Euskal Doktorego Tesien Bilduma - Repositorio de Tesis Doctorales
Not a member yet
5879 research outputs found
Sort by
[IZEN + EGIN]A ADITZ-LOKUZIOAK: INKORPORAZIO MAILAK
Lan hau euskarazko [Izen+egin]A aditz-lokuzioak xehetasunez aztertzeko saiakeran datza, egitura horiek alde batera utzita zeudela zioen Mitxelenari (1977) erantzun nahian. Aditz-lokuzioak talde homogeneo gisa deskribatu dituzten hizkuntzalarien aldean, horien arteko desberdintasunak topatzea da azterketa honen helburu nagusienetakoa. Horretarako, test semantikoak (Dowty 1979) eta test sintaktikoak aplikatzen dizkiet corpusetan (1) topatutako egiturei. @@ Lehen kapituluan, [Izen+egin]A egitura aurkeztu, definitu eta horren osagaiak banan-banan deskribatzen ditut, euskal gramatikariek egitura horri buruz esan dutena aintzat hartuz. Izenari dagokionez, determinazioa, erreferentzialtasuna, eta ISren funtzio sintaktikoa aztertzen ditut. Aditzari dagokionez, egin aditza arin gisa deskribatzen dut eta beste hizkuntza batzuetako antzeko egituren ezaugarriak aurkezten ditut. Aditz-lokuzioa osotasun moduan hartuz, egitura horiek iragankorrak direla erakusten duten argudioak ematen ditut eta lokuzioak adierari dagokionez deskribatzen ditut. Dowtyren (1979) testak aplikatzen dizkiot aditz-lokuzioen corpusari, eta emaitzetan oinarrituz, horien artean erdiespenak eta jarduerak daudela ondorioztatzen dut. @@ Bigarren kapituluan, aditz-lokuzioak aztertzeko marko teorikoa aurkezten dut eta hor jasotzen ditut izen inkorporzioari buruzko teoriak. @@ Hirugarren kapituluan, [Izen+egin]A test sintaktikoak aplikatzen dizkiet corpusetan topatutako egiturei. Emaitzetan oinarrituz, hiru azpitaldetan sailkatzen ditut aztertutako aditz-lokuzioak eta continuum batean kokatzen ditut, lokuzioen garapena erakusten duena. @@ Laugarren kapituluan, aditz-lokuzio mota desberdinen adierazpen sintaktikoak ematen ditut eta Bakerren (1988 2005 2008) adjunkzioan oinarrituz azaltzen ditut osagaien arteko lotura estua erakusten duten egiturak. Inkorporazio semantikoa, bestalde, aditz-lokuzio guztien ezaugarria dela argudiatzen dut. @@ Amaitzeko, ondorioak jasotzen ditut azken kapituluan. @@ ______________________________ @@ (1) Baliatu ditudan corpusak hauek dira: Ereduzko Prosa Gaur (EPG), Egungo Testuen Corpusa (ETC), Ereduzko Prosa Dinamikoa (EPD), Goenkale corpusa, Euskal Klasikoen Corpusa (EKC) eta Pentsamenduaren Klasikoak, besteak beste. Horiez gain, Egungo Euskararen Hiztegia (EEH), Hiztegi Batua Euskal Prosan (HBEP), Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH), Euskararen Hiztegia, Orota-riko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindiaren Hiztegia, Elhuyarren euskara/gaztelania hiztegi elebiduna eta sareko beste hiztegi batzuk izan dira datu iturri
Urumeako Zilegimendietako Toponimia
1. SARRERA @@ Azken hiru hamarkadotan lan asko plazaratu dira toponimia arloan Euskal Herrian, alderik alde, bazterrik bazter, helburu, eremu, sakontasun eta argitaratze-modu ezberdinak dituztenak. Ikerketa toponimikoen ugaritzea eragin duten arrazoiak ere askotarikoak dira. Batetik, mendi-liburu eta mapen eskaria hazi egin da. Bestetik, udalerrietan toponimia bertako kultur ondarearen parte garrantzitsu dela konturatzen hasi dira. Horrez gainera, herri-administrazioetan abian jarritako euskararen normalizazio prozesua edota toponimiak hizkuntzalaritzatik at (historian adibidez) irabazitako entzutea aipa daitezke, besteak beste. Tamalez, gure kartografia izateko aukera dagoen honetan, Euskal Herrian, administrazio, elkarte edo norbanakoek egindako mapetan, oraindik ere, toponimia arautugabea irakurtzen da askotan. @@ Testuinguru horretan, aurkezten dugun tesiak lau helburu nagusi ditu. Lehenbizikoa toponimia arloan lanean ari behar dutenei baliagarri gerta dakizkiekeen argibideak ematea da, onomastikari ekarpena egitea, alegia. Bigarren xedea Urumeako zilegimendietan izandako erabilpen, adiera eta bilakaera argituz, euskal toponimian kausitzen diren elementuen izaera finkatzen laguntzea da, bide batez, euskararen arlo fonikoa, morfologia edota lexikoa ikertzeko erabilgarriak izan litezkeen datuak plazaratuz. Hirugarrena Zilegimendietako hizkera itxuratzen duten ezaugarriak, edota haren bilakaera, toponimiaren bidez zenbateraino ezagut daitezkeen ikustea da. Laugarren eta azken jomuga Gipuzkoako toponimiaren arautze eta normalizazioan aurrera egitea da. @@ Gipuzkoako alderdi guztiek ez dituzte toponimia alorreko ikerketak egiteko erraztasun berak ematen, ahozko bilketak burutu eta dokumentazio hustuketak egiteko aukerak nabarmen aldatzen baitira alderdi batetik bestera, biztanleria, hizkuntzaren egoera zein bertan gordetako artxiboen arabera. Hori horrela delarik, lanerako hautatu dugun barrutia Gipuzkoako ipar-sortaldean dago, Donostia, Hernani eta Urnietako zenbait aurkintzak osatzen dute eta 38 km2 ditu. Neurri handi batean euskaldun dirauen eremu horrek 12. mendetik honako idatzizko informazioa baliatzeko aukera ematen du, eta hori, Gipuzkoan bederen, ez da ohiko gauza. @@ Esan beharrean gara, nolanahi ere, Urumeako zilegimendien mugaz haraindi, hau da, izenburuan jakitera ematen den esparruaz gainera, beste lurralde zabala ere kontuan hartu dugula lanerako (70 km2). Kanpo aldeko eremu horri buruzko datuak ere berariaz eta zehatz-mehatz bildu ditugu, Urumeako zilegimendiak inguratzen dituen inguru hurbilarekin halako informazio gerrikoa eratuz (ikus mapa), betiere tesiaren berezko esparrua den lurraldean dagoena hobeki ikertzeko asmoz. Inguramendu lurralde horrek kilometro batetik lau kilometro bitarteko hedadura du tokian-tokian Urumeako zilegimendietako mugatik abiatuz. @@ 2. ITURRIAK ETA CORPUSA @@ 2.1. Tesiaren iturri nagusiak ahozko bilketa eta dokumentazio historikoa dira, baina aitortu beharra da kartografia modernoaren ekarpena ere joria dela, zilegimendietako inguru hurbileko toponimoen aipamen kopuruaren aldetik batez ere. Xehetasunetan sartuz gero, derragun lehen toponimia-galdeketa 1989. urteko abuztuan hasi genuela; azkena, berriz, 1994ko urrian izan zen. @@ 2.2. Dokumentazio historikoari dagokionez, esan dezagun hamahiru egoitza publiko eta partikularretan gordetako iturri inprimatugabe eta inprimatuak aztertu ditugula eta, aberatsenak ez ezik, lehorrenak eta nekagarrienak ere jorratzen saiatu garela. Dokumentazio historikoaren hustuketari esker corpuserako ia 11.000 mila aipamen lortu ditugu, maiz aski ahoz jasotako toponimoak arautzerakoan lagungarri izan direnak eta, menturaz, euskararen arlo fonikoa, morfologia edota lexikoa aztertu nahi duten beste ikertzaile batzuentzat aztergai nahiz errferentzia bihur daitezkeenak. @@ 2.3. Idatzizko eta ahozko iturrietatik eskuraturiko toponimia arautu egin dugu. Izan ere, gauza jakina da toponimia corpusa osatu, egituratu eta erabilgarri bihurtzeko nahitaezkoa dela artxiboetatik eta berriemaileengandik lortutako informazioa izenburu bakarraren azpian gorde eta ematea. Izenburu hori irizpide batzuk aintzat hartuz erabakitzen da eta eginkizunari arautzea izena ematen zaio usuenik. Arautzea eta normalizatzea sinonimotzat hartu dira frankotan, nahiz eta beste arlo batzuetan egiten den bereizketa hemen ere egin daitekeen: arauak ematea (arautzea) / toponimoak gizartean egoki erabiltzea (normalizatzea). @@ Azpiatal honekin amaitze aldera, diogun toponimia corpusean bildutako datuak antolatu eta aurkezteko erabili dugun txartel edo fitxak zortzi arlo dituela: izenburu nagusia, izenburuak, aipamen idatziak, ahozko aipamenak, toponimoa arautzeko erabili diren formak, izaera geografikoa, kokapena kartografian eta oharrak. @@ 3. ZENBAIT ONDORIO @@ 3.1.1. Urumeako zilegimendietako toponimia aberatsa da. Joritasun hori erliebea menditsua izatearekin eta antzinatik gizakia han egotearekin dago lotua. Adibidea jarriko dugu, diogunaren lekuko: Nafarroako mendialdean dagoen toponimo kopuru bertsua dago, hau da, kilometro koadroko hemezortzi toponimo oinarrizko edo izenburu nagusi daude, gutxienera jota, Urumeako zilegimendietan (bakoitzeko 8,7 aipamenekin). Are gehiago: izenburu nagusien eratorriak, forma berak elementu ezberdinak izendatzen dituen kasuak eta iharturik dauden izenak aintzat hartuz gero, orotara, berrogeita bederatzi toponimo aurkitu ditugu batez beste kilometro koadroko aztergai izan dugun lurraldean (bakoitzeko 3,8 lekukotasunekin). @@ 3.1.2. Zilegimendiak, eta ondoko lurraldea oro har, asko aldatu dira aurreko bi gizaldietan, joan deneko bost hamarkadotan bereziki. Espero izatekoa zenez, alor gehienetan (biztanlerian, ekonomian, paisaian) larria izan den aldakuntzak eragin sakona izan du toponimian, izenen erabileran eta transmisioan batez ere. Izan ere, gauza ezaguna da toponimoek errealitate bati lotuta irauten dutela eta hura birmoldatzen edo desagertzen denean toki-izenak galdu edo ihartu egiten direla usuenik. @@ Donostialdean oro har, eta Urumeako zilegimendietan bereziki, egondako mudantzen ondorioetako bat ahozko tradizioaren gainbehera izan da. Administrazio-izaera, biztanleria, ekonomia eta paisaia alorrean duela bi gizaldi hasitako aldaketa nabarmenki areagotzen joan da azken bost hamarkadotan. @@ Egun Urumeako zilegimendietan ibiltzen direnek, oro har, ez dute hango toponimia ezagutzen, gailur eta jatetxe gutxi batzuen izenak izan ezik. Elkarrizketaturiko 73 berriemaileei, berriz, 3.000 aipamen baino gehiago jaso dizkiegu, hau da, bakoitzak, batez beste, 42 lekukotasun ekarri ditu. Gainera, 50 toponimo baino gehiago ahotan hartzen dituzten informatzaileak ez dira gutxi, eta badira 100 edo 200 ezagutzen dituzten lekukoak. @@ Ahozko tradizioa etenda dago eta toponimia gero eta gutxiago baliatzen da. Berriemaileak ere pixkanaka-pixkanaka joan zaizkigu. Zorionez, laurogeiko hamarkadan bizirik zirauen ahozko toponimia gehiena bildua dago, eta mapetan egoki kokatua. Horrez gainera, toponimo asko liburu eta mapetan argitaratuta daude. Hori guztia horrela delarik, Urumeako zilegimendietako toponimiaren iraupena bermatuta dagoela esan daiteke. Besterik da etorkizunean egingo duen ibilbidea, hau da, ondarea berreskuratuko den ala ez, gizarteratuko den ala ez. @@ 3.2.1. Idatzizko lekukotasunak daudenetik gaur arte toponimia aldatzen joan dela agerikoa da, eta, ondorioz, informaziorik ez dagoen urte ilunetan berrikuntza gutxiago egon zirela pentsatzeko arrazoirik ez dago, hau da, 12. gizalditik gaur arte gauzak aldatu badira, Inperioaren sasoitik, Oiasso-ren garaitik, 12. mendera arte bere horretan iraun zutela uste izateko argudiorik ez dugu aurkitzen. Alabaina, nabarmendu beharra dago, Erdi Aroko gizaldi ilunetan zehar pisuzko berrikuntzak egonagatik, euskara zaharraren fonetika arloko zenbait ezaugarrik Erdi Aro Berantiarraren hasmenta arte iraun zutela. @@ 3.2.2. Tesiaren helburuen artean inguru bateko hizkeraren hedadura edota bilakaera toponimiaren bidez zenbateraino ezagut daitekeen ikustea aipatu dugu. Izan ere, Urumeako zilegimendien zati bat hizkeraren aldetik Gipuzkoan nortasun berezikotzat hartu izan den lurraldearen (Errenteria-Oiartzunen) ondoan dago, eta beste zati bat Nafarroarekiko mugan (Aranorekikoan). @@ Hustu ditugun idatzizko iturrien ekarpena apala da hizkera-ezaugarrien arloan eta inon muga ezartzeko edo nonbaitetik ezabatzeko adina ez da. Zorionez, badaude adierazgarriak diren erreferentzia batzuk, bertako hizkera banatzen baino hura sakonago ezagutzen laguntzen dutenak. @@ Guztiarekin, bi aldeak, Nafarroa eta Gipuzkoa, zilegimendiak eta Arano (Errenteriarekin), banatzen dituzten hizkera-ezaugarri gutxi aurkitu ditugu toponimia alorrean. Ez da harritzeko, aztertu dugun eremu osoan egun erdialdekoa deitzen den euskalkia erabiltzen delako, eta, gainera, Aranoko herritarrek eta gure esparruko biztanleek gero eta antz gehiago duen euskara hitz egiten dutelako. Hitz gutxitan, egun, Zilegimendien eta Aranoren artean, Gipuzkoa eta Nafarroa artean, ez dago mugarik toponimiaren arloan, eta behinola bazelako zantzurik ez dugu kausitu hustu ditugun iturrietan
Estudio de los rayos en el País Vasco y su relación con la precipitación
Introducción: @@ El desarrollo de los sistemas de detección de rayos en la década de los 80 ha permitido su aplicación no solo en el ámbito de la protección civil e industrial, sino también en el conocimiento de las estructuras tormentosas que los producen. Es este sentido, uno de los campos de investigación ha sido la posibilidad de estimar la precipitación producida por una tormenta en función de los rayos generados en la misma. Este hecho tiene importantes consecuencias en el ámbito hidrológico, pues nos permitiría estimar la cantidad de precipitación que recibe una cuenca conociendo la distribución de rayos en la misma. De esta forma, los sistemas de detección de rayos, junto con las estaciones meteorológicas y los radares meteorológicos, formarían un grupo de herramientas con los que representar con precisión la precipitación sobre un área determinada. @@ Resumen de la Tesis: @@ Primeramente se realizó un estudio de los impactos de los rayos en el País Vasco y sus características durante los primeros 5 años de funcionamiento de la red de detección de rayos de Aemet (Agencia estatal de meteorología). @@ Como resultado de ellos se observó que los rayos se distribuían de forma aleatoria sobre el territorio, con un valor medio anual de 1 rayo/km 2, y de hasta 2 rayos/km2 en el oeste de Bizkaia. En particular, en el Gran Bilbao ascendía a un valor de 3 rayos/km2. Este último hecho puede ser debido al efecto de los contaminantes en grandes zonas urbanas, según se muestra en otros estudios. Por otro lado, se observó que los rayos más intensos se producían en la vertiente cantábrica y principalmente en invierno, mientras que en el Valle del Ebro los rayos resultaban ser menos intensos y apenas se producían tormentas invernales. @@ En una segunda parte se estudiaron los rayos en función de las condiciones meteorológicas en que se producen, para lo cual se elaboró una clasificación sinóptica de tipos de tiempo. Los resultados obtenidos son los siguientes: @@ * En invierno y finales del otoño las tormentas se producen bajo advecciones de aire polar marítimo, producen pocos rayos con gran proporción de rayos positivos (transportan carga positiva desde la nube a tierra) y son muy intensos (70 kiloamperios). @@ * En verano las tormentas se producen mayoritariamente bajo condiciones de intenso calentamiento diurno y la existencia de aire frío en capas altas de la atmósfera. Los rayos son predominantemente negativos y menos como “gotas frías”, que se sitúan sobre la Península Ibérica o al este de la misma. Estas tormentas tienden a evitar las zonas marítimas en primavera, pues el mar está muy frío todavía. Las características de los rayos en cuanto a polaridad e intensidad presentan un carácter intermedio entre el verano y el invierno. @@ Finalmente, se analizaron las relaciones entre los rayos producidos por las tormentas y la precipitación registrada en tierra mediante dos técnicas de contraste: un análisis de tipo objetivo, y otro de tipo multivariante basado en la aplicación de redes neuronales, llegando a similares conclusiones: en invierno las tormentas producen una mayor cantidad de precipitación por rayo alcanzando un valor medio de 700. 104 m3/rayo. En primavera este valor disminuye a 150. 104 m3/rayo, y en verano se producen los menores valores que se sitúan en torno a 20. 104 m3/rayo. No obstante, se observa también una importante variabilidad en estos valores promedio. @@ Conclusiones más importantes: @@ a) La distribución de los rayos sobre el País Vasco, presenta un máximo pronunciado sobre el área del Gran Bilbao que alcanza los 3 rayos/km 2 y año. En el resto del territorio el patrón observado es básicamente aleatorio, con un valor medio anual de 1 rayo/km2 y año. No se aprecia relación espacial con la orografía, al menos de forma evidente. @@ b) El número de rayos y su distribución geográfica muestran una variación interanual e intermensual, fruto de la variabilidad que presenta la propia circulación atmosférica de un año a otro. @@ c) La actividad eléctrica se produce fundamentalmente en los meses de verano, siendo inferior en los meses más fríos. Los rayos en verano y primavera responden principalmente al ciclo diurno de calentamiento solar, con un máximo de rayos a media tarde. En invierno, los rayos son más intensos que en verano y no muestran una hora preferente de aparición, pues están asociados principalmente a advecciones de masas de aire polar. @@ d) Los rayos son más intensos en promedio en la vertiente cantábrica, donde alcanzan los 35-40 kiloamperios, que en la Mediterránea, donde la intensidad es de 25 kiloamperios. @@ e) El análisis de la producción de precipitación por rayo, tanto mediante técnicas subjetivas como objetivas de análisis (redes neuronales), muestra resultados similares, indicándonos los siguientes hechos: 1) Existe una marcada estacionalidad (verano-invierno) en la misma. 2) Se pueden distinguir al menos tres tipos fundamentales de situaciones meteorológicas bajo las cuales la producción de precipitación por rayo tiene características semejantes: @@ Situaciones meteorológicas asociadas a advecciones de tipo marítimo ocasionadas por perturbaciones baroclinas o depresiones. Estas situaciones se producen principalmente en invierno, final del otoño y en primavera. La producción de precipitación por rayo para todo el territorio alcanza un valor de 700.104 m3 por rayo. @@ Situaciones meteorológicas asociadas a depresiones desprendidas en altura y situadas sobre la Península Ibérica o al oeste de la misma. Bajo estas configuraciones se produce una advección de masas de aire húmedo desde el sur y el oeste de la Península Ibérica hacia el interior de la misma. La producción de precipitación media por rayo para todo el territorio alcanza un valor de 150.104 m3 por rayo. @@ Situaciones meteorológicas asociadas a inestabilidad de tipo local ocasionada principalmente por calentamiento diurno y que se produce con viento débil en el nivel de 850 hPa. A estas situaciones podemos asociar los tipos de tiempo de carácter local en forma de Pantano Barométrico y las configuraciones en forma de Baja Térmica Peninsular. En estas situaciones, la producción de precipitación por rayo para todo el territorio alcanza el valor más bajo con 15.104 m3 por rayo
Emakume eta gizonen berdintasuna irakasleen formazioan: Gasteizko Irakasle Eskolaren kasua.
Tesi honen helburu nagusia da, Gasteizko Irakasle Eskolako 3. mailako ikasleek zein irakasleek, gizon eta emakumeen berdintasuna nola hautematen duten mugatzea, gai honi buruz dituzten usteak eta gogoetak ezagutzea eta formazioa hobetzeari begira egiten dituzten proposamenak jasotzea. Bestalde, generoari eta neska-mutilen berdintasunari tradizionalki Hezkuntza Sisteman eman zaion trataera ezagutzea. Ikerketa hau, kasu azterketa bat da, Gasteizko Irakasle Eskolako Kasua, hain zuzen ere. Irakasle Eskolako egoera errealitate horren partaideen begietatik ezagutu eta ulertu nahi da. @@ Informazioa galdetegien bitartez jaso da ikasle zein irakasleengandik, eta, hainbat eztabaida-talde burutu dira eurekin galdetegian jasotako informazioa osatzeko eta alderatzeko. @@ Datuen azterketarako NVivo 8 programa erabili da, batez ere, kategorizazioa egiteko. @@ Ondorioek erakusten dute ikasleen ustez hezkuntzan desberdintasunik ez dagoela eta ez dutela lehentasunezko gaia ikusten eta. Modu berean erakusten dute, kontziente ez izan arren, ikasleek generoko estereotipoak oso barneratuta dituztela eta zailtasunak dituztela desberdintasunak eta egoera diskriminatzaileak antzemateko. @@ Irakasleen aldetik, ikasgai baten falta nabarmentzen da, baina, ekimenak aurrera eramateko ahalmena eta gogoa dagoela ikusten da. @@ Tesiaren amaieran hemendik aurrera zabaltzen diren lan-ildoak aipatzen dira