Portal of Scientific Journals of UEU
Not a member yet
    1968 research outputs found

    Esklerosi anizkoitzaren diagnostiko batek eragindako estresaren eta gaixotasunaren garapenaren arteko erlazioa

    Full text link
    Ikerketa honek Esklerosi Anizkoitza (EA) du oinarritzat. EAean ematen den estresa asko ikertutako konstruktu psikologikoa da, eta pazienteen bizi-kalitatea aldatzeko arrazoi nagusietako bat da, depresioa eta desgaitasuna alde batera utzita. Hala ere, estresak sintoma konplexua izaten jarraitzen du, bere definizioa mugatzeko eta bere etiopatogenia ulertzeko zailtasunak daude eta. Gaixotasun honen inguruan gehien aipatzen den konstruktu psikologikoetako bat da, EAren bilakaerarako garrantzi berezia baitu. Hala ere, ez da ikertu EA bezalako gaixotasun kroniko baten diagnostiko batek sortutako estresak nola eragin dezakeen gaixotasunaren garapenean.Hori guztia kontuan hartuta, proiektuaren helburu nagusia da EAren diagnostikoa jasotzeak, estresore moduan ulertua, gaixotasun horren garapen-mailan duen eragina aztertzea. Horretarako, luzaroko diseinu bat egingo da, eta, guztira, bost urte eta erdiko iraupena izango du. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzu Publikoan EAren diagnostikoa jasotako pazienteak izango dira ikerketan parte hartuko luketen pertsonak. Parte-hartzaile horien aldagai biologikoak, psikologikoak eta neurologikoak aztertuko dira, ikerketa-taldearen elkarlanari esker. Ikerketa honetan lortutako emaitzek etorkizuneko ikerketa-lerroetarako bidea emango dutela espero da eta, horrela EA duten pazienteen bizi-kalitatea hobetu ahal izango da.   Erreferentzia bibliografikoak Artemiadis, A. K., Anagnostouli, M. C., eta Alexopoulos, E. C. (2011). Stress as a risk factor for multiple sclerosis onset or relapse: a systematic review. Neuroepidemiology, 36 (2), 109–120. https://doi.org/10.1159/000323953 Cerea, S., Ghisi, M., Pitteri, M., Guandalini, M., Strober, L. B., Scozzari, S., Crescenzo, F., & Calabrese, M. (2021). Coping strategies and their impact on quality of Life and physical disability of people with multiple sclerosis. Journal of Clinical Medicine, 10 (23), 5607. https://doi.org/10.3390/jcm10235607 Dymecka, J., eta Gerymski, R. (2020). Acceptance of illness as a mediator of the relationship between neurological disability and health-related quality of life of people with multiple sclerosis. Neuropsychiatria i Neuropsychologia, 15 (1–2), 13–20. https://doi.org/10.5114/nan.2020.93225 Esch, T., Stefano, G. B., Fricchione, G. L., eta Benson, H. (2002). The role of stress in neurodegenerative diseases and mental disorders. Neuro Endocrinology Letters, 23 (3), 199–208. Fábregas, L., Planes, M., Gras, E., eta Ramió-Torrentà, L. (2016). Impacto del estrés y de las variables psicosociales en el curso clínico y en la calidad de vida de los afectados por la esclerosis múltiple. Cuadernos de medicina psicosomática y psiquiatría de enlace, (118), 36-48. http://hdl.handle.net/10256/14131 Grech, L., Kiropoulos, L., Kirby, K., Butler, E., Paine, M., eta Hester, R. (2018). Target coping strategies for interventions aimed at maximizing psychosocial adjustment in people with multiple sclerosis. International Journal of MS care, 20 (3), 109-119. https://doi.org/10.7224/1537-2073.2016-008 ADDI sisteman lan osoa irakurri ahal izateko lotura: https://addi.ehu.eus/handle/10810/67451

    Proprotein konbertasen eginkizunaren karakterizazioa glioblastoman eta molekula inhibitzaileen ebaluazioa agente terapeutiko gisa

    Full text link
    Proprotein konbertasen eginkizunaren karakterizazioa glioblastoman eta molekula inhibitzaileen ebaluazioa agente terapeutiko gisa Glioblastoma nerbio sistema zentraleko tumore gaizto ohikoena da. Gaur egungo tratamendu estandarra tumorearen erresekzio kirurgiko maximoan oinarritzen da, ondoren temozolomida eta erradioterapiarekin jarraituz. Hala ere, 2005etik tratamendu estandarra ez da aldatu, nahiz eta eraginkortasun oso mugatua duen, eta bataz beste 16 hilabetetako diagnostiko osteko biziraupena eskaintzen duen arren. Gaixotasunaren larritasunak eta gaur egungo eraginkortasun handiko tratamenduen faltak, glioblastomaren aurkako tratamendu berrien bilaketa premia garrantzitsu bezala ezarri dute. Proprotein konbertasak (PCSK) subtilisin/kexin familiako proteasak dira eta tumoreen ugalketan, migrazioan, inbasioan eta metastasian parte hartzen duten proteina askoren aktibazioaz arduratzen dira. Ondorioz, entzima hauen inhibizioa alternatiba-farmakologiko berri gisa agertu da hainbat gaixotasun proliferatiboen tratamenduan. Lan honen helburua Biogipuzkoako Onkologia Zelular taldearen eta hauen kolaboratzaileen baitan sortutako proprotein konbertasa inhibitzaile berrien (A eta B konposatuak) potentzial antitumorala ebaluatzea da, glioblastomaren tratamendurako. Lan honetan aurrera eramandako esperimentuetan, glioblastoma zelula-lerro konbentzionalak (U87MG, T98G eta U251MG) eta pazienteetatik eratorritako glioma ama-zelula lerroak (GNS166 eta GNS179) erabili dira. Ikerketatik eratorritako ondorio nagusiei dagokienez, ikusi da glioma pairatzen duten pazienteetan zenbait PCSKen (PCSK1, furin, PCSK5) gainadierazpena dagoela, eta haien gainadierazpen aglioma mota gaiztoagoekin eta pazienteen biziraupen txikiagoarekin lotuta dagoela. Gainera, lan honetan aztertutako PCSK inhibitzaile berriek efektu zitotoxiko esanguratsuak erakusten dituztela behatu da glioblastoma eta glioma ama-zelula lerroetan. Horrez gain, PCSK inhibitzaile berriek efektu antiproliferatibo eta proapoptotikoak erakusten dituztela begietsi da, eta zelula-zikloaren jarraipena G2/M fasean geldiarazten dutela. Glioblastomaren proteina eta gen espresioari dagokionez, PCSK inhibitzaile berriek gaixotasunaren gaiztotasunarekin lotutako geneen adierazpena murrizten dutela ikusi da eta baliteke proteina gaiztoena ere. Azkenik PCSK inhibitzaile berriek zelulen migrazioa murrizten dutela ikusi da aztertutako zelula lerroetan. Ikerketa honen ondorio nagusia da A konposatuaren eta B konposatuaren efektu antitumoralak in vitro berretsi direla glioblastoma eta glioma ama-zelula laginetan. Ondorioz, proprotein konbertasa inhibitzaile hauek glioblastomaren tratamenduan agente terapeutiko gisa duten erabilera potentziala agerian jarri da

    Kitosano deribatuen nanopartikulak tratamendu oftalmologikoetarako ektoinaren askapen kontrolatuko sistema gisa

    No full text
    The use of nanoparticles as a controlled release platform is a field of research of great interest. This work optimizes the synthesis of different nanoparticles with quaternary ammonium derivatives obtained by controlling the functionalization degree of chitosan. These particles have improved properties, including a greater mucoadhesion to biological tissues. Nanoparticles of 100-300nm are obtained, both empty and loaded with active ingredients using chitosan and its derivatives. In particular, the potential of these nanoparticles in the treatment of eye diseases is analized by investigating the encapsulated ectoine release profile.Nanopartikulen erabilera askapen kontrolatuko plataforma gisa interes handiko ikerketa eremu bat da. Lan honetan kitosanoaren funtzionalizazio gradua kontrolatuz lortutako deribatu amonio kuaternarioekin nanopartikula desberdinen sintesia optimizatzen da. Partikula hauek ezaugarri bereizgarriak dituzte, ehun biologikoetako mukiekiko eranste gaitasun handiagoa besteak beste. 100-300nm-ko nanopartikulak lortzen dira, hutsak zein printzipio aktiboz kargatuak kitosano eta  bere deribatuak erabiliz. Bereziki partikula hauek begi gaixotasunen tratamenduetan izan dezaketen potentziala aztertzen da, ektoina aktiboaren askapena ikertuz kasu honetan

    Lurraren Kultura Berria: Arratiako landatar berrien narratibak

    No full text
    In the context of ecosocial crises, it is urgent to review imperial ways of life and to begin to imagine alternative ways of life within biophysical boundaries. This study examines the narratives of people who have gone from urban to rural areas in search of alternative lifestyles to see if the values and practices that emerge in these changes of life can be framed within the New Earth Culture. From the experience of 22 new rural Arratians, we can conclude that the transition to the New Earth Culture is a process begun, albeit in a silent or modest manner.Krisi ekosozialen testuinguruan premiazkoa da bizimodu inperialak berrikustea eta muga biofisikoen barruan kokatuko diren bestelako bizimodu alternatiboak irudikatzen hastea. Ikerketa honetan hiriguneetatik landa eremura bizimodu alternatiboen bila joandakoen narratibak aztertu dira, bizimodu aldaketa horietan azaleratzen diren balio eta praktikak Lurraren Kultura Berriarenbaitan kokatu daitezkeen ikusteko. Arratiako 22 landatar berriren esperientziatik abiatuta, ondorioztatu dezakegu Lurraren Kultura Berrirako trantsizioa hasita dagoen prozesua dela, modu isilean edo apalean bada ere

    Jon Borregan Alvaradoren tesiaren laburpena

    No full text
    Title of the thesis: Multilayer model of scientific-technological information indicators for the strategic management of technological research in companiesTesiaren izenburua: Informazio zientifiko-teknologikoko adierazleen geruza anitzeko eredua, enpresako ikerketa teknologikoaren kudeaketa estrategikorak

    Soja proteinan oinarritutako konstruktu biobateragarrien 3D inprimaketarako tintak

    No full text
    In this study, biocompatible 3D printing inks were developed for applications in tissue engineering and regenerative medicine. The formulations are based on proteins and a deep eutectic solvent (DES), which acts as a cellulose solvent and also confers ionic conductivity to the ink. The scaffolds obtained by 3D printing were characterised in terms of rheology, mechanical behaviour and biocompatibility, demonstrating mechanical and biological properties suitable for implementation in the biomedical field, showing a high suitability for clinical applications in the future.Ikerketa honetan, 3D inprimaketarako tinta biobateragarriak garatu ziren, ehun-ingeniaritzako eta medikuntza birsortzaileko aplikazioetarako. Formulazioak proteinetan eta disolbatzaile eutektiko sakon batean (DES ingelesezko sigletan) oinarritzen dira. Disolbatzaile honek zelulosa-disolbatzaile gisa jarduten du eta, gainera, eroankortasun ionikoa ematen dio tintari. 3D inprimaketaren bidez lortutako konstruktuak erreologiari, portaera mekanikoari eta biobateragarritasunari dagokienez karakterizatu ziren, biomedikuntzako arloan inplementatzeko propietate mekaniko eta biologiko egokiak erakutsiz, eta etorkizunean aplikazio klinikoetarako egokitasun handia agertuz

    Lizarra, euskara eta festa: hizkuntza bat espazio bila

    No full text
    This work presents a part of a doctoral thesis that aims to analyze, from the perspective of language socialization, how the Basque language affinity of young people in Lizarra is built and practiced. The goal of this article is to take a step toward achieving the thesis's objective, primarily by observing the presence of the Basque language in the streets during festive events in Lizarra and, secondly, by taking the first step to identify leisure spaces where Basque may have the greatest presence, observing some bars and the campsite. The results of 16 observations show that Spanish is dominant, but Basque has a presence around certain individuals and in specific spaces. Moreover, Basque speakers from other parts of the Basque Country and cultural expressions play a significant role in the presence of Basque.raikitzen eta egikaritzen den aztertzea helburu duen doktorego tesi baten zati bat aurkeztuko da. Artikulu honen helburua tesiaren helburua lortzeko urrats bat ematea da, batez ere Lizarran jai giroan kaleetan zehar euskarak duen presentzia nolakoa den ikusiz eta, bestalde, euskarak presentzia handiena izan dezakeen aisialdi-espazioak identifikatzeko lehen urratsa emanez, tabernak eta kanpina behatuz. Egindako 16 behaketen emaitzek erakusten dute gaztelania nagusi dela, baina euskarak pertsona batzuen inguruan eta espazio konkretuetan presentzia duela. Gainera, Euskal Herriko beste txokoetako euskaldunek eta kultur adierazpideek garrantzia dute herrian euskarak duen presentziari dagokionez

    Kontra-Narratiben Sorkuntza Automatikoa: Gorrotoa Deseraikiz

    No full text
    This work introduces ML-MTCONAN-KN, the first knowledge-based multilingual corpus for counterargumentation. The corpus is structured in a parallel manner across four languages: English, Basque, Spanish, and Italian. This dataset represents a significant advancement in the field, addressing the scarcity of resources for counter-argumentation and marking the first multilingual collection of knowledge-based counternarratives. Additionally, we provide an in-depth analysis of automatic counter-narrative generation in Basque, a study that has not been conducted before. Our contribution aims to enhance the development of systems capable of generating constructive responses to hate speech. Content Warning: This paper contains hate speech that may be offensive to some readers. These views do not reflect those of the authors.Lan honek ML-MTCONAN-KN aurkezten du, ezagutzan oinarritutako kontra-argudiaketarako lehen corpus eleaniztuna. Corpusa modu paraleloan egituratuta dago lau hizkuntzatan: ingelesa, euskara, gaztelania eta italiera. Datu-multzo honek ekarpena egiten du arloan, kontra-argudiaketarako baliabideen urritasunari aurre eginez, ezagutzan oinarritutako kontra-narratiben lehen bilduma eleaniztuna aurkeztuz. Gainera, euskaraz kontra-narratiba sorkuntza automatikorako teknika ezberdinen azterketa eskaintzen dugu, orain arte egin ez den ikerketa bat. Gure ekarpenaren helburua gorroto-diskurtsoei erantzun eraikitzaileak sortzeko gai diren sistemen garapena hobetzea da. Eduki-oharra: Artikulu honek gorroto-diskurtsoa dauka, eta irakurle batzuentzat iraingarria izan daiteke. Ikuspegi horiek ez dute egileen pentsaera islatzen

    Zebra arrainaren (Danio rerio) 3ab transkripzio faktorearen (Gtf3ab) azterketarako garaturiko antigorputz poliklonal baten Western Blot bidezko lokalizazioa gonadetan

    No full text
    Arrainek genoma osoa bikoizteko gertaera desberdinak jasan dituzte, eta kariotipo konplexuak eta genoma tamaina askotarikoak dira. Teleosteoetan bikoiztuta dauden genetariko bat gtf3a da. Gene honek 5S rRNA-ren transkripzioa aktibatzen du eta harekin lotzen da nukleotik kanpo garraiatzeko eta zitosolean metatzeko. Gene honen bi aldaera daude arrain teleosteoetan: obarioetan espezifikoki adierazten den gtf3ab eta ehun guztietan adierazitako gtf3aa. Ikerketa honetan Gtf3aa eta Gtf3ab-ren adierazpenaren lokalizazioa aztertu egin da, bi antigorputz desberdin erabilita. Emaitzek erakusten dutenez, Gtf3ab proteina obarioetan adierazten da gehienbat, baliozkotzen bere erabilera sexu markatzaile molekular bezala etorkizuneko ikerketetan

    Ikusizko Hizkuntza-ereduetan Kanpo Ezagutza eta Arrazoimendu Espaziala Txertatzen

    No full text
    The fields of natural language processing (NLP) and computer vision (CV) have lately emerged. Although the bridge between NLP and CV has also advanced, nowadays these systems still face weaknesses with no trivial solution. In this work, we present the findings of a PhD thesis, where we analyzed two limitations of current Vision-and-language models: world knowledge integration and spatial reasoning. On the one hand, we verbalized images to leverage better world knowledge that is implicitly encoded in language models. On the other hand, we exploited the generation of synthetic data from object annotations to aid the spatial reasoning of both language models and text-to-image generators.Hizkuntza naturalaren prozesamendua (NLP) eta konputagailu bidezko ikusmenaren (CV) alorrak asko hazi dira azkenaldian. NLP eta CV-ren arteko zubian aurrerapenak lortu badira ere, gaur egun testuak eta irudiak prozesatzen dituzten sistemek hainbat ahulezia erakusten dituzte. Lan honetan, doktorego-tesi baten ekarpenak aurkezten dira, non ikusizko hizkuntza-ereduen bi ahulezi aztertu diren: munduko ezagutzaren integrazioa eta arrazonamendu espaziala. Alde batetik, irudietatik goiburukoak sortu ditugu hizkuntza-ereduetan inplizituki kodetuta dagoen munduko ezagutza hobeto aprobetxatzeko. Bestetik, objektu anotazioetatik datu sintetikoak sortzen zentratu gara, bai hizkuntza-ereduetan eta baita testu bidezko irudi sortzaileetan ere arrazonamendu espaziala hobetzeko

    1,022

    full texts

    1,968

    metadata records
    Updated in last 30 days.
    Portal of Scientific Journals of UEU
    Access Repository Dashboard
    Do you manage Open Research Online? Become a CORE Member to access insider analytics, issue reports and manage access to outputs from your repository in the CORE Repository Dashboard! 👇