Portal of Scientific Journals of UEU
Not a member yet
1968 research outputs found
Sort by
COVID-19ak oinarrizko osasun laguntzan izan duen eragina: Osasun etxe bateko erizain baten ikuspegia
1. SarreraSaiatuko naiz erizain baten ikuspuntutik denbora guzti honetan bizi izan dudana azaltzen. Pandemiairitsi baino lehenago oinarrizko osasun laguntzaren egoera ez zela batere ona aipatu nahiko nuke, etaurteak generamatzan murrizketak salatzen. Hasteko, ez ziren baja guztiak ordezkatzen, ezta oporrakedo prestakuntzarako orduak ere. Gainera, erretiroak ordezkatzeko ere arazoak ziren. Medikuenkasuan profesionalen faltagatik zela esaten zuten, eta hala ere ez zen irtenbiderik bilatzen,bainaerizainon kasuan hori ez da egia izan azkeneko hilabeteak iritsi arte. Zuzendaritzatik hartutakoerabakiaizan zen, eta oraingo egoera horren ondorioa da.Horrek hainbat ondorio ekarri ditu; biztanleriaren adina gora doa, eta gure pazienteak gero etazaharragoak dira, behar gehiagorekin, horregatik behar ditugu protokolo gehiago. Baina kupoak ezdira txikitu eta diren beharretarako ez da langileon kopurua handitu.Osasun hezkuntza gure lanaren zati bat da, oso garrantzitsua nire ustez baina taldeka egiten denaprestatzeko, gehienetan etxean prestatu behar dugu
Euskarazko aldizkari zientifikoak zientziaren komunikazio-sisteman
The science communication system has suffered deep changes in the past years and studies about Basque scientific journals are still scarce. The current research evaluation system promotes publishing in some English scientific journals. Even so, in some subjects, especially in social sciences and humanities, the local journals which publish in local languages accomplish other functions, such as training, knowledge bridging and filling knowledge gaps. In this study, I identify 41 journals that publish Basque articles out of the total number of journals listed in Inguma and I analyse the following characteristics: journal subject areas, the percentage of articles in Basque published during the last year, the type of publisher, the languages used in both the abstracts of articles and the websites of journals, the type of formats and access, the copyright holder, the type of CC licenses and, finally, the indexation on databases. Open access journals published by the publishing services of universities and non-profit organizations, more than half of them in the social sciences, predominate. Their presence in indexing databases is fluctuating, with a greater presence in national databases.Zientziaren komunikazio-sistemak aldaketa sakonak jasan ditu azken urteotan eta euskal aldizkari zientifikoak ez dira ondo ezagutzen. Egungo ikerketaren ebaluazio-sistemek aldizkari jakin batzuetan eta ingelesez argitaratzera bultzatzen dituzte ikertzaileak. Hala eta guztiz ere, diziplina jakin batzuetan, eta batez ere gizarte- zein giza zientzietan, bertako hizkuntzak erabiltzen dituzten aldizkari zientifikoek bestelako funtzio batzuk ere betetzen dituzte, hala nola trebakuntza, ezagutzeren transmisioan zubi-lana eta ezagutza-hutsuneak betetzea. Artikulu honetan, Inguma datu-basetik abiatuz, euskarazko edukiak argitaratzen dituzten aldizkariak identifikatu dira (41), eta honako ezaugarriak aztertu dira: zer arlotakoak diren, azken urtean argitaratutako euskarazko edukien kopurua, argitaratzaile motak, artikuluen laburpenetan eta webguneetan erabilitako hizkuntzak, formatuak eta sarbide motak, egile-eskubideen zehaztapenak, CC lizentzia motak eta indexazio datu-baseetan aldizkari horiek duten presentzia. Nagusi dira unibertsitateetako argitalpen-zerbitzuek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek argitaratutako sarbide irekiko aldizkariak, erdia baino gehiago gizarte-zientzietakoak. Indexazio datu-baseetan duten presentzia gorabeheratsua da; estatu-mailako datu-baseetan dute presentzia handiena
Irakurketa soziohistorikoa erlatibozko egitura ez-estandarren jatorriaz eta bilakabideaz
Artikulu honetan zein ereduko erlatibozko perpausen erabilera eta bilakabidea dugu aztergai, eta indar berezia egiten dugu erlatibozko izenordaina sistematikoki eta argumentuaren kasu-marka edozein izanda ere modu berean markatzen duten egiturak azaltzeko. Egitura ez-estandar hori ez da agertzen testu historiko kanonikoetan, baina XVII.-XIX. mendeen artean ohikoa da testu-genero jakin batzuetan: gutun pribatuetan, administrazio-agiri eta -gutunetan, eta notariotza-agirietan. Bada, soziolinguistika historikoaren ikuspuntu eta hatsarreak baliatuz, behin-behinean okertzat jo litezkeen erlatibozko egituren jatorria eta bilakabidea dugu aztergai: egitura ez-estandarraren erabilerak idazle eta idazlari elebidunen hizkuntza-ezagutzarekin lotu behar direla proposatzen dugu eta, are zehatzago, egitura formulaikoen erabilerarekin eta imitazio inperfektuarekin
Ana Aldekoa Diezen tesiaren laburpena
Tesiaren izenburua: Hizkuntzen irakaskuntza bateraturantz: ahozko azalpenaren didaktika eleaniztuna derrigorrezko bigarren hezkuntz
Miren Guilló Arakistainen tesiaren laburpena
Tesiaren izenburua: Hilekoaren politika eta kultura alternatiboen etnografia bat: genero-konfigurazioak, gorputz-ahalduntzea eta ezagutza kolektiboa
Osagai anitzeko ariketa-programen eragina adineko pertsonen erorketetan: berrikuspen sistematikoa
Background: Falls in elderly are a global public health issue. Physical exercise is potentially a worthwhile option to prevent them. However, it is unclear the appropriate exercise type that has to be conducted to prevent falls in elderly.Aim: To systematically review the researches that studied the effects of multi-component physical exercise programs on the rate and risk of falls in healthy elderly.Methods: A systematic search of researches published after 2005 was conducted in Pubmed, Scopus, Cochrane Library and Dialnet databases taking into account inclusion and exclusion criteria.Results: Seventeen articles constituted the systematic review, being most of them (88%) randomized controlled trials. The minimum and the maximum values of the average age of the participants in the researches were 65.4 and 83.4 years. In 15 out of the 17 researches the intervention group had positive results in the incidence of falls or their risk factors. In six researches multi-component physical exercise had beneficial effects on the incidence of falls. However, in 5 researches significant differences in the incidence of falls were not found. Thirteen researches showed beneficial effects of multi-component physical exercise on factors related to the risk of falls.Conclusions: Overall, multi-component physical exercise programs are beneficial to reduce the rate and the risk of falls in elderly. Conducting few weekly sessions in a short exercise program may be the reason for unrewarding results. Apparently, the multi-component physical exercise programs are not very effective to decrease incidence of falls in elderly around 80 years old.Testuingurua:Adineko pertsonek pairatzen dituzten erorikoak munduko osasun publikoko arazo nagusi bat dira. Ariketa fisikoa aukera erabilgarria eta potentzialki errentagarria izan daiteke adinekoen erorketa kopurua gutxitzeko. Hala ere, eztabaidagai da adineko pertsonen artean erorketak gutxitzera bideratuta dagoen ariketa fisikoez osatutako programak zer-nolako ezaugarriak izan behar dituen.Helburua:Osagai anitzeko ariketa-programen eragina aztertu duten ikerketak sistematikoki berrikustea, adineko pertsona osasuntsuen erorketa-intzidentzian eta arrisku-faktoreetan.Metodoa:2005. urtetik aurrera argitaratutako ikerketen bilaketa sistematiko bat egin zen PubMed, Scopus, Cochrane Library eta Dialnet-eko datu-baseetan inklusio- eta kanporatze-irizpideak kontuan izanda.Emaitzak:Guztira 17 artikuluk osatu zuten berrikuspen sistematikoa, gehienak (% 88) ausazko kontrol-saiakuntzak izanik. Artikuluetako parte-hartzaileen batez besteko adina 65,4 eta 83,4 urte bitartekoa izan zen. Aztertutako 17 ikerketetatik 15 ikerketatan talde esperimentalek emaitza positiboak izan zituzten erorketa-intzidentzian edo erorketen arrisku-faktoreetan. Sei ikerketatan jarduera fisikodun esku-hartzeak emaitza positiboak ekarri zituen erorketa-intzidentzian, bost ikerketak, ordea, ez zuten eragin esanguratsurik aurkitu. Hamahiru ikerketatan osagai anitzeko ariketak egiteak eragin positiboa izan zuen erorketen arrisku-faktoreetan.Ondorioak:Orokorrean osagai anitzeko ariketen programak baliagarriak izan ziren adineko pertsonen erorketak edo erorketa-arriskuak murrizteko. Hala ere, astean saio gutxi egitea iraupen laburreko programa batean emaitza positiboak ez lortzearen arrazoia izan daiteke. Gainera, badirudi osagai anitzeko ariketa-programak ez direla hain eraginkorrak adin altua (80 urte ingurukoa) duten pertsona nagusien artean erorketa-intzidentzia murrizteko
Medikuaren oinarrizko gaitasun profesionalak
The book The basic professional competencies of physicians has been released. It is a tool that can be helpful for any health professional who will be placed in front of a patient. It explains the necessary skills and abilities to care for the person as a whole, to communicate with them and to work in the field of bioethics. The book is the result of an opportunity offered by the Agote prize organized by Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea (OEE) and has been published with the support of the Udako Euskal Unibertsitatea (UEU). It is a work that seeks to fill a void, to satisfy the need for more academic health books written in Basque, and to reflect on the basic professional competencies that a physician must acquire.It is a book aimed at medical and nursing undergraduate and graduate students and tutors, although it seeks to be useful for all professionals.In fact, it is very important for future doctors to know that there are more aspects behind the disease, namely that social inequality has to do with health, and that our resources are not only medicinal, but that also context, family, sanitary network, and health prevention and promotional policies count.In addition to the disease, several steps are offered in the acquisition of competencies to care for the patient, divided into three chapters: patient-centered clinical method, clinical communication and bioethics.Medikuaren oinarrizko gaitasun profesionalak liburuak argia ikusi du. Gaixo baten aurrean jarriko den edozein osasun-profesionalentzat lagungarri suerta daitekeen tresna bat da,pertsona osotasunean artatzeko, berarekin komunikatzeko eta alor bioetikoak lantzeko eskuratu beharreko gaitasunak azaltzen dituena.Liburua Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) antolatzen duen Agote Sariaren bitartez eskainitako aukeraren ondorio izan da eta Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) laguntzari esker argitaratu da.Hutsune bat betetzea bilatzen duen lana da, batetik, euskaraz idatzitako osasungintzako liburu akademiko gehiagoren beharra asetzea, eta, bestetik,mediku batek eskuratu beharreko oinarrizko gaitasun profesionalen inguruko beharrezko gogoeta egitea.Bereziki, Medikuntza zein Erizaintzako graduko ikasleei, graduondoko ikasleei eta tutoreei zuzendutako liburua bada ere, orokorrean profesional ororentzat erabilgarria izatea bilatzen du.Izan ere, oso garrantzitsua da etorkizuneko medikuek jakitea gaixotasunaren atzean alderdi gehiago badirela, hau da, desberdintasun sozialak osasunarekin zerikusia duela eta ditugun baliabideak ez direla soilik preskribatzen diren medikamentuak, baizik eta testuingurua, familia, sare sanitarioa eta osasunerako prebentzio eta promozioko politikak ere kontuan hartu behar direla. Gaixotasunaz gain, pertsona bera artatzeko gaitasuna eskuratzeko pausoak eskaintzen dira hiru kapitulutan banatuta: pazientearengan zentratutako metodo klinikoa, komunikazio klinikoa eta bioetika
Subiranotasuna auzitan: Rousseau eta Hardt & Negriren pentsamenduan
Sovereignity in question: In the thougt of Rousseau and Hardt & Negri In the following commentaries based on the point of view of Rousseau, Hard and Negri we will examine the concept of sovereignty, which is problematic in the theory of state. Knowing the subject that the authors reveal, we overturn the models of sovereignty that are characterized by the quality of the use of power by them. In fact, while Rousseau proposes the people as a sovereign subject, Hardt and Negri present us a non-sovereign subject. In this way, we will try to adapt old categories such as the conception of sovereignty to the changing conditions own of the period which goes from modernity to postmodernity, thus demonstrating that besides the variation of meanings inside the political thought, still remains a significant nucleus.Jarraian aurkeztu dugun iruzkinean estatuaren teorian problematikoa den subiranotasunaren kontzepzioa aztertuko dugu Rousseauren eta Hard eta Negriren ikuspegitik. Autoreek ezagutaraztera ematen duten subjektua zein den jakinda, horrek egiten duen boterearen erabileraren nolakotasuna dela-eta ezaugarritzen diren subiranotasun-ereduak alderatuko ditugu. Izan ere, Rousseauk subjektu subirano gisa herria proposatzen duen bitartean, Hardt eta Negrik jendetza deituriko subjektu ez-subiranoa aurkezten digute. Hori horrela, modernitatetik postmodernitatera doan tartean, subiranotasunaren kontzepzioa bezalako kategoria zaharrak baldintza aldakorretara egokitzeko gaitasuna aurkitzen saiatuko gara, eta, horrela, pentsamendu politikoan sorten diren esanahien bariazioa frogatuz, nukleo esanguratsua nola mantentzen den aztertuko dugu
Arabako euskalgintza ekaitzaren barruan (1939-1975)
The aim of this article is to explain the evolution of Basque cultural movement in Alava in the Francoism. First of all, we need to understand that the movement was very broad, and in this article we will focus on adult’s teaching, basque schools and culture. The context in Alava was dramatic, in addition to the decline of centuries, the language was in risk due to the repression of Francoism. In this worrying situation, many people began to work to recovery the Basque language. Thus, it took a leap in the 1970s with the formalization of adult education and basque schools, and the spread of culture. Although the movement in Alava has some peculiarities, it was inside on framework of the Basque Country, the development was the same and tensions were also noticed in our province, like the debate of the unity of the language. In general, it was a multi-edged struggle in which politics or religion were mixed.Artikulu honen xedea Arabako euskalgintzaren bilakaera frankismoan azaltzea da. Lehenik eta behin, ulertu behar dugu euskalgintza kontzeptu zabala dela, eta artikulu honetan helduen euskalduntzean, ikastoletan eta kulturgintzan zentratuko gara. Testuingurua dramatikoa zen Araban, mendeetako gainbeheraz gainera, frankismoaren errepresioaren erruz hizkuntza hilzorian zegoen. Egoera kezkagarri horretan, hainbat pertsona hasi ziren lanean euskararen berreskurapenaren aldeko hainbat arlotan, lehenik ilunpean eta denbora joan ahala argitasunean. Horrela, 1970eko hamarkadan jauzi bat eman zuen, helduen euskalduntzea eta ikastolak formalizatu ziren, eta kulturgintza zabaldu zen. Arabako euskalgintzak berezitasun batzuk eduki arren, Euskal Herriko marko orokorraren barruan koka dezakegu, garapena berbera izan zen eta gure herrialdean ere nabaritu ziren euskal munduan gertatutako tentsioak, adibide ezagunena euskararen batasunaren inguruko eztabaida izan zen. Oro har, ertz ugariko borroka izan zen, bertan politika edo erlijioa nahastu zirela eta. Oro har, esan dezakegu orduan hasi zela Araban euskara biziberritzeko bidea