Portal of Scientific Journals of UEU
Not a member yet
1968 research outputs found
Sort by
Pneumoniadun gaixoetan karkaxaren Gram tindaketa bidezko ikerketaren sentsibilitate nahiko altua eta espezifikotasun altua
Sensitivity and specificity of 0.59 and 0.87 for S.pneumoniae; 0.78 and 0.96 for H.influenzae; 0.72 and 0.97 for S.aureus; 0.64 and 0.99 for Gram negatives.Pneumokokoaren kasuan S 0,59 eta E 0,87. H. Influenzaeren kasuan S 0,78 eta E 0,96. E. Aureusen kasuan S 0,72 eta E 0,97. Gram negatiboen kasuan S 0,64 eta E 0,99
Psikologo Euskaldunen III. Topaketaren kronika
In November, Basque psychologists held their 3rd Symposium in the UEU office in Eibar. The main objectives of the meeting were to gather Basque professionals currently working in the field, to discuss in Basque subjects of high interest for society, and to work on the networking of Basque psychologists. Azaroan Euskal Herriko psikologoek III. topaketa egin dute Eibarko UEUn, besteak beste, psikologian lanean ari diren profesional euskaldunak elkartzeko, jendartean interesa handia duten zenbait gai euskaraz jorratzeko eta psikologo euskaldunen sarea antolatzeko
Nazio-markagintza: nola transmititu gure balioa
Liburu aipatuaren izenburua: Nazio-markagintza: nola transmititu gure balioa
Liburuaren egilea(k): Naroa Jauregizuria Lopategi (ed.
Antibiotikoak: guztion altxorra, guztion ardura
Although the discovery of antimicrobials has been one of the most important in medicine, the microorganisms have unfortunately found the way to deal with these drugs and become resistant. The level of consciousness about this problem is growing worldwide, and many plans and actions are being developed to deal with it in different countries in a coordinated way. As healthcare workers, in this situation, we need to do our outmost to ensure a future in relation to health to the coming generations. Antibiotikoen aurkikuntza medikuntzan egon den aurkikuntza garrantzitsuenetarikoa izan bada ere, tamalez mikroorganismoek farmako hauei aurre egiteko bidea aurkitu dute, eta erresistente bihurtzen ari dira. Mundu mailan arazo honen inguruan dagoen kontzientzia maila nabarmen areagotzen ari da eta herrialde desberdinetan, modu koordinatuan, ekintza eta plan ugari martxan jartzen ari dira arazo honi aurre egiteko. Osasun-langileok gure egunerokoan egoera honen aurrean gure esku dagoen guztia egin beharra daukagu, gure ondorengoek osasunari dagokionez etorkizun hobea izan dezaten
Editoriala
Irakurle estimatua,OSAGAIZ aldizkariaren aurtengo azken alea argitaratu dugu, zenbaki honekin aldizkariak hiru urte beteko ditu. Ikusiko duzun bezala, artikuluetan oso gai ezberdinak jorratu dira eta baduzu aukera zure gustukoak aurkitzeko.Artatuak izaten garenean generoak zer eragin eduki dezakeen aztertzeko berrikuspen bibliografiko bat egin dute artikulu batean. Generoaren araberako ezberdintasun horiek morbi-mortalitatean eragin dezakete. Hori ez gertatzeko neurriak proposatzen dira: ikasketetan generoa ere lantzea, ezberdintasun biologikoak errespetatzen dituzten gida klinikoak sortzea eta beste batzuk.Beste lan batean maratoiak baino luzeagoak diren lasterketek osasunean izan ditzaketen ondorioak aztertu dira. Horretarako alde batetik medikuntza arloko literaturan jasotako datuak xehatu dituzte eta beste alde batetik Ehunmilak lasterketan jasotako datuak aztertu dituzte. Jaso dituzten datuen arabera lesio gehienak arinak izan ziren, baina, egileek dioten bezala, komeni da ondorio larriagoei ere aurre egiteko antolakuntza prest edukitzea.Gernu-inkontinentzia batez ere erditze baginalak eduki dituzten emakumeek pairatzen dute pelbisaren zoruko muskulaturaren disfuntzioaren ondorioz. Artikulu batean berrikuspen sistematiko bat egin dute eta ondorioztatu dute pelbisaren zoruko muskulaturaren entrenamendua eraginkorra dela bertako muskuluak indartzeko eta gernu-inkontinentzia prebenitzeko edo tratatzeko. Protokolo ezberdinen artean zein den onena aztertu beharko litzateke.Bularreko minbizia gainditutako emakumeen antsietate- eta depresio-sintomen prebalentzia biztanleria orokorrarena baino handiagoa da. Argitaratzen dugun ikerketa batean sintoma horien eta hantura-aldagaien arteko erlazioa aztertu dute. Kortisol-maila handiagoak aurkitu dituzte antsietate- eta depresio-sintomak dituzten emakumeetan eta TNF-α maila altuak depresioa duten emakumeetan.Tuberkulosia pobreziarekin lotu izan den gaixotasunetako bat da. Artikulu batean aztertu dute Gipuzkoan 2010-2017 tartean maila sozioekonomikoak tuberkulosian izan duen eragina. Ondorioetan diotenez, maila sozioekonomiko baxuko pertsonek maila altukoek baino arrisku handiagoa dute tuberkulosia jasateko. Maila sozioekonomikoak ez dauka eraginik diagnosiaren atzerapenean, baina ikusi dute maila sozioekonomiko baxuko pertsonek tratamendua ondo betetzeko probabilitate txikiagoa dutela.Beste lan batean egoera terminalean dauden gaixo pediatrikoekin eta horien familiarekin erizainak izan beharreko komunikazioa ikertu dute. Literaturaren azterketa baten bidez garatu beharreko komunikazio-teknikak landu dira eta heriotzaren inguruko elkarrizketa egiteko kontuan izan beharreko puntuak deskribatu dira.Aldizkariaren “Dosi txikitan” atalera “Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan: euskara komunikazio klinikoan” aditu-tituluari buruzko informazioa ekarri dugu. Bertan diote graduondoko horren helburua osasun-arloko langileak hizkuntzaren garrantziaz jabetzea dela, eta, aldi berean, ezagutzan oinarrituriko gaitasunak erdiestea, euren ibilbide profesionalean jarduera egokiak bermatzeko. Ikastaro horrek Unibertsitateko Aditu Titulua (15 ECTS) eskainiko die parte hartuko duten ikasleei.Atal berdinean sartu dugu baita ere azaroan Eibarko UEUren egoitzan egin den Psikologo euskaldunen III. Topaketari buruzko informazioa. Hezkuntzan, arlo klinikoan, zerbitzu sozialetan, eta ikerkuntzan zein irakaskuntzan lanean diharduten psikologoak biltzen dituen topaketa honi buruz zerbait gehiago jakiteko aukera duzue.Ohikoa dugun bezala, ale honetan ere kritikoki aztertutako testuak (KAT) sartu ditugu. Horietako batean diotenez, hipotiroidismo subklinikoa tratatzeak ez ditu hobetzen ez bizi-kalitatea ezta tiroidearekin erlazionatutako sintomak ere, beraz, ez da beharrezkoa hipotiroidismo subklinikoa tratatzea.Beste KAT batean diotenez, bronkiektasiak dituzten pertsonetan azitromizina hartzeak exazerbazioak gutxitzen laguntzen du.Hirugarren KATean agertzen dutenez, pneumonia duten gaixoetan Gram tindaketa bidezko karkaxaren ikerketak sentsibilitate nahiko altua dauka eta espezifikotasun altua bakterioen presentziaren diagnosia egiteko.Farmaziako lanei dagokienez, alde batetik alboko esklerosi amiotrofikoaren tratamendurako aukerak aztertu dira. Gaur-gaurkoz gaixotasunaren bilakaera atzeratzen duen farmako bakarra erriluzola da. Hala ere, gaixotasun neurodegeneratibo hau oraingoz ezin da sendatu eta heriotza eragiten jarraitzen du.Bestalde, azkeneko hilabeteetan argitaratu diren INFAC buletinen, medikamentu berrien fitxen eta i-botika informazio-orrien laburpena bildu da.Besterik gabe, urte berri ona opa dizuegu egile, ebaluatzaile eta irakurle guztiei. Jose Ramon Furundarena Salsamend