Portal of Scientific Journals of UEU
Not a member yet
    1968 research outputs found

    Auzozaintza programaren ebaluazioa: unibertsitateak osasuna sustatzeko egin dezakeen ekarpenaren adibide polit bat

    Get PDF
    Unibertsitateak instituzio bezala duen egiteko garrantzitsuenetakoen artean ezagutza gizarteratzeada. Unibertsitatea dagoen gizarteari zor zaio eta irakaskuntza eta ikerkuntzaren bitartez, besteakbeste,lagundubehardugizarte-desafioeikonponbideabilatzen.Halaere,gizartearen eta unibertsitatearen arteko zubiak eguneroko jardueran ez dira beti errazak. Adibidez, unibertsitatean lan egiten dugunon arriskua, batzuetan, gure liburuetan eta teorietan galtzea da, edota erabiltzen dugun lengoaia ulergaitza suertatzea entzule arrunt batentzako. Beste arrazoi konplexuago batzuk ere egon litezke jokoan. Horrenbestetan aipatzen den ezagutzaren transferentzia gerta liteke norabide bakarreko komunikazioa bilakatzea. Hau da, unibertsitatea da ezagutzaren igorlea, eta gizartea haren hartzailea, jasotako mezua bere eginez jardun behar duena. Baina ez al luke unibertsitateak erlazio horretan hartzaile ere izan behar? Gizarteak aldarrikatutako beharrei arreta jartzen diegu askotan, gu irtenbidea aurkitzen saiatzeko. Gutxiagotan gertatzen da, ordea, behar jakin batzuei erantzuna emateko gizartean bertan sortzen diren ekimenetara unibertsitatea hurbildu, akonpainatu eta horiek zientifikoki aztertzen laguntzen dituen kasuak.Unibertsitatetiknahikoerrazadaosasunarensustapenerakoesku-hartzeaksortzea,jarraitu beharreko teoriak esaten duen guztia jarrai dezaten, baina denok dakigu gauza bat dela guztiari eusten dion papera, eta beste bat oso desberdina, programa horiek funtzionatu behar duten eguneroko errealitatea. Gainera, unibertsitatean, zoritxarrez, gero eta gehiago erlojuaren kontra lan egiten dugu, eta emaitzak epe oso laburretan frogatzeko betebeharrarekin. Prozesu komunitarioek, alabaina,kontrakoa behar dute hazteko,denbora eta malgutasuna,Auzozaintza proiektuak erakusten duen bezala

    Nafarroako Ijito Komunitatean Osasuna Sustatzen: 35 urteko ibilbidea

    Get PDF
    80ko hamarkadan, Espainiako eta Nafarroako Foru Komunitateko ijitoek batez bestekoa baino bizi-itxaropen txikiagoa zuten, bai eta gaixotze-tasa handiagoa eta bizimodu ez oso osasungarrien prebalentzia handia ere. Alderdi horiek guztiak lotuta zeuden etxebizitza- eta ingurumen-baldintza ez oso osasungarriekin, eta zerbitzu publikoetarako sarbide eskas batekin. Desberdinkeria sanitario eta sozial horiei erantzuteko, Nafarroan Gutxiengo Etnikoen Osasuna Sustatzeko Programa jarri zen abian 1987an. Hastapenean, irabazi-asmorik gabeko erakunde baten bitartez, baina, segituan, Osasuna Sustatzeko Atalak hartu zuen bere gain programa horren kudeaketa (atal hori egungo Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa da). Programa Nafarroako ijitoen komunitateari zuzentzen zaio, bereziki biztanle behartsuenei, eta ijitoen entitateekin koordinatuta garatzen da. Entitate horiek, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (NOPLOI) dirulaguntza baten bidez, osasun-sustatzaile ijitoak kontratatzen dituzte, Nafarroako eskualdeetan lan egiteko, osasun-etxearekin lankidetza eginez. Programa hori erreferentziako programa bat da Espainiako estatuan eta Europan, ijitoen osasunaren alorrean. Programan, sareko lana egiten da ijitoen entitateekin, eta ijitoen ahalduntzea bultzatzen da. Bere ibilbidean hainbat sari eta aintzatespen jaso ditu, hala nola Eurohealth 2004, Osasun Ministerioaren ekitatearen eremuko kalitatearen saria (2007) eta OMEren jardunbide egokien saria (2010)

    Emakumeen genitalen mutilazioa: arreta eta prebentzioa

    Get PDF
    Emakumeen genitalen mutilazioa (EGM) deitzen zaie emakumeen kanpoko genitalak erabat edo partzialki kentzeko modu guztiei, edo emakumeen organo genitaletan eragindako bestelako aldaketei, betiere arrazoi terapeutikoengatik egin beharrean, arrazoi kulturalengatik edo bestelakoengatik egiten bada (OME).Gaur egun munduan zehar 200 milioi emakume mutilatuak daudela kalkulatu da. Jaioberrien tasa kontuan izanda, urtero 4 milioi emakume genitalen mutilazioa izateko arriskuan daude. Praktika hau sufritu duten erdiak, Egipto, Etiopia eta Indonesian bizi dira. Afrikan biltzen dira EGM praktikatzen duten herrialde asko, zabalkunde oso desberdinarekin, bai kontinentearen barruan, bai herrialdeen artean. Mapa honetan ikusi dezakegu estatu bakoitzean ematen den prebalentzia. Hala ere, eragile erabakigarriena EGM izateko, emakumearen jatorrizko talde etnikoa izango da. Ezagunenak hauek dira: Sarahule, Djola, Mandinga, Fulbé, Soninke, Bámbara, Dogon, Edos, Awusa, Fante.Euskal Autonomia Erkidegoan 6.000 emakume bizi dira EGMa praktikatzen duten herrialde bateko jatorria dutenak. % 42 emakume hauek Nigeriakoak dira, Senegalekoek jarraituta, 1.100 emakumerekin. Baina EAEan banaketa ez da parekoa: Bizkaian batzen dira % 46, Araban % 32 eta Gipuzkoan % 21. Udalerrien datuak hartzen baditugu banaketa honakoa da: Gasteiz (1.795), Bilbo (1.108), Barakaldo (228) eta Durango (223)

    Bakardadearen bidelagunak

    Get PDF
    Gure gizartea eraldatzen ari da, eta azken urteetan, zaintzaren krisia areagotu egin da, batez ere, adinekoen artean. Nola daukagu errealitate ikusezin hori bizi dutenen egoera azalaraztea eta denon artean honi ekitea? Tailerrean bakardade ez-hautatua zer den, sorreran eragiten duten faktoreak zeintzuk diren, nola identifika daitekeen eta egoera horiek nola bidera daitezkeen landuko dugu

    Segurua al da eskolara bakarrik joatea? Generoaren eragina haurren mugikortasun autonomoan

    No full text
    Many countries began to encourage projects to promote active and autonomous pathways to school. The aim of this study is to analyse the representations of safety regarding autonomous mobility of children participating in the Eskolabideak initiative, in particular on the study of whether these perceptions of safety are conditioned by children’s gender. The voices of 1002 children from Bizkaia have been collected on the safety they perceive on these school routes. Answers were analysed using Iramuteq software. The results show a gender imbalance in which girls perceive fear of strangers more significantly. In addition, boys have shown a more deep-rooted trust in the help of the community compared to girls, assuming that they will find people on the streets willing to help them.Zenbait herrialde eskolarako bide aktibo eta autonomoak bultzatzeko proiektuak sustatzen hasi dira. Ikerketa honen helburua da «Eskolabideak» ekimenean parte hartzen duten haurren mugikortasun autonomoarekiko segurtasun-irudikapenak aztertzea, bereziki segurtasun-hautemate horiek haurren generoak baldintzatzen dituen ikertuaz. Hori aztertzeko Bizkaiko 1.002 haurren ahotsak jaso dira eskola-bide horietan hautematen duten segurtasunari buruz. Erantzunak Iramuteq softwarearen bidez aztertu dira. Emaitzek generoen arteko desoreka erakutsi dute, non neskek pertsona ezezagunekiko beldurra era argiagoan hautematen duten. Horrez gain, mutilek komunitatearen laguntzarekiko konfiantza errotuagoa plazaratu dute neskekin alderatuta, kaleetan laguntzeko prest dauden pertsonak aurkituko dituztela aurresuposatuaz

    Obesitatearen estigma osasun profesionalengan: literaturaren berrikuspena

    No full text
    This literature review aims to explore stigmatising beliefs and behaviours around obesity among healthcare professionals to detect, raise awareness and reduce these behaviours. In the systematic search, 31 articles were selected. The results reported that health professionals have a stigmatising view of obesity and implicit and explicit negative attitudes towards people with obesity, affecting their physical and psychological health. Future research should address interventions to eradicate obesity stigma among healthcare professionals. Psychology professionals should be trained in effective psychological therapies to promote the mental health of people living with obesity.Literaturaren berrikuspen honek osasun-profesionalen obesitatearen inguruko sinesmen eta jokabide estigmatizatzaileak aztertzea du helburu, jokabide horiek detektatzeko, kontzientziatzeko eta murrizteko. Bilaketa sistematikoan 31 artikulu aukeratu ziren. Emaitzek jakinarazi zutenez osasun-arloko profesionalek obesitateari buruzko ikuspegi estigmatizatua eta obesitatea duten pertsonenganako jarrera negatibo inplizitu eta esplizituak dituzte, hauen osasun fisiko eta psikologikoa kaltetuz. Etorkizuneko ikerketek osasun-profesionalen obesitatearen estigma desagerrarazteko esku-hartzeak jorratu beharko lituzkete eta psikologiako profesionalek obesitatea duten pertsonen osasun mentala sustatzeko terapia psikologiko eraginkorretan hezi beharko lirateke

    Euskal Ekonomia Itunaren alde ezkutua: Finantza-harremanak euskal erakundeen egunerokotasunean

    No full text
    The Economic Agreement is a legal instrument of vital importance for the Basque institutions through which tax and financial burdens are regulated. By means of the agreed taxes, the competent Basque institutions are in charge of their collection and regulation, and this has not caused any objection to the doctrine and jurisprudence. On the other hand, for a part of the doctrine and jurisprudence, financial relations have no place in the Agreement and are not included in the special protection granted to the Agreement by the historical rights. This paper will try to dispel this opinion by enumerating the different measures that the Basque institutions have been adopting in the last years and by demonstrating that the financial sphere is also an important part of the Economic Agreement to be considered.Ekonomia Ituna Euskal erakundeentzat berebiziko garrantzia duen tresna juridikoa da eta beraren bidez tributu eta finantza harrenamak arautzen dira. Itundutako tributuen bidez euskal erakunde eskudunek hauen bilketa eta araudiaz arduratzen dira eta doktrina eta jurisprudentziarentzat ez du inolako eragozpenik sortu honek. Aldiz, doktrina eta jurisprudentzia zati batentzat finantza harremanek ez dute lekurik Itunean eta ez dira barnebiltzen eskubide historikoek Itunari ematen dien babes bereziaren barnean. Lan hau iritzi hori baztertzen saiatuko da euskal erakundeek beraien egunerokotasunean azken urteetan hartu izan dituzten neurri ezberdinen zerrenda eginez eta erakutsiz finantza esparrua ere badela kontuan hartu beharreko Ekonomia Itunaren zati garrantzitsua

    Hipokanpoko CB1 hartzailearen funtzionamendua, berdina ar eta emeen artean?

    No full text
    Hippocampal circuits play a crucial role in cognitive processes such as navigation or memory. Moreover, many cell types (expressing CB1 receptors on their membranes) participate on a different way to develop such processes. In this work, we want to dissect the specific and sex-dependent role of CB1 receptors in neurons that participate on those hippocampal circuits. We used hippocampus-related behavioral test in CB1-flox male and female mice. These mice carried a specific CRE-mediated CB1 deletion on hippocampal neurons, by direct viral vector (AAV-Cre) administration.Hipokanpoko zirkuitoak berebiziko garrantzia dute hainbat prozesu kognitiboetan, hala nola nabigazioan edota memorian. Honez gain, prozesu hauetan zelula-mota askok (CB1 hartzaileak mintzean adierazten dutenak) modu desberdinean parte hartzen dute. Lan honetan, hipokanpoko zirkuitu horietan parte hartzen duten neuronetako CB1 hartzaileen zeregin espezifikoa eta sexuaren araberako funtzioa ezberdindu nahi ditugu. Honetarako CB1-flox sagu ar eta emeetan hipokanpoarekin erlazionaturiko portaera frogak egin dira. Saguetan CRE bidezko CB1 hartzailearen ezabapena eragin zen hipokanpoko neuronetan zuzenean bektore biralak (AAV-Cre) injektatuz

    Leishmaniasia: gaixotasun globala. Tratamendurako hautagai berriak

    No full text
    Leishmaniasis is spreading in Europe and the main treatments available exhibit several disadvantages. This paper aims to address these two aspects. Leishmania infantum parasites have been isolated and identified from a lymph node sample obtained from a dog with leishmaniasis in Navarra. The leishmanicidal activity of the compounds R38 and R38-P has been studied. Compound R38 is a promising drug against leishmaniasis due to its ability to reduce the percentage of infected macrophages.Leishmaniasia hedatzen ari da Europan, eta tratamendu nagusiek hainbat desabantaila dituzte. Lan honek bi alderdi horiek jorratu nahi ditu. Leishmania infantum espezieko parasitoak isolatu eta identifikatu dira, leishmaniasiaz jotako Nafarroako txakur baten gongoil linfatikoaren lagin batetik abiatuta. R38 eta R38-P konposatuen jarduera leishmanizida aztertu da. R38 konposatua interesgarria suertatu zen, makrofagoen infekzio ehunekoa murrizteko gaitasun handiagatik

    Sexuaren eragina Parkinsonen gaixotasunaren lehenengo faseetan, adierazpen ez-motorretan eta ikasketa automatikoan oinarrituta

    No full text
    According to clinical publications, non-motor symptoms of Parkinson’s disease (PD) present unequal evolutions for different sexes, but we did not find works based on machine learning that analyze whether it can affect the early stages of the disease. In this study we have analyzed the influence of sex on the classification of patients with PD and controls using machine learning algorithms with non-motor symptoms. For this purpose, the PPMI database and three machine learning algorithms (XGBoost, MLP and SVM) were used, achieving an accuracy rate of over 80%. Then, using SHAP values, it was concluded that sex has little influence on classification. Finally, an attempt has been made to classify sex from the patient type information. The results show that in the database we have used, non-motor symptoms do not vary significantly according to sex.Argitalpen klinikoen arabera, Parkinsonen gaixotasunaren (PG) sintoma ez-motorrek sexuen araberako bilakaera desberdinak dituzte, baina ez dugu topatu ikasketa automatikoan oinarritutako lanik gaixotasunaren lehen faseetan eraginik ote dagoen aztertzen duenik. Ikerketa honetan, sexuak duen eragina aztertu da PGa duten pazienteak eta kontrolak sintoma ez-motorrak erabiliz ikasketa automatikoko algoritmoen bidez sailkatzean. Horretarako, PPMI datu-basea eta ikasketa automatikoko hiru algoritmo erabili dira (XGBoost, MLP eta SVM) % 80tik gorako asmatze-tasa lortuz. Ondoren, SHAP balioak erabiliz, hauxe ondorioztatu da: sailkapenean sexuak eragin txikia du. Azkenik, paziente motaren informazioaz baliatuz, sexua sailkatzeko saiakera egin da. Emaitzek erakusten dute erabili dugun datu-basean sintoma ez-motorrak ez direla nabarmenki aldatzen sexuaren arabera

    1,022

    full texts

    1,968

    metadata records
    Updated in last 30 days.
    Portal of Scientific Journals of UEU
    Access Repository Dashboard
    Do you manage Open Research Online? Become a CORE Member to access insider analytics, issue reports and manage access to outputs from your repository in the CORE Repository Dashboard! 👇