Portal of Scientific Journals of UEU
Not a member yet
1968 research outputs found
Sort by
Editoriala
OSAGAIZ aldizkariaren zenbaki berriarekin gatoz, artikulu eta berrikuspen-lan interesgarriekin, Down sindromea duten pertsonen bizi-itxaropena asko aurreratu da, gero eta ohikoagoa da 60 urtetik gora bizitzea eta ondorioz gehitu egin dira Alzheimer gaixotasunaren diagnostikoak kolektibo horretan ere. Arazoa narriadura kognitibo batekin has daiteke eta denborarekin memoriaren galerak agertuko dira. Ale honetan argitaratu dugun artikulu batean CITA-Alzheimer Fundazioko egileek dioten bezala diagnostiko goiztiar bat egiteak ahalbidetuko digu tratamendu egokiak ematea pertsona hauen bizi-kalitatea hobetzeko eta, era berean, baita haien zaintzaileena ere.Jaioberrietan heriotza eta arazo neurologikoen sortzaile garrantzitsuena jaiotza inguruko asfixia da. Asfixia hipoxia-iskemia batekin hasten da eta ondoren odolaren zirkulazioa berrezartzen da. Egoera horrek fisiopatologia konplexu bat abiarazten du eta eraldaketa epigenetiko batzuei esker zelulak egoera hipoxikora moldatzen dira, baina gerta daiteke aldaketa horien ondorioz kalteak handitzea ere. Artikulu interesgarri batean biltzen dira egoera hipoxiko-iskemikoetan gertatzen diren eraldaketa epigenetiko garrantzitsuenak. Eraldaketa horiek modulatzeko helburuarekin sendagaien bilaketa-lanetan dabiltzan ikerketak ere badira.Zelula amak dira autoberritzeko ahalmena duten eta zelula-mota askotarantz desberdindu daitezkeen zelulak. Zelula horiek G0 aldian mantentzen dira eta zenbait egoeratan aktibatu eta desberdindu egiten dira. Aldizkariaren berrikuspen batean jaso dituzte terapia zelularrean zelula amek eduki dezaketen garrantzia gaixotasun neurodegeneratiboetan, minbizian eta kaltetuak izan diren ehunen birsorpenean.Beste artikulu batean jaso dugu Gipuzkoako Onkologikoa Fundazioan bularreko minbiziaz diagnostikatutako emakumeen artean berdinen arteko gizarte-laguntzako esku-hartze batek estresari aurre egiteko izan duen eragina. 6-8 saioz osatutako esku-hartzeak izan ziren pazientearen eta minbizia gainditu zuen pertsona baten artean. Minbiziari aurre egiteko egokitzapenetan esku-hartzeak eragina izan zuen, emakume horiek umorea gehiago erabili zuten eta ezeztapenera gutxiago jo zuten. Horregatik egileek uste dute horrelako estrategiekin gaixotasunak sor ditzakeen estresa eta eragin kaltegarriak gutxitu daitezkeela.Donostia Unibertsitate Ospitaleko farmazia-zerbitzuko artikulu bat ere jaso dugu azkeneko urteetan psoriasiaren tratamenduan lortu diren aurrerapen nabarmenen berrikuspen bat eginez. Psoriasiak gaixotasun sendaezina izaten jarraitzen du, baina haren garapenean zerikusia daukaten mekanismo immunologikoetan eta bitartekarietan efektua duten tratamendu biologikoek eraginkortasun handia erakutsi dutela irakur dezakegu.Beti bezala INFACekoek azkeneko hilabeteetan argitaratutako lanen laburpena ere jaso dugu.Eta kritikoki aztertutako testu batean egileak agertzen duenez, ahabiak hartzeak gernuko infekzioak prebenitzeko duen baliagarritasuna zalantzazkoa da, argitaratu diren artikuluen berrikuspen sistematikoa egin ondoren.Jose Ramon Furundarena Salsamendi.
Osasun sustapena
Osasuna sustatzearen esparrua sakontzeak, berarekin erlazionatuta dauden hainbat kontzeptu deskribatzera eramaten gaitu.Lehenik eta behin,OSASUNAren kontzeptua. Osasuna sustatu nahi bada, jakin beharko da zer den sustatu nahi den hori, hau da zer ulertzen den osasunari buruz. Dakigun bezala, osasunaren esanahia aldatu egin da denborak aurrera egin ahala; definizio asko egon dira (eta erabili dira) historian zehar, eta ezinezkoa izan da definizio bakar bat adostea (1, 2, 3, 4):-XIX. mendean eta XX. mende-hasieran, eredu biologistak osasuna gaixotasunik eza bezala ulertzen zuen, ez ziren gaur egun onartzen diren beste alderdi batzuk kontuan hartzen.Honen adibide da 1937. urteko Lericheren definizioa: Osasuna gaixotasun eza da, organoen isiltasuna. Eredu horren ikuspegia guztiz sendagarria zen eta ez prebentziozkoa eta are gutxiago osasuna sustatzearen aldekoa.-Aurrerago,1946an,OsasunarenMundukoErakundeak(OME),pertsonarendimentsio ezberdinak kontenplatu zituen osasunaren kontzeptuan:erabateko ongizate fisiko, mental eta sozialeko egoera, eta ez gaixotasunik edo ezintasunik eza bakarrik.-Dubos-ek(1967.urtea)osasunariikuspuntuobjektiboaetaegokitzapenarenatxertatu zizkion: osasuna ingurunera egokitzeko egoera eta ingurune horretan baldintza onenetan funtzionatzeko gaitasuna da.-Matarazok(1980.urtea),bizi-ohiturengarrantziabarneratuzuendefinizioan:osasuna portaerazkoa da, eta pertsonen jarrerek garrantzia dute haien osasunaren aurrean.-Kontzeptua garatzen joan da geroztik “eskubide unibertsaleta esperientzia dinamiko, subjektibo eta indibidual gisa definitzen duena”, adibidez.-The Health Fundation-ek (2018), biztanleriaren osasuna eta ongizatea, pertsonek beren ingurunean duten ongizate sozial, emozional eta kulturala ere badirela azpimarratzen du.Ingurune horretan, pertsona bakoitzak gizaki gisa duen potentzial handiena lortzeko gai izatearekin eta komunitate osoaren ongizateari laguntzeko gai izatearekin lotzen du
Kakatokien eraginkortasuna ur-satorra (Galemys pyrenaicus, Talpidae) detektatzeko eta haren banaketaren patroiak deskribatzeko
Some years ago, the construction of artificial latrines was proposed to detect the Pyrenean Desman, i.e. to build the semblance of a "camping tent" with a mat in the river. This method works well, but its efficiency has yet to be specified, and its seasonal variation has yet to be described. Here, in addition to determining the efficiency of artificial latrines, we optimized the method. The results show that the latrines are used equally over the year throughout the stream network. In the latrines, depositing the faeces of another individual did not improve the detection of Pyrenean Desman. Finally, we found that the best time interval between fixing the latrine and checking its results is 7-11 days. This methodology improves the logistics of the managers on this threatened species, which is very difficult to detect.Duela urte gutxi batzuk proposatu da ur-satorra detektatzeko kakatoki artifizialak eraikitzea, alegia, kanpin-denda antzeko batzuk errekan eraikitzea alfonbra batzuekin. Metodo hau eraginkorra da, baina ez da bere efizientzia zehaztu, ez eta deskribatu nola aldatzen den urtaroaren arabera. Hemen kakatoki artifizialen efizientzia neurtzeaz gain, metodoa optimizatu dugu. Emaitzek erakutsi dute kakatokiak urte osoan berdintsu erabiltzen direla erreka-sare osoan. Kakatokietan beste ur-sator baten gorotzak jartzeak ez du ur-satorren detekzioa hobetu. Azkenik, kakatokiak finkatu eta bertako emaitzak ikuskatzearen arteko denbora-tarte egokiena 7-11 egun dela ondorioztatu da. Metodologia honek, berez detektatzen oso zaila den espezie mehatxatu honen kudeatzaileentzako logistika errazten du
Ideologia Elbira Zipitriaren pentsamendu eta praxi pedagogikoan. Euskal etxe-eskolako ikasleen lanen analisia
The methodologies, the use of the Basque language and the Basqueism that were presented in the school that Elbira Zipitria opened in the midst of Franco's regime have always attracted attention. However, the strong ideological foundations of the Basque teacher were also reflected in her pedagogical activity. Consequently, the aim of this work is to approach Zipitria's pedagogical and political ideals based on the teacher's school activities. To this end, we have analysed the school exercise books produced by her pupils, taking note of the ideological nature of her teachings. Thus, we have concluded that for the educator in question, education was a tool for the transmission of Basque nationalism and Basque nationalism.Elbira Zipitriak frankismoan betean zabaldu zuen eskolaren berezitasun metodologikoak,euskararen erabilera zein euskaltzaletasunak beti eman izan du arreta. Alta, pedagogo euskaldunak finkatuta zituen ziamendu ideologikoak ere indartsuak ziren, eta hala islatu zuen eskola-ekimenean. Hori dela eta, Elbiraren hezkuntza-egitatetik abiatuta, bere ideal pedagogiko eta politikoetara hurbiltzea dugu xede. Horretarako, bere ikasleek osaturiko eskola-koadernoak aztertu, sustatu zituen jakintzen zein hizkuntzaren irakaskuntzaren kutsu ideologikoaz jabetu gara. Azkenik, Zipitriarentzat, hezkuntza bere ideologia osatzen zuten abertzaletasuna eta euskaltzaletasuna helarazteko baliabide bat ere bazela ondorioztatu dugu
Euskal Herriko haurtzaro zaurgarriaren eskubideak COVID-19aren garaian. BIZIPOZA elkartearen kasua
In the association of associations called BIZIPOZA there are children who were already in a situation of vulnerable rights before the pandemic. Well, due to the prevention measures that were put into effect during the epidemic, we have analyzed the impact of these measures on the rights and well-being of BIZIPOZA members. Thus, the questionnaires addressed to families and associations and the interviews with relatives have made us see that the pandemic has meant a greater restriction on the rights of these children, and that to a certain extent, the decisions made by both the administration and the families, as well as the limitations that associations have had to fulfill their ordinary functions have influenced this reduction in rights.COVID-19aren pandemia baino lehen eskubide-egoera zaurgarrian zeuden haurrak aurkitzendira BIZIPOZA izeneko elkarteen elkartean. Bada, izurrian zehar indarrean jarri ziren birusaren aurkako neurriek gizarte osoan izan duten eragina dela-eta, BIZIPOZAko elkarteetako kideen eskubide eta ongizate egoeran izan zuten eraginaren nolakotasuna ikertu nahi izan dugu. Hala, familiei eta elkarteei zuzendutako galdetegi itxien eta senitarteko batzuekin izandako elkarrizketen bitartez, pandemiak haurren eskubideak are gehiago murriztea ekarri duela eta, hein batean sikiera, administrazioan zein familietan hartutako erabakiek, nahiz elkarteek beren lana konplitzeko izan dituzten oztopoek, dretxoen gutxitze horretan eragin dutela ikusi dugu
RNA luze ez kodetzaileak hesteetako hanturazko gaixotasunean
Cytokine mediated sustained inflammation increases the risk to develop different complex chronic inflammatory diseases, such as inflammatory bowel disease. Recent studies highlighted the involvementof inflammation associated gene variants in m6A methylation. Moreover, long noncoding RNAs participate in the pathogenesis of inflammatory disorders and their function can be influenced by differential methylation. Here we describe the functional implication of LOC339803 long noncoding RNA in the development of inflammatory bowel disease. Overall, our results support LOC339803 as an important mediator of intestinal inflammation and we present this long noncoding RNA as a potential novel therapeutic target for the treatment of inflammatory bowel disease.Zitokinek eragindako hantura kronikoak gaixotasun konplexu desberdinak garatzeko arriskua areagotzen du, hala nola, hesteetako hanturazko gaixotasuna. Azken urtetako ikerketek hantura geneetan dauden aldaerek m6A metilazioan duten parte-hartzea nabarmendu dute. Gainera, RNA luze ez kodetzaileek hanturazko gaixotasunen patogenian parte hartzen dute eta RNA metilazioak haien funtzioan eragin dezake. Hemen hesteetako hanturazko gaixotasunaren garapenean parte hartzen duen LOC339803 RNA luze ez kodetzailearen azterketa funtzionala deskribatzen dugu. Orokorrean, gure emaitzek LOC339803 hesteetako hanturaren bitartekari garrantzitsu gisa aurkezten dute eta RNA luze ez kodetzaile hau hesteetako hanturazko gaixotasuna tratatzeko balizko itu terapeutiko berri gisa aurkezten dugu
Neurofibroma-MPNST progresioaren ikerkuntza induzituriko zelula ama pluripotenteen (iPSC) ereduan oinarritutako sistema erabiliz
Malignant Peripheral Nerve Sheath Tumor (MPNST) is an aggressive soft tissue sarcoma that can develop equally spontaneously or in Neurofibromatosis type 1 patients. Complete resection with wide margins is essential in MPNST therapy, followed by radiation, but it is not always successful and has a very bad prognosis and high mortality rate. There is a lack of therapeutic options. MPNSTs are composed of hyperploid cells with structural variants and rearranged genomes. Most of them have NF1, CDKN2A/B and PRC2 tumor suppressor genes inactivated. Using induced pluripotent stem cells (iPSCs) and editing the three tumor suppressor genes by CRISPR-Cas9, we aim to understand the function and implication of these genes in the progression of MPNSTs.Nerbio periferiko zorroaren tumore gaiztoa (Malignant Peripheral Nerve Sheath Tumor, MPNST) ehun biguneko sarkoma oldarkorra da eta espontaneoki (%50) edo 1 motako neurofibromatosia (NF1) jasaten duten pertsonek (%50) garatu dezakete. MPNST-en terapian ezinbestekoa da erabateko erresekzioa eta erradioterapia. Hala ere, pronostiko txarra dute eta heriotza-tasa oso altua da. Tumore gaizto hauek osatzen dituzten zelulen genomak berrantolaketa handia dute, hiperploideak dira eta ehuneko oso altu batek NF1, CDKN2A/B eta PRC2 tumore gene supresoreak inaktibatuta dauzkate. Induzituriko zelula ama pluripotenteak (iPSC) erabiliz eta hiru gene hauek CRISPR-Cas9 teknologiaren bidez mutatuz, MPNST-aren garapenean daukaten funtzioa eta garrantzia ulertu nahi da
Kannabinoideak eta polimeroak: hamaika aukera kapsula terapeutikoen garapenean
The cannabinoids that are found in the plant species Cannabis have a well-known potential in the field of medicine. Although Δ9-tetrahydrocannabinol (THC) and cannabidiol (CBD) are the most notorious and used cannabinoids, a growing demand on edible products that maintain the minor cannabinoids present in the plant has emerged recently. In order to study the use of polymeric matrixes employed to provide an efficient oral administration of cannabinoids, two full-spectrum capsules have been synthetized and compared in the present work. Since the created capsules have different properties and application fields, they have brought us the opportunity to present the versatility of therapeutic cannabis with a practical approach.Kannabis landarean aurkitzen diren kannabinoideen ahalmena medikuntzaren esparruan ezaguna da. Δ9-tetrahidrokannabinola (THC) eta kannabidiola (CBD), kannabinoide ezagunenak eta erabilienak badira ere, landarean kantitate txikiagotan aurkitzen diren kannabinoideak mantentzen dituzten eta ahobidetik har daitezkeen produktuen eskaera dago azken aldian. Kannabinoideen aho bidezko kontsumo eraginkorra ahalbidetzen duten matrize polimerikoen erabilera aztertzeko, bi “full-spectrum” kapsula desberdin sintetizatu dira eta hauen erkaketa burutu da lan honetan. Eratutako kapsulak ezaugarri eta aplikazio-eremu desberdinak dituztenez, kannabis terapeutikoren aniztasuna modu praktiko batean aurkezteko aukera eman digute
Hezkuntzaren lege aurreproiektuaren gaineko eztabaida: presentziak eta ausentziak euskal prentsa idatzian
The Basque educational community is facing a historic moment. After several months ofnegotiation, a new educational act that will regulate the whole educational system of the BasqueAutonomous Community is about to be enacted. Throughout this process, a public debate on the educational system has been sparked and numerous contributions to it have been reported in the Basque press. The aim of this study is to analyze how these contributions have affected the debate on the educational system, through a documentary analysis of the Basque press. Segregation, school ownership and the Basque language have had the greatest prominence, but it has been detected that the scarce depth and proposal of what has been dealt with, has hampered the debate.Euskal hezkuntza-komunitatea momentu historiko baten aurrean dago, hainbat hilabetetakohitzarmen eta negoziazio prozesuaren ondotik, EAEko hezkuntza-sistema osoa arautuko duen lege berria iristear baitago. Prozesu horretan zehar, hezkuntza-sistemari buruzko eztabaida piztu da eta euskal prentsan eztabaida horri buruzko ekarpen ugari jaso dira. Ikerlan honen helburua, hain zuzen ere, ekarpen horiek hezkuntza-sistemari buruzko eztabaidari nola eragin dioten aztertzea da, euskal prentsan argitaratutakoaren analisi dokumentala eginez. Segregazioa, titulartasuna eta euskara izan dira protagonismo handiena izan duten gaiak, baina landutakoaren sakontasun eta proposamen urritasunaren ondorioz, eztabaida elikatu beharrean, trabatu egin dutela antzeman dugu
Kimika dinamikoa 3D argi ultramore bidezko fotopolimerizazioan aplikatua
Covalent adaptable networks are considered as a new family of polymers that combine advantages of thermoplastic and thermoset materials. Basically, they are crosslinked structures, but as they have dynamic bonds within its structure, these materials are able to be reprocessed and self-heal. In this work, an adaptive covalent network, based on bulky urea bonding has been synthetized, using the Vat photopolymerization printer as a reactor.
Among the techniques included in the concept of Additive Manufacturing, one of the most important techniques is VAT photopolymerization. In this 3D printing technique, the objects are printed layer by layer, converting a liquid resin into a solid material by means of ultraviolet light. The resins that are used in this technique must contain double bonds within their structure, that is why, in the synthesis of these materials, apart of adding dynamic bonds, double bonds has also been added in order to 3D print them. After the printing of the materials their dynamism has been confirmed, as well as their capacity for self-healing and reprocessing.Sare kobalente moldagarriak, material termoegonkor eta termoplastikoen abantailak batzen dituzten polimero familia berri bat kontsideratzen da. Funtsean, egitura erretikulatuak dira, baina kateetan zehar lotura dinamikoak dauzkatenez, material hauek birprozesatzeko eta auto erreparatzeko gaitasuna dute. Lan honetan, eragozpen esteriko handiko ureetan oinarritutako sarekobalente moldagarriak sintetizatu dira, argi ultramore bidezko fotopolimerizazio inprimagailua erreaktore gisa erabiliz.
Fabrikazio gehigarriaren kontzeptuaren barnean, garrantzitsuenetako bat argi ultramore bidezko fotopolimerizaioa da. 3D teknika honetan, piezak geruzaz geruza lortzen dira, erretxina likido bat argi ultramorearen bidez solido bilakatuz. Teknika honetan erabiltzen diren erretxinek, lotura bikoitzak eduki behar dituzte haien egituretan, beraz, material hauen sintesian, lotura dinamikoak gehitzeaz gain, lotura bikoitzak ere gehitu dira inprimatu ahal izateko. Inpresioaren ostean, lortutako materialen dinamismoa aztertu da, baita birprozesatzeko eta auto erreparatzeko gaitasuna ere