Portal of Scientific Journals of UEU
Not a member yet
    1968 research outputs found

    Berezko desordenaren funtzioa CBP/p300 eta Miokardinaren arteko elkarrekintzan

    No full text
    Intrinsically disordered proteins lack a stable structure and hence can interact with multiple partners, a property critical for signaling and gene regulation. CBP/p300, a central acetyltransferase coactivator, interacts with transcription factors employing its structured motifs, generally identifying disordered Φ-X-X-Φ-Φ motifs in their transactivation domains. Myocardin, a critical TF for cardiac and vascular smooth muscle differentiation, is thought to bind to CBP/p300 via two such motifs.Intrintsekoki desordenatutako proteinek ez dute egitura tridimentsional finkorik eta horrek aukera ematen die lotura-bikote desberdinekin elkarreragiteko; ezaugarri hau bereziki garrantzitsua da seinalizazio eta gene-erregulazio prozesuetan. CBP/p300 azetil-transferasa koaktibatzaile nabarmena da eta transkripzio faktoreekin elkarreragiten du, sarritan haien transaktibazio-domeinuetan dauden Φ-X-X-Φ-Φ motibo desordenatuak identifikatuz. Miokardina berriz, bihotzeko eta muskulu leun baskularreko zelulen desberdintzapenean funtsezko transkripzio faktorea da. Ikerketek erakutsi dute CBP/p300rekin elkarreragiten duela eta zantzuak daude elkarrekintza hori miokardinaren bi transaktibazio-domeinuetako motibo desordenatuen bidez gertatzen dela iradokitzeko

    Kalamuaren kontsumo ez-terapeutikoaren ahoko ondorioak: berrikuspen sistematikoa

    Get PDF
    Cannabis is the most commonly abused drug in the world. This drug, derived from the cannabis sativa plant, has delta-9-tetrahydrocannabinol (Δ9-THC) as its main psychoactive component. Cannabis can have effects not only systemically but also in the mouth as a side effect of abuse. The aim of this study was to analyse, the oral adverse effects of non-medical cannabis use by means of a systematic review. To this end, a systematic bibliographic search was carried out in the PubMed, Scopus and Web of Science databases using inclusion and exclusion criteria. In the thirteen articles selected, xerostomia and periodontal problems in users were found to be directly related to cannabis use. On the other hand, cannabis use may be a risk factor for oral soft tissue lesions, biofilm changes on the tongue, caries lesions and oral cancer. Finally, no association was found between cannabis use and taste and smell disorders, human oral papillomavirus infection, bruxism and hyposalia. Therefore, cannabis use may have a direct effect on oral health and may be a risk factor for the development of other oral pathologies. An analysis of its effects on the oral cavity should highlight the role of the dentist in educating users and preventing use.Kalamua munduan gehien kontsumitzen den abusuzko droga da. Cannabis sativa landaretik eratorritako droga honek delta-9-tetrahidrokannabinola (Δ9-THC) du osagai psikoaktibo nagusitzat. Eragin sistemikoak ez ezik, ahoan ere eraginak izan ditzake, abusuzko kontsumoaren albo-ondorio gisa. Ikerlan honen helburua kalamuaren kontsumo ez-terapeutikoak ahoan eragin ditzakeen albo-ondorioak aztertzea izan zen, berrikuspen sistematiko baten bidez. Horrela, bilaketa bibliografiko sistematikoa burutu zen PubMed, Scopus eta Web of Science datu-baseetan barneratze- zein kanporatze-irizpideak aintzakotzat hartuta. Hautatutako hamahiru artikuluetan ikusi zen xerostomiak eta kontsumitzaileen arazo periodontalek erlazio zuzena zutela kalamuaren kontsumoarekin. Bestalde, droga horren abusuzko kontsumoa arrisku-faktorea izan daiteke ahoko ehun bigunen lesioak, mihi alboko biofilm-aldaketak, txantxar-lesioak eta ahoko minbizia izateko. Azkenik, ez zen loturarik aurkitu kalamuaren kontsumoaren eta dastamen- eta usaimen-alterazioen, giza aho-papilomaren birusaren infekzioen, bruxismoaren eta hiposaliaren artean. Ondorioz, kalamuaren kontsumoak alterazio zuzenak eragin ditzake aho-hortzetako osasunean, eta beste aho-patologia batzuk garatzeko arrisku-faktore bat izan daiteke. Ahoan dituen eraginak aztertuz, odontologoak kontsumitzaileen heziketan eta kontsumoaren prebentzioan duen zeregina nabarmendu behar da

    Terapia genikoa: oinarriak eta erabilera terapeutikoak

    Get PDF
    Gene therapy represents a revolutionary vision of modern medicine, enabling diseases to be treated at their genetic root. By modifying the genetic material of somatic cells, this therapy aims to correct mutations, silence defective genes, or replace missing ones. Current strategies include gene silencing through RNA interference, using transgenes to compensate for deficiencies in certain genes, and precise genome editing with engineered nucleases. Gene transfer is achieved using viral or non-viral vectors, employing physicochemical or biological methods. In ex vivo gene therapy, cells are manipulated in a laboratory before being reintroduced into the body; hematopoietic stem cells are often the target of this approach to address hematologic conditions and immune deficiencies. Conversely, the in vivo perspective involves making genetic modifications directly within the patient’s body, delivering a normal copy of a defective gene to target cells. Initially, gene therapy demonstrated significant potential for treating hereditary monogenic disorders. Today, its scope has expanded to include acquired diseases such as cancer, acquired immunodeficiency syndrome, and neurodegenerative diseases. Nevertheless, major challenges remain, such as achieving efficient and safe gene delivery to target cells, reducing side effects, and addressing high costs. Germline gene therapy, which affects future generations, requires profound ethical considerations and strict oversight to ensure responsible use. The field continues to evolve, with efforts aimed at improving safety, efficiency, and accessibility. Although significant obstacles remain, gene therapy holds great promise for tackling complex diseases and transforming their treatment paradigm. Hence, health professionals must stay up to date and understand the principles of gene therapy, along with its therapeutic applications. This article aims to summarize the most relevant information.Terapia genikoa medikuntza modernoaren ikuspegi iraultzailea da, gaixotasunak bere erro genetikotik tratatzeko aukera ematen duena. Zelula somatikoen material genetikoa eraldatzean, terapia honen helburua mutazioak zuzentzea, gene akastunak isilaraztea edo falta diren geneak ordezkatzea da. Gaur egun, estrategia nagusien artean daude RNAren interferentzia bidezko isiltze genikoa, geneen gabeziak osatzeko transgeneen erabilera eta genomaren edizio zehatza diseinuko nukleasak erabiliz. Geneen transferentzia bektore birikoen edo ez-birikoen bidez lortzen da, metodo fisiko-kimikoak edo biologikoak erabiliz. Ex vivo terapia genikoan zelulak laborategi batean manipulatzen dira gorputzean berriro sartu aurretik; askotan zelula ama hematopoietikoak dira estrategia honen jomuga, gaitz hematologikoak eta urritasun immunologikoak tratatzeko. Aitzitik, in vivo ikuspegian, aldaketa genetikoak zuzenean gaixoaren gorputz barnean gertatzen dira, gene akastun jakin baten kopia normal bat xede-zeluletara helaraziz. Hasiera batean, terapia genikoak desordena monogeniko hereditarioen tratamendurako potentzial esanguratsua erakutsi zuen. Gaur egun, hartutako gaixotasunetara ere zabaldu da ikuspegia, hala nola minbizira, hartutako immunoeskasiaren sindromera eta gaixotasun neurodegeneratiboetara. Nolanahi ere, erronka garrantzitsuak daude oraindik ere, hala nola xede-zelulei geneak modu eraginkorrean eta seguruan ematea eta albo ondorioak eta kostu handiak murriztea. Lerro germinaleko terapia genikoari dagokionez, etorkizuneko belaunaldiei eragiten diena, kontsiderazio etiko sakonak eta gainbegiratze zorrotza behar dira erabilera arduratsua bermatzeko. Arloaren ezagutzak eboluzionatzen jarraitzen du, segurtasuna, eraginkortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko ahaleginekin. Oraindik oztopo handiak dauden arren, terapia genikoak etorkizun handia du gaixotasun konplexuei heltzeko eta horiek tratatzeko modua iraultzeko.Hortaz, osasun-arloko profesionalok eguneratuta egon behar dugu, eta terapia genikoaren oinarriak eta haren erabilgarritasun terapeutikoak ezagutu behar ditugu. Artikulu honetan, informazio garrantzitsuena laburbiltzen saiatuko gara

    Valsalvako maniobraren eta sinu karotideoaren masajearen eraginkortasunaren alderaketa takikardia suprabentrikularren itzulketan. Errebisio literarioa

    Get PDF
    Marko kontzeptuala Takikardia suprabentrikularrak (TSB) bihotz-erritmoaren asaldurak dira. Ondorioz, bihotz-maiztasun azkarra dute, erregularra edo irregularra. Arritmia horiek eragin nabarmena izan dezakete pazienteen bizi-kalitatean, baita konplikazio kardiobaskular larriak izateko arriskua areagotzen dute, hala nola bihotz-gutxiegitasuna edo iktus bat jasateko arriskua. TSBen artapenean, maniobra bagalak bihotz-erritmo normala berrezartzeko estrategia eraginkorrak eta ez-inbaditzaileak direla erakutsi da. Maniobra horien artean Valsalvako maniobra, aurpegia ur hotzean murgiltzea edo nerbio bagoa masaje karotidideoaren bidez estimulatzea daude. Maniobra horiek nerbio-sistema autonomoan eragiten dute, bihotz-maiztasuna murrizteko eta erritmo sinusala berrezartzeko.   Helburua Takikardia suprabentrikularraren maneiuan, bihotz-maiztasuna bere onera itzultzeko balsalba maniobra eta sinu karotideoaren masajearen eraginkortasuna aztertzea pertsona helduetan. Metodologia Errebisio literarioa. Ikerketa burutzeko bilaketa era sistematikoan Medline OVID, Cochrane, CINAHL, EMBASE eta LILACS datu-baseetan egin da. Horrez gain, eskuzko bilaketa Science Direct-en gauzatu da. Bilaketak egiteko hurrengo hitz gakoak erabili dira; “Tachycardia, Supraventricular”, “Valsalvamaneuver”, “Carotidsinus” eta “Vagalmaneuver”. Hitz gakoekin bilaketa-ekuazioak eraiki ziren AND eta OR operadore booleanoekin. Emaitzak Ikerkuntzak Valsalvako Maniobra, Valsalvako Maniobra eraldatua eta Sinu Karotideoaren Masajearen arteko alderaketa egiten dute. Azken hamar urteetako ikerkuntzek Valsalvako Maniobra eraldatuaren aldezko emaitzak frogatzen dute beste bi maniobrekin konparatzean, ez ziren frogatu albo-ondorio garrantzitsuak maniobrak egin eta gero. 5. Ondorioak Ikerkuntzen emaitzetan oinarrituz, Valsalvako Maniobra eraldatua da takikardia suprabentrikularren kudeaketa klinikoan maniobra bagal eraginkorrena, bere kardiobertsio-tasarengatik, albo-ondorio agerpen gutxiengatik eta maniobraren kostu ekonomiko txikiagatik. Erreferentzia aipagarriak Brugada J, Espan M, Katritsis DG, Grecia M, Espan EA, et al. Guia ESC 2019 sobre el tratamiento de pacientes con taquicardia supraventricular. Rev Esp Car. 2020;73(6):5-34 Appelboam A, Reuben A, Mann C, Gagg J, Ewings P, Barton A, et al. Postural modification to the standard Valsalva manoeuvre for emergency treatment of supraventricular tachycardias (REVERT): a randomised controlled trial. Lancet. 2015;386(10005):1747–53. Smith G, McD Taylor D, Morgans A, Cameron P. Measuring the effectiveness of a revised clinical practice guideline for the pre-hospital management of supraventricular tachycardia. Emerg Med Australas. 2015;27(1):22–8. Pasquier M, Clair M, Pruvot E, Hugli O, Carron PN. Carotid Sinus Massage. N Engl J Med. 2017;377(15):1–4

    Estres psikosozial kronikoaren eta sistema neuroimmunoendokrinoaren arteko elkarreraginak esklerosi anizkoitzean: fisiopatologia eta osasun mentalaren arteko loturak: Interactions between chronic psychosocial stress and the neuroimmunoendocrine system in Multiple Sclerosis

    Get PDF
    Psikoneuroinmunologia 1980ko hamarkadan jaiotako disziplina da, eta bere helburua nerbio-sistemaren eta inmunitate-sistemaren arteko komunikazioa nolakoa den aztertzea da. Urte hauetan zehar, arlo honetako ikerketek erakutsi dute prozesu mentalek eragina dutela inmunitate-sistemaren jardunean, eta, era berean, inmunitate-sistemak garunaren funtzionamendua eta portaera alda ditzakeela. Bi sistema hauen arteko komunikazioa bide ezberdinen bitartez egiten da: batetik, nerbio-sistema periferikoaren bidez —zeinak hainbat organo inerbatzen baititu— eta, bestetik, sistema endokrinoaren bitartez. Hiru sistema hauek (nerbio-sistema, inmunitate-sistema eta sistema endokrinoa) etengabeko komunikazioan aritzen dira organismoaren homeostasia bermatzeko, baina oreka hori hainbat faktoreren eraginez hautsi daiteke. Faktore horietako bat estres-erantzuna da, eta ebidentzia sendoa dago estresa modu kronikoan pairatzen duten pertsonek osasunean kalteak izaten dituztela (Schneiderman et al., 2005). Estresa eragiten duten faktoreak askotarikoak izan daitezke, eta, azken batean, gizabanakoaren testuingurua aldatzen duen edozein seinale modura uler daitezke: testuinguru soziala, inguruko bizidunak (animaliak, mikroorganismoak…), ingurumen-faktore fisikoak (eguraldia, kutsadura…) edota pertsona bera (organismoko homeostasia eraldatzen denean adibidez). Ildo horretan, gaixotasun kroniko bat pairatzeak ere gizabanakoaren testuingurua aldatu dezake eta, ondorioz, estresore gisa jardun (Daruna & Daruna, 2012). Estres-erantzuna bi ardatz nagusiren bitartez gauzatzen da: hipotalamo-hipofisi-adrenal (HHA) ardatzaren bidez —zeinak kortisol hormona jariatzen duen— eta ardatz sinpatiko-adreno-medularraren bidez —zeinak adrenalina jariatzen duen. Bi ardatz horiek elkarlanean jarduten dute estres-egoera baten aurrean organismoaren baliabideak mobilizatzeko eta egoera horretara egokitzeko. Estres-eragilea desagertzen denean, sistema hauek normaltasunera itzultzen dira erregulazio mekanismo fin eta konplexuen bidez. Hala ere, estres-egoera denboran zehar luzatzen bada, ardatz horien aktibazioak jarraipena izan dezake, eta horrek sistema hauen arteko desoreka ekar dezake, azkenean eragin kaltegarriak sortuz organismoan. Ikerketa ugarik erakutsi dute estres-erantzunaren zirkuituen erregulazio-faltak lotura estua duela hainbat gaixotasun neuropsikiatrikorekin (Bale & Epperson, 2015). Beraz, ardatz hauen funtzionamenduaren ikerketa funtsezkoa izan daiteke hainbat gaixotasunen fisiopatologian parte hartzen duten mekanismoak identifikatzeko. Bestalde, azken urteetan garrantzi handia hartu du heste-mikrobiotaren eta giza osasunaren arteko harremanak. Hestean bizi diren mikroorganismoek —bakterioak, onddoak, birusak eta arkeoak— eragina dute bai nerbio-sisteman, bai inmunitate eta endokrino-sistemetan. Heste-garun ardatzaren bidez bi norabideko komunikazioa gertatzen da, eta komunikazio hori hiru bide nagusiren bidez gauzatzen da: inmunitate-sistemaren bidez (zelulen arteko kontaktua eta zitokinen bitartez), sistema endokrinoaren bidez (HHA ardatza barne) eta nerbio-sistemaren bidez (nerbio bagoaren eta sistema enterikoaren bitartez). Gainera, heste-mikrobiotak sortzen dituen metabolito batzuk —adibidez, kate laburreko gantz-azidoak— odol-zirkulaziora pasatzen dira eta garuneraino irits daitezke, bere funtzionamendua eraldatuz. Ikerketa askok erakutsi dute mikrobiota aberats eta orekatua izateak osasunerako onurak dituela eta aldiz, desoreka edo disbiosia, hainbat gaixotasunekin erlazionatu da, gaixotasun neurologiko edo neuropsikiatrikoak barne(Shin & Kim, 2023; Ullah et al., 2023). Testuinguru honetan, nire ikerketa-lerroen helburua da estresaren eragina aztertzea sistema hauen arteko komunikazioan eta nola horrek eragina izan dezakeen gaixotasunen garapenean eta ongizate psikologikoan. Batez ere, esklerosi anizkoitzaren (EA) arloan egiten dut lan, gaixotasunaren fisiopatologia eta ohiko sintomen jatorria ulertzen laguntzeko, bereziki nekea eta osasun mentalari dagozkien sintomei erreparatuz. Esklerosi anizkoitza mundu osoan 2-3 milioi pertsonek pairatzen duten gaixotasun kroniko eta neurodegeneratiboa da. Urteetako ikerketek agerian utzi dute jatorri autoinmunea izan dezakeela: inmunitate-sistemako linfozitoek nerbio-sistemako neuronak babesten dituen mielina-zorroa suntsitzen dute, neuronen arteko komunikazioa kaltetuz. Gaixotasunaren sintomak askotarikoak eta aurreikusten zailak dira, eta denborarekin ezgaitasun fisikoa eragin dezake. Gainera, eragin handia du eremu psikosozialean ere, lanerako eta gizarte-harremanetarako gaitasuna murriztu, eta eguneroko jarduerak zaildu ditzakeelako. Ondorioz, EA duten pertsonek estres psikologiko handiagoa pairatu ohi dute, eta depresioa eta antsietatea bezalako nahasmenduak ohikoagoak izaten dira haien artean (Alsaeed et al., 2022; Boeschoten et al., 2017). Hori guztia kontuan izanda, nire ikerketa-lerroen helburua da ikuspegi multidisziplinar batetik gaixotasunaren fisiopatologia eta nekea edo gogo-aldartearen sintomatologiaren arteko harremanak ulertzea. Halaber, estres kronikoak sistema hauetan eta EA duten pertsonengan duen eragina aztertzea da ikerketa-ildo honen beste helburu nagusi bat, kolektibo honen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin. Erreferentziak Alsaeed, S., Aljouee, T., Alkhawajah, N. M., & Alarieh, R. (2022). Fatigue , Depression , and Anxiety Among Ambulating Multiple Sclerosis Patients. Frontiers in Immunology, 13 (March), 1–14. https://doi.org/10.3389/fimmu.2022.844461 Bale, T. L., & Epperson, C. N. (2015). Sex differences and stress across the lifespan. Nature Neuroscience, 18 (10), 1413–1420. https://doi.org/10.1038/nn.4112 Boeschoten, R. E., Braamse, A. M. J., Beekman, A. T. F., Cuijpers, P., Oppen, P. Van, Dekker, J., & Uitdehaag, B. M. J. (2017). Prevalence of depression and anxiety in Multiple Sclerosis: A systematic review and meta-analysis. Journal of the Neurological Sciences, 372, 331–341. https://doi.org/10.1016/j.jns.2016.11.067 Daruna, J. H., & Daruna, J. H. (2012). Stress, Contextual Change, and Disease. In INTRODUCTION TO PSYCHONEUROIMMUNOLOGY, 2ND EDITION. https://doi.org/10.1016/B978-0-12-382049-5.00006-1 WE - Book Citation Index – Social Sciences & Humanities (BKCI-SSH) Schneiderman, N., Ironson, G., & Siegel, S. D. (2005). Stress and health: Psychological, behavioral, and biological determinants. Annual Review of Clinical Psychology, 1, 607–628. https://doi.org/10.1146/annurev.clinpsy.1.102803.144141 Shin, C., & Kim, Y.-K. (2023). Microbiota–Gut–Brain Axis: Pathophysiological Mechanism in Neuropsychiatric Disorders BT - Neuroinflammation, Gut-Brain Axis and Immunity in Neuropsychiatric Disorders (Y.-K. Kim (ed.); pp. 17–37). Springer Nature Singapore. https://doi.org/10.1007/978-981-19-7376-5_2 Ullah, H., Arbab, S., Tian, Y., Liu, C. Q., Chen, Y., Qijie, L., Khan, M. I. U., Hassan, I. U., & Li, K. (2023). The gut microbiota–brain axis in neurological disorder. Frontiers in Neuroscience, 17 (August), 1–16. https://doi.org/10.3389/fnins.2023.1225875

    Sarrera

    Get PDF
    Pediatria Topaketak urtero egiten den jardunaldia da. Aurtengoa XVII. edizioa izan da eta Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) Eirbarko egoitzan ospatu zen, Markeskoa jauregian, 2025ko apirilaren 3an. Pediatriaren arloan euskara hutsez egiten den jardunaldi bakanetakoa da. Hortaz, jardunaldiaren helburu nagusia pediatriaren arloko ikerketa, eguneratze eta jakintzaren zabalkundea euskaraz egitea baimenduko duten espazioak sortzea da. Era berean, topaketa honek pediatra eta pediatriako erizain euskaldunen arteko ezagutza erraztu eta ikerketa zein komunikazio-sareak sortzeko aukera paregabea eskaintzen du. Izan ere, medikuntza etengabe eraberritzen ari den alorra da. Aurrerakuntza eta hobekuntzen motor nagusia ikerketa da, eta pediatria ez da salbuespena. Hala ere, maiz profesional bakoitzak bere aldetik egiten du lan eta era horretan zailagoa da emaitza esanguratsuak lortzea. Hortaz, benetako balioa duen ikerketa egiteko taldeak eta sareak sortu behar dira. Jardunaldia pediatriaren arloko osasun-profesionalei zuzenduta dago; batez ere, pediatriako medikuei eta pediatriaren arloan lan egiten duten erizainei. Hala ere, osasun-arloan hainbat espezialistek artatzen dituzte ume eta nerabeak, hala nola, familia-medikuek, odontologoek, osasun mentaleko profesionalek... horiei ere zabalik dago jardunaldi hau. Hartara, eguneroko lanean haurrak artatzen dituzten hainbat arlotako osasun-profesionalen ikuspegi anitza elkarbanatzea ahalbidetzen baita. Urtero legez, jardunaldiak Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria (EHLMPE) eta Euskal Herriko Pediatria (EHPE) elkarteen babesa jaso du. Bigarren urtez, OEE-Osasuna Euskalduntzeko Elkartearekin eta UEUrekin elkarlanean aritu gara jardunaldia antolatzeko. Aurten, lehenegoz, erakunde babesle eta laguntzaileen ordezkariak izan genituen jardunaldiaren irekieran, beraien lana azaldu eta Pediatria Topaketekin elkarlana aurkezteko; Jone Amansorrain Urrutia EHPEtik, Irati Iciar Madinabeitia UEUtik eta Ainhoa Zabaleta Rueda, Nerea Trebolazabala Quiranteren izenean EHLMPEtik. Ondoren, osasun-arloan ardura handikoak diren bi gai jorratu ziren. Alde batetik, Telmo Lazkano Mugak (Irakaslea eta teknologia berrien eta pantailen arloan aditutako hezitzailea) teknologia berrien eta nerabeen osasun mentalaren inguruan hitz egin zuen. Badakigu teknologia berriek eragin handia dutela osasunaren hainbat arlotan, garapen neurologikoan, obesitatean… baina, oraingoan osasun mentalean eta pertsonen arteko harremanean jarri zen fokua.Beste alde batetik, osasunaren determinante komertzialen garrantzia eta eragina aurkeztu zuen Maria Unsainek (Hernaniko osasun zentroko pediatra). Helburua farmazia eta elikagaien industriak osasun-profesionalen eguneroko jardunean duten eraginaren gainean hausnarketa sustatzea zelarik. Gero, bertaratutako pediatrek zein erizainek beren lan eta ikerketak aurkezteko aukera izan zuten. Aurten ere, orain arteko edizioetan bezala, lankideen erantzuna oso ona izan zen. Zazpi ahozko komunikazio jaso genituen eta lanen kalitatea handia izan zen. Aurkezpenen ostean bertaratutako profesionalen artean galdera-erantzun eta eztabaidarako tartea izan genuen eta mahai-inguru interesgarriak sortu ziren. OSAGAIZ aldizkariak aurreko urtetik eskeinitako aukera baliatuz, Eibarren aurkeztutako hitzaldi eta komunikazioen bilduma txiki bat argitaratu nahi izan dugu, gerora ere egindako lanak eskura izan ditzagun. Hurrengo urteetara begira ere, Topaketak osasun-arloan euskararen erabilera hauspotzeko tresna baliagarria izan daitezkeela uste dugu, maila asistentzialean zein akademikoan. Beraz, interesa duen oro animatu nahi genuke hurrengo jardunaldietan parte hartzera. Izan ere, osasungintzak unibertsala izan behar duen honetan, euskaratik eta euskaldunentzat egitea ezinbestekoa zaigu, eta horretan guztiok dugu zer esan eta zer egin.   XVI. Pediatria Topaketen talde antolatzailea:Oihane Garmendia ZabaletaIdoia Serrano PejenauteElene Lejarzegi Anakab

    Basurtuko ospitaleko arritmien unitateko gradu-amaierako lanak

    Get PDF
    Kardiologian, gainontzeko medikuntzako adarretan bezala, gero eta azpi espezialitate gehiago daude. Kardiologia ikasten dugun guztiok gara kardiologoak, baina gerora bakoitza arlo zehatzago baten inguruan aritzen da (batzuk bat baino gehiagotan). Gure kasuan, guk bihotzaren elektrizitatearekin lan egiten dugu, elektrofisiologo edo arritmologo bilakatzeko formakuntza berezia jaso ondoren. Arritmiak aztertzen dituen atala nahiko gaztea dela esan genezake, denbora laburrean asko aldatu dena eta aurrerantzean ere asko aldatuko dena. Aurrerakuntza guzti hauen inguruan ikasi eta sakontzeko, ikerketa behar-beharrezkoa da. Orokorrean medikuok gida klinikoetan oinarritzen gara erabakiak hartzeko, eta baita erabili behar dugun teknika egokiena zein den erabakitzeko ere. Gida horien oinarrian gai horren inguruan burutu diren ikerketak daude. Mediku bezala osatzeko ere, ikerketa funtsezkoa da, norbere datuak (egiten duenaren ingurukoak) aztertzea ezinbesteko pausua delako eguneroko lana behar den bezala baloratu ahal izateko. Hori horrela izanik, arritmietan planteatzen diren Gradu Bukaerako Lan asko ikerketak izaten dira. Horretarako, lehenik eta behin ikasleak gaiaren inguruan dagoen bibliografia irakurri behar du, testuinguruan kokatzeko. Ondoren datuen bilketa-prozesua dago, normalean tauletan adierazten dena. Datu guztiak bilduta daudenean datuen analisia egin behar da, kasu bakoitzean egokia den formula estatistikoa erabiliz. Ondoren, lortzen diren emaitzak hausnartzen dira, horrela lanaren ondorioak lortu ahal izateko. Orain arte hainbat gaiei heldu zaie. Lan batzuk ezarri diren teknika berriak aztertu dituzte, esaterako kablerik gabeko taupada markagailuak (2018), estimulazio fisiologikoa (2022 eta 2025) edo kardioneuroablazioa (2024). Gure ospitalean lortu diren datuak aztertu eta ospitale handiagoek argitaratzen dituztenekin parekatu ditugu, eguneroko emaitzak beste zentroen antzerakoak direla ikusiz. Horrez gain, interesa genuen gai ezberdinen inguruko gure ospitaleko datuak aztertu ditugu, adibidez Takotsubo Sindromea (2019) edo bat bateko heriotzaren bilakaera erritmoaren arabera (2020). Bestelako gai batzuk ere jorratu dira, batez ere eguneroko praktikako galderei erantzuteko, eta horien adibide dira balbula aortikoperkutaneoaren osteko taupada markagailuaren beharra (2020) edo miokardiopatia dilatatu ez iskemikoak sortutako murriztutako eiekzio eman diren frakziodun bihotz gutxiegitasuna duten pazienteen bilakaera (2022). Eguneroko praktika klinikoan galdera asko sortzen dira, eta ikerketa lanak horiek erantzuteko tresna izan daitezke. Entsegu klinikoak horretarako balio dute, eta unitate bezala horietako zenbaitetan parte hartzen dugu. Baina horrez gain, gure datuen ezagutza ere beharrezkoa da gure emaitzak ezagutu eta hobetzeko, edo irakurtzen ditugun datuak gure ingururako ere erabilgarriak diren frogatzeko. Hori dela eta, arritmien inguruan oraindik ere egiteke dauden hainbat landaude, datu asko eta asko daudelako gogoz dagoen ikasleek bildu eta aztertzeko zain

    Eskola-segregazioa Euskal Autonomia Erkidegoan: Eibarko eskola-mapa berriari buruzko ikuspegiak

    No full text
    In recent years, school segregation in Europe has raised major concerns among the educational community and the public, leading to a notable increase in related research. The Basque Educational System has also been the focus of various studies, although a solid theoretical framework is still lacking. This study examines the educational context of Eibar, specifically analyzing the intervention implemented to address school segregation. It explores the rationale, objectives, and outcomes of the newly designed and implemented School Map in Eibar. A mixed-method approach was used: quantitative data from Eibar’s schools were collected and analyzed, while qualitative data were obtained through in-depth interviews with educational professionals. The main conclusion is that the School Map has not achieved the anticipated impact on segregation. Moreover, it has also affected aspects such as cultural and origin diversity and attachment to the Basque language.Azken urteotan, Europan, eskola-segregazioak kezka handia eragin du hezkuntza-komunitatean nahiz herritarrengan, eta, horrek, esparru horretan egindako ikerketen kopurua nabarmen hazi du. Euskal Hezkuntza Sistema ere hainbat ikerketaren ardatz izan da, baina oraindik oinarri teoriko sendoa falta da. Ikerketa honetan, Eibarko hezkuntza-testuingurua aztertzen da, bereziki eskola-segregazioa arintzeko bertan ezarri zen esku-hartzea. Eibarren diseinatutako eta inplementatutako eskolamaparen arrazoiak, helburuak eta ondorioak aztertu dira. Metodologia mistoa erabili da: alde batetik, Eibarko eskoletako datu kuantitatiboak bildu eta aztertu dira; bestetik, datu kualitatiboak eskuratu dira hezkuntza-komunitateko profesionalekin egindako elkarrizketa sakonen bidez. Ondorio nagusia da eskola-mapak ez duela aurreikusitako eraginik izan segregazioan. Gainera, besteak beste, kultura- eta jatorri-aniztasunean eta euskararekiko atxikimenduan eragina izan du

    COVID iraunkorraren sindromearen profil neuropsikologikoa: berrikuspen sistematikoa

    No full text
    The Long-COVID syndrome is a multisystemic disease in which neuropsychological symptoms are among the main complaints of patients. To summarize the knowledge regarding the neuropsychological profile of this disease, 19 studies have been analyzed in this systematic review. 89% of the studies indicated that patients exhibit a fronto-subcortical profile, with impairments in attention, processing speed, executive function, and episodic memory, accompanied by anxious-depressive symptoms. Among the causes of the neuropsychological deficits are pathophysiological brain damage, affective symptomatology, and symptoms affecting central nervous system, among others. Given the impact of this symptomatology in daily life, the need for interventions is emphasized.COVID iraunkorraren sindromea gaixotasun multisistemiko bat da, zeinetan sintoma neuropsikologikoak pazienteen kexa nagusienetakoa diren. Gaixotasun honen profil neuropsikologikoaren inguruko ezagutzak laburtzeko helburuarekin, 19 lan aztertu dira errebisio sistematiko honetan. Lanen %89k pazienteek profil fronto-subkortikala dutela adierazi zuten, arreta, prozesatze-abiadura, funtzio exekutiboa eta oroimen episodikoa kalteturik izanik, sintoma antsiatsu-depresiboekin batera. Defizit neuropsikologikoaren kausen artean garuneko kalte fisiopatologikoa, sintomatologia afektiboa eta nerbio-sistema zentralean eragiten duten sintomak daude besteak beste. Sintomatologia honek egunerokotasunean sortzen dituen zailtasunen ondorioz, hauek murrizteko interbentzioen beharra azpimarratzen da

    Maite Garcia Ruizen tesiaren laburpena

    No full text
    Title of the thesis: Multilingual family language policies of parents in a model D school in a Spanish-speaking contextTesiaren izenburua: Testuinguru erdalduneko D ereduko ikastola bateko gurasoen familia hizkuntza-politika eleaniztuna

    1,022

    full texts

    1,968

    metadata records
    Updated in last 30 days.
    Portal of Scientific Journals of UEU
    Access Repository Dashboard
    Do you manage Open Research Online? Become a CORE Member to access insider analytics, issue reports and manage access to outputs from your repository in the CORE Repository Dashboard! 👇