Portal of Scientific Journals of UEU
Not a member yet
    1968 research outputs found

    COVID-19ak Ospitaleetan izan duen eragina: Zeintzuk izan dira pandemiaren garaian, gure esparruan, arazo nagusiak? Nola gainditu ditugu?

    Get PDF
    Atzera begiratuz, pandemian zehar aldi desberdinak igaro ditugula pentsatzen dut.Lehenengo asteetan, arazo nagusienak zalantza eta ziurgabetasunaren eskutik zetozen. Alde batetik,lankideen artean, gaixotasun berri baten aurrean egoteak ardura eta kezka sortzen zuela arginabarmentzen zen. Nafarroako haurrei ahalik eta laguntza hoberena eskaintzeko adimena behargenuen, eta horretarako, iristen zitzaigun informazioa azkar prozesatu behar zen. Hasieran txinatarmedikuek argitaratuko berriak besterik ez genituen, eta susmatzen zen birusa haurrentzat ez zela osokaltegarria, baina jaioberrietan nolako eragina izan zezakeen ez genekien, txinatarrek ama-haurbikotea banatu egin zutelako badaezpada ere, eta bularra ez ematea aholkatu. Zorionez, berehalakonturatu ginen elkarrekin egotea ez zela kaltegarria, jaioberriek titia lasai hartu zezaketela,bikotearentzat duen abantailarekin.Gure zerbitzuan COVID-19ari buruz lortzen genuen ezaguera partekatzeko modu azkarra,WhatsAppeko multzo bat antolatzea iruditu zitzaigun. Bertan, pediatriako arlo desberdinetatikbidaltzen genuen informazioa, espezialitate bakoitzari elkarte zientifikoetatik (infekzio arloa,jaioberriak, intentsiboa, pneumologia, kardiologia, etab.) iristen zitzaizkigun berriak partekatzeko.Hor bertan Osasunbideko eta gure ospitaleko txostenak ere banatzen genituen. Beste alde batetik,gure ezaguera eta erabakiak lehen mailako arretako pediatrekin, eta Tutera eta Lizarrako ospitalekokideekin ere partekatu genituen, beraien ordezkariekin beste WhatsAppeko talde berri bat egin etagero. Egia esan, komunikabide hau gaur egun ere, komenigarria iruditzen zaigu osasun berriak denoijakinarazteko. Ongi erabilia, integrazio tresna interesgarria da

    COVID-19ak Osasun Mentalean izan duen eragina: Covid-19 pandemia eta Osasun Mentalaren inguruko hausnarketak

    No full text
    1. Gizarte lana osasun mentaleko sareanHasi baino lehen, komeni da Osasun Mentaleko Sareko gizarte langileok eskaintzen ditugunzerbitzuak argitzea. Hiru multzotan sailkatzen ditu Osasun Mentalaren Sareko osasun arloko GizarteLanaren Zerbitzuen Gutunak:Gaixotasun mental bat duen pertsonarentzako eta haren senide edo bizikidetzako ingurunearentzakozerbitzuak:1. Aurkezpena eta harrera kontsulta sozialean.2. Informazioa, orientazioa eta aholkularitza.3. Balorazio soziala eta diagnostiko sozial sanitarioa.4. Esku-hartze sozialerako plana.5. Esku-hartze soziala familiarekin/bizikidetza unitatearekin.6. Laguntza psikosoziala.7. Larrialdi sozialeko egoeretako esku-hartzea.8. Babes sozialeko prestazioak eta baliabide sozio sanitarioak eskuratzeko izapideak.Esku-hartze komunitariorako eta koordinaziorako zerbitzuak:1. Kasuen koordinazioa eta kudeaketa Arreta Sozio sanitarioan.2. Sareko lana eta esku-hartze komunitarioa.Erakundera bideratutako zerbitzuak: Nafarroako osasun mental sarea eta profesionalak:1. Irakaskuntza eta prestakuntza etengabea.2. Ikerketa soziala.3. Parte-hartzea batzorde teknikoetan eta lantaldeetan

    COVID-19a eta Gizartea: Erredakzioan ikusi eta ikasitakoak: COVID-19aren lezioak

    Get PDF
    1. Informazioa ematea: oinarrizko funtzioaIzurriaren hasieran, galduta geunden, hipotesi urrunenetan, oso urruna zen hipotesi bat etorri zenlehen lerrora: birus bat, ordura arte ezagutzen ez zena, eta ezaugarri zituena larritasuna etakutsagarritasuna. Txinatik berehala heldu zen, eta planeta honetan distantziak egun zein txikiak direnberehala ulertzeko era izan zen: zein lotuta dagoen dena. Lerrook idazteko orduan, Ukrainakogerrarekin antzeko zerbaiten sentipena zabaldu da. Zalantzaz betetako egunak izan ziren, etaerredakzioan oroitu genuen gure lanaren garrantzia. Informatzea da gure jardunaren ardatzetakobat, informazio ona ematea, eta osasun krisi batean aparteko zentzua du egiteko horrek. Hor hasiginen sare bat ehuntzen: jakiteko, eta ulertzeko. Nora jo? Zientzialariengana jo genuen aurrenaurrena.EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Mikrobiologia irakasle Miren Basarasi egindako lehenelkarrizketa ondo gogoan dugu: oinarri-oinarrizko galderak ziren denak, ezjakintasun erabatekotikegindakoak. Lehena izan zen, atzetik beste asko etorri ziren

    COVID-19a eta Gizartea: COVID-19aren eragina adinekoen egoitzetako zaintza lanean

    No full text
    1. SarreraCOVID-19aren inguruan garatutako politika publikoen erantzuna aztertzeko orduan adinekoenegoitzak kasu kritikoa dira biztanleria-sektore ahulenetako baten zaintza-horniduran papergarrantzitsua betetzen dutelako eta aldez aurretik ere agerian jarri delako arrisku handiko ingurunedirela (Daly, 2020). Gainera, bai EAEn eta bai Estatuan ere egoitzena da pandemiak eragin handienaizan duten eremuetako bat (IMSERSO, 2020; Del Pino et. al., 2020; Mugarik Gabeko Medikuak, 2020).2021 urte hasieran, Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuko datuen arabera COVID-19a dela-etaedota COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak direla-eta, 29.345 pertsona hil zen Estatukoadinekoen eta mendeko pertsonen egoitzetan.Testuaren helburua COVID-19ak EAEko adinekoen egoitzetako zaintza lanean izan duen eraginaaztertzea da. Emaitzak "CUMADE. Zaintzak garrantzia du. COVID-19aren genero-inpaktua adineko etamendekoen zaintzaileengan” izenburupean 2020ko ekainetik 2021eko ekainera bitartean garatutakoikerketa zabalago baten parte dira

    Aitor Irulegi Lopezen tesiaren laburpena

    No full text
    Tesiaren izenburua: Pintura praktika batean oinarritutako hausnarket

    Ane Lekuona Mariscalen tesiaren laburpena

    No full text
    Tesiaren izenburua: Euskal Herriko Artearen historia feminista baten bil

    Adberbioak euskaraz: hitz mota bakarra ala gehiago?

    No full text
    The aim of this paper is to offer critical insight into the grammatical category or word-class that is traditionally known as adverb. Common-use grammars of Basque have not been succesful in determining which words belong into this set and what the characteristics of adverbs are. In an attempt to offer some light on this, I have grouped Basque words that are traditionally identified as adverbs in different subsets according to their morphological shape, and I have tried to describe their behaviour, emphasizing the differences and similarities between each subset. To do so, after an introduction of the topic at hand, I review the way grammars of Basque and other languages have dealt with these issues. Next, I try to characterize each of the morphologically different subsets. Finally, the reader is presented with some conclusions this analysis has brought forward about the legitimacy of such a category.Artikulu honetan adberbio deitu zaion gramatika-kategoria edo hitz motari buruzko gogoeta kritiko bat egiten da. Euskarari buruzko ohiko gramatiketan ez da argi definitzen zer hitz sartzen den sail honetan eta zer ezaugarri dituzten adberbioek. Hori argitu nahian, hemen adberbio deitu izan diren euskarazko hitzak itxura morfologikoaren arabera sailkatu eta bakoitzak zer jokabide duen deskribatzen da, multzoen artean dauden antzekotasunak eta desberdintasunak nabarmenduz. Horretarako, arazoa aurkeztu ondoren, beste hizkuntzen zein euskararen gramatiketan adberbioa definitzeko egindako ahaleginak berrikusten dira eta, sailkapen morfologiko batez, azpisail bakoitzaren ezaugarriak deskribatzen dira. Azkenik, deskribapen horretatik erator daitezkeen zenbait ondorio aurkezten dira adberbio kategoriaren zilegitasunaz

    Emakume marokoarra Europara doan migrazio-fluxuaren bektore ekonomiko eta sozial gisa, Marokoko Familia Kodearen aplikaezintasun praktikoaren aurrean

    No full text
    The objective of this article, from a democratic and open reflection, is to analyze the situation of women before the reform of the Moroccan family code. It must be taken into account that, in practice, sexist stereotypes and the fragility of Moroccan social structures have created a series of obstacles that make it difficult to implement all these reforms. For this reason, Moroccan women have become the main economic and social vector of the migratory flow to Europe. It is essential to point out that this migration supposes an intercultural coexistence based on two pillars: the acceptance of a common minimum in the matter of human rights, and the respect and integration of diversity.Artikulu honen helburua da gogoeta demokratiko eta ireki batetik emakumearen egoera aztertzea Marokoko Familia Kodearen erreformaren aurrean. Kontuan izan behar da, praktikan, estereotipo sexistek eta Marokoko gizarte-egituren hauskortasunak hainbat oztopo eta zailtasun ekarri dituztela erreforma hori aplikatzean. Hori dela eta, emakume marokoarra Europara doan migrazio-fluxuaren bektore ekonomiko eta sozial nagusia bihurtu da. Ezinbestekoa da aipatzea migrazio horrek kulturen arteko elkarbizitza dakarrela halabeharrez, bi zutabetan oinarrituz: giza eskubideen arloan gutxieneko komun bat onartzea, eta aniztasuna errespetatzea eta integratzea

    Hegoaldeko Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleen usteak eleaniztasunari buruz

    No full text
    Multilingualism is an important matter in our country. One of the main concerns of society and especially of the educational community is to guarantee the transmission of Basque and the teaching quality of the other curricular languages. The main objective of this study is to discover Pre-Primary and Primary school teachers’ beliefs about multilingualism in Hegoalde (Basque Country). In fact, doing research about teachers’ beliefs means gaining better understanding of their judgments and teaching practices. In order to know about these beliefs, an online questionnaire was designed to collect the quantitative data from 418 inservice teachers. The results reflect the positive beliefs teachers hold about multilingualism and that they consider multilinguals better language learners, rejecting any belief that may consider multilingualism problematic. Nonetheless, Pre-Primary and Primary school teachers hold a deep rooted belief: the sooner you start learning the language, the better.Eleaniztasuna garrantzi handiko gertakaria da gurean. Gizartearen eta bereziki hezkuntza-komunitatearen ardura nagusietakoa da, euskararen transmisioaz gaindi, gainerako curriculum-hizkuntzen kalitatezko irakaskuntza bermatzea. Ikerketa honen helbururik behinena da Hegoaldeko Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleen eleaniztasunari buruzko usteak ezagutzea. Izan ere, irakasleen usteetan sakontzeak hizkuntzei atxikitako juzguak eta irakas-jardunak hobeki ulertzea dakar. Uste horiek ezagutzea helburu, online galdetegia diseinatu eta Hegoaldeko lau lurraldeotako 418 irakasleren datu kuantitatiboak jaso dira. Emaitzek islatzen dute irakasleek uste positiboak dituztela eleaniztasunari buruz, eleaniztasuna onura gisa hautematen dutela eta euskararen garrantzia aintzatesten dutela. Ikerketa-emaitzek ondorioztatzen dute, oro har, irakasleek uste positiboak dituztela eleaniztasunari buruz eta ikasle eleaniztunak hizkuntza-ikasle hobeak kontsideratzen dituztela, bazterturik erabat eleaniztasuna arazo-iturri izan daitekeen ustea; edonola ere, Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleek sakon errotuta dute honako uste hau: hizkuntzak, zenbat eta lehenago, orduan eta hobeto

    Ekintza kolektiboa euskal protesta-zikloan: «Lizarra-Garazi»ko kasuaren azterketa (1995-2000)

    No full text
    Processes of change usually appear to be linked with the development of collective action in protest movements. As far as our object of study is concerned, the Basque protest cycle heightened considerably in the second half of the 1990s, with collective action spreading among the authorities and parties to the conflict. The aim of this article is to explain the events that were involved in such a spread and their consequences. To this end, we will use the mechanisms and processes employed by Doug McAdam, Sidney Tarrow and Charles Tilly in the study of complex conflicts. In this regard, we will see how such resources involved in different types of conflicts played a crucial role in the phase characterised by the Lizarra-Garazi Agreement (1995-2000), both in the development of collective action and the changes wrought to institutional policies. However, the changes brought about were limited. The different paradigms used to understand the processes of transformation by the stakeholders involved would constitute one of the primary causes for this.Aldaketa-prozesuak protesta-mugimenduen ekintza kolektiboari lotuta agertu ohi dira. Gure aztergaiari dagokionez, 1990eko hamarkadaren bigarren erdialdean euskal protesta-zikloaren areagotze nabarmena gertatu zen, autoritateen eta lehiatzaileen arteko ekintza kolektiboa zabalduz. Artikulu honen helburua da areagotze horretan parte hartu zuten gertakariak eta haien ondorioak azaltzea. Horretarako, gatazka konplexuen ikerketetan Doug McAdamek, Sidney Tarrowek eta Charles Tillyk baliatutako mekanismo eta prozesuak erabiliko ditugu. Zentzu horretan, liskarraldi mota ezberdinetan parte hartzen duten bitarteko horiek Lizarra-Garaziko Akordioak ezaugarritu zuen epealdian (1995-2000) ere funtsezko papera jokatu zutela ikusi ahal izango dugu; bai ekintza kolektiboaren garapenean, bai politika instituzionaletan emandako aldaketetan. Aldaketa horiek, ordea, mugatuak izan ziren, eta inplikatutako eragileek eraldaketa-prozesuak ulertzeko baliatu zituzten paradigma ezberdinetan aurki dezakegu haien ezintasun nagusietako bat

    1,022

    full texts

    1,968

    metadata records
    Updated in last 30 days.
    Portal of Scientific Journals of UEU
    Access Repository Dashboard
    Do you manage Open Research Online? Become a CORE Member to access insider analytics, issue reports and manage access to outputs from your repository in the CORE Repository Dashboard! 👇