Portal of Scientific Journals of UEU
Not a member yet
1968 research outputs found
Sort by
0 negatiboa
This book creates a different kind of literature -poetry- that cannot be adapted to scientific literature, but is based on the conflict, reflection, irony, contradiction and beauty that are inherent to Medicine.Literatura zientifikora doitu ezin, baina Medikuntzarenak berarenak diren gatazka, hausnarketa, ironia, kontraesan eta edertasunetik abiatuta bestelako literatura - poesia- egiten da liburu honetan
“Poppers” drogaren kontsumoa eta orokorrean drogen arriskuaren pertzepzioa 14-24 urteko gazteetan gaur egun: kasu-ikerketa Urola Kosta eskualdean
Introduction. "Poppers" is the common name for synthetically prepared volatile alkyl nitrites. Originally, the amyl nitrite was found to be a vasodilator and was used in medicine for angina pectoris, in the form of blisters that sounded "pop" when opened (hence the name). However, due to its transient action and difficult dosing, it was discontinued from clinical use. Nonetheless, consumption spread in other areas, mainly due to its effects in the sexual sphere, such as increased desire and relaxation of sphincters. Poppers are now used recreationally, with the consequent harm to health, especially when associated with other drugs.
Objectives. The main objective of this work was to obtain descriptive patterns of the consumption of “poppers” among youth aged 14-24. Specifically, prevalence, frequency, consumption habits and received offers to supply the drug were studied. At the same time, young people's perception of the risks that “poppers” and other drugs can cause was also evaluated, along with their opinion on the importance of actions to combat the problem of illegal drugs. The investigation was limited to Urola Kosta region, as a case study.
Materials and methods. An online questionnaire was formulated using as a model the national questionnaire on alcohol and drugs (EDADES, Encuesta sobre Alcohol y Drogas en España). The questionnaire has been distributed to youth of this age through the Whatsapp application, and also by means of educational centres (schools, high schools, vocational training and personalized integration itinerary centres). The questionnaire was open between February and April 2024 and was completed in a completely anonymous manner.
Results. 245 people from Urola Kosta answered the questionnaire, but 5 answers were discarded because they were out the age frame. 21% of young people aged 14-24 have consumed “poppers” at some point. This level of consumption is very high compared to national studies, around 10 times higher. The use of this drug starts from a very young age (the majority, 17 years old) and is mostly used in festive atmospheres, on Saturdays. On the other hand, the combination of alcohol and “poppers” is very common, with the interaction that this may entail, producing intense hypotension and syncope. It would therefore be crucial to provide young people with information on the risk of polyconsumption in an understandable and graphic manner. Finally, although young people agree with the ways in which current preventive information is distributed, it seems that the narrative of testimonies would also be important.
Conclusions. A high consumption of “poppers” has been observed among young people in Urola Kosta. Besides, the combination of alcohol and poppers is very common. It is necessary to disseminate useful information to youth about “poppers” and its associated risks, especially about polyconsumption. However, due to the small and limited sample size, further research is needed to determine the real rate of consumption and to extrapolate these results to larger populations.Sarrera. “Poppers” sintetikoki prestatutako alkil nitrito lurrunkorren izen arrunta da. Jatorrian, amil nitritoa basozabaltzailea zela ikusi eta bularreko anginarako erabili zen medikuntzan, hautsitakoan “pop” soinua egiten zuten anpulu moduan (hortik izena). Baina bere ekintza iragankorragatik eta dosifikazio zailagatik klinikan erabiltzeari utzi zitzaion. Hala ere, beste alor batzuetan kontsumoa zabaldu egin zen, batez ere, sexu-esparruan dituen eraginengatik, hala nola desira handitu eta esfinterrak erlaxatu. Gaur egun “poppers”-a aisialdian erabilia da, horrek osasunerako ekar ditzakeen kalteekin, batez ere beste droga batzuekin elkartzean.
Helburuak. Gaur egun 14-24 urte bitarteko gazteek egiten duten “poppers” drogaren kontsumoaren patroi deskriptiboak lortzea izan da helburua. Zehazki, prebalentzia, maiztasuna, kontsumo-ohiturak eta drogaren eskaintza aztertu dira. Horrekin batera, “poppers” berak eta bestelako drogek sor ditzaketen arazoen inguruan gazteek duten pertzepzioa eta droga ilegalen arazoari aurre egiteko ekintzen garrantziari buruzko iritzia ezagutzea ere bilatu izan da. Ikerketa Urola Kostako eskualdera mugatu da, kasu-ikerketa modura.
Material eta metodoak. Online galdetegi bat formulatu da maila nazionalean egiten den alkoholaren eta drogen inguruko erreferentziazko galdetegi bat erabiliz (EDADES, Encuesta sobre Alcohol y Drogas en España). Galdetegia adin horretako gazteen artean zabaldu da Whatsapp aplikazioaren bidez, eta baita ikasketa-zentroen bidez ere (ikastetxeak, institutuak, lanbide-heziketakoak eta gizarteratzeko ibilbide pertsonalizatukoak). Galdetegia 2024ko otsaila eta apirila bitartean egon zen irekita eta erantzunak guztiz anonimoak izan dira.
Emaitzak. Galdetegia Urola Kostako 245 pertsonak erantzun dute, baina horietatik 5 baztertuak izan dira ezarritako adin-tartetik kanpo zeudelako. 14-24 urteko gazteen artean “poppers”-a behin edo behin kontsumitu dutenak % 21 dira. Estatu-mailan egindako ikerketekin konparatuta kontsumo-maila oso altua da hemen lortutakoa, 10 aldiz inguru handiagoa alegia. Droga honen kontsumoa oso gaztetatik hasten da (gehiengoak, 17 urte) eta batez ere, festa-giroan erabilia da, larunbatetan. Bestetik, alkoholaren eta “poppers”-aren kontsumoaren nahasketa oso ohikoa da, horrek eragin dezakeen elkarrekintzarekin, hipotentsio bizia eta sinkopea sortuz. Hortaz, polikontsumoaren arriskuari buruzko informazioa gazteei modu ulergarri eta grafiko batean helaraztea premiazkoa izango litzateke. Azkenik, nahiz eta gazteek gaur egungo prebentziorako informazioa zabaltzeko moduak ontzat hartu, badirudi testigantza errealen kontaketa ere garrantzitsua izango litzatekeela.
Ondorioak. “Poppers” drogaren kontsumo oso altua ikusi da Urola Kostako gazteen artean. Gainera, alkoholaren eta “poppers”-aren kontsumoaren nahasketa oso ohikoa da. Hortaz, beharrezkoa da gazteei informazio baliagarria zabaltzea “poppers”-aren inguruan eta haren kontsumoak eragin ditzakeen kalteak adieraztea, batez ere, polikontsumoaren inguruan. Hala ere, lagin-tamaina txikia eta mugatua dela eta, gehiago ikertu beharko litzateke kontsumoaren benetako tasa zein den jakiteko eta emaitza horiek populazio handiagoetara estrapolatu ahal izateko
Zertan da erizaintza?
Nursing has undergone significant changes in recent years due to advancements in studies, changes in prescription laws, and the global Nursing Now campaign. With these new developments, it's important to examine the employment status of nurses and research output in our region. This article will present data on the employment rates of nurses in the Basque Country and the overall state using information from the National Statistical Institute and Lanbide. Additionally, it will provide insights into nursing research output based on an international bibliometric study and the latest Ikerbasque report. The distribution of nurses across different levels of care, as recorded by the National Health System, will also be outlined, along with an analysis of working conditions.Eboluzio handia izan du erizaintzak azken urteetan, ikasketa-aldaketa, preskripzio-legea eta Nursing Now mundu-mailako kanpaina direla medio. Aldaketa berrien aurrean, beharrezkoa da aztertzea zertan den erizainen lan-egoera eta ikerketa-ekoizpena gure inguruan. Estatistikako Institutu Nazionaleko eta Lanbideko datuak erabiliz, Euskadiko eta estatuko erizainen enplegagarritasun-tasak zeintzuk diren adieraziko da artikulu honetan. Nazioarteko lan bibliometriko bat eta Ikerbasqueren azken txostena aintzat hartuta, erizaintzako ikerketa-ekoizpenaren inguruko datuak emango dira. Osasun Sistema Nazionaleko erregistroen arabera, erizain kopurua arreta-maila ezberdinetan nola banatzen den aurkeztuko da eta lan-baldintzen inguruko zenbait datu jorratuko dira
Burdinazko nanoimanak: konfigurazio magnetikoa eta biomedikuntza-aplikazioetarako potentziala
Fe is an interesting material for magnetic-based biomedical applications due to its biocompatibility and high magnetization. This work investigates the spin structure of Fe nanodisks as a function of thickness and diameter. Nanodisks were fabricated with thicknesses ranging from 20 to 150 nm and diameters from 200 to 1000 nm. Magnetometry measurements allowed us to determine the geometrical conditions for the formation of a spin-vortex configuration. Furthermore, the magnetic response of Fe nanodisks in water solutions was analyzed under low-frequency magnetic fields. Finally, the effectiveness of these biomaterials has been proven in two-dimensional (2D) cultures of fibroblasts, as well as in substrates with magnetic islands.Burdina magnetismoan oinarritutako aplikazio biomedikoentzako material interesgarria da, biobateragarritasuna eta magnetizazio handia direla eta. Lan honek Fe nanodiskoen espinaren egitura ikertzen du, lodieraren eta diametroaren arabera. 20 nm eta 150 nm arteko lodierako nanodiskoak eta 200 nm eta 1000 nm arteko diametroko nanoimanak fabrikatu eta karakterizatu dira. Magnetometria-neurketek espineko bortize-konfigurazio bat eratzeko baldintza geometrikoak zehaztea ahalbidetu dute. Gainera, frekuentzia baxuko eremu magnetikoen pean Fe nanodiskoen erantzun magnetikoa aztertu da ur-disoluzioetan. Azkenik, biomaterial hauen eraginkortasuna zelula endotelialen eta fibroblastoen hazkuntza bidimentsionaletan (2D) eta irla magnetikoak dituzten substratuetan egiaztatuko da
Herritarren zientzia euskal kostaldean: mikroalgen eta meiofaunaren datuen baliozkotasunaren azterketa
"¡Atención! ¡No me aplastes!-Kontuz! Ez nazazu zapaldu!" is the first inclusive citizen science project in the Basque Country, created in 2023 to study the microscopic biodiversity of sandbanks. Microalgae and meiofaunal organism observations are carried out by citizen scientists. This work has analysed the validity of the data collected by citizens' scientists. For that purpose, the number of taxa identified, and the observations made by citizen scientists have been compared with the data obtained by experts. About 80 % of observations of microalgae and meiofaunal organisms made by citizen scientists have been accepted. This indicates that the data obtained by citizen scientists are suitable to be used in further environmental science studies."¡Atención! ¡No me aplastes!-Kontuz! Ez nazazu zapaldu!" proiektua, Euskal Herriko lehen herritar-zientzia izaerako proiektu inklusiboa da, 2023. urtean sortu zena eta hareatzetako biodibertsitate mikroskopikoa ikertzea xede duena. Bertan, herritar-zientzialariek mikroalgak eta meiofaunako organismoen behaketak egiten dituzte. Lan honetan herritar-zientzialariek bildutako datuen baliozkotasuna aztertu da. Horretarako, herritar-zientzialariek identifikatutako taxon-kopurua eta egindako behaketak, adituek lortu dituzten datuekin erkatu dira. Herritar-zientzialariek egindako mikroalga eta meiofaunako organismoen behaketen % 80aren inguru onartu da. Emaitza horrek, herritarzientzialariek lortutako datuek zientzietako ikerketetan erabiltzeko balioa badutela adierazten du
Pultsito: Pultsu bidezko Neurona-sareak erabiltzeko liburutegia C programazio-lengoaian
Research in the field of spiking neural network (SNN) has experienced a great growth in recent years, due to the similarities these networks have with biological neural networks. However, SNNs are yet to match the results obtained with the classics networks. While SNNs are more biologically realistic, the training process, information encoding, etc. are more complex. Software tools for working with these networks are essential, but most are under development or limited to very specific use cases. In this work, the basis of a more general library for creating and using SNN useful in machine learning and simulation has been developed. The implementation is done in the C programming language to achieve the best possible performance.Pultsu bidezko Neurona-sareen (PNS) arloko ikerkuntzak hazkunde handia bizi izan du azken urteetan, sare horiek neurona-sare biologikoekin dituzten antzekotasunak direla eta. Hala ere, oraindik ez da lortu PNSekin sare klasikoekin lortu diren emaitzak berdintzea. PNSak biologikoki errealistagoak dira, baina entrenamendu prozesua eta informazioaren kodeketa konplexuagoak dira. Sare horiekin lan egiteko software tresnak ezinbestekoak dira, baina gehienak garapenean daude edo oso erabilera zehatzetara mugatzen dira. Lan honetan, ikaskuntza automatikoan eta simulazioan erabilgarriak diren PNSak sortu eta erabiltzeko liburutegi orokorrago baten oinarria garatu da. Inplementazioa C programazio-lengoaian egin da ahalik eta errendimendurik altuena lortzeko
Fluoxetinaren eragina Mytilus galloprovincialis muskuiluen gene-adierazpenean eta itu-geneen balizko erabilpena biomarkatzaile gisa
Fluoxetine (FLX), besides being one of the most widely used antidepressants, is an emerging pollutant in aquatic environments. FLX can affect the behaviour, reproduction and development of aquatic organisms. To further investigate the molecular effects of FLX, Mytilus galloprovincialis mussels were exposed to FLX and their digestive gland transcriptome was studied after 2, 7, 14 and 28 days. The highest number of significantly regulated sequences were found after 28 days, including changes in genes that encode proteins related to several types of enzymes (hydrolases, transferases and oxidoreductases), membrane and transport across the membrane, as well as energy metabolism.Fluoxetina (FLX) gehien erabiltzen den antidepresiboetako bat izateaz gain, ingurune urtarren gorabidean dagoen kutsatzailea da. FLX organismoen portaeran, ugalketan eta garapenean eragiteko gai da. FLXren molekula mailako eraginak sakonago ikertzeko Mytilus galloprovincialis muskuiluak FLXren eraginpean jarri ziren eta hauen digestio-guruineko transkriptoma 2, 7, 14 eta 28 egunen buruan aztertu zen. Esangarriki eraendutako sekuentzien kopuru handiena 28 egunetara antzeman zen, tartean, aldaketak antzeman ziren zenbait entzima mota (hidrolasak, transferasak eta oxidorreduktasak) eta mintzarekin eta mintzean zeharreko garraioarekin, zein metabolismo energetikoarekin erlazionatutako proteinak kodetzen dituzten geneetan
Kode-alternantziak eta kognatuek sarbide lexikoa errazten dute elebidun osasuntsuetan, baina ez beti afasian: Kasu azterketa bat
This study examines code-switching (switching between languages) and cognates (words with similar form and meaning in both languages, e.g., lehoi-león) in highly proficient Basque-Spanish bilinguals (L1 Basque, L2 Spanish). Young adults and a bilingual individual with anomic aphasia completed a picture-naming task under single-language and voluntary-switching conditions. We measured accuracy and reaction times in both groups. As expected, healthy bilinguals showed ceiling accuracy, named cognates faster (especially in Spanish), and were quicker when allowed to switch freely between languages. Those effects were not observed in the aphasic participant. It suggests that code-switching and cognate status facilitate lexical access in healthy bilinguals but may not benefit all individuals with anomic aphasia. In this study, we discuss current psycholinguistic theories on bilingual lexical access and argue that different underlying sources of anomia may lead to distinct patterns of impairment in code-switching and cognate facilitation.Ikerketa honek kode-alternantzia (hizkuntza batetik bestera aldatzea) eta kognatuak (bi hizkuntzatan antzeko forma eta esanahia duten hitzak, adibidez, lehoi-león) aztertzen ditu elebidun orekatuetan (H1 euskara, H2 gaztelania). Heldu gazte osasuntsuek eta afasia anomikoa duen elebidun batek irudien izendapen ataza bat burutu zuten hizkuntza bakarra erabiliz eta askatasunez bi hizkuntzak tartekatuz. Zehaztasun eta erreakzio denborak neurtu genituen bi taldeetan. Aurreikusten genuen moduan, elebidun osasuntsuen erantzunak, guztiz zuzenak izan ziren. Azkarrago izendatzen zituzten kognatuak (gaztelaniaz batez ere) eta azkarragoak ziren hizkuntza biak erabiltzeko askatasuna zutenean. Emaitza horiek ez ziren errepikatu afasiadun hiztunean. Horrek iradokitzen du hizkuntza-alternantziak eta hitzen kognatu izaerak sarbide lexikoan eragin positiboa dutela elebidun gazte osasuntsuetan, baina ez hala afasia anomikodun hiztun batzuetan. Ikerketa honetan, elebidunen sarbide lexikoari buruzko psikohizkuntzako teoria berrienak aztertzen ditugu, eta argudiatzen dugu anomiaren jatorri desberdinek narriadura-patroi ezberdinak eragin ditzaketela bai hizkuntza-alternantzian bai kognatuen efektuan
Eutektogelak, gorabidean dauden kutsatzaileak uretatik ezabatzeko
With the advancement of society, new problems are emerging in processes that were previously effective. For example, in drinking water, new pollutants have appeared, categorized as contaminants of emerging concern, such as additives derived from plastics and drugs used in disease treatments. The presence of these pollutants in water has significantly increased in recent decades due to the rise in their consumption. As emerging pollutants, there are no effective processes to remove them at water treatment plants, and as a result, the drinking water that reaches homes contains these pollutants. To address this issue, this study focuses on preparing gels based on eutectic solvents to adsorb the pollutants present in water.Gizartearen aurrerakuntzarekin batera arazo berriak sortzen doaz orain arte eraginkorrak ziren prozesuetan. Edateko uretan esaterako, kutsatzaile berriak agertu dira, gorabidean dauden kutsatzaile bezala katalogatuak, hala nola, plastikoetatik eratorritako aditiboak eta gaixotasunen tratamenduan erabiltzen diren botikak. Kutsatzaile hauen presentziak uretan larriki egin du gorantz azken hamarkadetan, euren kontsumoaren gorakadaren ondorioz. Kutsatzaile berriak izanik, horiek ezabatzeko prozesu eraginkorrik ez dago ur-araztegietan eta ondorioz, etxera iristen den ur edangarriak kutsatzaile horien presentzia du. Arazo hau konpontze aldera, lan honetan disolbatzaile eutektikoetan oinarritutako gelak prestatu dira uretan dauden kutsatzaileak adsorbatzeko
Iturri ohantzeetako partikulen jarraipenerako sistema optiko baten garapena eta balioztatzea
Spouted bed technology is a gas-solid contact method particularly suitable for different thermochemical applications, as it allows handling particles of different sizes and properties. Furthermore, this technology allows great heat and mass transfer rates due to the high gas-solid contact. However, the scaling up of the spouted beds have some limitations that must be addressed by analysing their hydrodynamics, which allows a better understanding of the spouting behaviour. Therefore, the main aim of this study is to develop and validate an algorithm designed for tracking particles in the dilute region of the spouted bed. Accordingly, the three-dimensional displacement and velocity of the particles within the fountain have been analysed. To achieve this, an optical system consisting of two cameras has been installed to track particles and calculate particle velocity at several positions within the contactor.Iturri ohantzea prozesu termokimikoetan erabiltzen den teknologia da, eta ohantze fluidizatu teknologiarekin alderatuz, tamaina eta propietate desberdinak dituzten partikulekin lan egiteko bereziki aproposa da. Gainera, teknologia horretan ematen den gas-solido kontaktu handia dela eta, materia- zein bero-transferentzia abiadura altuak lortzen dira. Hala ere, iturri ohantzearen garapen eta industria ezarpen zuzena burutzeko, beharrezkoa da sistemaren portaera hidrodinamikoa ulertzea. Hori dela eta, lan honen helburu nagusia gune diluituetako partikulak jarraitzeko xedea duen algoritmoa garatzea eta balioztatzea da. Horren bidez, partikulek iturrian burutzen duten hiru dimentsiodun desplazamendua eta abiadura aztertu dira. Hori burutzeko, bi kameraz osatutako sistema optiko bat egokitu da, erreaktorearen barruan hainbat posiziotan aldiuneko neurketa ahalbidetzen duena