Portal of Scientific Journals of UEU
Not a member yet
1968 research outputs found
Sort by
Zaurgarritasunaren epizentrotik idazten. Osasun mentala Alaine Agirre Garmendiaren eleberrigintzan
Alaine Agirre Garmendia's novels have a central and complex topic: mental health. The author covers all the dimensions of mental illness in her novels; not only does she address the personal, social, and family effects such types of disease usually bring, but through a disseminating role, she also talks about the management of emotional pain, the disease process or the discomfort and stigma that people suffering from this type of illness might cause in the eyes of society. Even so, the aforementioned axes are not presented alienated from the author: there is often no significant difference between what Agirre experienced and what is reflected in her novelistic literature. By combining discourse analysis and various interviews given by the author, the article aims to analyze the discourse created by the author about mental health.Alaine Agirre Garmendiaren eleberrigintzak badu gai zentral eta mardula: osasun mentala. Hain zuzen ere, autoreak bere eleberrietan eritasun mentalaren dimentsio guztiak lantzen ditu: gaixotasunaren eragin pertsonal, sozial eta familiarrak ez ezik, rol dibulgatiboa bide, min emozionalaren kudeaketa, gaixotasun prozesuak edota gizartearen begietara tankera honetako eritasunak pairatzen dituzten pertsonek sor dezaketen deserosotasuna eta estigma ere baditu mintzagai. Hala eta guztiz ere, aipatutako ardatzak ez dira autorearekiko modu alienatuan aurkezten: sarri ez da alde nabarmenik Agirrek bizitakoaren eta literaturan islatutakoaren artean. Diskurtsoaren analisia eta autoreak emandako askotariko elkarrizketak uztartuz, artikuluak autoreak osasun mentalari buruz sortzen duen diskurtsoa aztertzea du helburu
Artisau-ingurunea, Idiazabal gaztaren mikrobiotaren gakoa
Numerous studies have demonstrated the influence of bacterial communities on the quality and safety of raw ewe milk cheeses, but not all microbial sources involved have been thoroughly assessed. This study, using Idiazabal cheese as an example, analysed through metagenomics the influence of the environment and practices of artisanal dairies on the microbiota of raw milk, whey, and cheese. The results revealed over 1,300 bacterial genera and more than 3,400 species. However, commercial feed and teat surface were the main sources of the raw milk microbiota, while rennet was the primary source of the whey and cheese microbiota. Consequently, it was concluded that the artisanal environment plays a key role in the microbiota, quality, and safety of the cheese.Ikerketa ugarik frogatu dute bakterio-komunitateek ardi-esne gordineko gazten kalitatean eta segurtasunean duten eragina, baina ez dira zehatz-mehatz ebaluatu tartean dauden mikrobio-iturri guztiak. Ikerketa honek, Idiazabal gazta adibide gisa erabiliz, esne gordinaren, gazuraren eta gaztaren mikrobiotan artisau-gaztandegien inguruak eta praktikek duten eragina aztertu zuen metagenomika bidez. Emaitzek 1.300 bakterio-genero eta 3.400 espezie baino gehiago erakutsi zituzten. Hala ere, pentsu komertziala eta titiburuaren gainazala izan ziren esne gordinaren mikrobiotaren iturri nagusiak; eta gatzagia, berriz, gazuraren eta gaztaren mikrobiotaren iturri nagusia zen. Ondorioz, artisauinguruneak gaztaren mikrobiotan, kalitatean eta segurtasunean funtsezko papera jokatzen duela ondorioztatu zen
Euskara eta gaztelaniazko kontra-narratiben sorkuntza: datuen sorrera eta ebaluazioa
Counter Narratives (CNs) are non-negative responses to Hate Speech (HS) that help reduce online hatred and its spread. Despite the rise in HS online, research on automatic CN generation remains limited, most works being done in English. This paper introduces CONAN-EUS, a Basque and Spanish dataset for CN generation, created using Machine Translation (MT) and professional post-editing. As a parallel corpus to the English CONAN dataset, it enables research on multilingual and crosslingual CN generation. Experiments with the language model mT5 show that training on post-edited data improves CN generation quality compared to using only MT data. Manual evaluation confirms that manually revising data remains crucial. Multilingual augmentation benefits Spanish but not Basque, highlighting challenges in multilingual generative models. Content Warning: This paper contains examples of offensive language that do not reflect the authors’ views.Kontra-narratibak (KN) gorroto-diskurtsoen (GD) erantzun ez-negatiboak dira, online gorrotoa eta haren hedapena murrizten laguntzen dutenak. Sare sozialetan GDaren presentzia hazi den arren, KNen sorkuntza automatikoari buruzko ikerketa mugatua da oraindik, eta egindako lan gehienak ingeleserako izan dira. Artikulu honek CONANEUS aurkezten du, euskarazko eta gaztelaniazko KNen sorkuntzarako datu-multzoa, Itzulpen Automatikoa (IA) eta post-edizio profesionala erabiliz sortua. Ingelesezko CONAN datu-multzoaren corpus paralelo gisa, hizkuntza anitzeko eta hizkuntza arteko KNen sorkuntzan ikerketa ahalbidetzen du. mT5 hizkuntza ereduarekin egindako esperimentuetan ikusten da post-editatutako datuek KNen sorkuntza-kalitatea hobetzen dutela. Eskuzko ebaluazioak baieztatu du datuen eskuzko berrikusketa beharrezkoa dela. Hizkuntza anitzeko datu-gehikuntzak gaztelaniari mesede egiten dio, baina ez euskarari, hizkuntza anitzeko eredu sortzaileen erronkak agerian utziz. Eduki-oharra: Artikulu honek hizkera iraingarriaren adibideak ditu, ez datozenak bat egileen ikuspuntuekin
DBHko Natur Zientziak, Teknologia eta Matematika espezialitateetako irakasleen pertzepzioa STEM ereduarekiko
The main objective of this study is to analyze the perception of teachers in the Compulsory Secondary Education stage regarding the STEM educational model, due to its influence on the implementation of teaching-learning processes. Therefore, teachers are the main drivers of the implementation of the STEM model, and the practices that will be carried out will depend on their perception around this framework. In order to achieve this objective, 12 teachers of Natural Sciences, Technology and Mathematics of 5 educational centers of all the networks of Gipuzkoa have been interviewed in depth, using a previously designed script. The results show that teachers have a similar vision to the educational field STEM and, above all, they point out the need for time, resources and quality training for the design, implementation and evaluation of STEM projects, as concluded in many previous studies.Azterlan hone xede nagusia da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza etapako irakasleek STEM hezkuntza-ereduarekiko duten pertzepzioa aztertzea, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen ezarpenean eragina duelako. Alegia, irakasleak STEM ereduaren ezarpenaren eragile nagusiak izanik, gauzatuko dituzten praktikak marko horren inguruan duten pertzepzioaren araberakoak izango dira. Helburu hori betetzeko asmoz, Gipuzkoako sare guztietako 5 ikastetxetako Natur Zientziak, Teknologia eta Matematika ezagutza-arloetako 12 irakasle sakonki elkarrizketatu dira, aldez aurretik diseinatutako gidoi bat erabiliz. Emaitzen arabera, elkarrizketatutako irakasleek STEM hezkuntza-ereduaren antzeko ikuskera dute, eta, batez ere, STEM proiektuak diseinatu, ezarri eta ebaluatzeko denbora, baliabideak eta kalitatezko prestakuntza behar direla adierazi dute, aldez aurreko ikerketa ugarik ondorioztatu bezala
Egoitzan dauden adineko pertsonek osagai anitzeko ariketa fisikoa praktikatzearen onurak
The aging population is increasing, leading to higher healthcare costs and social burdens. Therefore, intervention strategies are needed to improve the health and functionality of older adults. In this regard, multi-component physical activity programs are particularly recommended for institutionalized elderly individuals. Thus, an eight-week program was conducted in a residential facility to enhance strength, balance, and cardiovascular endurance. Nine participants, with an average age of 82.7 ± 7.1 years (seven women and two men), took part in the program. Before and after the intervention, several tests were conducted: the dynamometer test, Time Up and Go (TUG) and Short Physical Performance Battery (SPPB). In terms of mean, there were improvements in two tests; TUG (PRE; 17.54 ± 6.63 and POST; 16.74 ± 5.96) and SPPB (PRE; 7.77 ± 2.58 and POST; 10.00 ± 1.00). However, in Handgrip no improvements were achieved (PRE; 17.24 ± 6.87 and POST; 15.21 ± 5.96).Zahartzen ari den biztanleria gero eta handiagoa da, eta horrek osasun-kostuak eta gizarte-kargak areagotzen ditu. Hori dela eta, adinekoen osasuna eta funtzionaltasuna hobetzeko esku-hartze estrategiak behar dira. Zentzu honetan, instituzionalizatutako adinekoentzat, osagai anitzeko jarduera fisikoko programak bereziki gomendagarriak dira. Horrela, zortzi asteko programa bat gauzatu da egoitza batean, indarra, oreka eta erresistentzia kardiobaskularra lantzeko. Bertan, batez beste 82,7 ± 7,1 urteko bederatzi pertsonak parte hartu dute (zazpi emakume eta bi gizon). Programa hasi eta amaitu aurretik, hainbat proba egin dira: dinamometroa, Time Up and Go (TUG) eta Short Physical Performance Battery (SPPB). Batezbestekoari dagokionez, hobekuntzak egon ziren bi probetan; TUG (PRE; 17,54 ± 6,63 eta POST; 16,74 ± 5,96) eta SPPB (PRE; 7,77 ± 2,58 eta POST; 10,00 ± 1,00), baina Handgrip testean ez zen hobekuntzarik lortu (PRE; 17,24 ± 6,87 eta POST; 15,21 ± 5,96)
Adimen-gaitasun handiko haurren hezkuntza-arreta haien familien ikuspegitik
The main objective of this research was to investigate the experiences of children with high abilities in the education system, from the perspective of their parents. Data were also collected on the main characteristics and interests of their children, as well as on their parents’ impressions, experiences and expectations. For this purpose, a semi-structured, indepth interview was designed for 22 parents of children with high intellectual abilities in order to understand their experiences and perceptions. Once all the data had been transcribed and analysed, the results obtained show the great diversity that exists among these students and the importance of effective communication and close collaboration between the family and the school in order to adequately meet their educational needs. Likewise, some parental concerns and the need for the implementation of personalised educational strategies to facilitate the optimal development of the cognitive and emotional skills of these pupils were also evident.Ikerlan honen helburu nagusia da adimen-gaitasun handiko haurrek hezkuntza-eremuan izandako esperientziak ikertzea, haien gurasoen ikuspegitik. Era berean, seme-alaben ezaugarri nagusiei eta interesei buruzko datuak bildu ziren, bai eta gurasoen inpresioei, bizipenei eta itxaropenei buruzkoak ere. Horretarako, elkarrizketa erdi egituratu eta sakon bat diseinatu zen eta adimen-gaitasun handiko haurren 22 gurasori egin zitzaien, haien esperientziak eta pertzepzioak ulertzeko. Datu guztiak aztertu ostean, lortutako emaitzek erakusten dute ikasle hauen artean dagoen aniztasun handia, familiaren eta eskolaren arteko komunikazio eraginkorraren eta lankidetza estuaren garrantzia, eta irakasleentzako prestakuntza espezifiko eta jarraituaren beharra. Era berean, gurasoen ardura batzuk eta ikasle horien trebetasun kognitibo eta emozionalen garapen optimoa errazteko hezkuntza-estrategia pertsonalizatuen inplementazioaren beharra nabarmendu ziren
Aberriaren inpaseak
The homeland's impasses book referenceAberriaren inpaseak liburu aipamen
Patricia Fernandez Rotaetxeren tesiaren laburpena
Title of the thesis: Sexism and Feminism in Educational ContextsTesiaren izenburua: Sexismoa eta Feminismoa Hezkuntza testuingurueta
Enuntziatu parentetikoak eta modalizazioa Eusko Legebiltzarreko euskarazko esku-hartzeetan
The aim of this article is to further characterise the functioning of formal oral discourse in Basque, analysing quantitatively and qualitatively the parental utterances and the modalisations they convey in 30 speeches that were delivered at the Basque Parliament based on a written text. The models used for the analysis were sociodiscursive interactionism (SDI) and textual architecture. The results show that parenthetical utterances appear frequently in the speakers’ speeches and that all parenthetical utterances convey at least one type of modalisation. Among the modalisation types, the appreciative modality stands out, which may be the regularity associated with textual genre. The main conclusion is that the inclusion of parenthetical utterances in speech is an effective discourse-pragmatic strategy for the modalisation of discourse, and therefore, that parenthetical utterances are elements to be considered in the analysis of formal discourses that are based on written texts.Artikulu honen helburua da euskarazko ahozko diskurtso formalaren funtzionamenduaren nondik norakoak ezaugarritzen jarraitzea, oinarrian testu idatzia duten Eusko Legebiltzarreko 30 esku-hartzetan enuntziatu parentetikoak eta horien bitartez gauzatzen diren modalizazioak kuantitatiboki eta kualitatiboki aztertuta. Azterketarako erabilitako ereduak interakzionismo soziodiskurtsiboa (ISD) eta testuaren arkitektura izan dira. Emaitzek erakusten dute enuntziatu parentetikoak maiz agertzen direla hizlarien ahozkoetan eta enuntziatu parentetiko guztiek bideratzen dutela gutxienez modalizazio mota bat. Modalizazio moten artean modalizazio apreziatiboa gailentzen da, eta testu-generoari lotutako erregulartasuna izan daiteke hori. Ondorio nagusia da ahozkoan enuntziatu parentetikoak txertatzea estrategia diskurtsibo-pragmatiko eraginkorra dela diskurtsoa modalizatzeko, eta, beraz, oinarrian testu idatzia duten diskurtso formalen azterketan oso kontuan hartzeko elementuak direla enuntziatu parentetikoak
Gaiztarro: Uharte aberats bat Donostiako auzo langileen bihotzean. Aspirazionismo sozialaren auzia frankismo berantiarrean
What is being worked on this work is the particular idiosyncrasies of the Gaiztarro area, located in the center of the industrial area of San Sebastian. Since 1960, during the Franco Development Period, many changes have taken place in the industrial area of San Sebastian, Pasaia and Errenteria. The main consequences were migratory floods, the emergence of new working-class areas, and chaotic urbanism. In the midst of this, Gaiztarro was built, aimed at the upper strata of the middle class. The process of creation of this area, its architectural characteristics, and the sociodemographic study of its inhabitants are provided by a variety of historical sources, since Gaiztarro became the field of exception we find in the industrial San Sebastian, surrounded by working-class neighborhoods.Lan honetan lantzen dena Donostiako eremu industrialaren erdian kokatutako Gaiztarro eremuaren idiosinkrasia berezia da. 1960tik aurrera, frankismoaren Garapenaren Aldian, aldaketa ugari gertatu ziren Donostiako hainbat auzoek, Pasaiak, eta Errenteriak osatzen zuten eremu industrialean. Migrazio uholdeak, langile auzo berrien sorrerak eta hirigintza kaotikoa izan ziren ondorio nabarmenenak. Honen erdian, klase ertaineko geruza altuei zuzendutako Gaiztarro etxe taldea eraiki zen. Iturri historiko anitzen eskutik, eremu honen sorrera prozesua, ezaugarri arkitektonikoak eta bertako biztanleen azterketa soziodemografikoa eskaintzen da. Finean, langile auzoez inguratutako Donostia industrialean aurkitzen dugun salbuespen eremu gisa jaio baitzen Gaiztarro