1,723,774 research outputs found

    Izen ttipiak euskaraz. "Addenda, confirmanda et corrigenda"

    No full text
    Hemen 2009an argia ikusi zuen Izen Ttipiak Euskaraz liburuan bildutako hipokoristikoen gainean mintzo gara. Sarreraren ondotik, aurrena orain arte ezagutzen genituen izen ttipiak berresten saiatzen gara, haien denbora-iraupena eta hedadura hobeki zehazten, hona lekuko gehiago ekarriz, aipatu liburuan erraten zirenak baieztatu nahian. Hau da, izan ere, gure artikuluaren funtsa eta mamia. Gero, bigarren puntuan, zuzentzekoetan, 2009ko obran oker zegoen izen ttipi batez mintzo gara, laburki, eta ondoren hipokoristiko pare batek beste interpretazio bat ez ote dezakeen izan iradokitzen dugu, liburuan emandakoaz gainera. Bukatzeko, ondorioak ateratzen ditugu, besteak beste zenbait hipokoristikok guneka agertzeko joera dutela diogu, eta izen konposatuetan ere ager daitezkeela, denbora batetik aitzina.; Here we discuss the hypocoristics gathered in the book Izen Ttipiak Euskaraz, which came to light in 2009. Following the introduction we first attempt to endorse those short names of endearment that were known to us so far, as well as to further specify their time depth and scope, by providing additional attestations in an attempt to confirm claims made in the abovementioned book. This is, in fact, the basis and core of our article. Later on in the second point, which concerns corrections, we briefly touch upon an incorrect short name of endearment from the 2009 book and then move on to propose additional interpretations, along with those provided in the book, of two more hypocoristics. Finally, we draw conclusions, we make the claim that certain hypocoristics tend to come about in specific areas, among other things, and that from a point on they can also appear in compound names

    Erronkaribarko etxe-izen euskaldunak

    No full text
    Artikulu honetan egileak Erronkaribarko etxeen izenak aztertzen ditu. 2018ko apirilean etxe-izen guztiak biltzen dituen liburu bat argitaratu zen. Liburu horretan oinarrituz eta beste zenbait artikulu, liburu eta web orrialde baliatuz, izen euskaldunen zerrenda eta sailkapena egiten du. Hauexek dira ondoriorik garrantzitsuenak: erronkarierak ibarreko etxeen izenetan bizirik jarraitzen du eta haien artean nagusi da.The author of this article analyses the names of the houses in Roncal Valley. In April 2018 a book was published, wich comprises all the house names. Based on this book and using some other articles, books and websites, it lists and classifies the Basque names. These are the most important conclusions: the Basque dialect of Erronkari is alive in the names of the houses of the valley, and it is dominant among them.En este artículo la autora analiza los nombres de las casas del valle de Roncal. En la primavera del año 2018 se publicó un libro que recoje todos los nombres de las casas. Basándose en dicho libro y utilizando otros artículos, libros y páginas web, realiza una lista y clasificación de los nombres en euskera. Estas son las conclusiones más importantes: el euskera roncalés sigue vivo en los nombres de las casas del valle y los nombres en euskera son más abundantes

    Erronkaribarko etxe-izen euskaldunak

    No full text
    The author of this article analyses the names of the houses in Roncal Valley. In April 2018 a book was published, wich comprises all the house names. Based on this book and using some other articles, books and websites, it lists and classifies the Basque names. These are the most important conclusions: the Basque dialect of Erronkari is alive in the names of the houses of the valley, and it is dominant among them.En este artículo la autora analiza los nombres de las casas del valle de Roncal. En la primavera del año 2018 se publicó un libro que recoje todos los nombres de las casas. Basándose en dicho libro y utilizando otros artículos, libros y páginas web, realiza una lista y clasificación de los nombres en euskera. Estas son las conclusiones más importantes: el euskera roncalés sigue vivo en los nombres de las casas del valle y los nombres en euskera son más abundantes.Artikulu honetan egileak Erronkaribarko etxeen izenak aztertzen ditu. 2018ko apirilean etxe-izen guztiak biltzen dituen liburu bat argitaratu zen. Liburu horretan oinarrituz eta beste zenbait artikulu, liburu eta web orrialde baliatuz, izen euskaldunen zerrenda eta sailkapena egiten du. Hauexek dira ondoriorik garrantzitsuenak: erronkarierak ibarreko etxeen izenetan bizirik jarraitzen du eta haien artean nagusi da

    Nola bideratzen da izen-kohesiorako baliabideen lanketa testuliburuetan?

    No full text
    Izen-kohesioaren irakaskuntzan hainbat erronkari egin behar zaio aurre: zein kohesio-baliabide zehatz irakatsi?, zein adinetan eta zein helbururekin?, nola bideratu baliabide horien lanketa?, zein ebaluazio-irizpideren bitartez ebaluatu irakatsitakoa? Lan honen xedea da testuliburuetan eskaintzen den unitate didaktiko batek, zehazki EKI proiektuaren barruan euskaraz azalpenaren mintzaira-jardueraren eremuko testu-genero bat lantzera bideratuta dagoenak, izen-kohesioa nola lantzen duen aztertzea

    Izen geografikoen inguruan

    No full text
    Lantxo honetan, A. lrigoien jaunak Euskera aldizkarian argitaratutako artikulu batean oinarriturik, zehaztapen batzuk egin nahi izan ditugu izen geografikoen gainean, erreferentziatzat batez ere Oibar aldeko toponimia hartuta, inoiz edo behin Nafarroako beste toki batzutako berri ere ematen dugun arren. Aztertzen ditugun izenen artean iparragerria eta eguzkiagerria-ren osagarria den agerria 'agerian dagoen tokia', altxunbidea 'ardibidea', berokia 'babes-lekua', erregua 'odia', 'erreka'; eztoma 'malda xuta'; ibina 'ibintzea', lakua 'ura darion eremua', portilua 'atea', potxe 'zintzurra', ugaldea eta urandia 'ibaia' aipa daitezke, besteak beste

    Marinelei abisua : izen ondoko datibo sintagmak izenburuen sintaxian

    No full text
    0. Atarikoak Lan honetan izen ondoko datibo sintagmak izango ditugu mintzagai. Datibo sintagma horiek izen ondoko postposizio sintagmekin konparatuko ditugu, datiboaren muineko izaera ezagutzen lagunduko digutelakoan (1 atala). Hitz hurrenkera ez ezik (1.3 atala), batzuk zein besteek –ko lotura hizkiarekin (1.2 atala) eta –(r)en kasu markarekin (2. atala) duten harremana ere aztertuko dugu. Horretarako, gaur egungo datuak erabiltzeaz gain, iturri historikoetara ere joko dugu bereziki bi idaz..

    [IZEN + EGIN]A ADITZ-LOKUZIOAK: INKORPORAZIO MAILAK

    No full text
    Lan hau euskarazko [Izen+egin]A aditz-lokuzioak xehetasunez aztertzeko saiakeran datza, egitura horiek alde batera utzita zeudela zioen Mitxelenari (1977) erantzun nahian. Aditz-lokuzioak talde homogeneo gisa deskribatu dituzten hizkuntzalarien aldean, horien arteko desberdintasunak topatzea da azterketa honen helburu nagusienetakoa. Horretarako, test semantikoak (Dowty 1979) eta test sintaktikoak aplikatzen dizkiet corpusetan (1) topatutako egiturei. @@ Lehen kapituluan, [Izen+egin]A egitura aurkeztu, definitu eta horren osagaiak banan-banan deskribatzen ditut, euskal gramatikariek egitura horri buruz esan dutena aintzat hartuz. Izenari dagokionez, determinazioa, erreferentzialtasuna, eta ISren funtzio sintaktikoa aztertzen ditut. Aditzari dagokionez, egin aditza arin gisa deskribatzen dut eta beste hizkuntza batzuetako antzeko egituren ezaugarriak aurkezten ditut. Aditz-lokuzioa osotasun moduan hartuz, egitura horiek iragankorrak direla erakusten duten argudioak ematen ditut eta lokuzioak adierari dagokionez deskribatzen ditut. Dowtyren (1979) testak aplikatzen dizkiot aditz-lokuzioen corpusari, eta emaitzetan oinarrituz, horien artean erdiespenak eta jarduerak daudela ondorioztatzen dut. @@ Bigarren kapituluan, aditz-lokuzioak aztertzeko marko teorikoa aurkezten dut eta hor jasotzen ditut izen inkorporzioari buruzko teoriak. @@ Hirugarren kapituluan, [Izen+egin]A test sintaktikoak aplikatzen dizkiet corpusetan topatutako egiturei. Emaitzetan oinarrituz, hiru azpitaldetan sailkatzen ditut aztertutako aditz-lokuzioak eta continuum batean kokatzen ditut, lokuzioen garapena erakusten duena. @@ Laugarren kapituluan, aditz-lokuzio mota desberdinen adierazpen sintaktikoak ematen ditut eta Bakerren (1988 2005 2008) adjunkzioan oinarrituz azaltzen ditut osagaien arteko lotura estua erakusten duten egiturak. Inkorporazio semantikoa, bestalde, aditz-lokuzio guztien ezaugarria dela argudiatzen dut. @@ Amaitzeko, ondorioak jasotzen ditut azken kapituluan. @@ ______________________________ @@ (1) Baliatu ditudan corpusak hauek dira: Ereduzko Prosa Gaur (EPG), Egungo Testuen Corpusa (ETC), Ereduzko Prosa Dinamikoa (EPD), Goenkale corpusa, Euskal Klasikoen Corpusa (EKC) eta Pentsamenduaren Klasikoak, besteak beste. Horiez gain, Egungo Euskararen Hiztegia (EEH), Hiztegi Batua Euskal Prosan (HBEP), Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH), Euskararen Hiztegia, Orota-riko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindiaren Hiztegia, Elhuyarren euskara/gaztelania hiztegi elebiduna eta sareko beste hiztegi batzuk izan dira datu iturri

    "IZEN O'SIMLIGINING SANDIQLI CHO'LIDA O'SISH VA RIVOJLANISH XUSUSIYATLARI"

    No full text
    <p>Maqolada Qashqadaryo viloyati Sandiqli cho'lida izen (kochia prostrata) o'simligining ekish muddatlari, fenologik ko'rsatgichlari bo'yicha ma'lumotlar keltirilgan.</p&gt

    Eskuinetiko erlatiboak euskaraz, izen ardatzaren ondoretik (ere) hedatzen direnak (eta V). Ikuspegi orokorra

    No full text
    In this article, the author brings together statistical data about relative speech to the right of the noun nucleus analysed in parts in several articles (erlatibo hautsiak, izen ardatz determinatugabeen ondoko erlatiboak y izen ardatz determinatuen ondokoak -(e)n… aposizioak, zein… erlatiboak, bait- erlatiboak), and the relationship between the use of this relative speech to the right with the length of relative speech is analysed. Likewise, the relationship with the position before and after the verb is analysed, and at the same time are also attached some other oral and written examples which have not been included in previous articles, as a sample of relative speech to the right. Finally, an outline is given of conjugated relative speech, in addition to a sample of several structures automatically used in oral language in replacement of the former.En el presente artículo el autor reúne los datos estadísticos sobre la oración de relativo a la derecha del sustantivo núcleo analizados por partes en varios artículos (erlatibo hautsiak, izen ardatz determinatugabeen ondoko erlatiboak y izen ardatz determinatuen ondokoak -(e)n… aposizioak, zein… erlatiboak, bait- erlatiboak). Y se analiza la relación (en ocasiones directa) entre el empleo de dichas oraciones de relativo a la derecha con la longitud de las oraciones de relativo. Igualmente se analiza la relación con la posición anterior y posterior al verbo de estas oraciones de relativo. Al mismo tiempo se adjuntan, como muestra de la oración de relativo a la derecha, otros tantos ejemplos orales y escritos no recogidos en artículos anteriores. Finalmente, se muestra de modo esquemático una selección de oraciones de relativo conjugadas, así como una muestra de varias estructuras utilizadas automáticamente en el lenguaje oral en sustitución de aquellas.Artikuluan bateratzen ditu autoreak aurreko beste zenbait lanetan atalka aztertutako euskarazko izen ardatzaren eskuinetiko erlatiboen gaineko datu estatistikoak (erlatibo hautsiak, izen ardatz determinatugabeen ondoko erlatiboak eta izen ardatz determinatuen ondokoak -(e)n… aposizioak, zein… erlatiboak, bait- erlatiboak). Eta eskuinetiko erlatiboon erabileraren lotura aztertzen da (batzuetan zuzena) esaldi erlatiboen luzerarekin. Bai eta ere esaldi erlatibo hauen kokagunearekin esaldi nagusiko aditzaren aurre edo ondorenean. Aldi berean ematen da, eskuinetiko erlatiboen erakusgarri, aurreko artikuluetan jaso gabeko aho zein idatzizko beste hainbat erabilera adibide berri. Amaitzeko, eskematikoki erakusten dira esaldi erlatibo jokatuen aukerak euskaraz, nola hauen ordez ahozko hizkeran sistematikoki erabili ohi diren beste zenbait egiturarenak ere

    Lazarraga eta Betolazaren izen morfologiaren azterketa

    No full text
    Lan honetan Betolazaren eta Lazarragaren izen morfologia aztertu eta konparatu dira. Arabako euskararen azterketa berantiarra izan da, XX. mendera arte lekukotasun gutxi izan baitira. Betolazaren 1596ko doktrina luzaroan galdurik egon zen, eta haren autoretza eztabaidatua izan da. Orain dela hogeita hamar urte arte ez da jakin Arabako euskararen lekukotasuna dela, Bilbokotzat hartu izan baitzen. Bestalde, Lazarragaren eskuizkribua 2004 arte ezezaguna izan da, baina ordutik hona Arabako euskara ezagutzeko iturririk esanguratsuena izan da eskuizkribuaren antzinatasunagatik eta hedaduragatik. Betolazaren doktrina eta Lazarragaren eskuizkribua XVI. mende amaierakoak dira, eta elkarrengandik gertu dauden Araba iparraldeko Betolatza eta Larrea herrietakoak direnez, bereziki interesgarria suertatzen da konparaketa. Beraz, idazle hauen hizkerek ageri dituzten berezitasunak ezagutzeko asmoaz, izen morfologia hautatu da azterketa konparatiboa egiteko. Betolazaren doktrinaren luzerak gai honen hautapenean eragin du, idatzitako 14 orri dituen doktrinak eta haren edukiak ez baitute hizkuntzaren beste ezaugarri batzuen adibide nahikorik ageri. Esan bezala, lan honen helburu nagusia Lazarraga eta Betolazaren izen morfologia aztertzea eta konparatzea da, batak eta besteak erakusten dituzten berezitasunak identifikatzeko eta Arabako euskararen ezagutzan aurrera egiteko. Helburu hau betetzeko, autore bakoitzaren artikulu eta deklinabide-atzizkien formak bildu dira, eta kasuaren arabera sailkatu dira. Kasu hauen formen deskribapena egin ondoren, azterketa konparatiborako interesgarrienak diren kasuak sakonki aztertu dira: ablatiboa, prosekutiboa, motibatiboa, soziatiboa eta instrumentala. Emaitzen analisia eta interpretazioa adituek eskainitako informazioaz osatu da, eta aurkitutako zenbait ezaugarri bereziren azalpen posibleak planteatzen dira. Lan honek erakusten du Lazarraga eta Betolazaren deklinabide-atzizkiak oro har oso antzekoak direla. Soziatiboan eta ablatiboan aurkitu dira alderik nabarmenenak, eta berezitasun handiena ageri duen kasua motibatiboa dela antzeman da, bi idazleek forma berezi eta beretsuak ageri baitituzte. Horrez gain, bi autoreen testuetan, pluralaren berezko atzizkien gabezia aurkitu da zenbait kasuetan. Honen ondorioz, bi idazleen hizkeran forma plural hauek adierazteko zenbait bide erabiltzen direla erakutsi da. Lan hau egitean zenbait galdera sortu dira, eta galdera hauei erantzun diezaieketen azalpen posibleak eman dira, nagusiki soziatiboaren eta instrumentalaren arteko nahasketa eta pluraltasunik erakusten ez duten atzizkien formen gainean
    corecore