Portal of Scientific Journals of UEU
Not a member yet
1968 research outputs found
Sort by
Kode-alternantziaren erabilera euskara-gaztelania gazte elebidunen artean
Along with the Basque youth language, the phenomenon of code-switching (CS) has also been observed in recent years. The aim of this study is to analyze the use of CS in bilingual Basque-Spanish youth and to identify some factors that may influence it: the sociolinguistic environment (according to the place of birth), the first language of the speakers (L1) and the Basque/Spanish competition. To do this, and in order to deepen the use and attitudes of CS, I have taken advantage of the answers received from the online questionnaire that I designed in 2022: 244 bilingual Basque-Spanish youth from 18 to 30 years old. The results show that the use of CS is widespread among Basque youth and that L1, the sociolinguistic environment and the Basque/Spanish competition influence it.Euskal gazteen hizkerarekin batera, azken urteetan kode-alternantzia (KA) fenomenoak ere arreta jaso du. Azterlan honen xedea da euskara-gaztelania gazte elebidunen KAren erabilera aztertzea eta horretan eragin dezaketen zenbait faktore identifikatzea: jaiolekuaren araberako testuinguru soziolinguistikoa, hiztunen lehen/etxeko hizkuntza (H1) eta euskara-gaztelania gaitasuna. Horretarako, KAren erabileran eta jarreretan sakondu nahian 2022an diseinatu nuen online galdetegitik jasotako erantzunak baliatu ditut, hain zuzen ere 18-30 urte bitarteko 244 euskara-gaztelania gazte elebidunenak. Emaitzek erakutsi dute KAren erabilera oso zabalduta dagoela euskal gazteen artean eta horretan gazteen H1ak, testuinguru soziolinguistikoak eta euskara-gaztelania gaitasunak eragiten dutela
Jolasaren arakatzea eta planteamendua genero-ikuspegitik Haur Hezkuntzako bost urteko gela batean
The aim of this research was to investigate the relationship between symbolic play and gender of children in preschool. Participants were 15 five-year-old children from a school in the Biscay. The qualitative research carried out has led to identify the different manifestations of gender and to detect its impact on the development of them. It has been detected that preschool children have already internalized gender roles and stereotypes. Specifically, it has been detected different manifestations of roles and stereotypes associated with specific genders and differentiated selections of corners and costumes.Azterlan honek Haur Hezkuntzako etapan haurrek gauzatzen duten jolas sinbolikoaren eta generoaren arteko harremana ikertzea izan du helburu. Ikerketa honetako parte-hartzaileak Bizkaiko udalerri bateko ikastetxe bateko Haur Hezkuntzako bost urteko 15 haur izan dira. Gauzatutako ikerketa kualitatiboek genero-adierazpen desberdinak identifikatu eta hauek haurren garapenean izan dezaketen eragina ondorioztatu dute. Haur Hezkuntzako haurrek jada genero-rolak eta genero-estereotipoak barneratuta dituztela egiaztatu da. Esaterako, genero zehatzei lotutako rol eta estereotipo desberdinak plazaratu eta txokoen zein mozorroen aukeraketan hautaketa bereiziak eman ziren egindako behaketetan
M. Arrate Oianguren Txurrukaren tesiaren laburpena
Thesis title: Teacher evaluation in the Basque Country. Analysis of the opinions of the protagonists and agents about the evaluation of teachersTesiaren izenburua: Irakasleen ebaluazioa EAEn. Protagonista eta eragileek irakasleen ebaluazioari buruz duten iritzien azterket
Uzuri Castelo Moñuxen tesiaren laburpena
Thesis title: Addiction and the social representation of long-term care: The transformation of care culture, social organization and relationshipsTesiaren izenburua: Menpekotasuna eta epe-luzeko zaintzaren irudikapen soziala: ziantza-kulturaren, antolaketa sozialaren eta harremanen eraldaket
Editoriala
OSAGAIZ aldizkariak 2023ko azaroan sistemaren bertsioa aldatu zuen eta orain domeinu berria dauka. UEUk gune batean bildu ditu bere kabuz edo elkarlanean argitaratzen dituen aldizkari guztiak eta gune horretan egongo da OSAGAIZ aldizkaria ere. Erabiltzaileak ez du pasahitza aldatu beharrik izango, baina konturatuko da nabigazio-modua aldatu egin dela eta aldaketetara ohitu beharko du. Denok espero dugu berrikuntza hauek onuragarriak izatea.
Ale berrian artikulu interesgarriak jaso ditugu. Horietako batek aztertu du ea emakumeen hilekoaren zikloak zer eragin daukan ultradistantziako korrikalarien kirol-errendimenduan. Alde batetik, literatura medikoaren berrikuspen bat egin dute eta, beste alde batetik, “Ehunmilak” lasterketan parte hartu zuten emakumeei bidalitako galdetegi baten erantzunak aztertu dituzte. Orain arte argitaratu denaren arabera, ez dago kalitazteko ebidentzia zientifikorik emakumeen zikloek kirol-errendimenduan eragiten dutela esateko, izatekotan ere eragin hori oso subjektiboa da. Aldiz, galdetegietan jasotako erantzunen arabera, emakumeen erdiek erantzun zuten hilekoarekin daudenean beren errendimendua baxuagoa dela. Egileek uste dute ikerketa gehiago behar direla.
Beste artikulu baten gaia ezohikoa da. Gaixotasun kardiobaskularren hedapena hain zabala izanik, bihotzarentzako zenbait gailuren erabilera zabalduz doa, taupada-markagailuak direla edo bestelakoak direla. Heriotzaren ondoren gorpua erraustu behar den kasuetan, aurretik gailu horiek esplantatu egiten dira eta artikulu honetan aztertu dute ea gailu horiek berrerabiltzeko seguruak diren eta bidezkoa izan ote daitekeen herrialde behartsuetara bidaltzea. Bolivian egindako ikerketa batean ikusi zuten pazienteek aldeko jarrera agertu zutela eta terapia horietan espezialistak ziren medikuek ere alternatiba etiko eta seguru bezala ikusi zutela. Bihotzarentzako gailuak zituzten pazienteak ere prest zeuden beren gailuak dohaintzan emateko eta tanatorioetan prozedura ondo estandarizatuz gero gailu asko berrerabiltzeko moduan hartu daitezke. Egileek diote ikerketa eta protokoloak landu behar direla praktika hau segurua eta eraginkorra izan dadin.
Urdaileko minbiziarekin lotura dauka beste artikulu batek; gradu-amaierako lan batean aztertu dute gastrektomiak zer eragin eduki dezakeen urdaileko minbizi metastasikoen eboluzio klinikoan. Horretarako Gurutzetako Ospitalean hamar urteko epe batean urdaileko minbizi metastasiduna zuten 348 paziente aztertu ziren. Tratamenduaren barnean gastrektomia ere egin zitzaien pazienteen multzoak biziraupen hobeagoa agertu zuen 6 hilabetera, urtebetera eta bi urtera, gastrektomiarik gabe tratatu zirenekin konparatuta. Hala ere, egileak dio pazienteen kopuru handiagoak hartuko lituzketen ikerketa prospektiboerrandomizatuak beharko liratekeela gastrektomiaren onura baieztatzeko.
Farmaziako artikulu interesgarri bat ere jaso dugu aldizkariaren ale berrian. Bertan aztertu dute GIBa duten pazienteetan nolako interakzioak sortu daitezkeen farmako antirretrobiralen eta pertsona horiek hartzen ari diren beste farmakoen artean eta interakzio horiek eduki dezaketen arriskua. 100 pazienteren datuak aztertu dira eta ikusi da 68 kasutan GIBaren aurkako tratamenduaz aparte batez beste 3,3 farmako gehiago hartzen ari zirela. Farmako horietatik % 24,9k interakzioak eduki ditzakete eta interakzio horiek oso esanguratsuak izan daitezke % 68,4an. Beraz, egileek uste dute farmazialari batek paziente horien tratamendua balidatzeak interakzio horiek atzemateko balio dezakeela eta tratamenduaren segurtasuna handitu dezakeela.
Sarituak izan diren bi lan ere argitaratu ditugu ale honetan. Lehenik Gipuzkoako Medikuen Elkargoak gradu-amaierako lanak saritzeko antolatutako 2022. urteko Jose Begiristain Doktorearen saria jaso zuen lana ekarri dugu. Mesoteliomaperitonealmultikistiko onbera diagnostikatu zitzaion kasu bat aurkezten da. Diagnostiko hori ez da batere ohikoa eta lan honetan kasuaren informazioa biltzeaz gain literatura medikoan patologia horren diagnostikoaz eta tratamenduaz gaur arte argitaratu den informazioa jaso dute.
Bigarren lan sarituak osasun-arloko IKERGAZTE 2023 saria jaso zuen. Dementziaren eboluzioan eragin dezaketen faktore batzuetan modu eraginkorrean esku hartu daitekeela frogatu zuen FINGER metodologiak. CITA-Alzheimer eta UPV/EHUko QUALIKER taldeak elkarlanean burututako GOIZ ZAINDU ikerketa pilotuak erakutsi du FINGER metodologia gure inguruan ere aplika daitekeela. Horregatik proposatzen dute eskala handiagoko CITAGO-ON deituriko ikerketa egitea.
Lehenik nazioarteko aldizkari batean argitaratu zuten artikulu baten moldaketa bat ere ekarri dugu aldizkarira. Bertan arterioesklerosiaren garapena nola gertatzen den deskribatzen da, hasi endotelioaren aktibazioarekin, segi ateroma-plakaren eraketarekin eta plakaren apurtzearekin bukatzeko. Berrikuspen-artikuluaren bukaeran egileek gaixotasun horren tratamenduak aipatu dituzte.
Farmazialarien txokoari dagokionez, lehen artikuluan kimioterapiaren ondorioz ager daitezkeen anemiak eta neutropeniak eragindako infekzioak berrikusi dituzte eta nola tratatu behar diren azaldu digute. Beste alde batetik, ohikoa den bezala INFACetik azken hilabeteetan argitaratu dituzten lanen zerrenda bidali digute.
Bukatzeko uda ona izan dezazuela opa dizuet egile, ebaluatzaile eta irakurle guztiei.
Jose Ramon Furundarena Salsamendi.
Ondo trebatutako gurasoak, ondo zaindutako haurrak – Jaioberrien gurasoekin egiteko taldeko osasun-hezkuntza programa baten disei-nua
Introduction. The period of paternity and parenting of the child is considered stressful due to all the changes that occur. Especially the first six months of the newborn's life, they are said to be a period of great vulnerability, due to all the doubts and fears that parents usually have during this period. Currently, parents and caregivers have access to a large amount of information, but sometimes it is not exhaustive, which can often lead to misunderstanding and misuse of information. Therefore, it is important to provide parents with adequate knowledge and training in this period, for which health education and health promotion are essential.
Normally, health prevention and promotion activities are usually performed in individual consultations within the child health program, but in many cases it is difficult to perform all activities properly due to pressure in daily care. Therefore, group health education can be considered as an activity that can help in pediatric consultation, using individual and collective education as a complementary process.
Objectives. Through a group health education program, it aims to improve the knowledge of primary caregivers of newborns to make them feel safe and prepared to provide the newborn with the basic care they need during the first six months of their life.
Materials and methods. A quasi-experimental research will be conducted to analyze the situation before and after the intervention.
Design of a group health education program carried out during the first 6 months of the newborn with their parents or primary caregivers. The program will consist of 5 conferences or workshops, each with a Likert type questionnaire that will be completed before and after the conference by the parents or caregivers participating in the study.Sarrera. Gurasotasun eta haurraren hazkuntza-aldia estresagarritzat hartzen dira, gertatzen diren aldaketa guztiak tarteko. Bereziki jaioberriaren bizitzako lehen sei hilabeteetan, zaurgarritasun handia izan ohi da, gurasoek aldi horretan izan ohi dituzten zalantza eta beldur guztien eraginez. Gaur egun, guraso eta zaintzaileek informazio asko dute eskura, baina batzuetan informazio hori ez da oso zehatza izaten eta horrek askotan informazio hori gaizki ulertu eta informazioaren erabilera okerra egitea eragin dezake. Horregatik, garrantzitsua da aldi honetan gurasoei ezagutza eta trebakuntza egokia eskaintzea, horretarako osasun-hezkuntza eta osasunaren sustapena ezinbestekoak izanik.
Orokorrean, osasunaren prebentzio eta sustapenerako jarduerak, haurren osasun-programaren barnean dauden banakako kontsultetan egin ohi diren arren, kasu askotan zaila izaten da jarduera guztiak behar bezala burutzea eguneroko presio asistentziala tarteko. Horregatik, taldekako osasun-hezkuntza pediatriako kontsultan lagungarri izan daitekeen jarduera bat dela esan daiteke, banakako osasun-hezkuntza eta taldekakoa prozesu osagarri moduan erabiliz.
Helburuak. Taldeko osasun-hezkuntza programa baten bidez, jaioberrien ohiko zaintzaileen ezagutzak hobetzea, jaioberriari bere bizitzako lehen sei hilabeteetan behar dituen oinarrizko zainketak emateko seguru eta prest senti daitezen.
Material eta metodoak. Ikerketa kuasi-esperimental bat burutuko da, interbentzioaren aurretiko eta ondorengo egoera aztertuko duena.
Taldekako osasun-hezkuntza programa baten diseinua, jaioberriaren lehen 6 hilabeteetan bere guraso edo ohiko zaintzaileekin burutzeko. Programak 5 hitzaldi edo tailer izango ditu, bakoitza Likert motako galdetegi batekin, zeina hitzaldiaren aurretik eta ondoren beteko duten ikerketan parte hartzen duten guraso edo zaintzaileek