko hizkuntzen ezaugarriak dituela defendatu dute hainbat autorek eta lan honetan baieztapen horren aldeko ariketa egin da. Hemen aurkezten den azterketaren ekarpena da erritmoaren azterketa korrelato erritmikoak erabiliz egitea. Honekin batera, aipagarria da euskararen erritmoaren neurketa ahalik eta zabalena izateko euskararen eremuko zenbait hizkera hautatu direla. Prosodikoki desberdintasunak egon daitezkeen eremuen ordezkaritzat hartu diren hizkerak hautatu dira, hizkeren artean leudekeen desberdintasunak ikusteko asmoaz gain, euskararen erritmo ezaugarriak zein diren ikusteko
- …
