1,720,962 research outputs found
Joanes Uharte Donibanekoaren Zientzietarako Argimenen Azterketa-n ikasleria ikertzeko eskainitako bide berriak
It is said that according to the book of Joanes Uharte of Donibane there are three kinds of students. He explored the distinction between memory, intelligence and imagination in order to distinguish the three kinds of different knowledge gained by the pupils. That new approach to analyze the cognitive structure of the children lead him to cut the ties with the classical Aristotelian view and to open some new trends within the Education Theory. The aim of this article is precisely to make it clear where did Joanes Uharte of Donibane abandon the traditional path and which where the new ways that he opened in the educational field.Joanes Uharte Donibanekoaren liburuan hiru ikasle-mota daudela esaten da. Azalpen horrekin batera, Uhartek oroimena, adimena eta irudimena bereizi nahi izan zituen ikaslearengan, eta hiru motatako ezaguerak aurkeztu. Haurraren egitura kognitiboa aztertzeko eta pedagogikoki bere ezaugarriak bideratu ahal izateko ikuspegi berri horrek eten egin zuen Aristotelesengandik jasotakoaren ohiko planteamendu klasikoarekin eta, gainera, bide berriak ireki zizkion Hezkuntzaren Teoriari. Zertan apurtu zuen Joanes Uharte Donibanekoak aurrekarien iritzia eta zer-nolako bide berriak zabaldu zituen heziketa-arloan argitzea da ekarpen honen funtsa
Elhuyar anaiak, wolframioaren isolamendua eta espainiar koroarekin zituzten harreman sekretuak
The aim of the present article is to show that the discovery of the Wolfram, usually taken as a genuine scientific achievement, cannot be accounted for by mere description of scientific facts. The idea is that to understand the isolation of the Wolfram a reference to the military spying behind that scientific research must be given. A previous versions of this article was presented in 1983 at the “Primer Congreso Latinoamericano de Historia de las Ciencias” held in La Habana. Latter (january 1986), was published in Elementos the journal of the Universidad Autónoma de Puebla, MexicoArtikulu honetan zientzia-ikerketaren ondorio huts gisa aurkeztutako wolframioaren aurkikuntza ezin dela zientziaren bidez soilik ulertu adierazi nahi izan dut. Wolframioaren isolamendua nola gauzatu zen ulertu ahal izateko, gertakizun horren atzean espioitza militarrak egon behar zuela frogatzeko idatzita dago, beraz. Honen aurrekaria 1983ko uztailean Kubako Habanan eraturiko “Primer Congreso Latinoamericano de Historia de las Ciencias” izenekoan aurkeztu nuen. Geroago (1986ko urtarrilean), Mexikoko Universidad Autonóma de Puebla-ko Elementos aldizkariak kaleratu zuen
Egungo euskal antropologiaren polemika zaharra
Ideological battles which reflect also in Anthropology make us know about different ways and opportunities to work in that field. In polemics arisen among groups or individuals, it does exist an image of the character of the Basque Country behind each school. However, apart from ethnography and ethnologhy, from the Basque History-Anthropology we find that data “emic” collecting, is helpful to take the Basque culture out of descolonialisation situation. And this is, precisely, our proposition.Antropologian ere islatzen diren borroka ideologikoek eremu horretan lan egiteko tankera zein aukera ezberdinen berri ematen dute. Talde zein gizabanakoen artean sortzen diren polemiketan eskola bakoitzaren atzean dagoen Euskal Herriko izaerari buruzko irudia aurki daiteke. Hala eta guztiz ere, etnografiaz zein etnologiaz gain Euskal Historia-Antropologiaren arabera datu-bilketa “emik” (indigenista) geurean egitea lagungarri gerta dakioke euskal kulturari deskolonizazio-egoeratik ateratzeko. Hauxe litzateke, beraz, gure proposamena
Egunero egun ero
199 p.Egunen gurpilean bizi gara. Egunerokoak markatzen gaitu bizitza agenda arazo bihurtzeraino. Egunkariak izan dira orain arte bizitza haien kronikariak. Literaturan, berriz, egunerokoak ezagutu ditugu baita dietario egileak ere. Prentsan, berriz, kazetarien idazkuntzak eman nahi izan dio horri tokia mota ezberdinetako hemeroteketan.
Hala eta guztiz ere, literatura izateko blogari falta zaiona hizkuntzaren ardura litzateke soilik. Bistan da ohiko kazetaritza ez dela ez eta saiakera puri-purian ere. Aski kontrajarriak dira kronologikoki hurrenkeran azaltzen diren testuok. Askotan aipamen literarioez lagunduta, besteetan labur eta zuzenak, gehienetan eztabaidarako idatziak eta beti egunen gurpilean izkiriaturik.Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren diru-laguntza jaso du
Gontz garaia: (ipuinak kontatu ez dituztenei)
107 p.Galernaren irudia hartuz, Donostian 1813an eta 1914an Baionan gertatutako aro aldaketa astintzailearen berri ematen duen saio bat, zeinetan Ilustrazioaren aurkako gurutzada absolutista ezarri baitzen.Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren diru-laguntza jaso du
Faustoren itzala
121 p.Eleberri honek bi ari ditu. Lehenengoa Joan Jose Elhuyarrek Fausto anaiari Kolonbiatik bidaltzen dizkion gutunek osatzen dute eta horietan Elhuyarren sekretuak agertzen dira garai hartako giroan kokatuta. Bigarrenean, berriz, gure egunetan Ipar Europatik -Upsalako Unibertsitatetik-, Euskal Herrira etorritako gazte baten istoria kontatzen da
Buru ta zioak
163 p.Liburu honetan irakurzaletasunaz aburuak, arrazoiak eta zenbait burutazio eskaini nahi ditu irakurle porrokatua den idazleak, ikuspegi horretatik eskolak ematerik ez duen hura irakurketaren bidez landu ahal izango delakoan.Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren diru-laguntza jaso du
Jerusalem: Xalimen hiria
109 p.Komunikabideetan ia egunero agertzen den gaiaz, Israelen eta Palestinaren arteko arazo larriaz, da jarduna antzerki-modura antolatutako liburutxo honetan. Hango gatazkaren giltzarriak erraz ulertzeko moduan azaltzen ditu, testuinguru egoki baten barruan, idazkera arin eta atsegin batean
Justizia interditaren poetika: (gertatutakoaren errelatoaz)
151 p.Frankismo ondoko egoera politikoaz egindako gogoeta-saio bat da, justiziaren nahiz injustiziaren ikuspuntutik begiratuta egina. Trantsizio ondokoa mito bat izaki, horri buruz pentsatu ahal izateko bizitakoaren istorioak behar dira. Horretarako eguneroko mintzairaz, ikurrez, ikonoez, alegoriez, metaforez edo mitoez mintzatu beste biderik ez da.Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren diru-laguntza jaso du
Biktimari agurka
75 p.Aforismoz osatutako liburutxoa da, hamaika ataletan banatuta datozenak. Sorkuntza-saio interesgarria genero zail honetan
- …
