Portal of Scientific Journals of UEU
Not a member yet
1968 research outputs found
Sort by
Nor da nor Lur Hiztegi Entziklopedikoan? Euskarazko lehenengo entziklopediaren demografia digital alderatua
The objective of the Encyclopedic Dictionary Lur, published in 1991, was to end the Basque diglosssia, offering a general and universal encyclopedia in Basque. We’ve looked at what it means for an encyclopedia to have a universal goal and whether or not it’s met. Using OpenRefine and Wikidata, we have analyzed and paired all the biographies that appear in the Encyclopedic Dictionary Lur. This has allowed us to do a digital demography. To see if this goal of universality has been achieved, we have compared these biographies with other general encyclopedias. The result shows that this work in Basque, although simpler, was similar to the rest of European encyclopedias.1991n argitaratu zen Lur Hiztegi Entziklopedikoaren helburua euskararen diglosiarekin amaitzea zen, euskarazko entziklopedia orokor eta unibertsal bat eskainiz. Entziklopedia batek helburu unibertsala izateak zer esan nahi duen aztertu dugu, eta helburu hori bete duen edo ez ikertu dugu. OpenRefine eta Wikidata erabiliz, Lur Hiztegi Entziklopedikoan agertzen diren biografia guztiak aztertu eta parekatu ditugu. Horrela, demografia digital bat egiteko aukera izan dugu. Unibertsaltasun-helburu hori bete den edo ez jakiteko, beste entziklopedia orokor batzuekin alderatu ditugu biografia horiek. Emaitzak erakusten du euskarazko lan hau, xumeagoa izanda ere, Europako gainontzeko entziklopedien pare zegoela
COVID-19aren eragina euskal musikariengan
This research work analyzes the impact of COVID-19 on Basque musicians. Lockdowns and other restrictions during pandemic (schedules, capacity restrains) have hurt workers involved in arts and culture related sectors, musicians among them. During May and July 2021, a survey was conducted among Basque musicians belonging to MUSIAKRI association. This survey contained questions regarding the impact of COVID-19 on their music related activities and income. The survey also contained questions regarding future expectations. The results of the survey show that COVID-19 had a very negative impact in both music related activity and income. Restraints on music activity have deeply hurt musicians´ income. This impact has been homogeneous among different types of musicians. Nevertheless, we found that expectations regarding future and life satisfaction are strongly conditioned by musicians´ general characteristics.Ikerketa honek COVID-19ak euskal musikariengan izan duen eragina du aztergai. Pandemian zehar ezarritako itxialdi zein bestelako mugek (ordutegiak, edukiera-mugak) kalte handia eragin diete artean eta kulturan aritzen diren langileei, haien artean musikariei. 2021eko maiatza eta ekaina bitartean MUSIKARI elkartearen bazkideei bideratutako inkesta batean pandemiak haien jardueran eta sarreretan izan duen eraginaz galdetu diegu. Aldi berean, sektorearen etorkizunari zein norberaren espektatibei lotutako galderak ere jaso dira inkestan. Jasotako emaitzek begi-bistan uzten dute COVID-19ak euskal musikariengan izan dueneragin negatiboa. Eragin negatibo hori era homogeneoan gertatu da musikari mota ezberdinen artean. Etorkizunari lotutako espektatibei dagokienez, ez dira espero bezain negatiboak. Etorkizuneko espektatibek, zein bizitza-gogobetetzearen mailak, lotura handia erakusten dute musikariaren ezaugarri orokorrekiko
Illargi Bengoetxea Gartziaren tesiaren laburpena
Tesiaren izenburua: Irun eta Hondarribiko Alardeak eta genero ordena. Ikuspegi historiko bat 1993-200
Gipuzkoa erdialdeko testu zaharrak erkatzen
In this paper I compare some old dialectal texts from central Gipuzkoa, in order to find out in which linguistic properties they coincide and in which they differ. These are the goals of the paper: to distinguish the linguistic areas that have existed in the Urola, Goierri, Tolosaldea and Beterri regions of Gipuzkoa; to determine which innovations define each linguistic area; and to know where those innovations have expanded/limited within the geographical area under research. Provisionally, four linguistic areas have been recognized. Also, I indicate some doubts and difficulties, which often arise when working with old texts.Artikulu honetan Gipuzkoa erdialdeko testu zahar dialektal batzuk erkatu ditut, zer hizkuntzaezaugarritan bat datozen eta zertan ezberdintzen diren ezagutzeko. Saio honen helburuak honako hauek dira: Gipuzkoako Urola, Goierri, Tolosaldea eta Beterri eskualdeetan iraganean egon diren hizkuntza-ezaugarrien sailak bereiztea; horietako bakoitza zein berrikuntzak definitzen duen zehaztea; eta berrikuntzok iker-eremuaren barrenean noraino hedatu/mugatu diren jakitea. Lau sail bereizi ditut behin-behinean. Zenbait zalantza eta zailtasun ere adierazi ditut, testu zaharrak erabiltzerakoan sortu ohi direnak
Polimeroak sortzeko behar diren molekulen sintesia neurrira egindako biokatalizatzaileak erabiliz
Polymer industry has grown non-stop in the last decades, since it has become essential in our lives. Between the different types of polymers that we have, polyhydroxyalkanoate type polymers have shown excellent properties, and furthermore they are bio-based and biodegradable. In order to obtain this polymer, in this project we are trying a new synthetic path started from a β-ketoester. This compound was asymmetrically reducted by enzymes to obtain β-hydroxyesters. This β-hydroxyesters will be able to produce polyhydroxyalkanoate type materials.Polimeroen industria geldialdirik gabe hazi da azken hamarkadetan, funtsezkoa bihurtu baita gure bizitzan. Ditugun polimero moten artean, polihidroxialkanoatoak propietate bikainak erakutsi dituzte, eta gainera bio-oinarrituak eta biodegradagarriak dira. Polimero hori lortzeko, proiektu honetan bide sintetiko berri bat bilatzen ari gara, β-zetoester batetik abiatua. Konposatu hori asimetrikoki erreduzitzen dute entzimek, β-hidroxiesterra lortzeko. Konposatu honetatik polihidroxialkanoato motako materialak ekoizteko gai izango gara
Saguak, arkakusoak eta ipurtargiak. Mariasun Landaren pertsonaien bilakaera genero-ikuspuntutik
The main objective of the work that is going to be presented at the congress has been to analyze the evolution of the production of Mariasun Landa in relation to the gender stereotypes of literature characters. As a sample, eight books for children over 10 years old have been selected from two different stages of Landa's production (four written in the 80s and 90s and four written since 2010) and the template created by Fernandez Artigas (2017) has been used to study gender stereotypes. In the end, it has been concluded that particularly strong female characters can be found in Mariasun Landa's works, as well as a notable evolution towards the rejection of stereotypes.Kongresuan aurkeztuko den lanak Mariasun Landaren produkzioak pertsonaien genero-estereotipoei dagokienez izan duen bilakaera aztertzea du helburu. Lagin gisa, Landaren produkzioko 10 urtetik gorako irakurleentzat sailkatutako bi garai desberdinetako 8 obra hautatu dira (80ko eta 90eko hamarkadetan idatzitako lau eta 2010. urteaz geroztik idatzitako beste lau) eta Fernandez Artigasek (2017) sorturiko txantiloia erabili da genero-estereotipoak aztertzeko. Ikerketaren bidez ondorioztatu da bereziki indartsuak diren pertsonaia femeninoak aurki daitezkeela Mariasun Landaren obretan, bai eta eboluzio nabarmena ikusten dela ere estereotipoak baztertze aldera
Langileen Estatutuko Legearen 82.3. artikuluko nahitaezko tartekaritza publikoa vs. askatasun sindikala eta negoziazio kolektiboa: eskubide hauen defentsa aukerak nazioarteko instantzien aurrean
This paper analyzes the arbitration that the Act 3/2012 of July 6 introduced in the article 82.3 of the Workers Statute Act. In our opinion this arbitration is public and mandatory. Such characteristics make it contrary to the Spanish Constitution for violating the right to union association and the right to bargain collectively. Notwithstanding, in 2014 and 2015, the Constitutional court has declared the conformity of this arbitration. Consequently, and because of the writ of the article 10 of the Spanish Constitution, this paper search the protection of the two rights cited above in the international level.Lan honetan, 2012ko uztailaren 6an indarrean sartu zen 3/2012 Legeak, Langileen Estatutuko Legearen 82.3 artikuluan txertatu zuen tartekaritza da aztergai. Gure aburuz tartekaritza horrek bi bereizgarri ditu, batetik inposatutako edo nahitaezko tartekaritza da eta bestetik, izaera publikoa dauka. Bi ezaugarri horiek tartekaritzaren konstituzio - kontrakotasuna defendatzera garamatzate, berorrek askatasun sindikala eta negoziazio kolektiboaren eskubideak urratzen dituelako, nahiz eta Konstituzio Auzitegiak bere garaian (2014 eta 2015ean) konstituzio - kontrakotasun hori ukatu. Emaitza horrek eta Espainiar Konstituzioak bere 10. artikuluan oinarrizko eskubideak interpretatzeko ezartzen duen bete beharrak bultzatuta, aurretik aipatutako bi eskubideen defentsa nazioarteko eremuan bilatzera eraman gaitu
Mendiko larreetako polinizatzaileen bazka-portaera aldaketak denbora eta espazioan
Interactions between living organisms are the basis of the structure of biodiversity and create complex and dynamic ecological networks. In particular, plant-pollinator mutualistic networks support the reproductive success of plants. These interaction networks are not static and should be studied over space and time. Therefore, this study aimed to explore the dynamics of the mutualist plant-pollinator network in the Gorbea Natural Park, identifying the different factors that affect its variability. In addition to confirming the dinamic nature of these networks, the study has shown that the abundance of plant resources at each moment and that pollinators´ interactions with competitors have an impact on the foraging behaviour of pollinators.Bizidunen arteko elkarrekintzak biodibertsitatearen egituraren funtsa dira eta sare ekologiko konplexu eta dinamikoak sortzen dituzte. Landare-polinizatzaile sare mutualistak landareen ugal arrakastaren sostengu dira. Elkarrekintza sare hauek ez dira estatikoak eta denboran eta espazioan bereizirik aztertu behar dira. Horregatik, ikerketa honen helburu nagusia Gorbea Parke Naturaleko landare-polinizatzaile sare mutualistaren aldakortasun espazio-tenporalak aztertzea da, aldakortasunean eragiten duten faktore desberdinak topatuz. Ikerketa honetan, dinamikotasun hau baieztatzeaz gain, polinizatzaileen bazka-portaeretan momentuko landare baliabideen ugaritasunak bai eta polinizatzaileek lehiakideekiko dituzten elkarrekintzek eragina dutela ikusi da
Cantor entropia altuko aleazioaren emisibitate infragorriaren eta egoera mikroestrukturalaren azterketa
In the last decade, high entropy alloys have attracted much attention due to their excellent properties. The knowledge of thermooptic properties is essential for the development of new material, even though there has been no meassurement of this kind yet. In this work, Cantor alloy’s microstructural analysis and directional spectral emissivity meassurements on the infrared range have been performed. By this the lack of relationship between crystalographic texture and and emissivity values has been observed.Entropia altuko aleazioak azken hamarkadan ikerkuntzan hauen propietate bikainak direla eta interes handia hartu duten materialak dira. Propietate termo-optikoen ezagutza ezinbestekoa da material berrien garapenerako, aldiz oraindik ez da aleazio berri hauen horrelako neurketarik egin. Lan honetan Cantor aleazioaren azterketa mikroestruktruala egin da alde batetik eta norabidezko emisibitate espektralen neurketa espektro infragorrian bestetik. Honen bidez ikusi da aleazio honen testura kristalografikoak ez duela eraginik emisibitate balioetan
PEM motako erregai-pilen zenbakizko analisia eta balioztatze esperimentala
Many new ways of generating electric energy are becoming mainstream because of the climatic change. Among those, the fuel cells are great advantage in various fields. In this research an analysis of such technology that is in growth nowadays has been carried out, with the final objective of characterizing PEM type fuel cells. With this, using computer simulations and experiments performed in the laboratory, an operation or performing analysis has been carried out. Thanks to this, the option to optimize PEM fuel cells has been opened, with perspectives to extend their use in the future.Gaur egungo aldaketa klimatikoa dela medio, energia elektrikoa lortzeko alternatiba berri ugari sortzen ari dira. Horien artean erregai-pilek abantaila suposatzen dute hainbat esparrutan. Ikerketa honetan gaur egun garapen mailan dagoen teknologia horren azterketa egin da, zeinari esker PEM motako erregai-pilak ezaugarritzea den helburua. Horrela, ordenagailu bidezko simulazio eta laborategi esperimentuei esker, haien funtzionamendu analisia gauzatu da. Honen bidez, PEM motako erregaipilak optimizatzeko aukera ireki da, haien erabilera zabaldu ahal izateko